Txerto: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
32. lerroa: 32. lerroa:


* [[Umeen txertaketa-egutegi]]a
* [[Umeen txertaketa-egutegi]]a
* [[Txerto moteldu]]a
* [[Toxoide]]
* [[Immunitate]]
* [[Immunitate-sistema]]
* [[Oroimen immunologiko]]
* [[Oroimen immunologiko]]
* [[Talde immunitate]]
* [[Talde immunitate]]

23:43, 8 otsaila 2018ko berrikusketa

Injekzio bidezko txertaketa, deltoidean.

Txertoa prestaketa biologiko bat da, hartutako immunitate aktiboa eragiten duena gaitz jakin baten aurka. Tratamendu profilaktiko edo prebentibo mota bat da, hau da, gaitza gertatu baino lehen erabiltzen dena. Txertoa jartzeari txertaketa edo txertatzea deritzo.

Gaixotasun kutsakorrak prebenitzeko baliatzen dira, zehazki birus edo bakterio batek eragindakoak. Txertoa hartzeko bide nagusiak hauek dira: ahotik hartuta edo azalpeko edo muskulu barneko injekzioaren bidez. Gaixotasun jakin baten mikrobio hilak edo ahulduak dituen prestakina da. Antigorputzak sortzeko aukera ematen dio gorputzari. Ez du sendatzen, babesten baizik.

Txertoaren funtsa da kanpotik prestatutako substantzia bat sartzea (antigenoa) pertsona baten gorputzean, bertan erantzun immunologiko defentsiboa eragiteko, antigorputzak sortzea alegia. Behin txertoa sartuta, beti ere pertsonaren immunitate-sistema ondo egonez gero, antigeno horren aurrean egongo den bakoitzean organismoak antigorputzak sortuko ditu eta gaixotasun (antigeno) horretatik babestuko du.

Txertoen erabilera funtsezkoa da ez soilik norbanakoak babesteko, populazio osoa ere babesteko baizik. Izan ere, txertaketa masiboei esker mikrobio kaltegarriak giza ostalaririk gabe geratzen dira, eta haren hedapena ekidin egiten da. Modu horretan hainbat gaitz infekzioso, garai batean gizateriaren zigor latzak izan zirenak, Lur planetatik desagertu dira: baztanga, adibidez. Era berean, beste batzuk arrazoi berdinarengatik desagertzeko bidean daude: amorrua, poliomielitisa edo tetanosa, kasu.

Historia

Edward Jenner mediku ingelesak XVIII. mendearen bukaeran immunizazioari buruzko lehenengo zantzuak eman zituen. Baztangaren izurrite batean, Jenner ohartu zen unaiek ez zutela gaitza harrapatzen; baztanga ahula zuten behiek, nonbait, unaiak babesten zituzten gaitzaren aurrean. Jenner-ek bere susmoak baieztatu zituen baztanga ahula zuten behien zornea injektatuz gizabanako batzuei: gizabanako horiek guztiek baztangaren aurreko erresistentzia garatu eta ez zuten gaitza harrapatu. Baztanga zuten behien likido organikoek "substantzia" bat zutela ondorioztatu zuen, baztangaren aurrean gizakia babesten zuena (substantzia hori, gaur egun dakigunez, baztangaren birus moteldua da, antigorputzak sorraraziko dituena). Modu horretan Jenner-ek behi-zornea jasotzen zuten gizabanakoen immunizazioa lortu zuen.

Behi-baztangaren birusa eta giza-baztangarena desberdinak dira, baina antzekotasun batzuk dituzte eta elkarri immunitatea eragiten diote. Hots, behi-baztangaren birusak ez du gizakia kutsatzen, baina antigorputzen sorrera eragiten du: era honetan giza-baztangaren birusaren aurrean gizakiak immunitatea garatzen du.

Jenner-ek estreinakoz erabili zuen prozedurari, gizabanakoei behi-baztangaren mikrobioa -behien errapeetako zornean dagoena- inokulatzean zetzana, txertaketa deitu zitzaion.

Motak

  • Mikrobioaren zati bat duten txertoak: mikrobio osoa (hilda ala moteldua) erabili beharrean, txerto batzuek mikrobioaren zati bat besterik ez dute, bere antigeno garrantzitsuenak dituena. Gero eta gehiago erabiltzen dira txerto mota hauek, ingeniaritza genetikoaren aurrerapenak ahalbidetu baitu mikrobio baten antigenoak laborategian sortu ahal izatea.

Ikus, gainera

Kanpo loturak