Edukira joan

«Dohaintza-kontratu»: berrikuspenen arteko aldeak

Informazioa osatu dut
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
(Informazioa osatu dut)
{{argitzeko|kontzeptu juridikoari|Dohaintza (argipena)}}
 
[[Zuzenbide]]an, '''dohaintza-kontratuan''' pertsona batek, borondatezdohaintza-emailea ("animusdenak, donandi"doanik delakoaz)transferitzen bere ondarearen zati bat edo ondare osoa guzti [[doakotasun|doan]]dio beste pertsona bati, ematearendohaintza-hartzaileari, ekintzabere etaondarearen horrenbarne ondorioadagoen da. ondasun Zuzenbide zibilean erregulatzen dirabat.
 
== Izaera juridikoa ==
Aurreko kontzeptuari jarraiki, ezinbestekoak diren hiru ezaugarri azpimarratu behar dira dohaintzaren inguruan:
 
1.     Nagusitasuneko kontratu eskualdatzailea da.
{{zuzenbide zirriborroa}}
 
2.     Doako kontratu bat da.
 
3.     Emaileak, bere ondarean oraingo momentuan duena bakarrik eman daiteke.
 
Dohaintza, kontratu unilaterala da, obligazioak dohaintza emailearen esku bakarrik daudelako: Alderdi bakar bat gelditzen da obligazioaren menpe, bestea ez dagoelarik obligazio horri lotua.
 
Dohaintzak berehalako ezaugarri bezala aurkezten du kontratu unilaterala izatea, baita ere, egintza juridiko bilaterala izatea, kontratu tipo guztiak horrelako egintzak baitira, bi edo borondate gehiago eskatzen dituztenak.  
 
Aurrekoa argituz, ikusi beharko da dohaintza, kontratu bat baino, eskuzabaltasun bat den.
 
Eskuzabaltasuna da egintza bat, zeinetan pertsona batek beste bati, abantaila edo etekin material edo ekonomiko bat ematen dion. Beraz, esan daiteke dohaintza liberazio espezie bat dela, azkenean dohaintzan gauzaren edukitzaren transmisioa dagoelako funtsezko baldintza bezala.
 
Dohaintzan beraz, egilearen ondarea pobretzen da, hartzailearen ondarea aberasten den heinean. Aberaste horren kausa izango da haren ondarea gutxitzea. Hortaz, dohaintzan ez da gertatzen, beste dohaineko negozioetan gertatzen den bezalaxe, alderdi batek abantaila lortzea beste alderdiaren ondarearen aktibotik ezer erauzi gabe —adibidez, mandatua dohainekoa denean—, baizik eta, beste baten alde gauzatzen den xedapena izango da, alderdi bat aberasten duena, beste alderdia pobretzen duen moduan. Beraz, dohaintza bat egin ahal izateko kontratua dohainekoa izan behar da.
 
Doako kontratua ematen da, grabamenak alderdietako batek bere gain hartzen dituenean, irabaziak beste alderdiaren aldekoak diren bitartean, beraz esan dezakegu dohaintza kontratua doakoa dela. Doakotasunaren ideia honek ez du galarazten kontratu honek eman ditzakeen mota desberdinen artean bereizketa ematea, dohaintza garbi eta sinpleak egon daitezke batetik,  eta bestetik kostubidezko dohaintzak. Dohaintza sinplea da, dohaintza-hartzaileak hartako onarpenekoak baino baldintza handiagoak eskatu gabe, emandako gauzaren jabetza lortzen duen hura; ordea, kostubidezko dohaintza karga batzuk dohaintza-hartzaileari inposatuz egiten den hura da. (KZ 2336 art).
 
== Dohaintzaren elementuak ==
 
=== Existentzia elementuak ===
'''A) Baimena'''
 
Kontratua pertsonak presente daudenean egiten da, onarpenaren une beretik eta, absenteen artean ospatzen badira, eskaintzaileak aipaturiko kontratua proposatu zion haren onarpena jasotzen duen unetik. Espainiar ordenamenduan behar beharrezkoa da onarpena, horrek baldintzatzen baitu dohaintza eratzea.
 
