Emakumeen eskubideak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
26. lerroa: 26. lerroa:


== Bortxaketa eta biolentzia sexuala ==
== Bortxaketa eta biolentzia sexuala ==
''Artikulu nagusiak:'' [[Emakumeen aurkako indarkeria|Emakumeen aurkako indarkeri]]<nowiki/>a. [[Bortxaketa]].
''Artikulu nagusiak:'' [[Emakumeen aurkako indarkeria|Emakumeen aurkako indarkeri]]<nowiki/>a. [[Bortxaketa]].


Bortxaketa eta sexu erasoa behartutako sexu harremana da. [[Sexu delitu|Sexu delitutzat]] jotzen da herrialde gehienetako [[Zuzenbide|zuzenbidean]]. Bortxaketak eta [[Proxenetismo|esplotazio sexuala]] sistematikoak eta hedatuak direnean, [[gizadiaren aurkako krimen]] bezala eta [[gerra krimen]] bezala aitortzen dira. Bortxaketak [[genozidio]] forma bat bezala ere kontsideratzen dira, talde zehatz bat zuntsitzeko asmoarekin egiten direnean.
Bortxaketa eta sexu erasoa behartutako sexu harremana da. [[Sexu delitu|Sexu delitutzat]] jotzen da herrialde gehienetako [[Zuzenbide|zuzenbidean]]. Bortxaketak eta [[Proxenetismo|esplotazio sexuala]] sistematikoak eta hedatuak direnean, [[gizadiaren aurkako krimen]] bezala eta [[gerra krimen]] bezala aitortzen dira. Bortxaketak [[genozidio]] forma bat bezala ere kontsideratzen dira, talde zehatz bat zuntsitzeko asmoarekin egiten direnean.
45. lerroa: 45. lerroa:


Salaketak esanahi legal handia izan zuen eta lehen aldia izan zen eraso sexualak ikertu zirela tortura eta esklabotza gisa, epaituak izateko asmoarekin. 2001ean baieztatu zen epaiketa, bortxaketa eta esklabotza sexuala gizadiaren aurkako krimen gisa aitortuz eta hainbat pertsona zigortuak izan ziren.
Salaketak esanahi legal handia izan zuen eta lehen aldia izan zen eraso sexualak ikertu zirela tortura eta esklabotza gisa, epaituak izateko asmoarekin. 2001ean baieztatu zen epaiketa, bortxaketa eta esklabotza sexuala gizadiaren aurkako krimen gisa aitortuz eta hainbat pertsona zigortuak izan ziren.

== Egoeraren ikerketa herrialdezka (2011) ==
[[Fitxategi:Women status world map 2011.png|thumb|Emakumeen egoera herrialdezka, 2011.]]
2011ko irailaren 26an [[Newsweek]] aldizkariak ikerketa bat argitaratu zuen emakumeen eskubide eta hauen bizi kalitatea aztertzen zuena, beraien herrialdearen arabera.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Streib|izena=Lauren|egile-lotura=|izenburua=The Best and World Places to be a Woman|aldizkaria=Newsweek|argitaratze-lekua=|liburukia=|alea=|data=2011ko irailak 26|urtea=|url=|sartze-data=|issn=}}</ref> Ikerketa honetarako egoera legala, osasuna eta osasun baldintzak, hezkuntza, ekonomia aukerak eta botere politikoa hartu ziren kontuan. Ikerketa honen arabera, emakume izateko herrialderik onenak eta txarrenak hauek dira:

