Mesopotamia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa: 5. lerroa:
[[K. a. XXIV. mendea|K. a. XXIV. mende]] ingurutik aurrera, [[Sumer|sumertar herriek]] Behe Mesopotamiako padurak drainatu, dikeak, hormak eta ubideak eraiki eta lurra lantzeari ekin zioten. Nekazaritzaren aurrerakada handia izan zen eta, ondorioz, hiri-estatu independienteak sortzen hasi ziren, batzuetan elkarren lehian: [[Ur (hiria)|Ur]], [[Uruk]], [[Lagash]] eta [[Eridu]], besteak beste. [[K. a. XXIII. mendea|K. a. XXIII. mendetik]] aitzina, zibilizazio aberatsak garatu ziren: [[Sumer]], [[Akadiar Inperioa|Akad]], [[Babiloniar Inperioa|Babilonia]] eta [[Asiria]].
[[K. a. XXIV. mendea|K. a. XXIV. mende]] ingurutik aurrera, [[Sumer|sumertar herriek]] Behe Mesopotamiako padurak drainatu, dikeak, hormak eta ubideak eraiki eta lurra lantzeari ekin zioten. Nekazaritzaren aurrerakada handia izan zen eta, ondorioz, hiri-estatu independienteak sortzen hasi ziren, batzuetan elkarren lehian: [[Ur (hiria)|Ur]], [[Uruk]], [[Lagash]] eta [[Eridu]], besteak beste. [[K. a. XXIII. mendea|K. a. XXIII. mendetik]] aitzina, zibilizazio aberatsak garatu ziren: [[Sumer]], [[Akadiar Inperioa|Akad]], [[Babiloniar Inperioa|Babilonia]] eta [[Asiria]].


Sumertarrak izan ziren lehenengo agintariak, zibilizazio bakezale eta langilea eratu zutenak. Agintarien artean, [[Gudea]], [[Lagash]]eko erregea da nabarmentzekoa. [[K. a. 2300]] aldean, [[akadtar]]rek, [[Sargon Akadekoa|Sargon]] buru zutela, sumertarren hiriak indarrez hartu eta [[Akadtar Inperioa]] sortu zuen. Ondoren, [[Babilonia (hiria)|Babilonia]] bihurtu zen hiri nagusi, [[Hammurabi]]ren erregealdian loraldi handia lortu zuena ekonomian eta kulturan. [[K. a. VII. mende]] erdialdean, [[asiria]]rrek hartu zuten mendean eskualde osoa, [[Asurbanipal]] erregearen agindupean. Azkenik, [[K. a. VI. mendea]]n [[Akemenestar Inperioa|persiarrek]] konkistatu zuten Mesopotamia.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.hiru.eus/eu/historia/mesopotamia| izenburua=Mesopotamia |sartze-data=2018-5-24 |argitaletxea=hiru.eus}}</ref>
Sumertarrak izan ziren lehenengo agintariak, zibilizazio bakezale eta langilea eratu zutenak. Agintarien artean, [[Gudea]], [[Lagash]]eko erregea da nabarmentzekoa. [[K. a. 2300]] aldean, [[akadtar]]rek, [[Sargon Akadekoa|Sargon]] buru zutela, sumertarren hiriak indarrez hartu eta [[Akadtar Inperioa]] sortu zuten. Ondoren, [[Babilonia (hiria)|Babilonia]] bihurtu zen hiri nagusi, [[Hammurabi]]ren erregealdian loraldi handia lortu zuena ekonomian eta kulturan. [[K. a. VII. mende]] erdialdean, [[asiria]]rrek hartu zuten mendean eskualde osoa, [[Asurbanipal]] erregearen agindupean. Azkenik, [[K. a. VI. mendea]]n [[Akemenestar Inperioa|persiarrek]] konkistatu zuten Mesopotamia.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.hiru.eus/eu/historia/mesopotamia| izenburua=Mesopotamia |sartze-data=2018-5-24 |argitaletxea=hiru.eus}}</ref>


