Begoña Vicario: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
berrantolatu
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''María Begoña Vicario Calvo''' ([[Caracas]], [[Venezuela]], [[1962]] -) bizkaitar zinemagilea da. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] animazioko film laburren zuzendari berritzaileenetarikoa da, eta animazio irakaslea da [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] Arte Ederren Fakultatean.
'''María Begoña Vicario Calvo''' ([[Caracas]], [[Venezuela]], [[1962]] -) bizkaitar zinemagilea da, batez ere animazioa lantzen duena. Animazio irakaslea da [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] Arte Ederren Fakultatean.


== Biografia ==
== Biografia ==
6. lerroa: 6. lerroa:
Aita argazkilaria zuen; laborategia zeukan etxean, eta Vicario harekin ibiltzen zen, argazkiak errebelatzen. Horren eraginez, zaletasun handia izan du beti artegintzarekiko. Arte Ederrak ikasi zituen, eta han ohartu zen ez zuela jardun gura garai hartan ikus-entzunezkoek eskaintzen zituzten ohiko alorretara, hots, kazetaritzara eta publizitatera. Hizkuntzak gustukoak zituela-eta, errusiera ikasten hasi zen, eta Moskun egin zuen egonaldi batean animatzaileak egokitu zitzaizkion etxean; "bizitzaren opari bat", azaltzen du berak. Vicariok dioenez, "herentzia oso potentea" ekarri zuen handik.<ref>{{Cite web|url=https://www.youtube.com/watch?v=3lO4f8Ln9yU|izenburua=Elkarrizketa Begoña Vicario|sartze-data=2018-04-25|egunkaria=Zart Produkzioak|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
Aita argazkilaria zuen; laborategia zeukan etxean, eta Vicario harekin ibiltzen zen, argazkiak errebelatzen. Horren eraginez, zaletasun handia izan du beti artegintzarekiko. Arte Ederrak ikasi zituen, eta han ohartu zen ez zuela jardun gura garai hartan ikus-entzunezkoek eskaintzen zituzten ohiko alorretara, hots, kazetaritzara eta publizitatera. Hizkuntzak gustukoak zituela-eta, errusiera ikasten hasi zen, eta Moskun egin zuen egonaldi batean animatzaileak egokitu zitzaizkion etxean; "bizitzaren opari bat", azaltzen du berak. Vicariok dioenez, "herentzia oso potentea" ekarri zuen handik.<ref>{{Cite web|url=https://www.youtube.com/watch?v=3lO4f8Ln9yU|izenburua=Elkarrizketa Begoña Vicario|sartze-data=2018-04-25|egunkaria=Zart Produkzioak|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>


== Lanak ==
Animazio Teknikak Gasteizko Diseinu Zentroan eta Moskuko Poit Estudioan ikasi zituen. Zinemagintzan [[1993]]. urtean hasi zen, orduan zuzendu baitzuen lehenengo lana, ''Geroztik ere'' izenekoa. Bertan, poliziak etxea miatu ondoren emakume batek bizi dituen ondorio psikologikoak aztertu zituen. Hiru urte geroago ''Zureganako grina'' egin zuen, giza harremanei buruzko irudikapena. Hirugarren laburra ere [[1996]]. urtean filmatu zuen; gaztelaniaz egindako ''Pregunta por mí'' (1996) lanak etorkin afrikar baten kezkak islatu zituen, eta 1997an animazioko [[Goya Sariak|Goya Saria]] irabazi zuen.
Animazio Teknikak Gasteizko Diseinu Zentroan eta Moskuko Poit Estudioan ikasi zituen. Zinemagintzan [[1993]]. urtean hasi zen, orduan zuzendu baitzuen lehenengo lana, ''Geroztik ere'' izenekoa. Bertan, poliziak etxea miatu ondoren emakume batek bizi dituen ondorio psikologikoak aztertu zituen.


