Ursula K. Le Guin: berrikuspenen arteko aldeak
t + kanpo lotura bat, (Ursula K. Le Guin-en ipuinaren audioa) Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
||
44. lerroa: | 44. lerroa: | ||
* {{en}} [http://www.ursulakleguin.com/ Ursula K. Le Guinen web-orria]. |
* {{en}} [http://www.ursulakleguin.com/ Ursula K. Le Guinen web-orria]. |
||
* {{eu}} [http://xerezade.org/irakurketa/neure-buruaren-aurkezpena-zergatik-dira-estatubatuarrak-herensugeen-beldur "Zergatik dira estatubatuarrak herensugeen beldur".] |
* {{eu}} Ursula K. Le Guinen kontakizun labur bat: [http://xerezade.org/irakurketa/neure-buruaren-aurkezpena-zergatik-dira-estatubatuarrak-herensugeen-beldur "Zergatik dira estatubatuarrak herensugeen beldur".] (audioa). |
||
{{bizialdia|1929ko|2018ko|Le Guin, Ursula K.}} |
{{bizialdia|1929ko|2018ko|Le Guin, Ursula K.}} |
11:20, 22 martxoa 2018ko berrikusketa
Ursula Kroeber Le Guin (ˈɜːrsələ_ˈkroʊbər_lə_ˈɡwɪn ahoskatua;[1] Berkeley, Kalifornia, AEB, 1929ko urriaren 21a - 2018ko urtarrilaren 22a[2]) estatubatuar idazlea izan zen.
Biografia
Txikitatik izan zuen hainbat mito eta elezaharren ezagutza. Unibertsitateko ikasketak bukatu, eta Fulbright beka lortu zuen, Frantzian ikasi ahal izateko. Han, senarra izango zuen Charles Le Guin ezagutu zuen. Senar-emazteak Georgiara joan ziren orduan bizitzera, eta Ursula frantseseko irakasle gisa aritu zen Mercer Unibertsitatean.
Ordurako, idatziak zituen argitaratu gabeko bost eleberri, baina 1964an argitaratu zuen lehen obra, Eskandinaviako Odinen mitoan oinarritutako eleberria: "Rocannonen mundua". Liburu hark izan zuen harrera onak bultzaturik, beste eleberri batzuk ere argitaratu zituen: "Erbeste planeta" (1966), "Ilusioen hiria" (1967), "Iluntasunaren ezkerreko eskua" (1969), "Basoa da munduren hitza" (1972) eta "Behartsuak" (1974).
Fantasiazko kontakizunak ez ezik, haur-literatura ere landu du Ursulak, eta arlo horretako sari nazionala ere irabazi zuen "Itsaslurreko liburuak" trilogiako hirugarren liburuarekin: "Itsasertz urrunena" (1972). Azken liburuen artean, aipagarriak dira: "Beti itzultzen da etxera" (1985), "Koartzaren begia" (1991) eta "Arrain-zopa" (1992), "Kontakizuna" (2000) "Lavinia" (2008) eta Terramar saileko kontakizunak.
Hainbat sari jaso ditu, eta SFWA Estatu Batuetako Zientzia Fikzio eta Fantasia Idazleen Elkartearen Grand Master titulua eskuratu zuen lehen emakumezkoa izan zen.
Bibliografia aukeratua
- A Wizard of Earthsea, 1968
- The Tombs of Atuan, 1971
- The Farthest Shore, 1972
- Tehanu: The Last Book of Earthsea, 1990
- Tales from Earthsea, 2001 (narrazio laburrak)
- The Other Wind, 2001
- Rocannon's World, 1966
- Planet of Exile, 1966
- City of Illusions, 1967
- The Left Hand of Darkness, 1969
- The Dispossessed, 1974
- The Word for World is Forest, 1976
- Four Ways to Forgiveness, 1995
- The Telling, 2000
- The Lathe of Heaven, 1971
- The Wind's Twelve Quarters, 1975
- Orsinian Tales, 1976
- The Eye of the Heron, 1978
- The Beginning Place, 1980
- The Compass Rose, 1982
- Always Coming Home, 1985
- Annals of the Western Shore, 2004-2007
- Lavinia (eleberria), 2008
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Le Guin, Ursula. How to Pronounce Me. .
- ↑ «Ursula K. Le Guin idazlea hil da» Berria 2018-1-24.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ursula K. Le Guin |
- (Ingelesez) Ursula K. Le Guinen web-orria.
- Ursula K. Le Guinen kontakizun labur bat: "Zergatik dira estatubatuarrak herensugeen beldur". (audioa).
- 1929ko jaiotzak
- 2018ko heriotzak
- Kaliforniarrak
- Ingelesezko idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako haur literaturako idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako eleberrigileak
- Ameriketako Estatu Batuetako saiakeragileak
- Ameriketako Estatu Batuetako ipuingileak
- Ameriketako Estatu Batuetako poetak
- Zientzia fikziozko kritikariak
- Zientzia-fikziozko idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako fantasiazko idazleak
- Idazle feministak
- Emakume idazleak