Begoña Vicario: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
edukia osatu
tNo edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
'''María Begoña Vicario Calvo''' ([[Caracas]], [[Venezuela]], [[1962]] -) bizkaitar zinemagilea da. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] animazioko film laburren zuzendari berritzaileenetarikoa da, eta animazio irakaslea ere bada, [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] Arte Ederren Fakultatean.
'''María Begoña Vicario Calvo''' ([[Caracas]], [[Venezuela]], [[1962]] -) bizkaitar zinemagilea da. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] animazioko film laburren zuzendari berritzaileenetarikoa da, eta animazio irakaslea da [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] Arte Ederren Fakultatean.

== Biografia ==
== Biografia ==
5. lerroa: 5. lerroa:
Aita argazkilaria zuen; laborategia zeukan etxean, eta Vicario harekin ibiltzen zen, argazkiak errebelatzen. Horren eraginez, zaletasun handia izan du beti artegintzarekiko. Arte Ederrak ikasi zituen, eta han ohartu zen ez zuela jardun gura garai hartan ikus-entzunezkoek eskaintzen zituzten ohiko alorretara, hots, kazetaritzara eta publizitatera. Hizkuntzak gustukoak zituela-eta, errusiera ikasten hasi zen, eta Moskun egin zuen egonaldi batean animatzaileak egokitu zitzaizkion etxean; "bizitzaren opari bat", azaltzen du berak. Vicariok dioenez, "herentzia oso potentea" ekarri zuen handik.<ref>{{Cite web|url=https://www.youtube.com/watch?v=3lO4f8Ln9yU|izenburua=Elkarrizketa Begoña Vicario|sartze-data=2018-04-25|egunkaria=Zart Produkzioak|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>

Animazio Teknikak Gasteizko Diseinu Zentroan eta Moskuko Poit Estudioan ikasi zituen. Zinemagintzan [[1993]]. urtean hasi zen, orduan zuzendu baitzuen lehenengo lana, ''Geroztik ere'' izenekoa. Bertan, poliziak etxea miatu ondoren emakume batek bizi dituen ondorio psikologikoak aztertu zituen. Hiru urte geroago ''Zureganako grina'' egin zuen, giza harremanei buruzko irudikapena. Hirugarren laburra ere [[1996]]. urtean filmatu zuen; gaztelaniaz egindako ''Pregunta por mí'' (1996) lanak etorkin afrikar baten kezkak islatu zituen, eta 1997an animazioko [[Goya Sariak|Goya Saria]] irabazi zuen.
Animazio Teknikak Gasteizko Diseinu Zentroan eta Moskuko Poit Estudioan ikasi zituen, eta [[2000]]. urtera arte animazioko bost film labur egin ditu.

Zinemagintzan [[1993]]. urtean hasi zen, orduan zuzendu baitzuen lehenengo lana, ''Geroztik ere'' izenekoa. Bertan, poliziak etxea miatu ondoren emakume batek bizi dituen ondorio psikologikoak aztertu zituen. Hiru urte geroago ''Zureganako grina'' egin zuen, giza harremanei buruzko irudikapena. Hirugarren laburra ere [[1996]]. urtean filmatu zuen. [[Gaztelania|Gazteleraz]] egindako ''Pregunta por mí'' (1996) lanak etorkin afrikar baten kezkak islatu zituen; [[1997]]. urtean animazioko [[Goya Sariak|Goya Saria]] irabazi zuen film horrek.

[[2000]]ko [[Gasteizko Ikus-Entzunezkoen Jaialdia]]n, Esperimentazio Saileko lehen saria irabazi zuen, ''Haragia'' (1999) bere azken film laburrarengatik.

Euskal komunitate zientifikoaren [[Inguma (datu-basea)|Inguma]] datu-basean, berak sorturiko 10 ekarpen bildu dira. <ref>[http://www.inguma.org/egiledatuakgakoa.php?egile_gakoa=5707&hizkuntza=eu Begoña Vicarioren produkzioa Inguma datu-basearen arabera].</ref>

35. lerroa: 31. lerroa:

* Epaimahaiaren aipamen berezia Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian (1996), ''Pregunta por mí'' film laburrarekin.
* Epaimahaiaren aipamen berezia Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian (1996), ''Pregunta por mí'' film laburrarekin.
* Goya saria animazioko film labur onenari (1998), ''Pregunta por mí'' film laburrarekin.
* Goya saria animazioko film labur onenari (1997), ''Pregunta por mí'' film laburrarekin.
* Efektu berezi onenen saria Madrileko Zinema Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdian (1997), ''Zureganako grina'' film laburrarekin.
* Efektu berezi onenen saria Madrileko Zinema Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdian (1997), ''Zureganako grina'' film laburrarekin.
* Bigarren saria Ciutat de Badalona Zinemaldian (1997), ''Zureganako grina'' film laburrarekin.
* Bigarren saria Ciutat de Badalona Zinemaldian (1997), ''Zureganako grina'' film laburrarekin.