'''10 herrialde onenak'''
{| class="wikitable"
!Postua
!Herrialdea
!Orokorra
!Justizia
!Osasuna
!Hezkuntza
!Ekonomia
!Politika
|-
|1
|[[Islandia]]
|100,0
|100,0
|90,5
|96,7
|88,0
|92,8
|-
|2
|[[Suedia]]
|99,2
|90,8
|94,8
|95,5
|90,3
|93,1
|-
|3
|[[Kanada]]
|96,6
|100,0
|92,7
|92,0
|91,0
|66,9
|-
|4
|[[Danimarka]]
|95,3
|86,1
|94,9
|97,6
|88,5
|78,4
|-
|5
|[[Finlandia]]
|92,8
|80,2
|91,4
|91,3
|86,8
|100,0
|-
|6
|[[Suitza]]
|91,9
|87,9
|94,4
|97,3
|82,6
|74,6
|-
|7
|[[Norvegia]]
|91,3
|79,3
|100,0
|74,0
|93,5
|93,9
|-
|8
|[[Ameriketako Estatu Batuak]]
|89,8
|82,9
|92,8
|97,3
|83,9
|68,6
|-
|9
|[[Australia]]
|88,2
|80,7
|93,3
|93,9
|85,3
|65,1
|-
|10
|[[Herbehereak]]
|87,7
|74,0
|95,0
|99,0
|83,0
|68,4
|}
'''10 herrialde txarrenak'''
{| class="wikitable"
!Postua
!Herrialdea
!Orokorra
!Justizia
!Osasuna
!Hezkuntza
!Ekonomia
!Politika
|-
|165
|[[Txad]]
|0,0
|20,7
|0,0
|0,0
|70,9
|22,2
|-
|164
|[[Afganistan]]
|2,0
|8,4
|2,0
|41,1
|55,3
|16,6
|-
|163
|[[Yemen]]
|12,1
|36,2
|44,4
|34,1
|48,8
|0,0
|-
|162
|[[Kongoko Errepublika Demokratikoa|Kongoko Errepublika Deokratikoa]]
|13,6
|6,5
|11,4
|45,1
|67,8
|27,2
|-
|160
|[[Mali]]
|17,6
|22,7
|29,9
|25,8
|64,3
|49,8
|-
|160
|[[Salomon Uharteak]]
|20,8
|0,0
|53,6
|86,5
|46,0
|1,9
|-
|159
|[[Niger]]
|21,2
|26,5
|32,9
|47,5
|58,6
|31,3
|-
|158
|[[Pakistan]]
|21,4
|49,7
|49,6
|34,0
|50,7
|19,3
|-
|157
|[[Etiopia]]
|23,7
|18,6
|27,2
|29,9
|79,7
|37,4
|-
|156
|[[Sudan]]
|26,1
|21,1
|29,4
|70,6
|54,5
|40,8
|}


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

22:48, 2 martxoa 2018ko berrikusketa


Emakumeen eskubideek munduko gizarte ezberdinetan emakume eta neskatilei aitortu eta onartzen zaizkien eskubide bereizketari egiten diote erreferentzia. Toki batzuetan eskubide hauek instituzionalki eta legalki babestuak diren arren, munduko zenbait lekutan ez da berdina gertatzen, urratzera edo ukatzera iritsiz.[1]

Emakumeen eskubideen nozioarekin gehien erlazionatzen diren gaiak, besteak beste, honakoak dira: osotasunerako eskubidea, norberaren gorputzaren gaineko kontrola, sufragio eskubidea, kargu publikoak izateko eskubidea, lan eskubidea, berditasunezko ordaintze justu batetarako eskubidea, jabetzak edukitzeko eskubidea, hezkuntza eskubidea, armadan zerbitzatzeko eskubidea, kontratu legalak sinatzeko eskubidea eta ezkontza eta gurasotasun eskubideak.[2]

Historia

Sufragismoa, bozkatzeko eskubidea

Artikulu nagusia: emakumeen sufragismoa

XIX.mendean mugimendu bat hasi zen emakumeek gobernuan eta legeen sorreran parte-hartzeko zuten eskubidearen alde. Emakumeen sufragismoaren oinarriak sufragio unibertsalarenekin batera garatu ziren. Gaur egun, emakumeek botoa emateko eskubidea Nazio Batuen Erakundearen Emakumeen Kontrako Diskriminazio Oro Ezabatzeko Nazioarteko Itunean bilduta dago, 1979an sinatu zena.[3]

Annie Kenney eta Christabel Pankhurst sufragista britaniarrak.

Zeelanda Berria izan zen munduko lehen herrialdea emakumeen boto eskubidea aitortzen, 1893an. Australiak 1902an onartu zuen. XX.mende hasieran Europa iparraldeko zenbait herrialdek onartu zuten eskubide hau: Finlandiak 1906an, Norvegiak 1913an, Danimarka eta Islandiak 1915an. Garrantzitsua izan zen Britanian sortu zen mugimendua ere, Sufragette deritzaiona.

Lehen mundu gerraren amaierarekin beste herrialde batzuek jarraitu zuten adibidea: Herbehereak 1917an, Austria, Azerbaijan, Kanada, Txekoeslovakia, Georgia, Polonia eta Suedia 1918an; Alemania eta Luxenburgo 1919an eta Estatu Batuak 1920an. Espainiak 1931an aitortu zuen eskubide hau, Espainiako Lehenengo Errepublikan. Turkiak 1934an onartu zuen, 1944an Frantziak eta 1946an Belgika, Italia, Errumania eta Jugoslaviak. 1971 Suitzak aitortu zuen eta Liechtensteinek 1984an.

