Galileo Galilei: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
31. lerroa: 31. lerroa:
Oso gizon elizkoia bazen ere, [[Inkisizioa]]k Galileoren aurkako susmoa zuen. Berak idatzi zuenez “Jainkoaren agerpideak ez du miresgarritasun gutxiago Naturan, Liburu Santuetan baino”. Garai hartan, ordea, esaldi hori [[panteismo]]tzat har zitekeen.<ref name="elhuyar2"></ref> Bestalde, filosofo eskolastikoek [[Aristoteles]] eta [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeoren]] [[teoria geozentriko]]a defendatzen zuten, alegia [[Lurra]] unibertsoaren erdian dagoela, eta beste edozein teoria [[Biblia]]ren aurkakotzat hartzen zuten.
Oso gizon elizkoia bazen ere, [[Inkisizioa]]k Galileoren aurkako susmoa zuen. Berak idatzi zuenez “Jainkoaren agerpideak ez du miresgarritasun gutxiago Naturan, Liburu Santuetan baino”. Garai hartan, ordea, esaldi hori [[panteismo]]tzat har zitekeen.<ref name="elhuyar2"></ref> Bestalde, filosofo eskolastikoek [[Aristoteles]] eta [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeoren]] [[teoria geozentriko]]a defendatzen zuten, alegia [[Lurra]] unibertsoaren erdian dagoela, eta beste edozein teoria [[Biblia]]ren aurkakotzat hartzen zuten.


Teleskopioaren bidez egindako behaketak ez zetozen bat ptolomeotar sistema geozentrikoarekin, eta Galileo [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] [[teoria heliozentriko]]aren alde azaldu zen. Baina [[1616]]an Inkisizioak debekatu zion Kopernikoren teoria irakastea. Hurrengo bi hamarkadetan, Kopernikoren sistemaren aldeko arrazoiak landu zituen,<ref name="elhuyar2"></ref> eta [[1532]]an plazaratu zituen ''Elkarrizketak'' liburuan. Bere etsaiek [[Urbano VII.a]] aita santua liburuko pertsonaia batek irudikatzen zuela sinestarazi zuten eta, liburua debekatzeaz gain, Galileo presondegian sartzea lortu zuten.<ref name="elhuyar"></ref>
Teleskopioaren bidez egindako behaketak ez zetozen bat ptolomeotar sistema geozentrikoarekin, eta Galileo [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] [[teoria heliozentriko]]aren alde azaldu zen. [[1616]]an, ordea, Inkisizioak debekatu zion Kopernikoren teoria irakastea. Hurrengo bi hamarkadetan, Kopernikoren sistemaren aldeko arrazoiak landu zituen,<ref name="elhuyar2"></ref> eta [[1532]]an plazaratu zituen ''Elkarrizketak'' liburuan. Bere etsaiek [[Urbano VII.a]] aita santua liburuko pertsonaia batek irudikatzen zuela sinestarazi zuten eta, liburua debekatzeaz gain, Galileo presondegian sartzea lortu zuten.<ref name="elhuyar"></ref>


[[1633]]ko [[ekainaren 22]]an, Erromako Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen. 69 urte zituen eta makal zebilen; beraz, errukitzeko eskatu zion Inkisizioari. Tortura ezarriko ziotela mehatxatu zuten eta Galileok, mehatxu hori egiazkoa zelakoan zegoenez ([[Giordano Bruno]] erre baitzuten [[1600]]. urtean, naturaren teoria naturalistikoa bultzatu izanagatik), Elizak eskatu zion guztia egin zuen. Hortaz, bere lan guztiari uko egin zion; are gehiago, bere teoriak bultzatuko zituen edonor salatuko zuela zin egin zuen.
[[1633]]ko ekainaren 22an, Erromako Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen. 69 urte zituen eta makal zebilen; beraz, errukitzeko eskatu zion Inkisizioari. Tortura-mehatxua egin zioten eta, mehatxu hori egiazkoa zelakoan ([[1600]]. urtean [[Giordano Bruno]] erre baitzuten, unibertsoaren teoria naturalista bultzatu izanagatik), Kopernikoren teoria arbuiatu egiten zuela zin egin zuen;<ref name="elhuyar2"></ref> are gehiago, bere teoriak bultzatuko zituen edonor salatuko zuela zin egin zuen. ''Elkarrizketak'' liburua ''[[Index Librorum Prohibitorum|Index Expurgatorius]]'' izeneko zerrendan sartu zuten, hots, [[Erromatar Eliza Katolikoa]]k debekatutako liburuen zerrendan; debekua [[1835]] arte egon zen indarrean. [[1992]]an [[Joan Paulo II.a]] aita santuak haren kontrako zigorra eta gaitzespena kendu zuen.


