«Austria»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
[[1971]]-[[1983]] bitartean sozialistak egon ziren gobernuan, eta Austria berdintasunaren eredu bihurtzen saiatu ziren. Baina 1983an, legebiltzarrean zuten gehiengo absolutua galdu zutenean, koalizio bat osatu zuten liberalekin. Koalizio hori, ordea, hautsi egin zen liberalek eskuinerantz egin zutenean. Austriarrak gobernuaren eta sozialisten kontra azaldu ziren administrazio arazoak, sektore publikoan izan ziren langileen kaleratzeak eta pribatizazioak zirela-eta.
 
[[1986]]ko lehendakaritzarako hauteskundeak Alderdi Popularreko [[Kurt Waldheim]]ek irabazi zituen, nahiz eta kontrako jarrerak sortu ziren Bigarren Mundu Gerran alemaniar gudarostean egin zituen lanengatik. Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, [[Fred Sinowatz]] kantzelerrak dimititu eta [[Franz Vranitzky]] sozialistak hartu zuen kargua, eta koalizio bat osatu zuen Alderdi Popularrarekin. Gobernuak aurre egin behar izan zien sektore publikoaren pribatizazioei, aurrekontuen defizitari eta Waldheimen hautaketa zela-eta nazioartean sortu zen kezkari. Koalizioak aurrera jarraitu zuen [[1990]]eko hauteskundeen ondoren (Alderdi Popularrak 17 aulkieserleku galdu zituen). Hala ere, [[1992]]an [[Thomas Klestil]] Alderdi Popularreko hautagaia hautatu zuten lehendakari.
 
[[Fitxategi:Tratado_de_Lisboa_13_12_2007_(081).jpg|thumb|250px|<small>Austria [[1995]]ean sartu zen [[Europar Batasun]]ean. Irudian, [[Lisboako Ituna]]ren sinatzaileak (2007).</small>]]
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:13-08-30-wien-by-RalfR-123.jpg|thumb|250px|<small>[[Viena]]ko finantza eta administrazio gunea</small> ]]
[[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren, industria eskualderik gabe gelditugeratu zen Austria. 1929ko krisiak, AlemaniarenAlemaniari batasunakbatu izanak eta [[Bigarren Mundu Gerra]]k areagotu baizik ez zuten egin egoera latz hori. Azken gerraren ondoren, oreka ekonomiko berria lortu zuten, [[Marshall Plana]]tik abiatuta. Gaur egun, biztanleko barne produktu gordina munduko garaienetakoa da (47.300 dolarrekoa 2015ean, munduko 27.a<ref name="cia"></ref>). Inbertsioei eman zaien garrantziari esker (barne produktu gordinaren % 20-25), lortu da emaitza hori. 1946. urteaz geroztik, ekonomia jarduera nagusiak nazionalizatu egin ziren (petrolioa, merkataritza banku handienak, ibai eta aire garraio nagusiak, burdinbiderako gaien fabrikak, gas naturalaren ekoizpena, elektrizitatea, besteak beste), baina azken urteetan pribatizazioa bultzatu da. Austria eredutzat har daiteke ekonomia dinamikoa eta askotarikoa gauzatzen jakin duen estatu menditsua den aldetik.
 
=== Nekazaritza, abelzaintza eta basozaintza ===
2.618

edits

Nabigazio menua