Aleman: berrikuspenen arteko aldeak
119. lerroa: | 119. lerroa: | ||
|Plurala</br>(euskarazko -''ak'' edo -''ek'' artikuluak) |
|Plurala</br>(euskarazko -''ak'' edo -''ek'' artikuluak) |
||
|'''Zehaztugabeak'''</br>(unbestimmter Artikel) |
|'''Zehaztugabeak'''</br>(unbestimmter Artikel) |
||
|Singularra</br>(euskarazko |
|Singularra</br>(euskarazko ''bat'' artikulua) |
||
|- |
|- |
||
| |
| |
||
168. lerroa: | 168. lerroa: | ||
| Umea hemen dago |
| Umea hemen dago |
||
|- |
|- |
||
| '''Akusatiboa'''</br>( |
| '''Akusatiboa'''</br>(objektu zuzena) |
||
| Ich treffe den Mann |
| Ich treffe den Mann |
||
| Gizona aurkitzen dut |
| Gizona aurkitzen dut |
||
180. lerroa: | 180. lerroa: | ||
| Umea aurkitzen dut |
| Umea aurkitzen dut |
||
|- |
|- |
||
| '''Datiboa'''</br>( |
| '''Datiboa'''</br>(nori, zehar objektua) |
||
| Ich sage das dem Mann |
| Ich sage das dem Mann |
||
| Gizonari hori |
| Gizonari hori esaten diot |
||
|- |
|- |
||
| |
| |
||
| Ich sage das der Frau |
| Ich sage das der Frau |
||
| Emakumeari hori |
| Emakumeari hori esaten diot |
||
|- |
|- |
||
| |
| |
||
| Ich sage das dem Kind |
| Ich sage das dem Kind |
||
| Umeari hori |
| Umeari hori esaten diot |
||
|- |
|- |
||
| '''Genitiboa'''</br>( |
| '''Genitiboa'''</br>(noren) |
||
| Der Hund des Mannes |
| Der Hund des Mannes |
||
| Gizonaren txakurra |
| Gizonaren txakurra |
||
206. lerroa: | 206. lerroa: | ||
=== Izenordeak === |
=== Izenordeak === |
||
* ''ich'' = |
* ''ich'' = ni, nik |
||
* ''du'' = hi, hik (lagunartekoa) |
* ''du'' = hi, hik (lagunartekoa) |
||
* ''Sie'' = zu, zuk |
* ''Sie'' = zu, zuk; zuek (begirunezkoak) |
||
* ''er'' (maskulinoa) / ''sie'' ( |
* ''er'' (maskulinoa) / ''sie'' (femeninoa) / ''es'' (neutroa) = bera, berak / hura, hark |
||
* ''wir'' = gu, guk |
* ''wir'' = gu, guk |
||
* ''ihr'' = zuek (lagun artekoa) |
* ''ihr'' = zuek (lagun artekoa) |
||
283. lerroa: | 283. lerroa: | ||
== Oinarrizko esaldiak == |
== Oinarrizko esaldiak == |
||
* Guten Tag (formala) = |
* Guten Tag (formala) = Egun on. |
||
* Hallo (informala) = Epa / Aupa. |
* Hallo (informala) = Epa / Aupa. |
||
* Wie geht’s? = Zer moduz? |
* Wie geht’s? = Zer moduz? |
09:31, 17 urtarrila 2018ko berrikusketa
Alemana[1][2] (Deutsch) indoeuropar hizkuntza bat da, germaniar hizkuntzen taldekoa. Alemania, Austria, Liechtenstein eta Suitzan hitz egiten da batez ere, eta Mundu osoko 11. hizkuntza da hiztunen kopuruari bagagozkio, 120 milioi hiztun baititu. Europar Batasuneko mintzatuena da, 100 milioi hiztunekin. Hizkuntza horren euskal izenak alamanen germaniar tribuan du jatorria.
Banaketa geografikoa
Alemana nagusiki Alemania (herrialde horretako biztanleriaren % 95ek baino gehiagok ama hizkuntza du), Austria (% 89) eta Suitzako (% 65) hizkuntza da. Luxenburgo eta Liechtenstein herrialdeetako hizkuntza ofiziala ere bada.
Alemaniezko hiztunen komunitateak dituzten beste europar herrialde batzuk honako hauek dira: Italiako iparraldean, Bolzano-Hego Tirolgo probintzia); Belgikako alemaniar hiztunak dituzten ekialdeko kantoiak; Frantzian, Alsazia eta Lorrenako lurralde historikoetako departamentuetako hainbat udalerri; eta, azkenik, Danimarkan, Hegoaldeko Jutlandian hainbat udalerri ere baitaude.
Bestalde, badira alemanezko hiztunen komunitateak Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria, Polonia, Errumania, Serbia, Errusia, Kazakhstan eta Namibian ere.