Latinoamerikan zenbait herrialdek XX.mendearen lehen erdian aitortu zuten eskubide hau: Ekuador (1929), Brasil (1932), El Salvador (1939), Dominikar Errepublika (1942), Guatemala (1956), Argentina (1946), Mexiko (1955) eta Honduras (1955). Asiako hainbat herrialdek XX.mende erdialdean onartu zuten emakumeek botoa emateko eskubidea: Japonia (1945), Txina (1947) eta Indonesia (1955). Ekialde Ertaineko herrialde gehienetan Bigarren Mundu Gerraren ostean aitortu zen.

Afrikan, orokorrean, emakumeek eta gizonek momentu berean lortu zuten botoa emateko eskubidea: Liberia 1947an, Uganda 1958an eta Nigeria 1960an. [4]

​​Oposizioa nabarmena izan zen emakumeen sufragismoarekiko eta mugimendu anti–sufragistak ere sortu ziren. Emakume batzuk sufragismoaren aurka agertu ziren, Helen Kendrick Johnason bezala, 1897 berak idatzitako Woman and the Republic dokumentua garai horretako kontrako argudio garrantzitsuenetakoa kontsideratzen dena.

Jabetza eskubidea

XIX.mendean, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, zenbait emakumek behin ezkondu eta gero jabetzarik ezin izatea arautzen zuten legeen kontrako mugimendua sortu zuten. estalduraren doktrinarekin, behin ezkondutakoan, gizonek emakumeen ondasun eta soldaten kontrola hartzen zuten. XIX.mendearen erdialdetik aurrera, emakumeen jabetza babesten zituzten estatutuak onartu ziren bi herrialde horietan, honela, beraien senarrengandik eta horien hartzekodunengandik babesten zituzten.[5][6]

Bortxaketa eta biolentzia sexuala

Artikulu nagusiak: Emakumeen aurkako indarkeria. Bortxaketa.

Bortxaketa eta sexu erasoa behartutako sexu harremana da. Sexu delitutzat jotzen da herrialde gehienetako zuzenbidean. Bortxaketak eta esplotazio sexuala sistematikoak eta hedatuak direnean, gizadiaren aurkako krimen bezala eta gerra krimen bezala aitortzen dira. Bortxaketak genozidio forma bat bezala ere kontsideratzen dira, talde zehatz bat zuntsitzeko asmoarekin egiten direnean.

Bortxaketa genozidio delituko elementu gisa

1998an, Nazio Batuen Erakundeak ezarritako Ruandarako Nazioarteko Auzitegi Penalak erabaki historikoa hartu zuen bortxaketa genozidio delitutzat sailkatzean, Nazioarteko Zuzenbidearen barruan.

Jean Paul Akayesu-ren, Taba-ko (Ruanda) alkatearen, aurkako epaiketak aurrekaria ezarri zuen bortxaketa genozidio tresna bezala kontsideratzeko. Epaiketa hau Genozidio Delituaren Prebentzio eta Zigor Hitzarmenaren lehen interpretazio eta ezarpena izan zen nazioarteko auzitegi baten eskutik. Epaimahaiak tutsiak sustsitzeko tresna bezala erabili zirenaren frogak aurkitu zituen, etnia honetako emakumeen aurka bakarrik egiten baitziren, modu sistematikoan.

Navanethem Pillay epaileak honakoa adierazi zuen bere epaitzan: “Antzinako denboretatik, bortxaketak gerraren botin bat kontsideratu dira. Orain gerrako krimen bezala hartuko dira kontuan. Mezu garbi bat bidali nahi dugu, bortxaketak jada ez dira gerra trofeoak'’. 1994Ko Ruandako genozidioan milioi erdi bat emakume eta neskatila bortxatuak izan zirela estimatze

Bortxaketa eta esklabotza sexuala gizadiaren aurkako krimen gisa

Artikulu nagusia: gizadiaren aurkako krimen

Erromako Estatutuan bortxaketa, esklabotza sexuala, behartutako prostituzioa, behartutako haurdunaldia, behartutako antzutzea edo ‘larritasun parekidea duen biolentzia sexualeko beste edozein forma’ gizadiaren aurkako krimen gisa aitortzen dira, beti ere ekintza horiek modu sistematiko eta zabalduan egiten badira.