Galileo espetxera kondenatu zuten, baina adina zela kausa, bere etxean eduki zuten atxilo, [[Arcetri]]ko eta [[Florentzia]]ko bere bi etxeetan. Hernia zuenez, Florentziako sendagile batengana joateko baimena eskatu zuen; hala ere, Erromatik ukatu egin zioten eta, berriro eskatuz gero, kartzelaratuko zutela jakinarazi. Atxilo zegoelarik, gizarte harremanak uztera behartu zuten: ikerketa batzuk egiten uzten zioten, baina zentsurapean. [[1638]]an itsu geratu zen eta Florentziako etxera mugitzeko baimena eman zioten, sendagileengandik hurbilago egoteko. ''Dialogo'' liburua ''[[Index Librorum Prohibitorum]]'' zerrendan sartu zuten, hots, [[Erromatar Eliza Katolikoa]]k debekatutako liburuen zerrendan, [[1822]]. urte arte indarrean izan zena.
Adin handia zuenez ez zuten preso eraman, eta bere etxean eduki zuten atxilotua, [[Arcetri]]ko eta [[Florentzia]]ko etxeetan. Horrezaz gainera, bere ideiak eztabaidatzea, bileretan parte hartzea eta bisitak izatea debekatu zioten. Hernia mingarria zuenez, Florentziako sendagile batengana joateko baimena eskatu zuen; baina Inkisizioak, baimena ukatzeaz gain, jakinarazi zion kartzelaratuko zutela berriro eskatzen bazuen. Denborarekin zigorra arinduz joan zen, eta azken urteetan [[Vincenzo Viviani]] eta [[Evangelista Torricelli]] izan zituen ikasle. Torricellirekin batera idatzi zuen bere lanik hoberenetako bat, ''Discorsi intorno a due nuove scienze'', [[1638]]an argitaratu zena. Urte horretan erabat galdu zuen ikusmena, eta Florentziako etxera aldatzeko baimena eman zioten, sendagileengandik hurbilago egoteko.

359 urte geroago, [[1992]]. urtean [[Joan Paulo II.a]] aita santua desenkusatu zen eta liburuari debekua kendu zion.


== Lanak ==
== Lanak ==

02:08, 24 otsaila 2018ko berrikusketa

Artikulu hau fisikari eta astronomo italarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Galileo (argipena)».
Galileo Galilei

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGalileo di Vincenzo Bonaiuti de' Galilei
JaiotzaPisa1564ko otsailaren 15a
HerrialdeaFlorentziako Dukerria  (1564 -  1569)
Toskanako Dukerri Handia  (1569 -  1642)
BizilekuaPisa
Padua
Florentzia
HeriotzaArcetri1642ko urtarrilaren 8a (77 urte)
Hobiratze lekuaSanta Croce
Familia
AitaVincenzo Galilei
AmaGiulia Ammannati
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaPisako Unibertsitatea
(1581 - 1585) : medikuntza, matematika
Tesi zuzendariaOstilio Ricci (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Giuseppe Biancani (en) Itzuli
Benedetto Castelli (en) Itzuli
Mario Guiducci (en) Itzuli
Vincenzo Viviani
Hizkuntzaklatina
italiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, filosofoa, matematikaria, fisikaria, asmatzailea, astrologoa, polimata, unibertsitateko irakaslea, zientzialaria, ingeniaria eta filosofoa
Lantokia(k)Pisa
Padua eta Florentzia
Enplegatzailea(k)Pisako Unibertsitatea  (1589 -
Paduako Unibertsitatea  (1592 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAccademia della Crusca
Linzeen Akademia
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza latinoa

Allocine: 36991
Musicbrainz: 149e5645-34e6-45af-bc11-edd6c9b00434 Discogs: 2765085 Find a Grave: 1899 Edit the value on Wikidata

Galileo Galilei (Pisa, Florentziako Dukerria, 1564ko otsailaren 15a - Arcetri, Toskanako Dukerri Handia, 1642ko urtarrilaren 8a) italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Dinamikaren eta astronomia modernoaren aitatzat hartzen da.[1]

Ilargiaren faseak Galileok marraztuak

Bizitza

Lehen urteak

Galileo zazpi anai-arrebako familia batean jaio zen Pisan; aita, Vincenzo Galilei, musikagilea zen. Pisako Unibertsitatera hamazazpi urterekin iritsi zen, eta han medikuntza, matematika eta fisika ikasi zituen. Unibertsitate hartako ikasle zela, katedraleko lanpara bati begira geratu zen, lanpararen mugimendu erregularrari zehatz esanda. Etxera itzuli eta berunezko bolatxoekin eta luzera desberdineko hariekin esperimentuak egiten hasi omen zen. Bolatxoen pisua edozein izanda ere, joan-etorria egiteko bolatxoek denbora berdina behar zutela konturatu zen; denbora hariaren luzerak baino ez zuen aldatzen. Diotenez, horrela hasi zen penduluaren historia.[2]

