Kuiper gerrikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zirriborro txantiloia kendu
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
t Esteka bat aldatu.
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Kuiper belt plot objects of outer solar system.png|thumb|Gaur egun Kuiper gerrikoan ezagutzen diren objektuak ikus ditzazkezue irudi honetan. Kuiper gerriko nagusiko objektuak berdez ageri dira eta naranjaz banandutako objektuak.]]
[[Fitxategi:Kuiper belt plot objects of outer solar system.png|thumb|Gaur egun Kuiper gerrikoan ezagutzen diren objektuak ikus ditzazkezue irudi honetan. Kuiper gerriko nagusiko objektuak berdez ageri dira eta naranjaz banandutako objektuak.]]
'''Kuiper gerrikoa''' [[Eguzkia|Eguzkitik]] 30 - 50 [[Unitate astronomiko|UA]] bitartean dagoen [[Eguzki-sistema]]ren eremua da, gorputz txikiez (100 - 1000 km-ko tamainakoak) osatua. 800 bat gorputz aurkitu dira lehenengoa aurkitu zenetik, [[1992]]an. [[Gerard Peter Kuiper|Gerard Kuiperren]] omenez jarri zitzaion izen hau gerriko honi, astronomo honek 1951ean adierazi baitzuen tankera honetako gerriko bat existitu behar zuela, 41 urte beranduago Kuiper gerrikoko lehen objektua aurkitu zen. Kuiper gerrikoan kokaturik dauden objektu guztiak, [[transneptunotar objektu]] (TNO) gisa sailkatzen dira. Orain arte aurkitu diren objektu guztien [[Diametro|diametroaren]] tamaina 100 eta 1.000km-en artekoa da. Gaur egun uste da gune honetan sortzen direla periodo laburreko [[Kometa|kometak]], mota honetako lehen kometa [[Hawaiko unibertsitatea|Hawaiko unibertsitatean]] aurkitu zen, 1992an.
'''Kuiper gerrikoa''' [[Eguzkia|Eguzkitik]] 30 - 50 [[Unitate astronomiko|UA]] bitartean dagoen [[Eguzki-sistema]]ren eremua da, gorputz txikiez (100 - 1000 km-ko tamainakoak) osatua. 800 bat gorputz aurkitu dira lehenengoa aurkitu zenetik, [[1992]]an. [[Gerard Peter Kuiper|Gerard Kuiperren]] omenez jarri zitzaion izen hau gerriko honi, astronomo honek 1951ean adierazi baitzuen tankera honetako gerriko bat existitu behar zuela, 41 urte beranduago Kuiper gerrikoko lehen objektua aurkitu zen. Kuiper gerrikoan kokaturik dauden objektu guztiak, [[transneptunotar objektu]] (TNO) gisa sailkatzen dira. Orain arte aurkitu diren objektu guztien [[Diametro|diametroaren]] tamaina 100 eta 1.000km-en artekoa da. Gaur egun uste da gune honetan sortzen direla periodo laburreko [[Kometa|kometak]], mota honetako lehen kometa [[Hawaiiko unibertsitatea|Hawaiko unibertsitatean]] aurkitu zen, 1992an.


== Erreferentzia historikoak ==
== Erreferentzia historikoak ==

20:55, 21 abendua 2017ko berrikusketa

Gaur egun Kuiper gerrikoan ezagutzen diren objektuak ikus ditzazkezue irudi honetan. Kuiper gerriko nagusiko objektuak berdez ageri dira eta naranjaz banandutako objektuak.