== Geografia ==
== Geografia ==
[[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaien arteko arroak ia osorik hartzen dituen lur eremuari esaten zaio Mesopotamia, eta duen tankeragatik [[Ilgora Emankorra]] izenaz ere ezaguna den eskualde zabaleko gune nagusia da. Muga natural ongi zehazturik gabeko lurraldea da; berezko muga argi bakarra hegoaldean du, [[Arabiako basamortua]] baitago han. Ekialdean eta iparraldean [[Elam]], [[Zagros]] mendia eta [[Armenia]] ditu; mendebaldeko muga, berriz, benetako basamortuz baino estepaz osaturiko lurralde batek egiten du, baina muga horrek sekula ez du eten Mesopotamiaren eta [[Siria]]ren, eta Sirian zehar, [[Palestina]] eta [[Mediterraneo]] inguruko lurren arteko harremana.
[[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaien arteko arroak ia osorik hartzen dituen lur eremuari esaten zaio Mesopotamia, eta duen tankeragatik [[Ilgora Emankorra]] izenaz ere ezaguna den eskualde zabaleko gune nagusia da. Muga natural ongi zehazturik gabeko lurraldea da; berezko muga argi bakarra hegoaldean du, [[Arabiako basamortua]] baitago han. Ekialdean eta iparraldean [[Elam]], [[Zagros]] mendia eta [[Armenia]] ditu; mendebaldeko muga, berriz, benetako basamortuz baino estepaz osaturiko lurralde batek egiten du, baina muga horrek sekula ez du eten Mesopotamiaren eta [[Siria]]ren, eta Sirian zehar, [[Palestina]] eta [[Mediterraneo]] inguruko lurren arteko harremana.


[[Mesopotamia Garaia]] eta [[Mesopotamia Beherea]] bereizten dira. Mesopotamia Garaiak eskualdearen iparraldea hartzen du, Eufrates eta Tigris ibaien iturburuetatik [[Bagdad]] hiriraino. Muino eta ordokiz osaturik dago eta, urtaro euriei esker, lurra nahiko emankorra da. Lehenbiziko biztanleek, lurra lantzeaz gain, hurbileko mendietako zura, harria eta metalak erabili zituzten. Mesopotamia Behereak ibaien behealdea hartzen du, Bagdadetik [[Persiar golko]]raino; oso eskualde laua da. Bertan, zingira zabalak eta ordoki agorrak tartekatzen dira. Hori dela eta, ibaien bazterretan eraiki zituzten hiriak, eta lurra ureztatzeko sistemak sortu behar izan zituzten. Natura baliabide urriak zeudenez, merkataritzak garrantzi handia hartu zuen.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.mesopotamia.co.uk/geography/home_set.html| izenburua=Mesopotamia |sartze-data=2018-5-24 |argitaletxea= mesopotamia.co.uk}}</ref>
Bi eskualde nagusi bereizten dira:<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.mesopotamia.co.uk/geography/home_set.html| izenburua=Mesopotamia |sartze-data=2018-5-24 |argitaletxea= mesopotamia.co.uk}}</ref>
* Iparraldean [[Mesopotamia Garaia]] dago, Eufrates eta Tigris ibaien iturburuetatik [[Bagdad]] hiriraino. Muino eta ordokiz osaturik dago eta, urtaro euriei esker, lurra nahiko emankorra zen Antzinatean. Lehenbiziko biztanleek, lurra lantzeaz gain, hurbileko mendietako zura, harria eta metalak erabili zituzten. Bertan zeuden [[Assur]], [[Nimrud]], [[Ninive]] eta [[Dur Sharrukin]], [[Asiria]]ko hiriburuak.

* Hegoaldean [[Mesopotamia Beherea]] dago, ibaien behealdea hartzen duena, Bagdadetik [[Persiar golko]]raino. Oso lautada alubial handia da, eta bertan zingira zabalak eta ordoki agorrak tartekatzen dira. Hiriak ibaien bazterretan eraiki, eta lurra ureztatzeko sistemak sortu zituzten. Natura baliabide urriak zeudenez, merkataritzak garrantzi handia izan zuen. [[Ur (hiria)|Ur]], [[Babilonia (hiria)|Babilonia]], [[Borsippa]], [[Sippar]], [[Kish]], [[Nippur]], [[Uruk]], [[Larsa]] eta [[Lagash]] izan ziren Mesopotamia Behereko hiri nagusiak. [[Eridu]], eskualdeko porturik garrantzitsuena izandakoa, itsasertzetik 210 kilometrora dago gaur egun.


