Arraunketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
25. lerroa: 25. lerroa:
=== Txapelketarik garrantzitsuenak ===
=== Txapelketarik garrantzitsuenak ===


Trainerutan:
Trainerutan:adhsjbfjhsdb
* [[San Miguel Liga|TKE edo San Miguel liga]]: Arraunaren ligarik garrantzitsuena, kantauri osokoa
* [[San Miguel Liga|TKE edo San Miguel liga]]: Arraunaren ligarik garrantzitsuena, kantauri osokoa
* [[Kontxako Bandera]]: [[Donostia]]n [[1879]]. urtetik egiten den estropada da, [[Kantauri]]n egiten den guztien artean garrantzitsuena dena.
* [[Kontxako Bandera]]: [[Donostia]]n [[1879]]. urtetik egiten den estropada da, [[Kantauri]]n egiten den guztien artean garrantzitsuena dena.

10:57, 13 martxoa 2018ko berrikusketa

Tostako arraunketa
Aulki mugikorra.
Arraunketaren jatorria.

Arraunketa itsas, ibai edo lakuen uretan ontzi gainean burutzen den kirola da. Arrauna bi motatan sailkatzen da eserlekuaren arabera: tosta (finkoa) edo aulki mugikorra. Orokorrean, gaur egun, lehenengoa Bizkaiko golkoan erabiltzen da eta bigarrena lakuetan edo itsasadarretan.

Tostako arraunketa

Euskal kiroltzat hartzen da askotan, hala ere, kantauri itsaso osoan egiten da. Galiziatik Iparraldera. Arraunlari kopururaren arabera 3 txalupa moten estropada dira nagusi: traineruenak 13 arraunlarirekin, trainerillenak 6 arraunlarirekin eta batelenak 4 arraunlarirenak.

Hauetaz aparte egoten dira 3 arraunlari dituzten batelekuen bidaiak, baina oso hedatuak ez egoteaz gain, abentura bezala hartzen dira gehiago estropada bezala baino.

Historia

Hainbat mendeetan zehar kostaldeko arrantzarako erabiltzen ziren ontzi haiek. Guztiz garrantzizkoa zenez arineketan bueltatzea arrantza ahalik eta gehien saltzeko, antzinako biziraute modu hori abiadura kirola bilakatu zen. Bizkaian Bilbon eta Gipuzkoan Pasaian, kostaldera hurbiltzen ziren eta lehorreratu nahi zuten belauntzi handiei laguntzeko, traineruen moduko ontziak erabiltzen ziren, eta ogibide horretatik ere norgehiagokak sortu ziren. Hasiera batean desafioak eta apustuak izan ziren arraunaren erdigunea. Geroago federazioak, txapelketak eta 2003.tik aurrera liga egonkorrak sortu ziren, beste hainbat kiroletan bezala...

Estropada moten deskripzioa

Sakontzeko, irakurri: «Estropadak»

Bateletan, adinaren arabera, 1000, 1.500 edo 2.000 m-ko luzerakoak dira. Gehienetan ur lasaietan; hau da, portu barruan, itsasadarrean edo lakuren baten. Gehienak negu amaieran eta udaberriaren hasieran izaten dira.

Trainerilletan, 3.500 m-ko luzerakoak dira. Estropada antolatuko den herriaren arabera mota askotakoak izan daitezke, itsasadarrean, portuan, itsasoan, zati bat parte baten eta bestea beste baten... Gehienak udaberrian zehar izaten dira.

Traineruetan itsas-miliaka neurtzen dira, 3 hain zuzen ere; hau da, 5556 metro. Mota honetakoak udan izaten dira ia beti.

Txapelketarik garrantzitsuenak

Trainerutan:adhsjbfjhsdb

Mediterraneoko txalupak

Katalunian, Valentziako Erkidegoan eta Andaluzian eta tostarteko arraunketa egiten da. Tradizionalki oso antzekoak diren ontziak erabili izan dituzte, llautak, llagutak eta faluchoak. 2005ean ontziak bateratu zituzten, llaütak dira orain, eta ordutik aurrera Espainiako txapelketa jokatzen dute. Inoiz euskaldunek ere hartu izan dute parte bertan, eta horrela 2008an Orio eta 2013an Kaiarriba (Donostiarra) izan ziren txapeldun.

Aulki mugikorra

Estropadarik garrantzitsuenak

Txapelketak

Arraun taldeak

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko arraun taldeak»

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arraunketa Aldatu lotura Wikidatan