Laguntza:Maiz egindako galderak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
12. lerroa: 12. lerroa:
searchbuttonlabel = Bilatu maiz egindako galderetan
searchbuttonlabel = Bilatu maiz egindako galderetan
break = no</inputbox>
break = no</inputbox>
|}
|}
|}



14:08, 18 apirila 2018ko berrikusketa

Maiz egindako galdera hauen erantzunak euskarazko Wikipediara zuzenduta daude gehienbat. Erantzunak ezin badituzu hemen aurkitu, agian interesgarria litzateke txokoan edo laguntza orrietan buelta bat ematea. Beste aukera bat lankide batekin harremanetan jartzea litzateke.

Orokorra | Praktikoa | Teknikoa | Egile eskubideak

Zer da Wikipedia?

Wikipedia, edonork editatu dezakeen entziklopedia askea da. Jimmy Wales, Wikipediaren sortzaileetako baten hitzetan:
« Entziklopedia bat hizkuntza anitzetan sortu eta zabaltzeko ekimena, ahalik eta kalitate gorenenekoa, planetako pertsona ororentzat, beraien hizkuntza edozein dela ere. »
Guztioi jakinduria eskaintzeko dago Wikipedia.

Norena da Wikipedia?

Wikipedia Wikimedia Fundazioak zuzentzen du. Honek, beste proiektu batzuk ere zuzentzen ditu Wikipediaz gain; Wikiztegia, Wikiliburuak... Lehen, zerbitzariaren eta domeinu izenaren jabea Bomis, Inc. zen. Konpainia honen gehiengo partea Jimmy Walesena da, webgunearen kostuen zati bat ordaintzen duena. Webgunea bera, wikilari komunitate batek zuzentzen du, bost euskarriak oinarritzat hartuta.
Artikuluak GNU Free Documentation License (Dokumentazio Librearen Lizentzia) erabiliz argitaratzen dira. Honek zera esan nahi du: lizentzia mantenduz edozein aldaketa egin daitekeela beraietan. Irakurri Laguntza:Maiz egindako galderak/Egile eskubideak gaiarekin lotutako informazio gehiago lortzeko.

Nor da Wikipediaren artikuluen arduraduna?

Ezin konta daiteke zenbat jendek parte hartu duen ekimen honek dituen zati guztietan. Edozeinek egin dezake. Zuk ere bai! Jakin behar duzun gauza bakarra da, orri bat nola aldatzen den. Ona litzateke, baita ere, aldez aurretik zertaz idatzi nahi duzun jakitea.
Zauden orrialdearen egilea nor den jakin daiteke. Horretarako, klikatu "historia" fitxan. Akats bat ikusiz gero, izan kemena orrialdea aldatzeko. Gezurra dirudien arren, honek guztiak funtzionatzen du; horrela heldu gara gauden lekura.
Ziur ez bazaude edo testuari korapilatsu iritziz gero, egizu aipamen bat orri horri dagokion eztabaida orrian, edo utz ezazu galdera bat orri horretan, hurrengo irakurlearentzat. Honek akatsak konpontzen laguntzen du eta asko eskertuko dizugu guztiok.

Nola jar naiteke harremanetan proiektuarekin?

Ez daukagu helbide elektroniko jakin bat bakarrik, proiektuaren hedadura handia baita. Jimbo Wales eta batzordeko beste kideek ezin dituzte gizabanako bakoitzaren arazoak konpondu eta beraiei bidalitako mezuak laguntza talde batera bidaliko dira ziurrenik, denbora tardatuz. Posta zerrenda luzea da eta meta:mailing list orrian ikus dezakezu. Wikimedia Fundazioaren posta zerrenda ere existitzen da eta Meta-Wiki, proiektuen arteko koordinaziorako. Jendaurrean komunikatzea nahi ez baduzu, board@wikimedia.org da fundazioko zuzendariekin kontaktatzeko tokia.
Honez gain, erabiltzaile bakoitzak bere eztabaida orria dauka, baita artikulu bakoitzak ere. "Lankide:Adibide"ren eztabaida orria "Lankide eztabaida:Adibide"n aurkitzen da. Erabiltzaile batzuek gainera e-posta ere eskaintzen dute beraiekin harremanetan jartzeko. Ezkerreko zutabeko Tresnak atalean "Erabiltzaile honi e-posta bidali" jartzen duen lekuan klikatu.
Euskarazkoaz ari garela, onena duzu Txokora, proiektua eztabaidatzeko baliatzen den gune dinamikoenera joatea, eta bertan aktibo ikusten duzun edozein lankiderekin harremanetan jartzea. Euskarazko Wikipedian, gainera, bada talde dinamizatzaile bat, Euskal Wikilarien Elkartea, eta haiengana jo dezakezu edozein argibidetarako.

Kontu bat sortu beharko nuke? Ezin ditut aldatu artikuluak anonimo bezala?

Kontua duten lankideak abantaila batzuk dituzte. Gainera ezezagun bezala laguntzerakoan, baliteke zailagoa izatea harremanetan jartzea galdetzeko edo zerbait proposatzeko. Honek ez du esan nahi Wikipedian hierarkiarik dagoenik per se; gaitasun bereziak dituzten lankideak dauden arren (ikus Wikipedia:Administratzaileak) komunitateak aukeratzen ditu.
Beste ikuspuntu batetik begiratuta kontu bat duten erabiltzaileak ez dutenak baino anonimoagoak dira. Ekarpenak kontuan sartu gabe egitean IP helbidea erabiltzen da egilea identifikatzeko anonimoen kasuan. Kontua dutenekin, ordea, ezin du edonork ikusi informazio hori. Beraz, zure pribatutasuna eta anonimotasuna mantentzea nahi baduzu erregistratzea ez da ideia txarra.
Dena den, nahiago baduzu anonimo bezala egitea ekarpenak, aurrera; azken finean, ekarpenak dira garrantzitsuenak.

Zer da wiki bat?

Wikiwiki elkarrekiko loturak dauzkaten orri bilduma bat da. Edozein orri ikus eta alda daiteke edozein unetan (software kolaboratzailea deritzonaren barruan koka daiteke). Ward Cunninghamek ideia eta softwarea sortu zituen. Zuk ere irakurtzen ari zaren orrialdea alda dezakezu. Horretarako, sakatu aldatu fitxan. Ikus Wikipedia:Artikuluak nola aldatzen diren laguntza orria gehiago jakiteko.

Zeintzuk dira Wikipediaren asmoak?

Wikipediaren helburua, gure helburua, dohaineko entziklopedia bat egitea da; alegia, historiako entziklopediarik handiena, freskotasunari eta zabalerari dagokionean behintzat. Wikipedia iturri fidagarria izatea nahiko genuke eta horretarako zure laguntza behar dugu. Badakigu ez dela etorkizun hurbil batean lortuko hau.

Zein euskalki erabili behar da?

Euskal Wikipedia honetan euskara batua erabiltzen dugu, euskaldun guztiek ulertzea baita gure nahia. Hala ere, informazio gehigarria emateko edo hitz zehatz batzuk hobeto azaltzeko, egokia izan daiteke euskalkiak erabiltzea.