Fauna txiki bat bertso berritan: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
51. lerroa: 51. lerroa:
== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
{{Erreferentzia zerrenda}}

[[Kategoria:Bertsolariak diskogintzan]]

13:35, 28 otsaila 2018ko berrikusketa

Fauna txiki bat bertso berritan
Jon eta Aitor Sarasua taldearen
Argitaratze data1995
Musika motaBertso jarriak
HizkuntzaEuskara
DiskoetxeaElkar

Fauna txiki bat bertso berritan, bertso jarri musikatuekin diskoa kaleratutako 1995eko euskarazko diskoa da. Jon eta Aitor Sarasua anaia bertsolariek egin zuten, eta Elkar argitaletxeak kaleratu zuen. "Fauna txiki bat" izen laburragoarekin ere ezaguna da.

Gaia

"Fauna txiki bat" moldeko bertso/kanta bat, Arratus Kampnazaris, ez 1995eko diskokoa, baizik eta 2011an Tobera batzuetarako Aitor Sarasuak egina, eta libreki banatua.

Lineoren taxonomia gogora dakarten izenburuak dituzte bertsoek (Canis Fidelis edo Bos Durango, kasu). Bakoitzarekin, euskal kultura edo gizarteko estereotipo jakin bat deskribatu edo kritikatzen dute Sarasua anaiek. Adibidez, Ursus Tibetanus-en Himalaiara doan mendigoizale euskaldunen grinaz kexu da bertako ustezko hartz natibo bat[1]ː

(...) gure hitzetan arrotzak dira

“héroe” eta “hazaña”
Hauen ekintzei zenztu izpirik
Ez zaie ikusten baina
Gure amorruak ez du balio

Haien foto batek haina

Abestiak[2]

  1. Agurra
  2. Aquila Superba
  3. Sciurus Mundanus
  4. Ursus Tibetanus
  5. Capar Funcionalis
  6. Bubo Magnipetasi
  7. Hontzaren Erantzuna
  8. Canis Fidelis
  9. Pavus Rex
  10. Meles Terrae
  11. Querci Oratio
  12. Bos Durango
  13. Agursalda

Faunaren azken alea: Arrasatekoa

2011ko abenduan, Debagoienan egin zen Toberarako[3], 1995eko diskoko doinu eta moldeak berreskuratu zituen Aitor Sarasuak, Arrasateko herriari gaiztakeria batzuk egozteko; Arratus Kampanzaris deitzen die arrasatearri bertsoak. Hitz haien grabaketa eduki libre gisa banatu zen[4].

Erreferentziak

  1. Gan, Juli. (2011-01-26). «La Basque Bondissante: Ursus Tibetanus» La Basque Bondissante (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  2. Txiribita. (2012-07-19). «Jon eta Aitor Sarasua - Fauna Txiki Bat (1995)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  3. «Aitor Sarasua eta Debagoieneko Tobera» Dtobera 2011-12-23 (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  4. «Tobera: Aitor Sarasuaren kantua Arrasateri jarria» Etxebarri 2011-12-22 (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).