Golf: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Zuzenketak
Assar (eztabaida | ekarpenak)
40. lerroa: 40. lerroa:
== Pareak ==
== Pareak ==
Golf zelaietan hiru, lau eta bost kolpetan egin beharreko zuloak daude, hurrenez hurren "pare hiru", "pare lau" eta "pare bost" izendatzen direnak. Parea kalearen luzeraren arabera zehazten da:
Golf zelaietan hiru, lau eta bost kolpetan egin beharreko zuloak daude, hurrenez hurren "pare hiru", "pare lau" eta "pare bost" izendatzen direnak. Parea kalearen luzeraren arabera zehazten da:
*Pare 3: 91 eta 224 metro artekoak, 100 eta 250 yarda artean.
*Pare 3: 91 eta 224 metro artekoak (100 eta 250 [[yarda]] artekoak).
*Pare 4: 225 eta 434 metro artekoak, 251 eta 475 yardas artean.
*Pare 4: 225 eta 434 metro artekoak (251 eta 475 yarda artekoak).
*Pare 5: 435 eta 630 metro artekoak, 476 eta 690 yardas artean.
*Pare 5: 435 eta 630 metro artekoak (476 eta 690 yarda artekoa).

Zuloa pare hirukoa bada, normalean berdegunera kolpe batekin heldu behar da; aldiz, pare lau eta bostekoa bada, pilota indarrez jaurti beharko da bat edo bi aldiz gehiago. Gutxienez jokalari batek, zelaiak markatzen dituen pareek besteko kolpetan sartu behar du pilota. Parea hobetu eta zuloa osatzeko kolpe bat gutxiago egiten bada, birdie bat (ingelesetik, "txoritxoa") egiten dela esaten da; bi kolpe gutxiago behar izan badira, eagle bat (ingelesez, "arrano"), eta hiru badira, albatros bat. Zuloa osatzeko pareak markatzen duen kopurua baino kolpe gehiago erabiltzen bada, berriz, bogey bat egiten da.

10:53, 20 maiatza 2018ko berrikusketa

Tiger Woods jokoan.

Golfa edo kali jokoa pilota txiki bati ahalik eta kolpe gutxien emanez hainbat zuloko zirkuitua osatzean datzan kirola da. Kirol honetako jokalariei golfari deritze.

Historia

Joko honen lehenengo berria XV. mendekoa da, Edinburghen (Eskozia) egindako partida batena. Eskozian artzainek harri borobilak kolpatzen zituzten makila batez helmuga batera heldu arte. Geroxeago arauak markatuz joan ziren.

Hasieran golfak estatus sozial eta ekonomiko ezberdineko jendea elkarrekin jolasteak lortu zuen. Idatziz jasotako lehenengo partidan Galeseko Printzipea eta John Paterson zapataria izan ziren, 1682 urtean izan zen.

1744an Eskozian lehenengo jokalarien elkartea sortu zen, eta 1745an Erresuma Batuan lehenengo golf araudia sortu zen. XVIII. mendean zehar lehenengo elkarteak sortu ziren: Edinburgh Golfers (1744) eta St. Andrews Society of Golfers (1754)

Zelaia

Golfa aire librean eta soropil gainean praktikatzen da. Beste hainbeste kirol ez bezala, golfak ez du jokalekuaren azalera estandarrik. Golf zelaiak azalera zabal eta 9tik 18ra bitarteko ibilbidez osatua dago. Ibilbide bakoitzaren amaieran pilota sartu behar dugun zuloa aurki daiteke. Jokalariak ahalik eta kolpe gutxienekin sartu beharko du pilota zuloan. Orokorrean, zuloaren izena bere ibilbidearen ordenaren arabera hartzen du. Beraz, lehenengo zuloa, bigarren zuloa, hirugarren zuloa eta abar. Batzuetan, golf zelaietako zuloak izen komertzial, pertsonen omenean edo zulo beraren ezaugarriengatik (zailtasuna, diseinua, ondoko loreen izenengatik) izendatzen dira.

