«Langabezia»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
129 bytes added ,  Duela 2 urte
ez dago edizio laburpenik
t (robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}})
=== Teoria marxista ===
Langabeziaren gaineko teoria [[marxismo|marxistak]], ekonomiaren egiturazko faktoreak aztertu ondoren, [[kapitalismo|sistema kapitalista]] bera egiten du langabeziaren eragile. Marxisten iritziz, enplegu-mailak [[mozkin]]ei loturik daudelarik, [[merkatu]]ek eta ekonomia-politikak garrantzi handiagoa ematen diete mozkinei denentzako lana izateari baino. [[Kapitalismo]]an, oro har, [[inbertsio]]ak baldintzatzen du [[enplegu]]a, eta, era berean, itxaroten den mozkinen tasak baldintzatzen du inbertsioa. Hala, kapitalistek [[soldata]]k kontrolatu behar dituzte, mozkinen tasa behera ez etortzeko.
[[Fitxategi:997-Langabezia Europako Batasunean 2016an.svg|thumb|Langabezia [[Europar Batasuna|Europar Batasunean]] ([[2016]]).]]
 
Langabezia da, marxisten iritziz, soldatak kontrolatzeko tresnetariko bat, zeren nahiz eta [[eskari agregatu]]ari kalte egin, lanaren kostuak gutxitu eta langileen esplotazioa handitzeko bidea baita. Horregatik, marxistentzat, sistema kapitalistak berezkoa du langabezia, [[langile-klase]]aren negoziatzeko ahalmena ahulduz, klasea bera bananduz eta gehiago esplotatuz, kapitala dutenei mozkin gehiago ateratzeko komeni zaie-eta.
 
== Langabeziaren ondorioak ==
[[2015]]eko urtarrilarren 6an argitaratu zenez, langabezia tasa handitzeak suizidioak handitzea ekartzen zuela frogatu zuen ikerketa batek, [[Frantzia]]n<ref>Iker Aranburu, [http://www.berria.eus/paperekoa/1736/011/001/2015-01-07/langabeziatik_suizidiora.htm
], ''Berria'', 2015-01-07</ref>.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
174

edits

Nabigazio menua

Tresna pertsonalak

Izen-tarteak

Aldaerak