Joan Mari Torrealdai: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
22. lerroa: 22. lerroa:
* [[2003]]an, guardia zibilek atxilotu eta torturatu zuten, orduko Espainiako Gobernuak Egunkariaren aurka abiatutako prozesu baten barruan.
* [[2003]]an, guardia zibilek atxilotu eta torturatu zuten, orduko Espainiako Gobernuak Egunkariaren aurka abiatutako prozesu baten barruan.
* [[2010]]ean absolbitu zuten kargu guztietatik, jasandakoa jasanda, [[Txema Auzmendi]], [[Martxelo Otamendi]], [[Xabier Oleaga]] eta [[Iñaki Uria]]rekin batera.
* [[2010]]ean absolbitu zuten kargu guztietatik, jasandakoa jasanda, [[Txema Auzmendi]], [[Martxelo Otamendi]], [[Xabier Oleaga]] eta [[Iñaki Uria]]rekin batera.
* 2015tik 2017ra PuntuEUS Fundazioko lehendakaria izan zen.
* 2015ean [[Manuel Lekuona Saria]] irabazi zuen.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[Berria]]|data=2015-09-28 |izena= Arantxa |abizena= Iraola
* 2015ean [[Manuel Lekuona Saria]] irabazi zuen.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[Berria]]|data=2015-09-28 |izena= Arantxa |abizena= Iraola
|url=http://www.berria.eus/albisteak/115103/joan_mari_torrealdaik_jasoko_du_2015eko_eusko_ikaskuntzaren_manuel_lekuona_saria.htm|izenburua=Joan Mari Torrealdaik jasoko du 2015eko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria}}</ref>
|url=http://www.berria.eus/albisteak/115103/joan_mari_torrealdaik_jasoko_du_2015eko_eusko_ikaskuntzaren_manuel_lekuona_saria.htm|izenburua=Joan Mari Torrealdaik jasoko du 2015eko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria}}</ref>

00:53, 30 abendua 2017ko berrikusketa

Joan Mari Torrealdai

Joan Mari Torrealdai Martin Ugalderen omenaldian
Euskaltzain osoa

2007ko azaroaren 30a - 2017ko azaroaren 24a
← baliorik ez - Miriam Urkia Gonzalez
euskaltzain urgazle

1975eko ekainaren 27a - 2007ko azaroaren 30a
Bizitza
JaiotzaForua1942ko azaroaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaUsurbil2020ko uztailaren 31 (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaTolosako Institutu Katolikoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Pariseko Letren Fakultatea
Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, soziologoa, idazlea eta liburuzaina
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Jakin
Euskaldunon Egunkaria
PuntuEus
Elkar
Anaitasuna (aldizkaria)
Euskal Idazleen Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Inguma: joan-mari-torrealdai-nabea Literaturaren Zubitegia: 157

Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, Bizkaia, 1942ko azaroaren 24a - ) euskal idazle, euskaltzain, kazetari eta soziologoa da, frantziskotarra izandakoa.[1]

1977az geroztik landu duen lan bibliografikoak bi alor nagusi ditu:

  • Batetik, liburua bera gizarte adierazle gisa ulertuta liburugintzaren azterketa, Jakin aldizkariaren 30 zenbakitan emana, eta modu zabalagoan Euskal idazleak, gaur eta Euskal Kultura gaur. Liburuaren mundua liburuetan sakondua.
  • Eta, bestetik, liburuen katalogoa, fitxa bibliografikoz osatua. Euskal Liburuaren Behatokia sortzeko lanean dabil.

Euskaltzale sutsua da, eta behin baino gehiagotan salatu du diglosiak dakartzan kalteak:

« Euskal prentsa euskaraz dela aitortu, onartu eta laguntzen ez duen erdal prentsak diglosia finkarazten du. Aldizkarien euskal izenak eta tituluak ez daitezela inoren engainutarako izan.

Hona hemen euskal kazetaritzaren puntu larri batzuk. Aztertzeak merezi du, eta aurrez aurre ez ikusi nahia geure buruaren kaltetan da. Erdal eta euskal prentsaren arteko erlazio hau, euskal kazetaritzaren urtea amaitu orduko argitan jarri behar genukeen arazo bat da.

»
Joan Mari Torrealdai[2]

Biografia

Soziologiako ikasketak egin zituen Parisko Unibertsitatean, eta teologiakoak Okzitaniako Tolosan. Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Jakin aldizkaria zuzendu zuen 1964-1969 eta 1977-2002 bitartean. Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria izan zen 1969tik 1977ra, eta Euskal Soziologoen Elkarteko idazkaria 1979tik 1980ra. Euskaldunon Egunkariaren Administrazio Kontseiluko kide izan zen egunkariaren sorreratik bertatik. Euskaltzain urgazlea da. Argitaratu dituen lanik ezagunenak dira: Iraultzaz (1973), Euskal idazleak gaur (1977), Euskal Telebista eta euskara (1985), XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1990-1992), Euskal kultura gaur (1997), El libro negro del euskara (1998), Martin Ugalde (1998), La censura de Franco y el tema vasco (1999), Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura, 1936-1983 (2000). 2003an espetxean sartu zuten, Euskaldunon Egunkariako Administrazio Kontseiluko beste kideekin batera, egunkaria ETArekin harremanetan egotea leporatuta.

Kronologia

Lanak

Saiakera

Biografia

Bibliografia

Artikuluak aldizkari orokorretan

Sariak

Besteak beste, sari hauek jaso ditu:

  • Zilarrezko Euskadi Saria (1997), Euskal kultura gaur liburuari liburu dendariek emana, Donostian ospaturiko Liburu Eguneko Azokan liburu salduena izateagatik.
  • Zilarrezko Euskadi Saria (1998), El libro negro del euskera liburuari liburu dendariek emana, Donostian ospaturiko Liburu Eguneko Azokan liburu salduena izateagatik.
  • Ohorezko aipamena, XIX. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian (2007).
  • Lauaxeta Saria (2010), euskara eta euskal kultura sustatu, zabaldu eta normalizatzeko egindako lanagatik, Bizkaiko Foru Aldundiak emana.
  • Dabilen Elea saria (2011)

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Mari Torrealdai Aldatu lotura Wikidatan