Bortxaketa gizadiaren aurkako krimen gisa lehen aldiz lenoko Jugoslabiarentzat Nazioarteko Auzitegi Penalak, Ginebrako Hitzarmena eta Gerrako Arauak kontuan hartuta, atxilotze aginduak egin zituenean aitortu zen. Hain zuzen, Foca herriaren konkistan (Bosnia-Herzegovina hegoaldean), 1992ko apirilean, emakume musulman ugarik soldadu, polizia eta armada taldeen eskutik taldeko bortxaketak, tortura eta esklabotza sexualak sistematikoki pairatu zituztela aitortu zen.

Salaketak esanahi legal handia izan zuen eta lehen aldia izan zen eraso sexualak ikertu zirela tortura eta esklabotza gisa, epaituak izateko asmoarekin. 2001ean baieztatu zen epaiketa, bortxaketa eta esklabotza sexuala gizadiaren aurkako krimen gisa aitortuz eta hainbat pertsona zigortuak izan ziren.

Egoeraren ikerketa herrialdezka (2011)

Emakumeen egoera herrialdezka, 2011.

2011ko irailaren 26an Newsweek aldizkariak ikerketa bat argitaratu zuen emakumeen eskubide eta hauen bizi kalitatea aztertzen zuena, beraien herrialdearen arabera.[7] Ikerketa honetarako egoera legala, osasuna eta osasun baldintzak, hezkuntza, ekonomia aukerak eta botere politikoa hartu ziren kontuan. Ikerketa honen arabera, emakume izateko herrialderik onenak eta txarrenak hauek dira:

10 herrialde onenak

Postua Herrialdea Orokorra Justizia Osasuna Hezkuntza Ekonomia Politika
1 Islandia 100,0 100,0 90,5 96,7 88,0 92,8
2 Suedia 99,2 90,8 94,8 95,5 90,3 93,1
3 Kanada 96,6 100,0 92,7 92,0 91,0 66,9
4 Danimarka 95,3 86,1 94,9 97,6 88,5 78,4
5 Finlandia 92,8 80,2 91,4 91,3 86,8 100,0
6 Suitza 91,9 87,9 94,4 97,3 82,6 74,6
7 Norvegia 91,3 79,3 100,0 74,0 93,5 93,9
8 Ameriketako Estatu Batuak 89,8 82,9 92,8 97,3 83,9 68,6
9 Australia 88,2 80,7 93,3 93,9 85,3 65,1
10 Herbehereak 87,7 74,0 95,0 99,0 83,0 68,4

10 herrialde txarrenak

Postua Herrialdea Orokorra Justizia Osasuna Hezkuntza Ekonomia Politika
165 Txad 0,0 20,7 0,0 0,0 70,9 22,2
164 Afganistan 2,0 8,4 2,0 41,1 55,3 16,6
163 Yemen 12,1 36,2 44,4 34,1 48,8 0,0
162 Kongoko Errepublika Deokratikoa 13,6 6,5 11,4 45,1 67,8 27,2
160 Mali 17,6 22,7 29,9 25,8 64,3 49,8
160 Salomon Uharteak 20,8 0,0 53,6 86,5 46,0 1,9
159 Niger 21,2 26,5 32,9 47,5 58,6 31,3
158 Pakistan 21,4 49,7 49,6 34,0 50,7 19,3
157 Etiopia 23,7 18,6 27,2 29,9 79,7 37,4
156 Sudan 26,1 21,1 29,4 70,6 54,5 40,8

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Hosken, Fran P.. Towards a Definition of Women's Rights en Human Rights Quarterly, Vol. 3, n° 2.. , 1-10 or..
  2. (Ingelesez) Lockwood, Bert B.. (2006). Women's Rights: A "Human Rights Quarterly" Reader. ISBN ISBN 978-0-8018-8374-3..
  3. (Ingelesez) From Suffragettes to Grrls en Gender Communication Theories and Analyses:From Silence to Performance. Sage.
  4. (Gaztelaniaz) «Países con sufragio femenino (por fecha de aprobación)» LARED21 (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  5. «1848: Women Finally Win Property Rights After Marriage» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  6. (Ingelesez) «Married Women's Property Acts | United States [1839»] Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  7. Streib, Lauren. (). «The Best and World Places to be a Woman» Newsweek.