Hiru urte geroago ''Zureganako grina'' egin zuen, giza harremanei buruzko irudikapena. Hirugarren laburra ere [[1996]]. urtean filmatu zuen; gaztelaniaz egindako ''Pregunta por mí'' (1996) lanak etorkin afrikar baten kezkak islatu zituen, eta 1997an animazioko [[Goya Sariak|Goya Saria]] irabazi zuen.
1988tik<ref>{{Cite web|url=http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Erdu/Pertsonaiak/Orrialdeak/BegonaVicario.aspx|izenburua=Pertsona ospetsuak: Begoña Vicario|sartze-data=2018-04-25|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>, irakasle dihardu EHUko Arte Ederren fakultatean, eta bere tailerra animazio esperimentalaren alorreko artista gazteen harrobia da.<ref>{{Cite web|url=https://www.jakin.eus/show/696ce3127e82090b2d3be5eb5b3aa41fce6dc54b|izenburua=Euskal Herriko animazio

== Gaur egun ==
Begoña Vicario [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] animazioko film laburren zuzendari berritzaileenetako bat da. 1988tik<ref>{{Cite web|url=http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Erdu/Pertsonaiak/Orrialdeak/BegonaVicario.aspx|izenburua=Pertsona ospetsuak: Begoña Vicario|sartze-data=2018-04-25|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>, irakasle dihardu EHUko Arte Ederren fakultatean, eta bere tailerra animazio esperimentalaren alorreko artista gazteen harrobia da.<ref>{{Cite web|url=https://www.jakin.eus/show/696ce3127e82090b2d3be5eb5b3aa41fce6dc54b|izenburua=Euskal Herriko animazio
esperimentalaren bidezidorrak:
esperimentalaren bidezidorrak:
Begoña Vicario, Isabel Herguera
Begoña Vicario, Isabel Herguera
eta Izibene Oñederra|sartze-data=2018-04-25|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=Fernandez de Arroyabe|izena=Ainhoa et al.|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Gainera, artikulu anda bat idatzi du, eta hainbat jardunalditan parte hartu du.<ref>{{Cite web|url=http://masteractp.com/wp-content/uploads/2016/07/VICARIO-Bego%C3%B1a.pdf|izenburua=Begoña Vicario Calvo|sartze-data=2018-04-25|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Euskal komunitate zientifikoaren [[Inguma (datu-basea)|Inguma]] datu-basean, berak sorturiko 10 ekarpen bildu dira. <ref>[http://www.inguma.org/egiledatuakgakoa.php?egile_gakoa=5707&hizkuntza=eu Begoña Vicarioren produkzioa Inguma datu-basearen arabera].</ref>
eta Izibene Oñederra|sartze-data=2018-04-25|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=Fernandez de Arroyabe|izena=Ainhoa et al.|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Gainera, artikulu andana bat idatzi du, eta hainbat jardunalditan parte hartu du.<ref>{{Cite web|url=http://masteractp.com/wp-content/uploads/2016/07/VICARIO-Bego%C3%B1a.pdf|izenburua=Begoña Vicario Calvo|sartze-data=2018-04-25|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Euskal komunitate zientifikoaren [[Inguma (datu-basea)|Inguma]] datu-basean, berak sorturiko 10 ekarpen bildu dira. <ref>[http://www.inguma.org/egiledatuakgakoa.php?egile_gakoa=5707&hizkuntza=eu Begoña Vicarioren produkzioa Inguma datu-basearen arabera].</ref>


Begoña Vicario Larrabetzun bizi da.
Larrabetzun bizi da.


== Lanak ==
== Obra ==


* Nikaraguako emakume nekazari kafe-biltzaileen gaineko dokumentala (1987-88), U-matic formatuan
* Nikaraguako emakume nekazari kafe-biltzaileen gaineko dokumentala (1987-88), U-matic formatuan

22:36, 25 apirila 2018ko berrikusketa

Begoña Vicario

Bizitza
JaiotzaCaracas1962ko martxoaren 3a (62 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakanimatzailea, unibertsitateko irakaslea eta film-zuzendaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
IMDB: nm0895842 Edit the value on Wikidata

María Begoña Vicario Calvo (Caracas, Venezuela, 1962 -) bizkaitar zinemagilea da, batez ere animazioa lantzen duena. Animazio irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean.

