Jump to content

«Mariasun Landa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(→‎Erreferentziak: lur eztabaida orrira. dagoeneko erref berriak)
 
Ezaguna da batik bat haurrentzat idatzitako [[ipuin]]ak direla-eta, ''[[Galtzerdi suizida]]'' eta ''[[Krokodiloa ohe azpian]]'' izanik, besteak beste, ezagunenak. Arlo honetan, liburu ugari plazaratu ditu, bai eta hainbat sari lortu ere. [[Euskarazko Haur eta Gazte Literatura]]ren arloan lortu dituen sarien artean, [[1991]]n ''Alex'' ipuinagatik jasotako [[Euskadi Literatura Sariak|Euskadi Saria]] eta [[2003]]an ''Krokodiloa ohe azpian'' narrazioagatik eskuratutako [[Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala]] dira aipagarrienak. [[2014]]an, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia Saria jaso zuen.<br>
Mariasun Landaren lana hainbat hizkuntzatara itzulia izan da: gaztelania, katalana, galiziera, frantsesa, ingelesa, italiera, greziera, esloveniera, arabiera, koreera, etab. (IKUS ''[[Mariasun Landaren lanen zerrenda]]'').<ref>{{Cite web|url=http://mariasunlanda.net/documents/katalog_eus.html|izenburua=Mariasun Landaren webgune ofiziala|sartze-data=2017-08-13|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref><ref>{{Cite web|url=https://issuu.com/dk_liburutegiak/docs/mariasun_landa_beste_hizkuntzetan|izenburua=Mariasun Landaren bilduma beste hizkuntzetan|sartze-data=2017-08-13|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>.
 
 
== Bizitza ==
 
Gizarte lana ikasketetan graduatu ondoren, [[Filosofia]] ikasketak egin zituen [[Paris]]en. Hauek amaitu ostean, [[1970eko hamarkada|70. hamarkada]]n hain zuzen ere, [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] itzuli zen euskalduntzera. Prozesu horretan bere helburuak lortzeko Zarauzko Ikastolara jo zuen. Han [[Anjel Lertxundi]]rekin aurkitu zen eta orduan irakaskuntza munduan sartu zen. Hasieran ezkutuko lokal eta garajeetan ekin zion bere irakaskuntza ibilbideari eta garaiko euskarazko material eskasa zela eta, berak jardun zuen euskarazko materiala sortzen. Gerora, ikastoletako irakasleriaren kide egin zen, [[Eusko Jaurlaritza]]ren irakasleriaren euskalduntze programan irakasle lanari ekinez. Hortik [[EHU]]ko ''[[Donostia]]ko Irakasleen Unibertsitate Eskolan'' Literaturaren Didaktika irakastera igaro zen eta bertan eman ditu erretiroa hartu aurretiko bere irakasle ibilbidearen azken urteak.<ref>{{Erreferentzia|izena=Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia|urtea=1999|izenburua=Lau Liburu Helburu|url=|lekua=Vitoria-Gasteiz}}</ref>.<ref>{{Erreferentzia|izena=Asociación Española de Amigos del Libro Infantil y Juvenil|urtea=2004|ISBN=84-457-1490-2|url=|aldizkaria=Lazarillo|zenbakia=11|lekua=Madrid}}</ref>.
 
==Literatur ibilbidea==
Bere argitalpen gehienak Haur eta Gazte Literaturakoak dira eta sortu dituen obra asko hainbat hizkuntzetara itzuli dira, hala nola, gaztelaniara, katalanera, ingelesera, frantsesera, alemanera eta grezierara. Gainera, bere libururik arrakastatsuenak askotan berrargitaratu dira. [[Gianni Rodari]] eta [[Christine Nostlinger|Nostlinger]]-en ildotik, Mariasun Landaren ipuinetako fantasiak errealitatean hartzen du oinarri. Elementu, leku edo gertakari soiletatik abiatuz, sentimendu sakon eta iradokitzailez jositako unibertso literarioa eraikitzen du egile honek.<ref>{{Erreferentzia|izena=X. / M.|abizena=Etzaniz / Olaziregi|urtea=1998|izenburua=Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Idazleak|url=|aldizkaria=Pamiela/Lamia}}</ref>.
 