Aldaerak
- Aleman standarda: hizkuntza batua, modu arautu modernoan abiatuta 1876an.
- Dialektoak:
- Behe saxoiera: Belgikako iparraldean, Hegoafrikan eta Herbehereetan.
- Goi alemana: erdialdekoa (Belgikako ekialdean, Herbehereetako hego-ekialdean, Frantzian eta Luxenburgon) eta goienekoa (Alsazia, Austria eta Suitzan). Yiddish hizkuntza ere aleman garaiaren aldaera da.
- Amana alemana: Iowan (AEB).
- Belgrano alemana: Buenos Aires-en (Argentina).
- Namibiera beltzaren alemana: Namibian.
- Unser alemana: Papua Ginea Berrian.
- Pennsylvaniako alemana: Estatu Batuak eta Kanadako Pennsylvania, Ohio, Indiana eta Ontario hitz egiten da.
- Plaut alemana: Kanada eta Amerikan orokorrean.
- "Lagunen" alemana: Txilen.
Dialektoak
Alemana germaniar hizkuntzen familiako mendebaldeko adarra osatzen du, germaniar hizkuntzen familia bera indoeuropar hizkuntzen multzoaren barnean dagoelarik. Germaniar dialektoak usadioz bi talde nagusitan banatzen dira: goi-alemana eta behe-alemana.
Alemanaren dialektoen arteko ezberdintasunak bistakoak dira. Hala, bada, dialekto mugakideen artean baizik ezin dute elkar ulertu hiztunek, maiz. Dialekto batzuk ulertezinak zaizkie aleman estandarraz baizik mintzatzen ez diren hiztunei. Dena dela, alemanaren dialekto guztiek continuum bat eratzen dute.
Behe-alemanezko hitza | Goi-alemanezko hitza | Euskarazko esanahia |
ik | ich | ni, nik |
maken | machen | egin |
Dorp | Dorf | herrixka |
tussen | zwischen | artean |
op | auf | gain / gainean |
Korf | Korb | saski |
dat | das | hori |
Appel | Apfel | sagar |
Inguruko hizkuntzak
- Ekialdean, poloniera, sorbiera, txekiera, eslovakiera eta hungariera.
- Mendebaldean, frantsesa eta nederlandera.
- Hegoaldean, italiera, esloveniera, friuliera, ladinoa eta erromantxera.
Literatura
Ikusi: Alemanezko literatura.
Gramatika
Gramatika aldetik, nahiko hizkuntza konplexua da:
- Hiru genero daude: maskulinoa, femeninoa eta neutroa. Ez dago hitzak sailkatzeko arau zehatzik. Adibidez, der Sohn (semea, maskulinoa), die Frau (emakumea, femeninoa) eta das Mädchen (neskatoa, neutroa).
- Izenen hasierako letrak beti letra larriz idazten dira, aurreko puntuko adibideetan bezala.
- Hizkuntza nahiko flexiboa da, bai artikuluek, bai adjektiboek eta bai izenek zenbakian, kasuan eta generoan komunztadura egiten dute.
- Preposizioek ondoren datorren hitzarekin kasu gramatikalean konkordatzen dute:
- Ich gehe zu dem Arzt / Ich gehe zum Arzt: Medikuarengana noa.
- Ich mag ins Kino gehen: Zinemara joatea gustatzen zait.
Artikuluak
Zehaztuak (bestimmter Artikel) |
Singularra (euskarazko -a artikulua) |
Plurala (euskarazko -ak edo -ek artikuluak) |
Zehaztugabeak (unbestimmter Artikel) |
Singularra (euskarazko bat artikulua) |
der (maskulinoa) | die (maskulinoa) | ein (maskulinoa) | ||
die (femeninoa) | die (femeninoa) | eine (femeninoa) | ||
das (neutroa) | die (neutroa) | ein (neutroa) |
Hitzen pluralak
Ez da arau finkorik jarraitzen hitzen plurala osatzeko: hortaz, alemana ikastean, hitz bakoitzaren plurala ikasi beste irtenbiderik ez dago. Adibidez:
- Der Sohn / Die Söhne (semea / semeak), Die Schwester / Die Schwestern (alaba / alabak) edo Das Haus / Die Häuser (etxea / etxeak).
Deklinazioak
Euskaraz edo latinez bezala, alemanez hitzak deklinatu egiten dira. Lau kasu ditu hizkuntzak: nominatiboa, akusatiboa, datiboa eta genitiboa.