Biografia

Aita argazkilaria zuen; laborategia zeukan etxean, eta Vicario harekin ibiltzen zen, argazkiak errebelatzen. Horren eraginez, zaletasun handia izan du beti artegintzarekiko. Arte Ederrak ikasi zituen, eta han ohartu zen ez zuela jardun gura garai hartan ikus-entzunezkoek eskaintzen zituzten ohiko alorretara, hots, kazetaritzara eta publizitatera. Hizkuntzak gustukoak zituela-eta, errusiera ikasten hasi zen, eta Moskun egin zuen egonaldi batean animatzaileak egokitu zitzaizkion etxean; "bizitzaren opari bat", azaltzen du berak. Vicariok dioenez, "herentzia oso potentea" ekarri zuen handik.[1]

Lanak

Animazio Teknikak Gasteizko Diseinu Zentroan eta Moskuko Poit Estudioan ikasi zituen. Zinemagintzan 1993. urtean hasi zen, orduan zuzendu baitzuen lehenengo lana, Geroztik ere izenekoa. Bertan, poliziak etxea miatu ondoren emakume batek bizi dituen ondorio psikologikoak aztertu zituen.

Hiru urte geroago Zureganako grina egin zuen, giza harremanei buruzko irudikapena. Hirugarren laburra ere 1996. urtean filmatu zuen; gaztelaniaz egindako Pregunta por mí (1996) lanak etorkin afrikar baten kezkak islatu zituen, eta 1997an animazioko Goya Saria irabazi zuen.

Gaur egun

Begoña Vicario Euskal Herriko animazioko film laburren zuzendari berritzaileenetako bat da. 1988tik[2], irakasle dihardu EHUko Arte Ederren fakultatean, eta bere tailerra animazio esperimentalaren alorreko artista gazteen harrobia da.[3] Gainera, artikulu andana bat idatzi du, eta hainbat jardunalditan parte hartu du.[4] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 10 ekarpen bildu dira. [5]

Larrabetzun bizi da.

Obra

  • Nikaraguako emakume nekazari kafe-biltzaileen gaineko dokumentala (1987-88), U-matic formatuan
  • Gorbea: parque natural? dokumentala (1988), U-matic formatuan
  • Zureganako grina bideoaren produkzioa (1991), U-matic formatuan
  • Geroztik ere 1(993), 35 mm (animazioa)
  • Hara-Hona (1994), 36 mm (animazioa)
  • Zureganako grina, (1996), 35 mm (animazioa)
  • Pregunta por mí (1996), 35 mm (animazioa)
  • Haragia (1999), 35 mm (animazioa)
  • Un dia en el circo (2000), Betacam digital (animazioa)
  • Jane: Tarzán no era tan guay (2016), DCP (animazioa)
  • Areka (2017, Atxur Animazio Taldearekin), 4K (animazioa)

Sariak

  • Epaimahaiaren aipamen berezia Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian (1996), Pregunta por mí film laburrarekin.
  • Goya saria animazioko film labur onenari (1997), Pregunta por mí film laburrarekin.
  • Efektu berezi onenen saria Madrileko Zinema Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdian (1997), Zureganako grina film laburrarekin.
  • Bigarren saria Ciutat de Badalona Zinemaldian (1997), Zureganako grina film laburrarekin.
  • Efektu berezi onenen saria Alcalá de Henareseko Zinemaldian (1999), Haragia film laburrarekin.
  • Telson Saria efektu berezi onenei Madrileko Zinema Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdian (1999), Haragia film laburrarekin.
  • Bigarren saria Madrileko Zinema Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdian, Haragia film laburrarekin.
  • Euskal Zinemaren Sari Nagusia Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian (1999), Haragia film laburrarekin.
  • Lehen saria Vitoria-Gasteizeko Bideo Jaialdiko kategoria esperimentalean (2000), Haragia film laburrarekin
  • Simone de Beauvoir kolektiboaren Andrea Saria zinemagintzan egindako ibilbideagatik, Emakumeak eta Zinema jardunaldiaren barruan (2000)
  • Epaimahaiaren aipamen berezia Kanarietako Bideoaren eta Multimediaren Nazioarteko IX. Jaialdian (2000), Haragia film laburrarekin.

Erreferentziak

  1. «Elkarrizketa Begoña Vicario» Zart Produkzioak (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  2. Pertsona ospetsuak: Begoña Vicario. (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  3. Fernandez de Arroyabe, Ainhoa et al.. [https://www.jakin.eus/show/696ce3127e82090b2d3be5eb5b3aa41fce6dc54b Euskal Herriko animazio esperimentalaren bidezidorrak: Begoña Vicario, Isabel Herguera eta Izibene Oñederra. ] (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  4. Begoña Vicario Calvo. (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  5. Begoña Vicarioren produkzioa Inguma datu-basearen arabera.