Skeleton: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
Kategoria:Neguko kirolak, Kategoria:Kirol olinpikoak
16. lerroa: 16. lerroa:

[[Kirol olinpiko]] gisa garapen berezi bat izan du. Izan ere, [[1928]]<nowiki/>an Saint-Moritzen ospatu ziren [[1928ko Neguko Olinpiar Jokoak|neguko olinpiar joko]]<nowiki/>etan debuta egin ostean, gero programatik desagertu zen, eta [[1948ko Neguko Olinpiar Jokoak|1948an jokoak]] berriro [[Saint-Moritz]]<nowiki/>en ospatu zirenean itzuli zen. Hitzordu honen ostean programatik berriz desagertu zen 54 urtez. [[Salt Lake City]]<nowiki/>ko [[2002ko Neguko Olinpiar Jokoak|2002ko olinpiar joko]]<nowiki/>etan itzuli zen eta harrezkeroztik neguko olinpiar jokoen parte izan da. Lehiaketan gizonen eta emakumeen kategoriak egiten dira.

[[Kategoria:Neguko kirolak]]
[[Kategoria:Kirol olinpikoak]]

16:32, 8 otsaila 2018ko berrikusketa

Skeletona (lera bakun edo sinplea) bobsleigh eta lugearekin (lera arina) batera lera jaitsieraren modalitate ezberdinak ordezkatzen dituzten neguko kirol olinpiar bat da.

Historia

Lera sinplea leran existitzen diren hiru modalitateetatik zaharena da.  XIX. mendearen bukaeran Saint-Moritzen, Suitzan Child izeneko ingeles batek metalezko lera berri bat sartu zuen, zeinak giza eskeleto bat gogoratzen duen. Hortik datorkio izena. Era ofizialean Club Alpino De Königsseen, Alemanian, egiten hasi zen. Bertan dago skeleton pista zaharrena.

Ezaugarriak

Lugean eta bobsleighean bezala, irteera oso garrantzitsua da. Esplosiboa izan behar da, abiadura ahalik eta azkarren irabazteko. Horregatik oinetako bereziak erabiltzen dira itsaspen maximoarekin. Abiadura lehen 50 metroetan lortu ondoren, kirolaria ahuspez jartzen da leran, burua aurretik duela, bere postura ahalik eta lauena eta aerodinamikoena izan dadin saiatuz.

Beste ezaugarri garrantzitsu bat bihurguneak hartzeko bolante edo lemarik ez dagoela da. Honen ordez, kirolaria bera da bere pisua alde batean edo bestean jarri behar duena lera bideratu nahi duen aldearen arabera.

Erabiltzen den kaskoak babes berezi bat du kokotsean, kirolariaren aurpegia lurzorutik oso hurbil pasatzen delako. Gaur egun erabiltzen diren trajeak zuntz sintetikoekin eginak daude eta gorputzera doitzeko bereziki diseinatuak daude, aireari erresistentzia minimoa eskaintzeko.

Bobsleigha edo lugearekin ez bezala, skeletonean soilik banakako modalitatea existitzen da, eta lehiaketak bi mahukatan ospatzen dira. Bietan lortutako denborak gehitzen dira eta orokorrean denbora gutxien lortu duen kirolaria da irabazlea.

Kirol olinpiko gisa garapen berezi bat izan du. Izan ere, 1928an Saint-Moritzen ospatu ziren neguko olinpiar jokoetan debuta egin ostean, gero programatik desagertu zen, eta 1948an jokoak berriro Saint-Moritzen ospatu zirenean itzuli zen. Hitzordu honen ostean programatik berriz desagertu zen 54 urtez. Salt Lake Cityko 2002ko olinpiar jokoetan itzuli zen eta harrezkeroztik neguko olinpiar jokoen parte izan da. Lehiaketan gizonen eta emakumeen kategoriak egiten dira.