Txikitatik ikasteko gaitasun handia erakutsi bazuen ere, ikasle bihurriaren fama izan zuen. Besteak beste, Pisako Unibertsitatean zegoela arropa akademikoak janzteari uko egin zion, lana egokiro egiteko traba egiten ziola argudiatuz. Ukapen hori larrutik ordaindu zuen, unibertsitatetik bota egin baitzuten. Hala ere, Florentzian matematika ikasten jarraitu, irakaskuntza pribatuan hasi eta bere lehenbiziko lanak argitaratu zituen. 1589an, Guidobaldo del Montek lagundurik, lortu zuen nahikoa kostata Pisako Unibertsitatean Matematikako katedra.[2]

Lorpen zientifikoak

25 urte zituela izendatu zuten Pisako Unibertsitateko matematikako irakasle. Matematika eta esperientzien bidez, garai hartan Aristotelesen teorian oinarrituta zegoen eskolastika zientzia ofiziala ikuspuntu kritikotik aztertu zuen. Horretan, maisu handitzat zeukan Arkimedesen eragina nabarmena eta garrantzitsua izan zen.[2]

Galileo fisikako bi teoria garrantzitsuren asmatzailea izan zen. Bere lehen lanak azelerazioari buruzkoak izan ziren eta fisika modernoan erabiltzen den azelerazioaren kontzeptua sortu zuen; azelerazioa denbora jakin batean abiadurak izaten duen igoera dela dioena, alegia. Fisikari egin zion bigarren ekarpen nagusia mugimenduan dauden objektuen marruskadura eta inertziari buruzko kontzeptu berria izan zen. Indarraren osagaiak definitzeko 1590ean hainbat esperientzia hasi zituen eta, adibidez, bala baten ibilbidea eragiten duten indarrak beherantz eta aurrerantz zuzendurik daudela frogatu zuen. Esperientzia horiek garai hartan berriak ziren dinamika eta mekanika zientziei buruzkoak izan ziren eta ondorioak Elkarrizketak (italieraz: Dialogo sopra i due massimi sistemi del mondo tolemaico e copernicano) liburuan argitaratu zituen 1632an. Haren lanak mugimenduaren eremuak ulertzeko oinarri bat izan ziren eta, besteak beste, Isaac Newtonek mugimenduaren legeak ondorioztatzeko erabili zituen.[2]

1591ean Galileoren aita hil zen, seme-alaba ugari utzirik, eta Galileoren dirua ezinbestekoa zen familiaren beharrak estaltzeko. Horrezaz gainera, etsai asko zituen Pisan, Aristotelesen kontrako erasoak zirela-eta. 1592an, beste kontratu bat erdietsi zuen Paduako Unibertsitatean eta hemazortzi urte iragan zituen bertan, soldata hobearekin eta giro erosoagoan.[3]

Mugimendua ikertzen denbora asko pasa bazuen ere, Galileok beti azaldu izan zuen interes handia astronomiarekiko. XVII. mendearen hasieran, herbeheretar batzuek lente ahur bat eta beste ganbil bat elkartuz objektuak zeuden baino hurbilago ikustea lortu zutela entzun zuen. Ideia horretaz baliatuz, objektuak hogeita hamar aldiz handitzen zituen teleskopioa egin zuen, baita 1609an erakustaldi publikoa eskaini ere. Galileoren aurkikuntza nagusia, dena dela, ez zen teleskopioa egitea izan, zeru izartsura begira jartzea, baizik. Horrela, bera izan zen ordura arte ikusezinak ziren izar eta sateliteak ikusten lehen pertsona.[2]

Behaketa anitz eta jarraikiei esker, izar berriak agertu bezala desagertzen zirela ohartu zen, eta unibertsoa finkoa ez baina aldakorra dela ondorioztatu zuen. Ondoren, banaka-banaka, Ilargia, Jupiter, Artizarra, Saturno eta Eguzkia behatu zituen. 1610ean, Jupiterren bueltan zebiltzan lau satelite aurkitu zituen eta martxoan, berriz, Artizarra eta Merkurio ere Eguzkiaren inguruan biratzen zutela ohartu zen. 1610eko urrian, Eguzki-orbanak aurkitu zituen eta, horiei jarraiki, Eguzkia bere baitan itzulika zebilela ondorioztatu zuen. Bestalde, Esne Bidea milaka izar txikiz osatua zegoela ikusi zuen eta ez zela, ordura arte uste izan zen bezala, “lurrun uniformea”. Bere aurkikuntza astronomiko guztiak Siderus Nuncis (“Zerutar Mezularia”) liburuan argitaratu zituen eta, noski, zeresan handia sortu zuen garai hartako zientzialarien artean.[2]

1610ean jaioterrira itzuli, eta Toskanako duke handiaren gorteko matematikari eta filosofoa izan zen bere heriotza arte.

