Argien Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma}}
{{HezkuntzaPrograma}}
[[Fitxategi:Louis-Michel_van_Loo_001.jpg|thumb|250px|[[Denis Diderot]], [[Encyclopédie|Entziklopediaren]] sortzailea.]]
[[Fitxategi:Louis-Michel_van_Loo_001.jpg|thumb|250px|[[Denis Diderot]], [[Encyclopédie|Entziklopediaren]] sortzailea.]]
'''Argien Garaia''' edo '''Ilustrazioa''' [[XVII. mendea|XVII.]] eta [[XVIII. mendea|XVIII. mendeetako]] kultura higikundea izan zen, arrazoia hartzen zuena gizonaren funts eta oinarritzat. [[Europa]]n sortu eta mamitu zen, [[Frantzia]], [[Alemania]], [[Espainia]] eta [[Erresuma Batua]]n bereziki. [[Euskal Herria]]n, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]] da garai hartako emaitzarik nabarmenena.
'''Argien Garaia''' edo '''La wea esa DXdxDXd''' [[XVII. mendea|XVII.]] eta [[XVIII. mendea|XVIII. mendeetako]] kultura higikundea izan zen, arrazoia hartzen zuena gizonaren funts eta oinarritzat. [[Europa]]n sortu eta mamitu zen, [[Frantzia]], [[Alemania]], [[Espainia]] eta [[Erresuma Batua]]n bereziki. [[Euskal Herria]]n, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]] da garai hartako emaitzarik nabarmenena.

XVII. mendeko filosofia arrazionalisten eta enpirikoen izpiritua bere egin zuen Ilustrazioak, eta Burges Iraultzaren eta pentsamoldearen aitzindari izan zen. Zientziaren garapena funtsezkoa izan zen sorreran, aurkikuntza berriak zirela-eta, ''izadia'' modu berri batez ulertzen hasi baitziren XVII. mendean; hala, natura lege batzuk zituela eta lege horiek arrazoiaren bidez argitu eta uler zitezkeela erabaki zuten. Ildo horretatik joanez, arrazoia nagusitu zen arlo guztietan, hala zientzietan nola gizarteko harremanetan eta mundua ikusteko moduan. Argien Garaian sortu eta egin ziren Europako lehenengo entziklopediak, hala nola, [[Diderot]]ek eta [[D’Alembert]]ek egin zuten ''[[Encyclopédie]]'' ospetsua{{lur erref}}.

16:58, 2 martxoa 2018ko berrikusketa

Denis Diderot, Entziklopediaren sortzailea.

Argien Garaia edo La wea esa DXdxDXd XVII. eta XVIII. mendeetako kultura higikundea izan zen, arrazoia hartzen zuena gizonaren funts eta oinarritzat. Europan sortu eta mamitu zen, Frantzia, Alemania, Espainia eta Erresuma Batuan bereziki. Euskal Herrian, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea da garai hartako emaitzarik nabarmenena.

XVII. mendeko filosofia arrazionalisten eta enpirikoen izpiritua bere egin zuen Ilustrazioak, eta Burges Iraultzaren eta pentsamoldearen aitzindari izan zen. Zientziaren garapena funtsezkoa izan zen sorreran, aurkikuntza berriak zirela-eta, izadia modu berri batez ulertzen hasi baitziren XVII. mendean; hala, natura lege batzuk zituela eta lege horiek arrazoiaren bidez argitu eta uler zitezkeela erabaki zuten. Ildo horretatik joanez, arrazoia nagusitu zen arlo guztietan, hala zientzietan nola gizarteko harremanetan eta mundua ikusteko moduan. Argien Garaian sortu eta egin ziren Europako lehenengo entziklopediak, hala nola, Diderotek eta D’Alembertek egin zuten Encyclopédie ospetsua[1].

Ezaugarriak

Europako hiri nagusien populazioa (XVI-XVIII).[2]

Ilustrazioak munduko misterio guztiak argitu nahi zituen arrazoiaren argiaren bidez, bai eta sineskeria eta ezjakintasuna deuseztu ere. Lau izan ziren higikunde intelektual horren ezaugarriak:

  • Gizartea arrazoimena aplikatuz azter zitekeen. Gobernu-sistemek zentzuzkoena eta egokiena hartu behar zuten kontuan, eta ez tradizio hutsari besterik gabe eutsi. Arrazoimena aplikatzeak gizadiaren aurrerapen etengabea eragingo zuen.
  • Gizakia zen pentsalari ilustratuen teorien ardatz nagusia. Pertsonek eskubide naturalak dituztela defendatzen zuten. Botereak ezin zituen eskubide horiek deuseztu.
  • Aurkikuntza zientifikoak gauzatzea eta filosofoen ekarpenak gizartean eta politikan ezartzea.
  • Hezkuntza bultzatzea arrazoia hedatzeko bide moduan.

Ideologia berria zentro ofizialak -esate baterako unibertsitateak eta akademiak- alde batera utzita hedatu zen, haiek Elizaren kontrolpean zeudelako neurri handi batean. Ilustrazioak erabilitako zabalkunde bideak aretoak, masoneria, prentsa eta argitalpen mota oro izan ziren.

Pentsamendu politiko ilustratua

Pentsalari ilustratuek ez zuten doktrina politiko homogeneorik egin eta ezin izan zituzten absolutismoaren oinarriak deuseztu. Hala ere, hiru egile gailendu ziren beren testu politikoek izandako eraginagatik:

Pertsonaia nabarmenak

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Kondaira. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).

Kanpo loturak

Bibliografia