'''B) Objektua'''
 
Dohaintza kontratuaren helburu zuzena, alderdien artean eskubide eta obligazioak sortzea da, dohaintza-hartzailearen eskubideak dohaintzan emandako gauzaren gainean eta dohaintza-emaileak obligazioa dauka gauza horren jabetza dohaintzan emateko.
 
Dohaintza-emailearen obligazioko objektuak  edo kontratuko zeharkako objektuak, prestazio positibo bat suposatzen du:  gauza baten ematea.
 
Kontratuko objektu materiala, dohaintzak barne hartzen dituen ondasunak dira.
 
Legedi zibil batzuetan, kalitatea eta kantitateari buruzko erregelak aurkitzen dira, dohaintzaren materia edo objektua izan daitezkeenak:
* Dohaintza-emailearen egungo ondasunak bakarrik eman daitezke.
* Dohaintza-emaileak ezin du bere oraingo ondarearen dohaintza unibertsalik egin, bere bizitzarako beharrezkoak direnak mantendu behar dituelako.
* Ondasunak edo emandako gauzak zehaztuak edo determinagarriak izan behar dute bere motari dagokionez.
* Ondasunak merkataritzaren barruan egon behar dute.
* Dohaintzak barne hartu ditzake bai ondasun higigarriak bai higiezinak.     
 
=== Baliozkotasun elementuak ===
'''A) Gaitasuna'''
 
Arau nagusiak kontratatzeko materian dio “Pertsona guztiak gaitasuna dute kontratatzeko legeak kontrakoa esaten duen ez duen bitartean.
 
Espainiar ordenamenduan, Kode Zibilak dio bere 624.artikuluan, dohaintzak egiteko,   kontratatzeko gaitasuna eta gauza xedatzeko ahalmena izan  behar  duela dohaintza-egileak. Halaber, ezgaituen eta emantzipatu gabeen adin txikikoen ordezkari legalek horien izenean egin ahalko dituzte dohaintzak, beti ere beharrezkoa den baimen judizialak ezartzen dituen betebeharrei jarraiki.
 
Dohaintza onartzean aldiz, egintza juridiko bat denez, ulertzeko gaitasun naturala galdatzen da. Adimen horren faltan, ordezkari legalek onartu beharko dute dohaintza. Hala, deusezak izango dira dohaintzak onartzeko bereziki ezgaituta dauden pertsonen alde egindako dohaintzak, nahiz eta tartean jarritako pertsona baten alde eginak egon, edo beste kontratu baten itxurapean eginak egon.
 
Hala ere, baldintzapeko edo kostuzko dohaintzak onartzeko (dohaintza modalak), KZko 626. artikuluak kontratatzeko gaitasuna ere galdatzen du. Horren faltan, ordezkari legalei dagokie onarpena gauzatzea.
 
'''B) Forma'''
 
Dohaintza kontratua “idatziz edo ahoz egin daiteke” ondasunak higigarriak edo higiezinak diren kontuan hartuz, baita ere kontuan hartuz ondasun higigarriak duen balioa, formala edo hitzartua izan daitekeelarik.
 
Ondasunak higigarriak diren kasuetan, arauak hurrengoak dira:
* Bere balioa kopuru txikiagokoa bada, dohaintza ahozkoa eta hitzartua izango da. Espainiar ordenamenduan, ahoz egitean beharrezkoa izango da dohaintzaren objektua aldi berean ematea Bestela,  dohaintzak  nahitaez  idatzizko  forma  hartu behar du, bai dohaintza egiten denean, bai hura onartzerakoan.
* Balioak kopuru txikia gainditzen badu baina kantitate handiagora ez bada igotzen, dohaintza idatziz egin behar da.
* Batez besteko balioa gainditzen badu, dohaintza eskritura publiko bitartez egingo da.
Ondasun higiezina ematen bada dohaintza, lege zibil batzuetan, bere salmentarako legeak eskatzen duen forma berean egingo dela ezartzen da.
 
Espainiar ordenamenduan ezinbestekoa izango da eskritura publikoa egitea, nahiz eta onarpena beste eskritura publiko batean jasotzea posible izan. Hala bada,  dohaintza-egilea  bizi  den  bitartean egin beharko da; hari jakinarazi beharko zaio eta eginbide horren idatz-oharra bi eskrituretan jaso beharko da. Era berean, hala dagokionean, eskrituran adierazi beharko da dohaintza-hartzaileak jasan beharreko kargak zein diren.
 