Elizarekiko eztabaida

Oso gizon elizkoia bazen ere, Inkisizioak Galileoren aurkako susmoa zuen. Berak idatzi zuenez “Jainkoaren agerpideak ez du miresgarritasun gutxiago Naturan, Liburu Santuetan baino”. Garai hartan, ordea, esaldi hori panteismotzat har zitekeen.[3] Bestalde, filosofo eskolastikoek Aristoteles eta Ptolomeoren teoria geozentrikoa defendatzen zuten, alegia Lurra unibertsoaren erdian dagoela, eta beste edozein teoria Bibliaren aurkakotzat hartzen zuten.

Teleskopioaren bidez egindako behaketak ez zetozen bat ptolomeotar sistema geozentrikoarekin, eta Galileo Kopernikoren teoria heliozentrikoaren alde azaldu zen. 1616an, ordea, Inkisizioak debekatu zion Kopernikoren teoria irakastea. Hurrengo bi hamarkadetan, Kopernikoren sistemaren aldeko arrazoiak landu zituen,[3] eta 1532an plazaratu zituen Elkarrizketak liburuan. Bere etsaiek Urbano VII.a aita santua liburuko pertsonaia batek irudikatzen zuela sinestarazi zuten eta, liburua debekatzeaz gain, Galileo presondegian sartzea lortu zuten.[2]

1633ko ekainaren 22an, Erromako Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen. 69 urte zituen eta makal zebilen; beraz, errukitzeko eskatu zion Inkisizioari. Tortura-mehatxua egin zioten eta, mehatxu hori egiazkoa zelakoan (1600. urtean Giordano Bruno erre baitzuten, unibertsoaren teoria naturalista bultzatu izanagatik), Kopernikoren teoria arbuiatu egiten zuela zin egin zuen;[3] are gehiago, bere teoriak bultzatuko zituen edonor salatuko zuela zin egin zuen. Elkarrizketak liburua Index Expurgatorius izeneko zerrendan sartu zuten, hots, Erromatar Eliza Katolikoak debekatutako liburuen zerrendan; debekua 1835 arte egon zen indarrean. 1992an Joan Paulo II.a aita santuak haren kontrako zigorra eta gaitzespena kendu zuen.

Adin handia zuenez ez zuten preso eraman, eta bere etxean eduki zuten atxilotua, Arcetriko eta Florentziako etxeetan. Horrezaz gainera, bere ideiak eztabaidatzea, bileretan parte hartzea eta bisitak izatea debekatu zioten. Hernia mingarria zuenez, Florentziako sendagile batengana joateko baimena eskatu zuen; baina Inkisizioak, baimena ukatzeaz gain, jakinarazi zion kartzelaratuko zutela berriro eskatzen bazuen. Denborarekin zigorra arinduz joan zen, eta azken urteetan Vincenzo Viviani eta Evangelista Torricelli izan zituen ikasle. Torricellirekin batera idatzi zuen bere lanik hoberenetako bat, Discorsi intorno a due nuove scienze, 1638an argitaratu zena. Urte horretan erabat galdu zuen ikusmena, eta Florentziako etxera aldatzeko baimena eman zioten, sendagileengandik hurbilago egoteko.

Lanak

  • La bilancetta, 1586 (hil ondoan argitaratua)
  • De motu, 1590
  • Le operazioni del compasso geometrico et militare, 1606
  • Le meccaniche, 1600
  • Sidereus nuncius, 1610, Ibon Plazaolak euskaratua[4]
  • Lettera a Madama Cristina di Lorena granduchessa di Toscana, 1615 (1636an argitaratua)
  • Discorso del flusso e reflusso del mare, 1616
  • Discorso delle comete, 1619
  • Il saggiatore, 1623
  • Dialogo sopra i due massimi sistemi del mondo tolemaico e copernicano, 1632
  • Discorsi e dimostrazioni matematiche, intorno a due nuove scienze attenenti alla meccanica & i movimenti locali, 1638

Erreferentziak

  1. Singer, Charles Joseph. A Short History of Science to the Nineteenth Century. Clarendon Press, 1941 (Noiz kontsultatua: 2014-4-22).
  2. a b c d e f g Mendiburu, Joana. Galileo Galilei, XVII. mendeko jakintsua. elhuyar zientzia eta teknologia, CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-2-22).
  3. a b c d Bandres Unanue, Luis. Mugarri bat: Galileo Galilei. zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-2-23).
  4. Roa Zubia, Guillermo, Sidereus nuncius, izarretako albistaria, Elhuyar aldizkaria, 2010-04-01.

Kanpo loturak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Galileo Galilei
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galileo Galilei Aldatu lotura Wikidatan