Harkaitz Cano: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t →‎Lanak: azala gehitu
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
23. lerroa: 23. lerroa:
{{Liburu infotaula
{{Liburu infotaula
|izena = Orkestra lurtarra
|izena = Orkestra lurtarra
|irudia = xxx.jpg
|irudia = Orkestra lurtarra.jpg
|audioa = Harkaitz Cano (Orkestra lurtarra).ogg
|audioa = Harkaitz Cano (Orkestra lurtarra).ogg
|audioaren azalpena = Harkaitz Cano, ''Orkestra lurtarra'' liburuaren pasarte bat irakurtzen.
|audioaren azalpena = Harkaitz Cano, ''Orkestra lurtarra'' liburuaren pasarte bat irakurtzen.

16:56, 22 martxoa 2018ko berrikusketa

Harkaitz Cano

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria1975eko abuztuaren 4a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta gidoilaria
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Jasotako sariak
Mugimenduaerrealismo zikina

harkaitzcano.com
Inguma: harkaitz-cano-jauregi Literaturaren Zubitegia: 25

Harkaitz Cano Jauregi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975eko abuztuaren 4a) euskal idazle eta itzultzailea da. Literaturan ez ezik, telebista eta irratiko gidoilari ere lan egiten du, hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain. 1993an, Susa aldizkarian ezagutzera emandako Lubaki Bandaren partaide izan zen eta ordutik idazle izateko erabakia hartu zuen.[1]

Zuzenbidean lizentziaduna da. Mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur- eta gazte-literatura, baita itzulpenak ere; adibidez, Hanif Kureishi eta Allen Ginsbergen lanak. New Yorken bolada bat eman ondoren, hiri hori sarritan agertu da haren liburuetan.

1992an Imajina Ezazu Euskadi, 1993an Donostia Hiria eta 1998an Ignacio Aldecoa sariak irabazi zituen. Euskadi Literatura Saria hiru aldiz jaso du: 2005ean, Belarraren ahoa-rekin, 2012an, Twist eleberriarekin eta 2014an Orkestra lurtarra lanarekin.[2][3]


Literatur ibilbidea

Harkaitz Cano, Lehen Gutuna programari buruz hizketan (2015)

Umetatik erakutsi zuen literaturarekiko zaletasuna eta Eusko Jaurlaritzak gaztetxoentzat antolatutako Urruzuno Literatur Sarietan, zegokion kategorian, ia urtero saritu zuten. Haren lehenengo lana, Kea behe-lainopean bezala poema-liburua 1994ean argitaratu zen Susa argitaletxean. 2001ean kaleratu zuen hurrengo poesia liburua (Norbait dabil sute-eskaileran) New Yorken egonaldi bat egin ondoren; hura ere, argitaletxe berarekin.

Lehen lana publikatu ostean, hainbat generoz osaturiko lan batzuk kaleratu zituen; adibidez, Pauloven txakurrak (Erein, 1994) eta Radiobiografiak (Elkar, 1995). Haien ondoren kaleratu zuen lehen eleberria izan zuena: Beluna jazz (Susa, 1996). Geroago, beste hiru eleberri kaleratu ditu Canok; Pasaia blues 1999an, Belarraren ahoa 2004. urtean eta Twist 2012an. Azken bi horiekin Euskadi Literatura Saria eskuratu du.

Poesia liburuez eta eleberriez gain, aipatzekoak dira haren ipuingintzaren gailurtzat jotzen diren bi liburu; Telefono kaiolatua eta Neguko zirkua. Hainbat estilotan idatzitako oso ipuin bereziez osatutako liburuak dira biak: ipuin batzuek metafikziora jotzen dute; beste batzuek, errealismo zikinetik hurbil kokatzen dira; beste batzuek saiakera-itxura dute...

Haur eta Gazte Literaturara ere hurbildu da behin baino gehiagotan, eta horren ageriko ditugu hainbat liburu: Sorgin moderno bat / A modern witch (Baigorri, 2002), Itsasoa etxe barruan (Elkar, 2003), Omar dendaria (Elkar, 2005)... Honez gain, komiki munduan ere parte hartu izan du eta Xabiroi aldizkarian argitaratzen zen Piztia otzanak komikiaren gidoia idatzi zuen. Hau dena gutxi ez, eta telebista munduan ere lan egin izan du telesailetarako gidoiak ontzen, baita film labur (Adar bakar) baten gidoia idazten ere.

Itzulpenei dagokionez, Canok euskaratuak dira, besteak beste, Paul Auster-en Kristalezko hiria nobela grafikoa (Txalaparta, 2006) eta Hanif Kureishiren Intimitatea (Txalaparta, 2008) liburuak. Bere hainbat liburu ere itzuli dira gaztelaniara: Beluna jazz (Jazz y Alaska en la misma frase, Seix Barral, 2004), Zinema eta literatura (Ojo y medio, Mettok, 2010), Telefono kaiolatua (Enseres de ortopedia inútil, Hiru, 2002), Dardaren interpretazioa poema-antologia (Interpretación de los temblores, Atenea, 2004), Belarraren ahoa (El filo de la hierba, Alberdania, 2006) (El puente desafinado, Erein), Norbait dabil sute-eskaileran (Alguien anda en la escalera de incendios, El Gaviero, 2008),[4] [5] eta Beti oporretan (El turista perpetuo, Seix Barral, 2017)[6]

Lanak

Orkestra lurtarra
Audioa
Harkaitz Cano, Orkestra lurtarra liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2013
IlustratzaileaJokin Mitxelena
BildumaXaguxar
Orrialdeak99
ISBN978-84-9027-077-6
SariakEuskadi Literatura Saria 2014an, Haur eta Gazte Literatura sailean
Sakontzeko, irakurri: «Harkaitz Canoren lanen zerrenda»

Luzea da Harkaitz Canoren lanen zerrenda. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan argitaratutakoak:

Sariak

Erreferentziak

  1. a b Ayerbe, Mikel. (2012). (PDF) Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo bat. Etxepare Institutua (Noiz kontsultatua: 2016-3-14).
  2. Olaziregi, Mari Jose. (2012). Harkaitz Cano. basqueliterature.com.
  3. a b Euskadi Literatura Sariak. Kultura.ejgv.euskadi.net.
  4. Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)Ibon Egañaren artikulua. .
  5. Harkaitz Canoren web gune ofiziala. .
  6. Harkaitz Canoren webgune ofiziala 2017ko ekainaren 2an ikusia

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harkaitz Cano
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Harkaitz Cano