Grenada: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
62. lerroa: 62. lerroa:


== Historia ==
== Historia ==
[[1498]]an [[Kristobal Kolon]]ek uhartea ikusi zuen lehenbizikoz. [[Ingalaterra|ingelesak]] uhartean kokatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. [[1650]]ean, [[Frantzia|frantsesak]] Karibeko amerindiarrei erosi egin zieten uhartea. [[1783]]an, uhartea [[Britainia Handia]]ri laga zioten. [[1877]]an Britainia Handiko koroaren kolonia bihurtu zen.
[[1498]]an, [[Kristobal Kolon]]ek uhartea ikusi zuen lehenbizikoz. [[Ingalaterra|ingelesak]] uhartean kokatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. [[1650]]ean, [[Frantzia|frantsesak]] Karibeko amerindiarrei erosi egin zieten uhartea. [[1783]]an, uhartea [[Britainia Handia]]ri laga zioten. [[1877]]an, Britainia Handiko koroaren kolonia bihurtu zen.


[[1974]]an, Grenadak independentzia lortu zuen [[Commonwealth]]-en baitan jarraituz, eta [[1979]]an, ezegonkortasun politikoaren ondorioz, [[Maurice Bishop]] buruzagi ezkertiarrak boterea lortu zuen. [[Barbados]]ek, [[Dominika]]k eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuek]] ez zuten begi onez ikusi Bishopen [[sozialismo]]a eta [[Kuba]]rekin zuen kooperazioa eta aldarrikaturiko ''Herri Gobernu Iraultzailea''. [[New Jewel]] boterean zegoen alderdi politikoaren fakzio komunistak, [[Bernard Coard]]rekin leiala zenak, [[estatu-kolpe|estatu kolpea]] eman zuen eta Bishop exekutatu egin zuten [[1983]]ko [[urriaren 19]]an.
[[1974]]an, herrialdeak independentzia lortu zuen [[Commonwealth]]en baitan jarraituz, eta [[1979]]an, ezegonkortasun politikoaren ondorioz, [[Maurice Bishop]] buruzagi ezkertiarrak lortu zuen boterea. [[Barbados]]ek, [[Dominika]]k eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuek]] ez zuten begi onez ikusi Bishopen [[sozialismo]]a eta [[Kuba]]rekin zuen kooperazioa eta aldarrikaturiko ''Herri Gobernu Iraultzailea''. [[New Jewel]] boterean zegoen alderdi politikoaren fakzio komunistak, [[Bernard Coard]]rekin leiala zenak, [[estatu kolpe]]a eman zuen, eta Bishop hilarazi zuten [[1983]]ko [[urriaren 19]]an. Sei egun geroago, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] eta [[Karibe itsaso]]ko beste sei herrialdeetako armadek Grenada inbaditu zuten, ''Premiazko amorru bizia'' zeritzon operazioan. Han, iraultzaren liderrak eta Kubako aholkulariak preso hartu zituzten. Hurrengo urtean, hauteskundeak egin zituzten.


[[1983]]-[[1985]] urteetan, Estatu Batuetako armadak utzi zuen uhartea. [[1984]]an hauteskundeak izan ziren eta, hala, gobernu demokratikoa ezarri zen berriz Grenadan. Hauteskunde haietan Alderdi Nazional Berriko burua, [[Herbert Blaize]], atera zen lehen ministro. Blaizek ekonomiak gora egin zezan lortu zuen hurrengo urteetan, turismoan oinarrituta gehienbat. Urte haietan uharteko arazo nagusiak gazteen [[langabezia]], gaizkiletza eta droga trafikoa ziren. Blaize 1989an hil zen, eta [[Ben Jones]]ek (Alderdi Nazionalekoa) hartu zuen haren lekua, enpresaburuen eta lurjabe handien babesarekin.
Sei egun geroago, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] eta [[Karibe itsasoa|Karibe itsasoko]] beste sei herrialdeetako armadak Grenada inbaditu egin zuten [[Premiazko amorru bizi operazioa|premiazko amorru bizia]] zeritzon operazioan. Han, iraultzaren liderrak eta [[Kuba]]ko aholkulariak preso hartu zituzten. Hurrengo urtean, hauteskundeak egin zituzten.


