Ana Galarraga: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
artikulua sortzea
(Ez dago alderik)

00:36, 11 apirila 2018ko berrikusketa

Ana Galarraga (Zarautz, 1970) zientzia-komunikatzailea da Elhuyarren. Albaitaritzan eta elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatua da.

Hainbat komunikabidetan aritzen da beti zientzia-dibulgazioaz baina formatu desberdinetan: Elhuyar zientzia-aldizkarian 570 artikulu baino gehiago idatzi ditu,[1] Berria egunkarian zutabe bat idazten du,[2] eta umeentzako Irria aldizkarian, umeentzat ipuin formatuan idazten du esperimentu batekin lagunduta.

2001etik lanean ari da Elhuyarren, erredakzio-taldeko kidea da, ez zientzia-kazetari huts gisa, gehiago zientzia komunikatzaile moduan, artikuluak idazteaz gain hainbat jolas, erakusketa, sariketa, ikastaro, hitzaldi eta antzerki-bakarrizketa ere antolatzen ditu eta.[3][4]

Erreferentziak

  1. «Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  2. Galarraga, Ana. «Egilearen azken artikuluak» berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  3. Uranga, Nerea. (2018). «Ana Galarraga: 'Dogmatikoa ez izatea da zientziaren alderik onena'» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Ana Galarraga - Revista Mètode» metode.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).