Irulegiko arnoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Irulegiko ardoa izenburua Irulegiko arnoa(r)engatik aldatu da
No edit summary
33. lerroa: 33. lerroa:
*{{fr}} [http://www.francesudouest.com/decouvertes/gastronomie/irouleguy.htm Irulegiko ardoa ''France Su Ouest'' webgunean]
*{{fr}} [http://www.francesudouest.com/decouvertes/gastronomie/irouleguy.htm Irulegiko ardoa ''France Su Ouest'' webgunean]


[[Kategoria:Irulegi]][[Kategoria:Ardoak]]
[[Kategoria:Irulegi]][[Kategoria:Euskal Herriko ardoak]]


[[ca:AOC Irouléguy]]
[[ca:AOC Irouléguy]]

14:27, 5 urtarrila 2008ko berrikusketa

Irulegiko arnoa Nafarroa Behereko arno mota da, Irulegi inguruko mahastietan ekoitzia. Jatorri-izendapena duen Ipar Euskal herriko mahasti bakarra da, 1970. urtetik sor-marka duena.

Historia

Mahastiaren historia Done Jakue Bideari lotua dago. Orreagako fraideek sortu zuten XI. mendean, erromesei eskaintzeko asmoz. Pirinioetako Ituna sinatzean 1659an, fraideek mahastia utzi behar izan zuten eta biztanleek hartu bere gain.

1912an ia desagertu egin zen, phylloxera intsektuaren eraginez. 1970ean jatorria babesten duen sor-marka jaso zuen Frantziako gobernutik.

Mahats motak

  • Zuria: "Xuri Zerrataia" eta "Ixiriota Xuria".
  • Gorria eta beltza: "Axeria" eta "Bordelesa".

Antzina, hainbat mahats mota erabiltzen ziren: Xuri zerrataia, Kroxenta, Pikapota, Izkiriota, Axeria edo Zorra Negra, Kamalua, Mantzinga, Bordalesa, Erre Mantxaua eta Pino beltza[1].

Mahastia

Sor-markaren barnean dauden mahastien eremua 200 ha inguru da, udalerri hauetan[2]:: Aintzila, Anhauze, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Bidarrai, Buztintze-Hiriberri, Donazaharre, Duzunaritze-Sarasketa, Irulegi, Izpura, Jatsu, Lasa, Lekunberri eta Ortzaize.

Ardo ekoizpena 5500 hektolitrokoa da, gutxi gorabehera honela banatua: %70 ardo beltza, %20 ardo gorria eta %10 ardo zuria.

Erreferentziak

  1. Le Canu, La vinification (XIX), aipua X. Arbelbideren artikulua "Irulegiko ardoa" (ikus Kanpo loturak).
  2. Cave irouleguy webgunea [1]

Kanpo loturak