[[1990]]eko martxoaren 13an, hauteskunde orokorrak egin ziren eta [[Nicholas Braithwaite]] atera zen garaile, Estatu Batuen begiko hautagaia. [[1994]]ko datuen arabera, langabezia %30 ingurukoa zen eta emigrazio handia zegoen. [[Banana]]ren, [[koko]]aren, zuraren eta [[intxaur muskatu]]aren nazioarteko prezioen gainbeherak bazuen zer ikusirik horretan. [[1995]]eko martxoan eta apirilean grebak egin ziren ekonomiaren sektore nagusietan (hoteletan eta azukre kanabera eta kakao sailetan). Turismoa, nekazaritzarekin batera, ekonomiaren oinarri nagusia izan arren, Grenada ez zegoen Karibeko beste uharte batzuekin lehian aritzeko moduan.
1983-85 urteetan Estatu Batuetako armadak utzi egin zuen uhartea. 1984an hauteskundeak izan ziren, eta hala, gobernu demokratiko bat ezarri zen berriz Grenadan. Hauteskunde haietan Alderdi Nazional Berriko burua, [[Herbert Blaize]], atera zen lehen ministro. Blaizek ekonomiak gora egin zezan lortu zuen hurrengo urteetan, turismoan oinarrituta gehienbat. Urte haietan uharteko arazo nagusiak gazteen [[langabezia]], gaizkiletza eta droga trafikoa ziren. Blaize 1989an hil zen, eta Ben Jonesek (Alderdi Nazionalekoa) hartu zuen haren lekua, enpresaburuen eta lurjabe handien babesarekin.


[[1995]]eko hauteskunde orokorretan Alderdi Berri Nazionalak irabazi zion gobernuko Kongresu Nazional Demokratikoari, eta baita [[2003]]ko hauteskundeetan ere. [[1996]]ko maiatzean, elkarren laguntzarako hitzarmenak eta estradizioenak izenpetu zituen Estatu Batuekin, droga trafikoaren kontrako kanpainaren barruan. Apirilean, Grenada eta Kuba harremanetan hasi ziren berriro, Estatu Batuen 1983ko inbasioaz geroztik etenda baitzeuden. Lehen ministro [[Keith Mitchel]]ek bisita ofiziala egin zuen Kubara, eta elkarren laguntzarako hitzarmena izenpetu zuen Kubako bere kidearekin. [[2004]]. urtean, [[Ivan urakana]]k izugarrizko kalteak eragin zituen Grenadan, etxeen %90 desegin zituen; hala ere, oso bizkor berregin zen.
1990eko martxoaren 13an, hauteskunde orokorrak egin ziren eta [[Nicholas Braithwaite]] atera zen garaile, Estatu Batuen begiko hautagaia. 1994ko datuen arabera, langabezia %30 ingurukoa zen eta emigrazio handia zegoen. Bananaren, kokoaren, zuraren eta intxaur muskatuaren nazioarteko prezioen gainbeherak bazuen zer ikusirik horretan. 1995eko martxoan eta apirilean grebak egin ziren ekonomiaren sektore nagusietan (hoteletan eta azukre kanabera- eta kakao-sailetan). Turismoa, nekazaritzarekin batera, ekonomiaren oinarri nagusia bada ere, Grenada ez zegoen Karibeko beste uharte batzuekin lehian aritzeko moduan.

1995eko hauteskunde orokorretan Alderdi Berri Nazionalak irabazi zion gobernuko Kongresu Nazional Demokratikoari, eta baita 2003ko hauteskundeetan ere. 1996ko maiatzean elkarren laguntzarako hitzarmenak eta estradizioenak izenpetu zituen Estatu Batuekin, droga trafikoaren kontrako kanpainaren barruan. Apirilean, Grenada eta Kuba harremanetan hasi ziren berriro, Estatu Batuen 1983ko inbasioaz geroztik etenda baitzeuden. Lehen Ministro [[Keith Mitchel]]ek bisita ofiziala egin zuen Kubara, eta elkarren laguntzarako hitzarmena izenpetu zuen Kubako bere kidearekin. 2004. urtean [[Ivan urakana]]k izugarrizko kalteak eragin zituen Grenadan, etxeen %90 desegin zituen; hala ere, oso bizkor berregin zen.