Kuiper gerrikoa Eguzkitik 30 - 50 UA bitartean dagoen Eguzki-sistemaren eremua da, gorputz txikiez (100 - 1000 km-ko tamainakoak) osatua. 800 bat gorputz aurkitu dira lehenengoa aurkitu zenetik, 1992an. Gerard Kuiperren omenez jarri zitzaion izen hau gerriko honi, astronomo honek 1951ean adierazi baitzuen tankera honetako gerriko bat existitu behar zuela, 41 urte beranduago Kuiper gerrikoko lehen objektua aurkitu zen. Kuiper gerrikoan kokaturik dauden objektu guztiak, transneptunotar objektu (TNO) gisa sailkatzen dira. Orain arte aurkitu diren objektu guztien diametroaren tamaina 100 eta 1.000km-en artekoa da. Gaur egun uste da gune honetan sortzen direla periodo laburreko kometak, mota honetako lehen kometa Hawaiko unibertsitatean aurkitu zen, 1992an.

Erreferentzia historikoak

Kuiper gerrikoa sarritan deitu izan da ''Edgeworth gerrikoa'' izenarekin edo ''Edgeworth-Kuiper gerrikoa'' izenarekin. Astronomo batzuek izen luzeagoak erabiltzen dituzte, hala nola, ''Leonard-Edgeworth-Kuiper gerrikoa''. Hainbat astronomoek Kuiper gerrikoan dauden objektuak adierazteko transneptunotar objektu izena erabiltzea gomendatzen duten arren, bi adierazpenak (''Kuiper gerrikoko objektuak'' eta ''Transneptunotar objektuak'') ez dira sinonimoak, azkenak Kuiper gerrikoa baino urrunago kokatzen diren objektuak ere biltzen dituelako, adibidez, sednoideak.

Kuiper gerrikoko objektuak

Kuiper gerrikoan dauden objektu nagusien zerrenda ikusteko: Kuiper gerrikoko objektuak

Oorten hodeia eta Kuiper gerrikoa ageri dira irudikapen artistiko honetan.

800 objektu baino gehiago sailkatzen dira Kuiper gerrikoko objektu (KBOs, ingelesezko Kuiper Belt Objects siglengatik) gisa. Urte askotan zehar, astronomoek Pluton eta Karonte multzo honetako gorputzik handienak bezala hartu dituzte.

2002ko ekainaren 4ean ordea, (50000) Quaoar aurkitu zen. Gorputz honek Karonteren diametroa gainditzen zuen eta beraz, Plutonen tamainaren erdia zuen, gutxi gorabehera . Objektu hau aurkitu zenean, Kuiper gerrikoko handienetako bat bezala hartu zen, baina, handik aurrera, bere tamainako objektu gehiago aurkitu ziren.

2003ko azaroaren 13an Sedna aurkitu zen. Hasiera batean, Kuiper gerrikoko objektu gisa izendatu zuten astronomoek tamaina handiko objektu hau, baina Plutonekin alderatuta Eguzkitik askoz urrunago zegoen. Gaur egun, objektu hau sednoide gisa sailkatzen da, Kuiper gerrikoaren barnean dauden objektuek ez bezala, bere urruntasunagatik, Neptunok ez diolako inolako eraginik egiten bere orbitan.

Astronomoak txundituta geratu ziren urtea aldiz, 2005a izan zen, urte honetan hiru objektu handi berri aurkitu baitziren, Eris, Makemake eta Haumea, tamainaren arabera ordenaturik. Hasiera batean, Eris, Pluton baino handiagoa zela pentsatu zen, eta beraz, hamargarren planeta gisa izendatu zen. 2006an izendapen hau bi astroei kendu zitzaien, bai Plutoni eta baita ere Erisi. Hortaz gain, New Horizons zunda Plutonen ingurutik igaro zenean jakin zen Eris ez zela Pluton baino handiagoa, 80km-ko diferentziagatik bazen ere. Bestalde, Eris ez da zehazki Kuiper gerrikoko objektu gisa sailkatzen, banandutako objektu gisa sailkatzen da ofizialki, Eguzkiarengandik duen bataz besteko distantzia 67 UAkoa delako.

Kuiper gerrikoko gorputzak alderatzen dituen irudia. Bertan, Sedna, Lurra, Ilargia, Pluton eta Quaoar ikus daitezke.

