Golde: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +txantiloi: Vikidia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +)
1. lerroa: 1. lerroa:

{{Vikidia|Golde}}


[[Fitxategi:Old_plough_schema.svg|thumb|400px|Goldearen eskema
[[Fitxategi:Old_plough_schema.svg|thumb|400px|Goldearen eskema

21:21, 8 apirila 2018ko berrikusketa


Goldearen eskema
1: Habea
2: Kakoa
3: Erregulatzaile bertikala
4: Hortza
5: Zizela
6: Nabarra
7: Belarria
Zaldiek tiratutako goldea

Goldea, nekazaritzan, lurra prestatu eta mugitzeko erabiltzen den tresna bat da, hazia erein aurretik. Pikotxa eta aitzurraren bilakaeratzat har daiteke. Hasiera batean, pertsonak ziren goldetik tiratzen zutenak, ondoren, idiak edo mandoak, eta, tokiren batzuetan, zaldiak. Egun, traktoreek ere tiratzen dute goldeetatik. Goldatzeak, porositatea igotzen du, landareen hazkuntza mesedetzen duena, lurra mugitzerakoan, lurrunketa bidez ura galdu eta lur apur bat higadura bidez galtzen den arren, eta, gerta litezkeen euriteek, lurrari emandako ongarri eta mantenugaiak garbitzen dituzte, galerak sortuz.

Golde tradizionala erromatar goldetik dator, golde-gider eta golde-mutur batetaz osatuta dagoena. Lehenak, gidatzeko balio du, bigarrenak, lurra apurtzeko.

Rotherham goldea Ingalaterran eraikia izan zen 1730ean. Zuen hiruki formak errazago egin zuen tiratzea, eta zaldiek tiratzeko askoz hobeto egokitu zen. Joseph Foljambe herbeheretarrak eraiki zuen eta fabrikazio industrialaren hasiera adierazten du.

Traktoreek tiratutako goldeak

Golde modernoenak, traktore bati lotuta doan xasis bati lotuta doaz. Erabat metalezkoak dira. Behealdean, golde bakoitzak aldagarria den atal bat du (erabilerarekin gastatzen baita) bere formagatik "enara" izena hartzen duena.

Golde zehatzak

Lan ezberdinetarako golde bereziak ere badaude:

  • Landatzailea: Haziak ereiteko
  • Satorra: lan sakonetarako erabiltzen da (50 zentimetro baino gehiago)
"Satorra"
  • Belarria: Alboan orri handi bat du, lurra albo batetara mugitzen duena
Belarria
  • Belarri bikoitza: Aurrekoaren oso antzekoa, baina bi orriduna
  • Marrazak: golde bakar bat metro 1 baino gehiagoko orri horizontal batekin. Gainazaleko lanetarako
  • Diskoduna: Bere diskoekin, lurra moztu eta iraultzen du, baita bertan aurki daitezkeen sustraiak ere.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Golde Aldatu lotura Wikidatan