== Gobernua eta administrazioa ==
== Gobernua eta administrazioa ==

15:33, 8 urtarrila 2018ko berrikusketa

Grenada
Grenada
Ereserkia: Hail Grenada (en) Itzuli
Goiburua: Ever conscious of God we aspire, build and advance as one people

flag of Grenada (en) Itzuli

coat of arms of Grenada (en) Itzuli
Grenada_in_its_region.svg
Geografia
HiriburuaSaint George's
12°2′40″N 61°44′30″W
Hiririk handienaSaint George's
Azalera348,5 (185.)
Punturik altuenaMount Saint Catherine (en) Itzuli
Punturik sakonenaKaribe itsasoa (0 m)
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakVenezuela
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia parlamentarioa
ErreginaElisabet II.a
Prime Minister of Grenada (en) ItzuliKeith Mitchell
LegebiltzarraParliament of Grenada (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria114.299 (2023) (185.)
6.474 (2017)
Dentsitatea327,97 bizt/km² (45.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 21
Emankortasun-tasa2,149 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak1.022 (2015)
Bizi-itxaropena73,659 (2016)
Giza garapen indizea0,795 (2021)
Ekonomia
BPG nominala1.118.816.679,4074 $ (2017)
62.628.086,81482 (2016)
BPG per capita10.451 $ (2017)
559 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa1.634.179.094 nazioarteko dolar (2017)
107.710.017 (2016)
BPG per capita EAPn15.155,846 nazioarteko dolar (2017)
931,92 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala3,1 % (2016)
Erreserbak199.125.887 $ (2017)
−8.563.387 (2016)
Inflazioa1,4 % (2016)
0,3 (2015)
Historia
Sorrera data: 1974
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+1473
ISO 3166-1 alpha-2GD
ISO 3166-1 alpha-3GRD
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.gd
gov.gd

Grenada[1] (ingelesez: Grenada, ɡrɨˈneɪdə ahoskatua) Karibeko estatu burujabea da, Karibe itsasoaren hego-ekialdean kokatua, Grenada uhartea eta Grenadinak artxipelagoko sei uharte txiki hartzen dituena. 1974 arte Erresuma Batuaren mende egon zen. 318,6 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 107.317 biztanle zituen.[2] Hiriburua eta hiri handiena Saint George's da.

Geografia

Kokapena

Grenada Haizealdeko uhartediko hegoaldeneko uhartea da. Venezuelaren iparraldetik 160 bat kilometrora dago, Karibe itsasoaren hego-ekialdean. Grenadinak uhartediko beste sei uhartek osatzen dute herrialdea: Carriacou (27,5 km²), Saline (0,3 km²), Frigate (0,4 km²), Ronde (3,2 km²), Large (0,5 km²) eta Martinika Txikia (3,7 km²).

Ingurune naturala

Bai Grenada uhartea, bai estatua osatzen duten beste uharte txikiak sumendi-jatorrikoak dira. Sumendi kate batek zeharkatzen du Grenada uhartea iparretik hegora, baso sarriz estalia. Mendi horietatik sortzen diren ibaiek oso lur emankorreko ibarrak eratzen dituzte. Sumendirik garaiena Saint Catherine da (840 metro) eta itzalita dago aspaldi. Sumendi horietako krater batzuetan aintzirak eratu dira: Grand Étang eta Antoine dira handienak.

Kostaldea oso hautsia da, eta sartu-irten asko ditu. Hegoaldean ugari dira badiak, hondartzak eta portu naturalak. Horietako batean, Grand Anse izenekoan, dago hiriburua.

Klima

Klima tropikala du, tenperatura epel eta beti beretsuekin itsas haizeen eraginarengatik, eta euritsua da udan. Aldian behin, urakanek hondamendi handiak eragiten dituzte etxebizitzetan eta lursailetan. Hezetasun handiko ingurunea izanik, oihan tropikal sarriak estaltzen du uharte osoa, nekazaritzarako luberritu diren sailetan izan ezik. Lurra oso aberatsa da, eta landaretza eta fauna oso oparoak. Haize erauntsiak izaten dira batzuetan, kalte handiak eragiten dituztenak.

Historia

1498an, Kristobal Kolonek uhartea ikusi zuen lehenbizikoz. ingelesak uhartean kokatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. 1650ean, frantsesak Karibeko amerindiarrei erosi egin zieten uhartea. 1783an, uhartea Britainia Handiari laga zioten. 1877an, Britainia Handiko koroaren kolonia bihurtu zen.

1974an, herrialdeak independentzia lortu zuen Commonwealthen baitan jarraituz, eta 1979an, ezegonkortasun politikoaren ondorioz, Maurice Bishop buruzagi ezkertiarrak lortu zuen boterea. Barbadosek, Dominikak eta Estatu Batuek ez zuten begi onez ikusi Bishopen sozialismoa eta Kubarekin zuen kooperazioa eta aldarrikaturiko Herri Gobernu Iraultzailea. New Jewel boterean zegoen alderdi politikoaren fakzio komunistak, Bernard Coardrekin leiala zenak, estatu kolpea eman zuen, eta Bishop hilarazi zuten 1983ko urriaren 19an. Sei egun geroago, Estatu Batuetako eta Karibe itsasoko beste sei herrialdeetako armadek Grenada inbaditu zuten, Premiazko amorru bizia zeritzon operazioan. Han, iraultzaren liderrak eta Kubako aholkulariak preso hartu zituzten. Hurrengo urtean, hauteskundeak egin zituzten.

