Jump to content

«Elkarrekintza nuklear ahul»: berrikuspenen arteko aldeak

Beta desintegrazioa, adibidez, aldi berean gertatutako bi korronte kargatuko elkarrekintzen ondorio zuzena da. Korronte neutroko elkarrekintza 1974an ikusi zen lehen aldiz neutrinoen sakabanatzea gauzatzen zuen esperimentu batean.
 
=== SimetriarenSimetrien apurketa ===
Islatze-ispilu baten begiratzen badugu, izadiaren legeak berdinak izaten jarraitzen dute. Hau da, edozein esperimentutan [[Euklidear espazio|espazio-euklidear]] guztiak inbertituz gero, neurketak mantendu egiten dira normalean. Fenomeno horri [[:es:Paridad_(física)|paritatearen]] kontserbazio legea deritzo. Lege hori grabitazio klasikoaren eta elektromagnetismoaren teorietan errespetatu egiten da, beraz lege unibertsala zela uste izan zen denbora luzez.
 
Hala ere, 1950eko hamarkadan zehar, [[Chen-Ning Yang|Chen Ning Yang]]-ek eta [[Tsung Dao Lee|Tsung-Dao Lee]]-k, kalkulu matematikoan oinarrituz, elkarrekintza nuklear ahulean lege hau apur zitekeela esan zuten . Geroago, 1957an hain zuzen, [[Chien-Shiung Wu|Chien Shiung Wu]]-k eta bere lankideek Lee-k eta Yang-ek aurresandakoa esperimentalki frogatzeko gai izan ziren. Horri esker, aipatutako ikerlartzile taldeak [[Fisikako Nobel Saria|1957ko Fisikako Nobel Saria]] irabazi zuen. <ref>{{Cite web|url=https://en.wikipedia.org/wiki/Wu_experiment|izenburua=Wu-ren esperimentua|sartze-data=15/03/2018|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref>
 
Elkarrekintza ahula lau fermioiren arteko kontaktu-elkarrekintza moduan azaltzen bada ere (Fermiren teoria), paritatearen apurketaren frogapenak ikuspuntu berri bat eskatzen zuen. Horri erantzuna ematekotan, 1957. urtean Robert Mershak-ek, George Sudarshan-ek eta geroago [[Richard Feynman]]-ek eta [[Murray Gell-Mann]]-ek '''V-A''' (Bektore bat ken bektore axial edo lebogiro bat) [[Lagrangear (argipena)|lagrangearra]] proposatu zuten elkarrekintza ahulak azaltzeko. Honen arabera, elkarrekintza ahulak partikula lebogiroetan eta antipartikula destrogiroetan dauka eragina soilik. Partikula lebogiro baten ispilu-irudia partikula destrogiro bat denez (eta alderantziz), teoria horrek paritatearen apurketa azaltzen du.
 
Hala ere, teoria honek CP simetriaren kontserbazioa ahalbidetzen du. CP simetria bi simetrien konbinazio da: P simetria (ispilu inbertsioa) eta C simetria (partikula-antipartikula trukatzea). Baina ezusteko berri bat izan zuten fisikariek 1964. urtean. [[James Cronin]]-ek eta Val Fitch-ek kaoi baten desintegrazio burutu zutenean, argi ikusi zen CP simetria apurtu egin zitekeela. Horri esker Nobel Saria irabazi zuten 1980an.
 
== Erreferentziak ==
16

edits