22:15, 25 apirila 2018ko berrikusketa

María Begoña Vicario Calvo (Caracas, Venezuela, 1962 -) bizkaitar zinemagilea da. Euskal Herriko animazioko film laburren zuzendari berritzaileenetarikoa da, eta animazio irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean.

Biografia

Aita argazkilaria zuen; laborategia zeukan etxean, eta Vicario harekin ibiltzen zen, argazkiak errebelatzen. Horren eraginez, zaletasun handia izan du beti artegintzarekiko. Arte Ederrak ikasi zituen, eta han ohartu zen ez zuela jardun gura garai hartan ikus-entzunezkoek eskaintzen zituzten ohiko alorretara, hots, kazetaritzara eta publizitatera. Hizkuntzak gustukoak zituela-eta, errusiera ikasten hasi zen, eta Moskun egin zuen egonaldi batean animatzaileak egokitu zitzaizkion etxean; "bizitzaren opari bat", azaltzen du berak. Vicariok dioenez, "herentzia oso potentea" ekarri zuen handik.[1]

Animazio Teknikak Gasteizko Diseinu Zentroan eta Moskuko Poit Estudioan ikasi zituen. Zinemagintzan 1993. urtean hasi zen, orduan zuzendu baitzuen lehenengo lana, Geroztik ere izenekoa. Bertan, poliziak etxea miatu ondoren emakume batek bizi dituen ondorio psikologikoak aztertu zituen. Hiru urte geroago Zureganako grina egin zuen, giza harremanei buruzko irudikapena. Hirugarren laburra ere 1996. urtean filmatu zuen; gaztelaniaz egindako Pregunta por mí (1996) lanak etorkin afrikar baten kezkak islatu zituen, eta 1997an animazioko Goya Saria irabazi zuen.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 10 ekarpen bildu dira. [2]

1988tik[3], irakasle dihardu EHUko Arte Ederren fakultatean, eta bere tailerra animazio esperimentalaren alorreko artista gazteen harrobia da.[4]

Lanak

  • Nikaraguako emakume nekazari kafe-biltzaileen gaineko dokumentala (1987-88), U-matic formatuan
  • Gorbea: parque natural? dokumentala (1988), U-matic formatuan
  • Zureganako grina bideoaren produkzioa (1991), U-matic formatuan
  • Geroztik ere 1(993), 35 mm (animazioa)
  • Hara-Hona (1994), 36 mm (animazioa)
  • Zureganako grina, (1996), 35 mm (animazioa)
  • Pregunta por mí (1996), 35 mm (animazioa)
  • Haragia (1999), 35 mm (animazioa)
  • Un dia en el circo (2000), Betacam digital (animazioa)
  • Jane: Tarzán no era tan guay (2016), DCP (animazioa)
  • Areka (2017, Atxur Animazio Taldearekin), 4K (animazioa)

Sariak

  • Epaimahaiaren aipamen berezia Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian (1996), Pregunta por mí film laburrarekin.
  • Goya saria animazioko film labur onenari (1997), Pregunta por mí film laburrarekin.
  • Efektu berezi onenen saria Madrileko Zinema Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdian (1997), Zureganako grina film laburrarekin.
  • Bigarren saria Ciutat de Badalona Zinemaldian (1997), Zureganako grina film laburrarekin.
  • Efektu berezi onenen saria Alcalá de Henareseko Zinemaldian (1999), Haragia film laburrarekin.
  • Telson Saria efektu berezi onenei Madrileko Zinema Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdian (1999), Haragia film laburrarekin.
  • Bigarren saria Madrileko Zinema Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdian, Haragia film laburrarekin.
  • Euskal Zinemaren Sari Nagusia Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian (1999), Haragia film laburrarekin.
  • Lehen saria Vitoria-Gasteizeko Bideo Jaialdiko kategoria esperimentalean (2000), Haragia film laburrarekin
  • Simone de Beauvoir kolektiboaren Andrea Saria zinemagintzan egindako ibilbideagatik, Emakumeak eta Zinema jardunaldiaren barruan (2000)
  • Epaimahaiaren aipamen berezia Kanarietako Bideoaren eta Multimediaren Nazioarteko IX. Jaialdian (2000), Haragia film laburrarekin.

Erreferentziak

  1. «Elkarrizketa Begoña Vicario» Zart Produkzioak (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  2. Begoña Vicarioren produkzioa Inguma datu-basearen arabera.
  3. Pertsona ospetsuak: Begoña Vicario. (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  4. Fernandez de Arroyabe, Ainhoa et al.. [https://www.jakin.eus/show/696ce3127e82090b2d3be5eb5b3aa41fce6dc54b Euskal Herriko animazio esperimentalaren bidezidorrak: Begoña Vicario, Isabel Herguera eta Izibene Oñederra. ] (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).