Zelaiak orokorrean bi kategoria nagusitan banatzen dira:

  • Zelai profesionala: U.S.G.A.ren (United States Golf Association) araberakoa. 18 zuloen arteko ibilbideek irteeratik hasita 7000 yarda (6.400,80 metro) neurtu behar dute gutxienez.
  • Zelai turistikoa: 7.000 yarda baino gutxiagokoak, hau da, 6.400,80 metro baino gutxiagokoak.

Irteerak

Lehengo zuloa hasteko, jokalariak gune txiki, horizontal eta belar laburreko batean, tee gunea izenekoan (ingelesezko tee box hitzetik) jartzen dira. Kolpe txarra emanez gero, errepikatu egin daiteke. Zenbait zelaitako irteera kolore ezberdinetako burdina barra batekin markatzen da, jokoa adinaren eta generoaren arabera ordenatzeko. Adibidez, barra gorria emakume eta umeentzat erabiltzen da eta horia gizonezkoentzat. Barra gorria horia baino zulotik hurbilago dago. Irizpide hori ez da zelai guztietan betetzen.

Lehen irteeran, tee deritzon euskarria tee gunean kokatzen da eta gainean pilota jartzen da. Teeari esker, pilota lurretik altuagoa dago eta lehen kolpea eraginkorragoa izatea lortzen da.

Kalea

Irteeratik zuloraino dagoen espazioak, kaleak, bi azalera mota izan ditzake:

  • Zelaia: Belarra ongi moztutako zonaldea eta jokalariek erraztasunez kolpatzeko aukera duten lekua.
  • Sasitza: Belar altuagoa duen gunea, kolpea zailtzen duena.

Jokalariak normalean zelaitik ibiltzen saiatzen dira.

Bestetik, kaleen alboetan bestelako oztopoak egon daitezke, esaterako hareaz eta belarrez betetako zuloak (bunker izenekoak) eta urez sortutakoak urmaelak. Zuhaitzak eta harriak ere bihur daitezke oztopo natural.

Berdegunea

Zuloa berdegunean dago kokaturik. Zonalde horretan belarra oso ongi moztuta dago eta zorua ia erabat lau mantenduko da, baina ondulazio batzuk izango ditu pilotaren ibilbide zuzena aldatzeko eta modu honetan jokoa zailtzeko. Zuloaren posizioa bandera batekin markatuta dago.

Jokalariek lurrean sortutako edozein kalte konpondu behar dute eta horretarako tresna berezi bat erabiltzen dute.

Pareak

Golf zelaietan hiru, lau eta bost kolpetan egin beharreko zuloak daude, hurrenez hurren "pare hiru", "pare lau" eta "pare bost" izendatzen direnak. Parea kalearen luzeraren arabera zehazten da:

  • Pare 3: 91 eta 224 metro artekoak (100 eta 250 yarda artekoak).
  • Pare 4: 225 eta 434 metro artekoak (251 eta 475 yarda artekoak).
  • Pare 5: 435 eta 630 metro artekoak (476 eta 690 yarda artekoa).

Zuloa pare hirukoa bada, normalean berdegunera kolpe batekin heldu behar da; aldiz, pare lau eta bostekoa bada, pilota indarrez jaurti beharko da bat edo bi aldiz gehiago. Gutxienez jokalari batek, zelaiak markatzen dituen pareek besteko kolpetan sartu behar du pilota. Parea hobetu eta zuloa osatzeko kolpe bat gutxiago egiten bada, birdie bat (ingelesetik, "txoritxoa") egiten dela esaten da; bi kolpe gutxiago behar izan badira, eagle bat (ingelesez, "arrano"), eta hiru badira, albatros bat. Zuloa osatzeko pareak markatzen duen kopurua baino kolpe gehiago erabiltzen bada, berriz, bogey bat egiten da.

Jokalariak pilota kolpe bakar batean sartzen badu zulora, zuloa batean egin duela esaten da.

Txapelketa nagusiak

Zaharrenetik berrienera, honakoak dira munduko lau txapelketa nagusiak:

Golfari ezagunak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Golf Aldatu lotura Wikidatan