Durangaldea: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
170. lerroa: | 170. lerroa: | ||
{{sakontzeko|Durangoko ibar-jaurerria}} |
{{sakontzeko|Durangoko ibar-jaurerria}} |
||
Aipatzekoak dira, baita ere, lurralde honetan izan ziren hereje eta sorginkeria mugimenduak. "[[Durangoko heresia|Durangoko herejeak]]" izenarekin deitutako mugimendu bat sortu zen Durangon 1437 eta 1442 urteen artean [[Alonso de Mella]] fraidearen eraginez. Mellaren pentsaera erlijiosoa Italian sortutako "[[fraticelli]]" mugimenduan oinarritua zen eta Durangoko Tabirako San Pedro |
Aipatzekoak dira, baita ere, lurralde honetan izan ziren hereje eta sorginkeria mugimenduak. "[[Durangoko heresia|Durangoko herejeak]]" izenarekin deitutako mugimendu bat sortu zen Durangon 1437 eta 1442 urteen artean [[Alonso de Mella]] fraidearen eraginez. Mellaren pentsaera erlijiosoa Italian sortutako "[[fraticelli]]" mugimenduan oinarritua zen eta Durangoko [[Tabirako San Pedro eliza]]ren inguruan egin zituen bere lehen biltzarrak. Fernando de Muniqueta presbiteroak, mugimendua handitzen zihoala ikusirik, [[Joan II.a Gaztelakoa]] erregeari laguntza eskatu zion eskutitz baten bidez eta honek Inkisizioko ikusleak bidali zituen. Epaiketen ondorioz 10 emakume eta gizon bat bizirik erre zituzten eta Frai Alonso de Mella Granada aldera ihes egitea lortu zuen. |
||
Durangoko herejeek, justiziaren eraginetik ihes egiteko, tronpa batzuen bidez komunikatzen ziren eta, hori dela eta, gaur egun ere, Durango herria "Tronperri" ezizenarekin ezagutzen da. |
Durangoko herejeek, justiziaren eraginetik ihes egiteko, tronpa batzuen bidez komunikatzen ziren eta, hori dela eta, gaur egun ere, Durango herria "Tronperri" ezizenarekin ezagutzen da. |
17:07, 3 apirila 2018ko berrikusketa
Durangaldea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Durangaldea Anboto menditik ikusita. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerriak | Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Zaldibar eta Zornotza (Amorebieta-Etxano) |
Herri handiena | Durango |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′N 2°36′W / 43.2°N 2.6°W |
Azalera | 298,83 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Durangaldea Bizkaiko hego-ekialdean dagoen eskualdea da. Iparraldean Lea-Artibai dauka mugakide, hegoaldean Zuia-Gorbeialdea (Araba), mendebalean Arratia eta ekialdean Debagoiena (Gipuzkoa).
Hamalau udalerrik osatzen dute, 298,83 km karratu eta 95.380 biztanle edukiz (2017). Herri nagusia eta eskualdeari izena ematen diona Durango da, eta herririk txikiena Izurtza da.
Ingurune naturala
Urkiolako Parke Naturala
Urkiolako natura parkea: 5.958.3 hektarea dauzka, eta Bizkaiko Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Mañaria eta Izurtza udalerriak barne hartzen ditu.
Mendiak
Anbotoko mendilerroa eta Aramotzekoa eskualdeko hegoaldean daude. Lehenengoak banatzen ditu Atxondo, Abadiño eta Mañaria alde batean eta Otxandio bestean. Bigarrenak bereizten du eskualdea Arratiarekin.
Iparraldean, beste alde batetik, Oizko mendilerroa dago, Durangaldea eta Lea-Artibai banatzen dituena.
Ekialdean, azkenik, Elgetako mendilerroak eta Udalatx mendiak bereizten ditu Durangaldea eta Deba Goiena.
Hauexek dira tontorrik ezagunenak:
- Anboto (1.331 m).
- Udalaitz (1.117 m).
- Alluitz (1.040 m).
- Oiz (1.029 m.).
- Leungane (1.009 m).
- Mugarra (964 m).
- Untzillatx (934 m).
- Axtxiki (791 m).
Udalerriak
Herria | Biztanleria | Lurraldea km² | Alkatea | Alderdi politikoa | |
---|---|---|---|---|---|
Abadiño | 7.522 | 36,26 | Jose Luis Navarro | Abadiñoko Independienteak | |
Atxondo | 1.370 | 23,41 | David Cobos | EH BILDU | |
Berriz | 4.695 | 29,95 | Rolando Isoird | EAJ-PNV | |
Durango | 29.328 | 10,79 | Aitziber Irigoras | EAJ-PNV | |
Elorrio | 7.307 | 37.40 | Idoia Buruaga | EH BILDU | |
Ermua | 15.951 | 6,49 | Carlos Totorika | PSE-EE/PSOE | |
Garai | 308 | 7,12 | Gonzalo Sarrigoitia | HT | |
Iurreta | 3.658 | 18,84 | Iñaki Totorikaguena | EAJ-PNV | |
Izurtza | 231 | 4,32 | Luis Ballarín | EH BILDU | |
Mallabia | 1.158 | 23,79 | Igor Agirre Barrientos | EAJ-PNV | |
Mañaria | 525 | 17,73 | Endika Jaio | EH BILDU | |
Otxandio | 1.295 | 12,43 | Santiago Uribe | EH BILDU | |
Zaldibar | 3.077 | 11,84 | Arantza Baigorri | EH BILDU | |
Zornotza | 18.955 | 58,46 | Andoni Agirrebeitia | EAJ-PNV |
Eskualde hau osatzen duten herriek, Ibaizabal ibaiak zeharkatzen duen aranean kokatuta daude. Mallabia eta Ermua, Ego ibaiaren aranean aurkitzen dira eta Otxandio Urkiola mendatearen bestaldean.
Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak Durangaldeko 13 udalerri hartzen ditu. Haren helburua da landa inguruko biztanleen bizi kalitatea kalekoarekin parekatzea. Berrizko udaletxe zaharrean dauka egoitza.
Historia
Lehenengo giza aztarnak Neolitiko garaikoak dira eta arkeologi lorratz garrantzizkoak aurki ditzake Abadiñoko Bolinkoban (giza okupazioaren aztarnak) eta Oiz eta Sabigain mendietan (trikuharriak eta hilobiak). Aipatzekoa da ere, Bilboko Museo etnografikoan aurkitzen dan Mikeldi izeneko irudia.Gaur egun, Durangoko Ezkurdiko parkean irudi honen kopia bat ikus ditzakegu. Garaiko Momoitioko Juan Deunaren baselizan eta Elorrioko Argiñetan Erdi aroko hilarriak eta hilobiak aurkitu ditzakegu
Durangoko ibar-jaurerria Durangaldea osatzen duten 12 udalerriek izan zuten lehen eraketa politikoa izan zen Gerediagako baselizan elkartegunea izanik eta Nafarroako Erresumaren menpe. 1200. urtean Gaztelako Erresumaren menpe gelditu zan eta 1212. urtean Bizkaiko Jaurrerian sartu zen Nafarroako erregeak Bizkaiko Jaunari, Navas de Tolosako guduan honek eman zion laguntzaren truke. Ofizialki, 1630. urtean izan zuen Bizkaiko Jaurerrian sarrera batasun eskrituraren bidez. Durangaldeak beti izan zituen Bizkaiko Jaurerrian sartzeko arazoak. Gernikako Biltzar Orokorretan Durangaldeko herri bakoitzak boto bana ez izateak, Gerediagako baselizan egiten ziren Durangaldeko Ibar-jaurerriko Biltzarrak mantentzea lortu zuen.
Ibar-jaurerrian elizateek baino ez zuten parte hartzen, hiribilduek ez zutelako hitzik ezta botorik ere, Bizkaiko Jauntxoek sortuak baitziren eta beraien foru-legeak izaten baitzituzten. Durangoko ibar-jaurerritik kanpo gelditzen ziren hiribilduak Elorrio,Ermua, Durango eta Otxandio ziren.
1875eko abenduaren 27an Ibar-jaurerriaren azken batzarra egin zuten.
Aipatzekoak dira, baita ere, lurralde honetan izan ziren hereje eta sorginkeria mugimenduak. "Durangoko herejeak" izenarekin deitutako mugimendu bat sortu zen Durangon 1437 eta 1442 urteen artean Alonso de Mella fraidearen eraginez. Mellaren pentsaera erlijiosoa Italian sortutako "fraticelli" mugimenduan oinarritua zen eta Durangoko Tabirako San Pedro elizaren inguruan egin zituen bere lehen biltzarrak. Fernando de Muniqueta presbiteroak, mugimendua handitzen zihoala ikusirik, Joan II.a Gaztelakoa erregeari laguntza eskatu zion eskutitz baten bidez eta honek Inkisizioko ikusleak bidali zituen. Epaiketen ondorioz 10 emakume eta gizon bat bizirik erre zituzten eta Frai Alonso de Mella Granada aldera ihes egitea lortu zuen.
Durangoko herejeek, justiziaren eraginetik ihes egiteko, tronpa batzuen bidez komunikatzen ziren eta, hori dela eta, gaur egun ere, Durango herria "Tronperri" ezizenarekin ezagutzen da.
Azpiegiturak
Errepideak
Arabatik, BI-623 bidea hartuz eta Otxandio zeharkatuz, Urkiolako mendatea igoz Durangaldeko haranean sartu genezake. Sarrerarik garrantzitsuenak N-634 (Bilbo eta Donostia lotzen dituen bidea) eta AP-8 dira.
Osasun arloko azpiegiturak
- Zaldibarko Ospitalea: erietxe psikiatrikoa.
Kultura
Kultur arloan, aipagarria da Gerediaga Elkartea (Abadiño). Izan ere, haiek dira Durangoko Azoka ospetsua antolatzen dutenak.