Edukira joan

«Johann Heinrich Pestalozzi»: berrikuspenen arteko aldeak

No edit summary
 
=== IDEIA PEDAGOGIKOA ===
Pestalozzik, bere metodoa, aurrera eramandako hiru institutuetan idatzi zuen. Baina hain zuzen ere 1801ean izan zen bere metodoa nolabait finkatu zela “Comment Gertrude instruit ses enfants “ hau da, “Gertrudisek nola irakasten die seme-alabei”, liburuarekin. Pestalozzik, ez zuen teknika pedagogikorik ekarri, baina bai ekarpen handiak egin zituela. Hauetatik garrantzitsuena '''askatasun autonomoa'''. Honen arabera, metodoa ez da pedagogoaren instrumentua izan behar,pedagogoak “zerbait” bat aurkitu behar du pertsona bakoitzean eta hura ez da era sistematikoan lortzen, askatasun autonomoarekin baizik.
=== Neuhof eskola (1770-1780) ===
Pestalozzik Neuhof izeneko ondasun baten jabe bilakatu zen [[Argovia]]n . Beraz, 1770.urte hasieran biztanle txiroak jaso zituen, hauek irutean eta algodoiaren lanketan lan egiten zuten, honen trukez ikaskuntza jasoz. Garai hartan, hezkuntza enpresa guztiz originala zen hau, oinarritzat umeen lana hartuta. Neuhof eskolak bi helburu jarraitzen zituen. Alde batetik, umeak arrazioanaltasun ekonomikoan sartzea eta bestetik, ume bakoitzak pertsonalitate bat garatzea askatasun eta errespontsabilitatezko jendarte horretan. Baina, hezkuntza enpresa honek laster arazoak izango ditu eta 1780.urtean porrot ekonomikoak bultzatuta itxi egingo zen.