== Ezaugarriak ==
Dohaintza sailkatzen da, kontratu nagusi bezala, adostasunekoa, aldebakarrekoa, doakoa, hasiera batean atzeraezina eta, normalean, berehalakoa eta formala.
 
Kontratu nagusia: kontratu nagusia da, ez baitu dependentziarik beste kontratu batekiko existitzeko.
 
'''Adostasunezkoa:''' dohaintza-hartzailearen onarpenik gabe ez da existitzen kontratua. Onarpen horrek, bi alderdien artean adostasuna sortu dela suposatzen du, objektu eta kausarekin batera kontratua sortzen dutenak.
 
'''Aldebakarrekoa:''' obligazio nagusia dohaintza-emailearena da, hau izanik dohaintzan emandako gauza entregatzea.
 
'''Doakoa:''' dohaintzaren esentzia da, dohaintza-emailearen ondarea pobretzen da hartzailearena aberasten delarik. Honekin batera doa elementu psikologiko bat, atsegin izateko borondatea.
 
'''Hasiera batean atzeraezina:''' printzipioz ezin da eman eta gero hura gorde. Kode guztiek ez dute definitzen atzeraezin bezala, badaudelako salbuespenak. Hala ere, kasu tasatuak izaten dira, nolabait justifikatuak, horregatik esaten da printzipioz atzeraezina dela.
 
'''Berehalakoa:''' berehala exekutatzen da.
 
'''Formala:''' zenbait formalitate bete behar dira kontratua egin ahal izateko, adibidez, higiezin baten dohaintza egitean eskritura publikoan egin behar izatea.
 
Kontratu honen beste ezaugarrietako  bat, dohaintza-emailea ez da ebikzioaren erantzule izango, ez bada behartu horretara edo dohaintza karga batekin badator.
 
== Efektu juridikoak ==
Dohaintzaren berezko efektua da dohaintza-egilea pobretzea eta hartzailea  aberastea.  Horrez  gainera,  honako  efektu  hauek  ager daitezke dohaintzan:
 
1.- Dohaintza-hartzaileak gauza hirugarren baten aurrean galtzekotan, edo gauzak ezkutuko akatsak baditu, dohaintza-egilea ez da saneamendua egitera behartua egongo. Hala ere, dohaintza-hartzailea subrogatu egiten da dohaintza- emaileari ebikzio kasuan dagozkion eskubide eta akzio guztietan.
 
2.- Dohaintza-hartzaile bat baino gehiago dagoen kasuetan, ez da haien artean gehiagotze-eskubiderik izango; beti ere, baldin eta dohaintza- egileak ez badu beste gauza bat zehazten, dohaintza ezkontideen alde eginda ez  badago eta,  kasu horretan, dohaintza-egileak kontrakorik xedatu ez badu.
 
3.- Dohaintza-egilearen zorrak ordaintzeko beharrari dagokionez, dohaintza-hartzaileak ordaindu behar  izateko, beharrezkoa da esanbidez horrela ituntzea. Bidenabar, beste gauzarik adosten ez den bitartean, ordaindu beharreko zor bakarrak dohaintza egin aurretik dohaintza-hartzaileak zituenak izango dira.
 
Kasu horietan, dohaintza modalaren aurrean egongo gara; dohaintza-hartzaileak bere gain hartzen du zorrak ordaintzeko karga,   beti  ere  dohaintza-egilearen   hartzekodunak   ados   baldin badaude.
 
Zorrak ordaintzeko beharrari buruz inolako akordiorik hartzen ez den kasuetan, eta dohaintza hartzekodunen iruzurrean egina izan bada, ezinbestekoa da KZko 643. artikuluak xedatzen duena kontuan hartzea. Artikulu horren arabera:
 
''No mediando estipulación respecto al pago de las deudas, sólo responderá de ellas el donatario cuando la donación se haya hecho en fraude de acreedores.''
 
''Se presumirá simempre hecha la donación en fraude de los acreedores, cuando al hacerla no se haya reservado el donante bienes bastabtes para pagar las deudas anteriores a ella''.
 