Fantasiaren bidetik ekin zion literaturari Mariasun Landak. Ibilbide horren hasierako puntua egunerokotasuna hausten duen gertaera batean kokatzen da, 1982. urtean argitaratu zuen ''Amets uhina'' obran hain zuzen ere. Rodariren obren irakurketek eragin handia izan zuten Mariasun Landak fantasia lantzeko zuen moduan. Aurrerago, bigarren etapa batean, errealismo kritikoa deritzon generoa lantzeari ekin zion, eta horren adibide da Euskal Haur eta Gazte Literaturan oso garrantzitsutzat jotzen den eta Lizardi saria irabazi zuen ''Txan Fantasma'' ([[Elkar]], [[1984]]). Etapa berri hau hirurogeigarren hamarkadan Europan autoritatearen aurka izandako matxinaden mugimenduarekin lotu daiteke. Landaren poetika [[Ursula Wölfel]], [[Maria Gripe]], [[Peter Hartling]] edo [[Christine Nostlinger]]ren mezuekin bat etorriko da.
Psikoliteraturaren kutsua nabari daiteke Mariasun Landaren poetika arloan. ''Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean'' edota ''Nire eskua zurean'' bezalako obretan protagonistek duten komunikazio falta atzeman daiteke. Lehen pertsonan mintzatzen diren pertsonaia hauen barneko sentimenduak adierazteko beharraz ase nahi da idazlea bera, lan bakoitza autobiografikotzat kontsidera daitekeelarik narrazioarako erabilitako memoria dela eta. Memoria horri esker, emakumeari debekatu zaion iragana eraikitzen du garaiko beste hainbat emakumezko idazleek bezala. Berriz ere errealitatea bizi, honetaz hausnartu eta hau zalantzan jartzen duten pertsonaiak izango dira nagusi. Intimitatea eta memoria izango dira garaiko errelitateaz zalantza egiten duten identitateak sortzen laguntzeko teknikak.
 
Gehiegikeriak ere badu esanahi berezirik idazle honen poetikan. ''Txan Fantasma'' liburuko maitasun falta duten armairuko jostailuak, ''Kleta biziklet'' liburuko askatasun eskubidearen aldarrikapenak biltzen dituen zoologiko bateko animaliak… bezalako obrak aurki daitezke adibide modura. Baina ''nonsense'' edo umore aldrebesaren generoaren adibiderik garbiena ''Galtzerdi suizida'' obra da, non bertako protagonista den galtzerdiaren suizidioa gehiegikeria, umore, ironia eta kritikaren arteko fusioaren eragilea den, abentura eta elementu magikoak gehituta ;<ref> Etxaniz Rojo, Xabier.- “ Mariasun Landa: hasi zen eta hazi da”. Behinola 9.zk. 2003ko azaroa. 19-20 orr.</ref>.; horrela, errealitateak iraultzen du hainbat ideia eta gertaera zentzugabekeriarekin erlazionatuz.
 
Bere hainbat obretan, animaliek sentimenduak adierazteko askatasun handia ematen diote idazle honi, hala nola, ''Iholdi''ren ''Zer egin beldurrak gaudenean” beldurra adierazteko apoaren funtzioa edota ''Krokodiloa ohe azpian'' obran antsietatea islatzeko krokodiloaren funtzioa…''
 
Ipuin tradizionalak berreskuratzeko saiakerak ere egin izan ditu Marisunek. Horietako birsorkuntza batzuk ''Sorgina eta maisua'' (Anaya, 2000), ''Ahatetxoa eta sahats negartia'' ([[Erein]], 1997) dira.<ref>{{Erreferentzia|izena=Gema|abizena=Lasarte|urtea=|izenburua=Los personajes de Mariasun Landa y la construcción de identidades femeninas alternativas|url=|aldizkaria=}}</ref>.
 
Idazle honek haurrentzako literaturaz gain, helduentzako literatura ere sortu du, hala nola ''Festa aldameneko gelan'' obra autobiografikoa eta ''Inurrien hiztegia'' mikroipuin bilduma.
Anonymous user