Gorputz kailukara: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa: 2. lerroa:

== Egitura ==
== Egitura ==
Gorputz kailukara, albotik  ikusita, arku bat bezala agertzen den egitura da, konkaboa (ahurra) izanik behealdetik ikusita. 7 zentrimetro inguruko luzeera dauka, aurretik atzera; eta  200 milioi axoiez osatuta dago.

Egitura bakarra kontsideratzen dugun arren, hainbat atal dituela kontuan izan behar dugu. Zehazki, 4 atal bereizi izan dira historian zehar gorputz kailukaran.
Egitura bakarra kontsideratzen dugun arren, hainbat atal dituela kontuan izan behar dugu. Zehazki, 4 atal bereizi izan dira historian zehar gorputz kailukaran.

* Rostrum (mokoa): Egiturarik rostralena da. Lamina terminalean hasten da eta kiasma optikoarekin lotuta dago
* Truncus (Gorputza)
* Truncus (Gorputza)
* Rostrum (mokoa)
* Genu (belauna)
* Genu (belauna)
* Splenium.
* Splenium.

=== Sexu dimorfismoa ===
=== [[Sexu dimorfismo|Sexu dimorfismoa]] ===
XX. mendean zehar gorputz kailukarak bi sexuetan tamaina desberdina daukan eztabaida mantendu zen, teknika desberdinekin hamaika ikerketa eta neurketa egin zirelarik. 90eko hamarkadako ikerketa batek sexu arteko desberdintasunak benetakoak, baina guztiz zehaztu gabeak zirela erakutsi zuen, oraindik ezer argi utzi gabe.

15:26, 27 apirila 2018ko berrikusketa

Giza gorputzeko gai zuriko egiturarik handiena da; nerbio-zuntzen sorta handi bat da, beraz. Garuneko bi hemisferioen arteko komunikazioa ezartzen du, bi hemisferio horiek aldi berean eta era koordinatu eta osagarrian lan egitea ahalbidetuz. Garunean aurkitzen da, hemisferio arteko arrailduran, hain zuzen.

Gorputz kailukararen irudia, ebaketa sagitalean.

Egitura

Gorputz kailukara, albotik ikusita, arku bat bezala agertzen den egitura da, konkaboa (ahurra) izanik behealdetik ikusita. 7 zentrimetro inguruko luzeera dauka, aurretik atzera; eta  200 milioi axoiez osatuta dago.

Egitura bakarra kontsideratzen dugun arren, hainbat atal dituela kontuan izan behar dugu. Zehazki, 4 atal bereizi izan dira historian zehar gorputz kailukaran.

  • Rostrum (mokoa): Egiturarik rostralena da. Lamina terminalean hasten da eta kiasma optikoarekin lotuta dago
  • Truncus (Gorputza)
  • Genu (belauna)
  • Splenium.

Sexu dimorfismoa

XX. mendean zehar gorputz kailukarak bi sexuetan tamaina desberdina daukan eztabaida mantendu zen, teknika desberdinekin hamaika ikerketa eta neurketa egin zirelarik. 90eko hamarkadako ikerketa batek sexu arteko desberdintasunak benetakoak, baina guztiz zehaztu gabeak zirela erakutsi zuen, oraindik ezer argi utzi gabe.

Azkeneko ikerketek, berriz,  aurrerapen nabarmenak ekarri dituzte: sagitalki erdialdean kokatzen den gorputz kailukararen eremua emakumeetan proportzionalki (garunaren tamaina osoarekin alderatuz) handiagoa dela ikusi da. Gainera, teknika aurreratuei esker (algoritmoak, erresonantzia magnetiko bereziak, eta abar), aldaketa garrantzitsuenak morfologian eta mikroegituran ematen direla ikusi da.

Funtzioa

Gorputz kailukararen funtzio nagusia informazioa hemisferio batetik bestera bideratzea da. Horrela, funtzio desberdina daukaten bi hemisferio horiek era koordinatu eta bateratuan lan egitea ahalbidetzen du; gizakia gai egiteko den prozesu konplexuak emaitzatzat lortuz.

Era berean, ikasketarekin eta lesioekin ere erlaziona dezakegu egitura hau. Informazioaren prozesamendua eta garuneko nukleo desberdinen arteko konexioa ahalbidetzen dituenez, ikasketa-prozesuetan ezinbestekoa da. Bestalde, hemisferio bat kaltetzen bada, hemisferio osasuntsuak, gorputz kailukararen bidez, kaltetuaren funtzioak bete ditzake.

Azkenik, zenbait ikerketek gorputz kailukarak ikusmenean izan dezakeen eragina agerian utzi dute: begien mugimenduetan eragiten du hain zuzen ere, egitura honen bidez informazioa bidaltzen baita begietako muskuluetara, bi begien mugimendua koordinatuz.

Patologiak

Lotura hori eteten denean edo agenesia dagoenean (Gorputz kailukara faltatzea), ezin daiteke bi hemisferioen arteko komunikaziorik lortu eta arazo neuropsikologikoak ikusten dira, garunak zatitua balego bezala egiten baitu lan, bi garun baleude bezala eta batek jasotzen duen informazioa ez baita bestera pasatzen.

Horretaz gain, ikertzaileek frogatu dutenez:

  • Paziente horiek euren eskuineko aldean ikusten zituzten hitzak ahoskatzeko gai ziren zeren hizkuntzaren eremuak dauzkan ezkerreko hemisferioak prozesatzen baitzuen informazioa.
  • Baina ez ziren gai euren ezkerreko aldean ikusten zituzten hitzak ahoskatzeko.
  • Era berean, eskuineko eskuarekin zerbait ezaguna ukitzen bazuten, zer zen esateko gai ziren.
  • Baina ezkerreko eskuarekin ukituz gero, ezin zuten esan zer zen.
  • Kasu larrienetan, hemisferio batek bere alderdiko gorputz atal batzuk ukatu egiten ditu. Adibidez, eskuineko eskuarekin eskuineko aldeko bizarra moztuko luke, baina ezkerreko aldekoa, ordea, ez luke moztuko.

Bestelakoak

Pertsona bakoitzaren ohiturek eta ezaugarriek gorputz kailukararen tamainan eragin dezaketela agerian utzi dute zenbait ikerketek: musikariek (hezkuntza eta trebezia musikalak garuneko ata lhonetako plastizitatea handitzen du), ezkertiek eta bi eskuak trebetasunez erabiltzen dituztenek gorputz kailukara handiagoa daukatela ikusi da. Bestalde, egitura honen tamainaren handitzea hitz-oroimenarekin eta gaitasun semantikoarekin ere erlazionatu da; izan ere, dislexia pairatzen duten umeetan gutxiago garatutako gorputz kailukara aurkitu da, beren adineko mintzaira-arazorik ez daukaten umeekin alderatuz.

Bibliografia

Erreferenztiak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gorputz kailukara Aldatu lotura Wikidatan