Hortaz,  dohaintza-egileak   ez   duenean   bere   buruarentzat   gorde dohaintza egin baino lehenagoko zorrei aurre egiteko beste ondasun, zein  izango  da  643.  artikuluak dohaintza-hartzaileari esleitzen  dion erantzukizun hori? Díez Picazoren ustez, hartzekodunek dohaintza hutsaltzeko aukera izango dute, KZko 1111. artikuluan ematen den ahalmenarekin  bat  etorriz, dohaintza-hartzaileari zorrak  ordaintzeko beharra egotzi gabe.
 
== Dohaintza motak ==
* '''Dohaintza garbia:''' termino absolutuetan ematen den hura da.
* '''Baldintzazko dohaintza:''' gertaera zalantzagarriaren mende dagoena da.
* '''Ordain gisa emandako dohaintzak:''' emaileak jasotako zerbitzuak kontuan hartuta egiten den hura da eta honek legezko akzioa du hura eskatzeko. Dohaintzak zerbitzuaren zenbatekoa beti gainditu behar du.
* '''Karguarekiko dohaintza edo modua, dohaintza modala:''' dohaintza-hartzaileari karga inposatzea da edo hirugarren baten alde egindako dohaintzarako prestazioren kontra bezala.
* '''Dohaintza mortis causa:''' termino batera etenda bada, emailearen heriotzara, eta gehienetan legatura edo jaraunspenera parekatzen den hura. Testamentu bezala dohaintza egintzak baliozkoa izan behar du; kontrakoa gertatzen bada ez ditu efektuak izango.
* '''Ezkontideen arteko dohaintza:''' ezkontide batek bestearen  alde egiten duen hura da, ordenamendu batzuetan (argentinarra) debekatuta dagoena.
* '''Ezkontzaren aurreko dohaintzak (gazteleraz ''antenupciales'' edo latinez ''propter nuptias''):''' etorkizuneko ezkontideen artean egindako horiek dira edo hirugarren baten aurrez ikusitako ezkontza aintzakotzat hartuz.
 
== Baliogabetzea ==
Dohaintza baliogabetu egin daiteke, hurrengo arrazoiengatik:
* '''Eskergabetasuna:''' Bi kausa nagusi aurkitzen dira:
# Dohaintza-hartzaileak pertsonaren, ohorearen edo dohaintza emailearen ondarearen, ezkontide edo familiaren aurka delitu bat gauzatzen badu.
# Dohaintza-hartzaileak ez dionean dohaintza-emaileari elikagairik ematen, azken honek ez duenean familiarik bere kargu egiteko edo dohaintza ez denean karguarekin egin.
* '''Inposatutako kargarik ez betetzea:''' Dohaintza-hartzaileak ondasunaren kargak bete behar ditu, baina behar pertsonalak ez izatean edo onurari uko egiterakoan, obligazio guztietatik askatzen da.
 
* '''Dohaintza sortu zuen arrazoia desagertzeagatik,''' salbuespenezko kasuetan. Adibidez, ezkontza aurreko dohaintzak.
 
* '''Dohaintzen ezeztatzea:''' Bizirik irautearen edo seme-alaben bizi irautearen kasuan.
Espainiako kasuan, dohaintza-egileari edo, kasua bada, haren seme-alabei edo ondorengoei (KZ 646.2 art) dohaintza errebokatzeko akzioa esleitzen zaie dohaintza egin eta gero, dohaintza-egileak seme-alabak baditu, nahiz eta horiek hil ondokoak izan, edo dohaintza egitean ustez hilda zegoen seme-alabago bizirik badago.
 
== Ordenamendu ezberdinen eraentza ==
 
=== Espainia ===
Espainiako Kode Zibilean 618 artikulutik 656 artikulura bitartean arautzen da dohaintza<ref>[https://boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1889-4763&p=20151006&tn=1#cprimero-16 «Código Civil Español»]. <small>Noiz kontsultatua: 2018-03-17</small>.</ref>.
 
=== Frantzia ===
Frantziako ''Code Civile''ko 1075 eta 1076 artikuluetan arautzen da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Code civil - Article 1075|hizkuntza=fr-FR|url=http://www.codes-et-lois.fr/code-civil/article-1075|aldizkaria=www.codes-et-lois.fr|sartze-data=2018-03-17}}</ref>.
 