Esan beharra dago, objektu hauen sailkapena ez dela oso zehatza, ez dugulako inolako datu zehatzik gorputz hauen osaera edo beste hainbat ezaugarriren inguruan. Gainera, gorputz hauen diametroa neurtzerakoan zalantzak sor daitezke, normalean oso zehaztasun gutxikoak baitira eginten diren kalkuluak, batzuetan beraien albedoaren antzekoa eduki beharko lukeen objektuak hartzen direlako eredu gisa kalkuluak egiterakoan.

Ezaugarri orbitalak

KBOak (Kuiper Belt Objects), Eguzkiarengandik 30 eta 50 UA bitartean orbitatzen duten objektuak dira. Gorputz hauen makurdura handia izan daiteke. KBO batzuek Neptunorekin batera erresonantzia partekatzen dute. 1:2 eta 2:3 erresonantzietan dauden gorputzek aldiz, twotino eta plutino izena jasotzen dute, hurrenez hurren. Esan beharra dago, erresonantzia desberdin asko daudela, hala nola, 3:5 erresonantzia, 4:7 erresonantzia, 2:5 erresonantzia, etab. Baina nagusienak hasieran aipatutakoak dira. Neptunorekin loturarik ez dutenek aldiz, cubewano izena hartzen dute.

Kuiper gerrikoaren sorrera

Simulazio honek gure Eguzki-sistemako kanpo planetak eta Kuiper gerrikoko gorputzak erakusten ditu. A) Jupiter/Saturno 2:1 erresonantziaren aurretik. B) Neptunoren orbitaren alterazioaren ondorioz, Kuiper gerrikoko objektuak sakabanatu egiten dira. C) Jupiterrek Kuiper gerrikoko objektuak kanporatu ondoren.

Oraindik ezin dugu jakin zehazki zergatik eta nola sortu zen Kuiper gerrikoa baina zientzialariek beraien hipotesiak dituzte. Ordenagailuetan egindako hainbat simulazioek erakutsi dute, agian, Kuiper gerrikoko objektuak hasiera batean Eguzkitik hurbilago zeudela, baina Neptunorekin izandako topaketa edo zeharkako eraginengatik hurrundu egin zirela. Bestalde, simulazio hauek adierazi dute Martitzen tamainako objektu handiak egon al izan zirela Kuiper gerrikoan zehar. Zientzialariek hala ere, itxaropena Pan-STARRS teleskopioan dute jarrita, teleskopio hau mota honetako gorputz gehiago aurkitzeko diseinatu baita.

Kuiper gerrikoa esploratzen

Gaur egun, KBOak aurkitzeko hainbat programa daude martxan. New Horizons zunda izan zen lehena Kuiper gerrikoa esploratzen, 2006ko urtarrilaren 19an jaurti zen eta 2015eko uztailaren 14ean Plutonengandik oso hurbil igaro zen, zehazki, egun honetan igaro zen hurbilen. Gaur egun, Pluton igarota, hainbat KBO aurkituko eta esploratuko dituela uste dute zientzialariek. Nahiz eta oraindik ez diren zehaztu zeintzuk izango diren esploratuko diren objektuak, 40 eta 90km arteko diametroa eduki beharko lukete eta grisak edo zuriak izanda, hobeto esploratzeko aukera emango zuten, horrela Plutonen kolore gorriztarekin alderatu ahal izango zirelako.

Kuiperren labarra

Astronomoek gerrikoaren azken edo urrunen dagoen zatiari Kuiperren labarra deitzen diote. Gune hau misterio hutsa da, bertan dauden objektuen dentsitatea aurretik dauden guneek dutenarekin alderatuta askoz txikiagoa delako. Aipatutakoagatik deitzen zaio ''labarra''.

Astronomoek uste dute logikoena gune horretatik hurbil planeta handi bat egotea dela, planeta honek, bere garbitatearen eraginez, gorputzak erakarri egingo zituelako. Ustezko planeta honi Bederatzigarren planeta deitzen zaio.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskaraz:

Gazteleraz:

Ingelesez: