Vasili Kandinski: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|left|200px|''Improvisation 31 (Sea Battle)'', 1913, [[Arte Areto Nazionala, Washington]] '''Wassily Kandinsky''' (Василий Васи...
(Ez dago alderik)

00:36, 6 urtarrila 2008ko berrikusketa

Fitxategi:467px-Kandinsky06b vari.jpg
Improvisation 31 (Sea Battle), 1913, Arte Areto Nazionala, Washington

Wassily Kandinsky (Василий Васильевич Кандинский, errusieraz) margolari eta pinturaren teoriko errusiarra izan zen. Berau XX.mendeko artistarik ospetsuenetakoa izan da; izan ere, pinturan abstrakzioa sartzen aitzindari izan zen.

Moskun jaio zen, 1866ko abenduaren 4an. Odessan haurtzaroa igaro ostean, Zuzenbidea eta ekonomia goi mailako ikasketak Moskuko Unibertsitatean egin zituen. Geroan bere zeregin profesionaletan arrakastatsu izan zen zeren zuzenbide erromatar katedra eskaini baitzioten Dorpat Unibertsitatean.

1896an Munich-era aldatzen da eta hogeita hamar urterekin hango Arte Ederretako Akademian pintura ikasketei ekiten dio. Lehen Mundu Gerra eta gero Moskura itzuli zen. Alabaina, Moskun aurkitzen duen artearen gaineko teoria ofizialarekin bat etorri ez eta 1921an Alemaniara berriz joan zen. Hango Bauhaus eskolan arte eta arkitektura irakasle egin zen 1922tik Naziek itxi arte, 1933an.

Bere bizitzako azken zatian Frantzian eman zuen eta 1939an frantziar naziotasuna hartu zuen. Frantziako Uhartean zendu zen, 1944an.