=== Costa Rica ===
Kode Zibileko XIII. Tituluan arautzen da. Kodearen arabera dohaintza ezingo da kostu bidezkoa izan (1394 art). Baliogabea izango da guztiz zehaztugabea denean edo orainaldiko ondasunen proportzionala denean: dohaintzan emandako ondasunak, izan dohaintza-egilearen denak edo batzuk bakarrik, banaka deskribitu beharko dira. Baliogabea izango da ere oraindik existitzen ez diren etorkizuneko ondasunak ematen direnean dohaintzan.
 
Dohaintzan emandako ondasunek dohaintza-egilearen obligazioez erantzungo dute (dohaintza egiterakoan existitzen baziren) dohaintza-egileak beretzako jaso dituen ondasunekin ezin badu erantzun.
 
Behin onartuta, dohaintza bakarrik baliogabetu daiteke eskergabetasuna dela eta. Dohaintza-emaileak ikusten badu dohaintza-hartzaileak eskergabetasunez jardun duela, baina honek iada ondasuna saldu badu, dohaintza-hartzaileak irabazitako eman beharko dio dohaintza-emaileari (1406 art).
 
Dohaintza-egileak urte bateko epea du dohaintzan emandako ondasunen itzultzea eskatzeko, epea hasitako notizia motibatu zuen unetik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Costa Rica: Código Civil (revisado a julio de 2000)|hizkuntza=en|url=http://www.wipo.int/wipolex/en/text.jsp?file_id=220799#LinkTarget_3246|aldizkaria=www.wipo.int|sartze-data=2018-03-17}}</ref>.
 
=== Mexiko ===
''Código Civil para el Distrito Federal''ek limite bat jartzen dio dohaintza egileari: Testuingurua aztertuta, bizirauteko beharrezkoa dena edukitzan edo usufruktuan erreserbatu beharko da, bestela baliogabea izango da dohaintza (2347 art).
 
Era berean, dohaintzaren objektua denean mantenua ematea, obligazioa betetzeko beharrezkoak diren ondasunak erreserbatu beharko dira. Hau egiten ez bada, dohaintza inofiziosa bat izango da eta obligazio hori betetzeko beharrezkoa dena kenduko da (2348 art). Hartzaile alimentistak errebokazio-akzioa erabiltzeko aukera izango du.
 
Aipagarri da Mexikon organoak transmititzeko era bakarra dohaintza bidez egitea dela, legeak organuekin komertzioa egitea debekatzen baitu.
 
Dohaintzan emandako gauza erabakitako unean entregatu beharko da. Ez bada erabaki, era judizial edo extrajudizial batean, notario edo bi testiguren aurrean, interpelazio bat egikari eta hogeita hamar eguneko epea emango da.
 
Era berean, gauza hitzartutako lekuan entregatu beharko da. Ez bada lekurik hitzartu, dohaintza-emailearen egoitzan egingo da, salbu gauza higiezin bat izan, zeina dagoen lekuan entregatuko den<ref>«[https://www.oas.org/dil/esp/C%C3%B3digo%20Civil%20Federal%20Mexico.pdf Código Civil Federal]». <small>Noiz kontsultatua: 2018-03-17</small>.</ref>.
 
=== Argentina ===
Kode Zibileko II. Liburuko III. Atalean arautzen da. ''Inter vivos'' egindako kontratu bat da, zeina dohaintza-hartzailearen partetik onartua izan beharko duen. Forma aldetik, nahitaez formala izan behar da higiezinen kasuan, baina ez da forma berezirik eskatzen dohaintza manualen kasuan.
 
Dohaintza legeak aurreikustako kausengatik bakarrik botako da atzera<ref>{{Erreferentzia|izena=Fernando Martín|abizena=Pérez|izenburua=CODIGO CIVIL|url=http://servicios.infoleg.gob.ar/infolegInternet/anexos/105000-109999/109481/texact.htm|aldizkaria=servicios.infoleg.gob.ar|sartze-data=2018-03-17}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
[[Kategoria:Zuzenbide zibila]]
 
13

edits