== Historia ==
== Historia ==

12:24, 26 maiatza 2018ko berrikusketa

Mesopotamiako mapa.

Mesopotamia (antzinako grezieraz: Μεσοποταμία, “bi ibaien artean”; arabieraz: الرافدين, bilād al-rāfidayn; persieraz: Miyanrudan, “ibaien arteko lurraldea”; asirieraz: ܒܝܬ ܢܗܪܝܢ, beth nahrin, “bi ibaien artekoa”)[1][2] mendebaldeko Asiako antzinako lurraldea da, Tigris eta Eufrates ibaien artean kokatua, egungo Irak, Kuwait, Saudi Arabiako iparraldea, Siriako ekialdea, Turkiako hego-ekialdea eta Irango hego-mendebaldea hartzen dituena.[3] Mesopotamia Garaiak eta Mesopotamia Behereak osatzen dute.

K. a. XXIV. mende ingurutik aurrera, sumertar herriek Behe Mesopotamiako padurak drainatu, dikeak, hormak eta ubideak eraiki eta lurra lantzeari ekin zioten. Nekazaritzaren aurrerakada handia izan zen eta, ondorioz, hiri-estatu independienteak sortzen hasi ziren, batzuetan elkarren lehian: Ur, Uruk, Lagash eta Eridu, besteak beste. K. a. XXIII. mendetik aitzina, zibilizazio aberatsak garatu ziren: Sumer, Akad, Babilonia eta Asiria.

Sumertarrak izan ziren lehenengo agintariak, zibilizazio bakezale eta langilea eratu zutenak. Agintarien artean, Gudea, Lagasheko erregea da nabarmentzekoa. K. a. 2300 aldean, akadtarrek, Sargon buru zutela, sumertarren hiriak indarrez hartu eta Akadtar Inperioa sortu zuten. Ondoren, Babilonia bihurtu zen hiri nagusi, Hammurabiren erregealdian loraldi handia lortu zuena ekonomian eta kulturan. K. a. VII. mende erdialdean, asiriarrek hartu zuten mendean eskualde osoa, Asurbanipal erregearen agindupean. Azkenik, K. a. VI. mendean persiarrek konkistatu zuten Mesopotamia.[4]

Geografia

Tigris eta Eufrates ibaien arteko arroak ia osorik hartzen dituen lur eremuari esaten zaio Mesopotamia, eta duen tankeragatik Ilgora Emankorra izenaz ere ezaguna den eskualde zabaleko gune nagusia da. Muga natural ongi zehazturik gabeko lurraldea da; berezko muga argi bakarra hegoaldean du, Arabiako basamortua baitago han. Ekialdean eta iparraldean Elam, Zagros mendia eta Armenia ditu; mendebaldeko muga, berriz, benetako basamortuz baino estepaz osaturiko lurralde batek egiten du, baina muga horrek sekula ez du eten Mesopotamiaren eta Siriaren, eta Sirian zehar, Palestina eta Mediterraneo inguruko lurren arteko harremana.

Bi eskualde nagusi bereizten dira:[5]

  • Iparraldean Mesopotamia Garaia dago, Eufrates eta Tigris ibaien iturburuetatik Bagdad hiriraino. Muino eta ordokiz osaturik dago eta, urtaro euriei esker, lurra nahiko emankorra zen Antzinatean. Lehenbiziko biztanleek, lurra lantzeaz gain, hurbileko mendietako zura, harria eta metalak erabili zituzten. Bertan zeuden Assur, Nimrud, Ninive eta Dur Sharrukin, Asiriako hiriburuak.
  • Hegoaldean Mesopotamia Beherea dago, ibaien behealdea hartzen duena, Bagdadetik Persiar golkoraino. Oso lautada alubial handia da, eta bertan zingira zabalak eta ordoki agorrak tartekatzen dira. Hiriak ibaien bazterretan eraiki, eta lurra ureztatzeko sistemak sortu zituzten. Natura baliabide urriak zeudenez, merkataritzak garrantzi handia izan zuen. Ur, Babilonia, Borsippa, Sippar, Kish, Nippur, Uruk, Larsa eta Lagash izan ziren Mesopotamia Behereko hiri nagusiak. Eridu, eskualdeko porturik garrantzitsuena izandakoa, itsasertzetik 210 kilometrora dago gaur egun.