Deklinazioa | Alemanaz | Euskaraz |
Nominatiboa (subjektua) |
Der Mann ist hier | Gizona hemen dago |
Die Frau ist hier | Emakumea hemen dago | |
Das Kind ist hier | Umea hemen dago | |
Akusatiboa (objektu zuzena) |
Ich treffe den Mann | Gizona aurkitzen dut |
Ich treffe die Frau | Emakumea aurkitzen dut | |
Ich treffe das Kind | Umea aurkitzen dut | |
Datiboa (nori, zehar objektua) |
Ich sage das dem Mann | Gizonari hori esaten diot |
Ich sage das der Frau | Emakumeari hori esaten diot | |
Ich sage das dem Kind | Umeari hori esaten diot | |
Genitiboa (noren) |
Der Hund des Mannes | Gizonaren txakurra |
Der Hund der Frau | Emakumearen txakurra | |
Der Hund des Kindes | Umearen txakurra |
Izenordeak
- ich = ni, nik
- du = hi, hik (lagunartekoa)
- Sie = zu, zuk; zuek (begirunezkoak)
- er (maskulinoa) / sie (femeninoa) / es (neutroa) = bera, berak / hura, hark
- wir = gu, guk
- ihr = zuek (lagun artekoa)
- sie = haiek
Aditza
Orainaldia | Lehenaldia | Etorkizuna |
Ich bin (Ni naiz / nago) | Ich war (Ni nintzen / nengoen) | Ich werde sein (Ni izango naiz / egongo naiz) |
Du bist (Hi haiz / hago) | Du warst (Hi hintzen / hengoen) | Du wirst sein (Hi izango haiz / egongo haiz) |
Er / Sie / Es ist (Bera da / dago) | Er / sie / es war (Bera zen / zegoen) | Er / sie / es wird sein (Bera izango da / egongo da) |
Wir sind (Gu gara / gaude) | Wir waren (Gu ginen / geunden) | Wir werden sein (Gu izango gara / egongo gara) |
Ihr seid (Zuek zarete / zaudete) | Ihr wart (Zuek zineten / zeundeten) | Ihr werdet sein (Zuek izango zarete / egongo zarete) |
Sie sind (Haiek dira / daude) | Sie waren (Haiek ziren / zeuden) | Sie werden sein (Haiek izango dira / egongo dira) |
Orainaldia | Lehenaldia | Etorkizuna |
Ich habe (Nik dut) | Ich hatte (Nik nuen) | Ich werde haben (Nik izango dut) |
Du hast (Hik duk / dun) | Du hattest (Hik huen) | Du wirst haben (Hik izango duk / dun) |
Er / Sie / Es hat (Berak du) | Er / sie / es hatte (Berak zuen) | Er / sie / es wird haben (Berak izango du) |
Wir haben (Guk dugu) | Wir hatten (Guk genuen) | Wir werden haben (Guk izango dugu) |
Ihr habt (Zuek duzue) | Ihr hattet (Zuek zenuten) | Ihr werdet haben (Zuek izango duzue) |
Sie haben (Haiek dute) | Sie hatten (Haiek zuten) | Sie werden sein (Haiek izango dute) |
Oinarrizko esaldiak
- Guten Tag (formala) = Egun on.
- Hallo (informala) = Epa / Aupa.
- Wie geht’s? = Zer moduz?
- Danke, gut = Ongi, eskerrik asko.
- Wie heißt du? / Wie heißen Sie? = Zein da zure izena? / Nola duzu izena?
- Ich heiße Jürgen = Jürgen izena dut / Jürgen deitzen naiz.
- Bitte = Mesedez.
- Bitte sehr! = Ez horregatik!
- Ja = Bai.
- Nein = Ez.
- Hilfe! = Lagundu!
- Sprichst du Baskisch? = Euskaraz hitz egiten al duzu?
- Gibt es hier jemanden, der Baskisch spricht? = Ba al dago hemen inor euskaraz mintzatzen dena?
- Ich kann nicht [so gut] Deutsch sprechen = Ez dut alemanez [hain ongi] hitz egiten.
- Ich verstehe das nicht = Ez dut ulertzen.
- Wo ist die Toilette? = Non dago komuna?
- Guten Morgen = Egun on.
- Guten Abend = Arratsalde on.
- Gute Nacht = Gabon.
- Auf Wiedersehen = Agur / Ikusi arte.
Gramatikak eta hiztegiak
- Duden: Die Grammatik. Mannheim: Dudenverlag ⁸2009 (alemanez).
- Duden: Die deutsche Rechtschreibung. Mannheim: Dudenverlag ²⁵2009 (alemanez).
- Rubio, E.M.: Wörterbuch Hiztegia euskara alemana. Donostia: Elkarlanean 2005.
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleman |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak | ||
---|---|---|
Alemana · Bulgariera · Daniera · Errumaniera · Eslovakiera · Esloveniera · Estoniera · Finlandiera · Frantsesa · Gaelera · Gaztelania · Greziera · Hungariera · Ingelesa · Italiera · Letoniera · Lituaniera · Maltera · Nederlandera · Poloniera · Portugesa · Suediera · Txekiera |