Mesias: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Samuel e david.jpg|thumb|200 px|Samuel David gantzutzen; [[Dura-Europos|Dura Europos]], [[Siria]]]]
[[Fitxategi:Samuel e david.jpg|thumb|200 px|Samuel David gantzutzen; [[Dura-Europos|Dura Europos]], [[Siria]]]]
SALUDOOOS!!!!!!

'''Mesias''', '''Gantzutua''' edo '''Kristo''' erlijio abrahamikoetan Jainkoaren espirituz beteriko gizona da. Historian zehar, erlijio-adar zenbaitetan, gizon asko kontsideratu izan dira mesias. Orokorrean, Jainkoak hautatutako bidaliari, gizateriara bakea ekarri eta Jainkoaren Erresuma berrezarriko duenari, esleitzen zaio titulu hau.
'''Mesias''', '''Gantzutua''' edo '''Kristo''' erlijio abrahamikoetan Jainkoaren espirituz beteriko gizona da. Historian zehar, erlijio-adar zenbaitetan, gizon asko kontsideratu izan dira mesias. Orokorrean, Jainkoak hautatutako bidaliari, gizateriara bakea ekarri eta Jainkoaren Erresuma berrezarriko duenari, esleitzen zaio titulu hau.



14:21, 27 apirila 2018ko berrikusketa

Samuel David gantzutzen; Dura Europos, Siria

SALUDOOOS!!!!!! Mesias, Gantzutua edo Kristo erlijio abrahamikoetan Jainkoaren espirituz beteriko gizona da. Historian zehar, erlijio-adar zenbaitetan, gizon asko kontsideratu izan dira mesias. Orokorrean, Jainkoak hautatutako bidaliari, gizateriara bakea ekarri eta Jainkoaren Erresuma berrezarriko duenari, esleitzen zaio titulu hau.

Etimologia

Mesias hitza hebreeratik dator (mashíaj), eta "gantzutu" esanahi du. Juduak atzerritarren eskuetatik askatuko zituen eta Israelen urrezko aroa ezarriko zuen Daviden leinuko errege bati egiten zion erreferentzia. Horrela deitzen zitzaion errege aldarrikatzen zirenei olioz gantzutzeko ohitura zegoelako. Grekozko termino baliokideak ere (khristós) "gantzutu" esan nahi du. Termino grekoa oso erabilia da Septuagintan eta Itun Berrian, eta hortik Kristo hitza sortu da, eta kristauek behin betiko mesias kontsideratzen duten Jesus izenari lotuta, Jesukristo izena sortu da.

Maria eta Jesus; miniatura persiarra

Judaismoa

Judaismoaren barnean, Mesiasengan sinestea Toraren edo Jainkoaren Legearen bidez egindako Jainkoaren errebelazioan oinarritu zen. Mesiasen doktrina ez da ikasketa-gai garrantzitsua izan, ez delako judaismoaren ardatz nagusia. Eskatologia juduaren arabera, Mesiasen etorrera gertaera-multzo jakin batekin batera gertatuko da; besteak beste, judu guztiak Agindutako Lurraldera itzultzea.

Kristautasuna

Bibliak Mesiasen alderdi zenbaiti egiten die erreferentzia; errege, gobernari eta berritzaile da, baita sufritzen duen mirabea ere. Honek Mesias nolakoa izan beharko lukeen gaiaren aurrean, hainbat jarrera sorrarazi ditu.

Kristauek Jesus Nazaretekoari deitzen diote Mesias, eta Kristo izena ematen diote, hebreerako mesiasen itzulpena. Toraren arabera, Mesiasen etorreraren promesa Abrahamen, Isaaken eta Jakoben ondorengo guztietara hedatzen da. Jakobengandik sortu ziren Israelgo 12 tribuak. Tradizio kristauaren arabera, Israeli egindako promesa gizaki guztiei egina bezala ulertu behar litzateke. Hori dela eta, Jesus izango litzateke Mesias, eta gizateria osoaren erredentorea.

Jehovaren Lekukoentzat mesiasen ikusmoldea gainerako korronte kristauen antzekoa da, eta garrantzi handia du haientzat Jesusen Bigarren Etorrerak. Hala ere, Hirutasun Santuaren doktrina ez da kontuan hartzen, mesiasek ez du, beraz, izaera jainkotiarra; Jehovaren bitartekoa da.

Islama

Islamaren arabera, Jesus Nazaretekoak (Īsā edo Isa), Mahdik edo "jainkoak gidaturiko ongiak", justiziaren aro berri bat inauguratuko du.

Islamaren gehiengo batentzat, Mahdi Azken Denboretan jaioko da; ez da, beraz, existitu den pertsona zehatz gisa hartzen. Mahdik txiroekin harreman berezia izango duela esaten da. Talde askotan Mesias eta Mahdi terminoak nahasian dabiltza.

Kanpo-loturak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mesias