1983-1985 urteetan, Estatu Batuetako armadak utzi zuen uhartea. 1984an hauteskundeak izan ziren eta, hala, gobernu demokratikoa ezarri zen berriz Grenadan. Hauteskunde haietan Alderdi Nazional Berriko burua, Herbert Blaize, atera zen lehen ministro. Blaizek ekonomiak gora egin zezan lortu zuen hurrengo urteetan, turismoan oinarrituta gehienbat. Urte haietan uharteko arazo nagusiak gazteen langabezia, gaizkiletza eta droga trafikoa ziren. Blaize 1989an hil zen, eta Ben Jonesek (Alderdi Nazionalekoa) hartu zuen haren lekua, enpresaburuen eta lurjabe handien babesarekin.

1990eko martxoaren 13an, hauteskunde orokorrak egin ziren eta Nicholas Braithwaite atera zen garaile, Estatu Batuen begiko hautagaia. 1994ko datuen arabera, langabezia %30 ingurukoa zen eta emigrazio handia zegoen. Bananaren, kokoaren, zuraren eta intxaur muskatuaren nazioarteko prezioen gainbeherak bazuen zer ikusirik horretan. 1995eko martxoan eta apirilean grebak egin ziren ekonomiaren sektore nagusietan (hoteletan eta azukre kanabera eta kakao sailetan). Turismoa, nekazaritzarekin batera, ekonomiaren oinarri nagusia izan arren, Grenada ez zegoen Karibeko beste uharte batzuekin lehian aritzeko moduan.

1995eko hauteskunde orokorretan Alderdi Berri Nazionalak irabazi zion gobernuko Kongresu Nazional Demokratikoari, eta baita 2003ko hauteskundeetan ere. 1996ko maiatzean, elkarren laguntzarako hitzarmenak eta estradizioenak izenpetu zituen Estatu Batuekin, droga trafikoaren kontrako kanpainaren barruan. Apirilean, Grenada eta Kuba harremanetan hasi ziren berriro, Estatu Batuen 1983ko inbasioaz geroztik etenda baitzeuden. Lehen ministro Keith Mitchelek bisita ofiziala egin zuen Kubara, eta elkarren laguntzarako hitzarmena izenpetu zuen Kubako bere kidearekin. 2004. urtean, Ivan urakanak izugarrizko kalteak eragin zituen Grenadan, etxeen %90 desegin zituen; hala ere, oso bizkor berregin zen.

Gobernua eta administrazioa

Politika

Banaketa administratiboa

Grenadako parrokiak.

Grenada, sei parrokiatan banatzen da:

Carriacou eta Martinika Txikiak, Grenadarekin dependentzia estatusa duten Grenadinak uharteetako bi irla hauek, zazpigarren banaketa administratiboa osatzen dute.

Demografia

Biztanleria

Banaketa etnikoa

Uharteko biztanle gehienak beltzak dira, Afrikatik eraman zituzten esklaboen ondorengoak. %15 mulatoak edo mestizoak dira, eta horien bizi maila beltzena baino hobea da. Biztanle gehienak kostaldean eta hiriburuan bizi dira.

Hizkuntzak

Hizkuntza ofiziala ingelesa da, baina frantses kreolera ere erabiltzen da.

Erlijioa

Hiri nagusiak

Ekonomia

Ekonomiaren oinarri nagusiak nekazaritza eta turismoa dira. Batez ere, zitrikoak, platanoa, pinaburua, azukre kanabera, kakaoa, kokoa, kopra eta kotoia lantzen dira, bainila, iltzea, intxaur muskatua eta beste bizigarri batzuez gainera.

Lehen sektorean, abeltzaintza, arrantza (soinberak eta oskoldunak) eta basogintza ez daude oso aurreratuta, eta nekazaritzak baino pisu gutxiago dute nazioaren ekonomian. Dagoen industria apurra nekazaritzako eta arrantzako gaiak eraldatzen dituen janari industria da. Ez dago mearik, ez energia sortzeko baliabiderik. Turismoak gero eta garrantzi handiagoa du nazio ekonomian. Baina langabetuen kopurua oso handia da (biztanleen heren bat), eta NPGa Karibeko apalenetako bat da.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman zenbatespen izeneko erreferentziarako

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grenada Aldatu lotura Wikidatan



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)