Historia

Hirien sorrera

K. a. 6. milurtekoaren eta 3.500. urtearen artean, nekazaritza kultura eratu zen Persiar golkoan eta handik Mesopotamia guztira zabaldu zen gero; kultura haren zabalkundearekin batera biztanleria asko handitu zen. K. a. 4. milurtekoaren erdialdeko aztarnek erakusten dutenez, ordurako bizileku mota berriak eratzen hasiak ziren, eta sortzen hasita zeuden lehenbiziko hiriguneak. Hiriak arrazoi desberdinen ondorioz sortu ziren, ordea, lekuaren arabera.

Bestalde, hiriak sortzearekin batera edo horren ondorioz, garrantzi handiko aurrerapen ekonomiko eta teknikoak gertatu ziren; orduan hasi ziren erabiltzen goldea, lur eremu handien ureztatze sistematikoko teknikak, gurpila, buztingintzako tornua, metalurgia, neurriak eta pisuak, eta lehenbiziko dirua. Era berean, hiriekin batera agertu ziren Mesopotamian izpiritu eta kultura aurrerapen aipagarriak, bereziki idazketa eta adierazpen politikoaren artea. Orduan eraiki ziren, orobat, lehenengo tenpluak. Arkeologia aztarnek erakusten dutenez, K. a. 3. milurtekoaren amaieran, tenplu zentral bat edo tenplu multzo bat zuten zenbait sumeriar hirik, tenplu bakoitzak aginpide ekonomiko jakina zuela.

Uruk eman du Mesopotamiako hiriei buruzko berri gehien. Bertan agertu ziren, garai hartan, arkitektura monumentala, zigilu zilindrikoa eta kontularitzarako tresnak; ekonomia berriaren eta eskualdean gertatzen ari zen bizi baldintzen aldaketa handiaren irudi dira ezaugarri horiek. Uruk da, esan bezala, aztarnei dagokienez garrantzi gehien izan duen hiria, baina baziren hura bezain hiri aurreratuak, edo hura baino are aurreratuagoak, Kish besteak beste. K. a. 3. milurtekotik aurrerako erlijio gune aipagarriena, esaterako, Nippur izan zen. Hiri bakoitzak jainko zaindari bana zuen, eta tenplua zen zaindariaren egoitza. Ondasun materialei eta gizarte bizitzari dagokionez, tenplua zen hiriko osagai aipagarriena, hura baitzen lur gehienen eta abereen jabea. Tenpluaren eskoletan prestatzen zen idazlarien elitea eta, prestakuntza amaitu ondoren, tenpluaren administrazioaren arduradun jarduten zuten.

Brontze Aroa

Lehenbiziko herri nekazariak K. a. 6. milurtekoan kokatu ziren Mesopotamian, baina aurreneko estatu egiturak ez ziren handik bi mila urte arte eratu. K. a. 4. milurtekoaren erdian hasi ziren, beraz, estatu egiturak osatzen, harik eta hurrengo milurtekoaren hasieran aro dinastiko arkaikoa hasi zen arte (K. a. 2900-2334). Sargonek sorturiko Akadtar Inperioaren garaian (K. a. 2334-2193) kultura semita gailendu zitzaion sumeriarrari, eta aginpide politiko bakarraren mende bateratu zen lurraldea lehenengoz. Akadtar Inperioa desegin zenetik K. a. 3. milurtekoaren amaiera arte, Urko hirugarren dinastia nabarmendu zen Mesopotamiako politikaren historian, K. a. 2003 inguruan desagertu zen arte.

K. a. 3. milurtekotik 2. milurtekorako igaroaldian bi gertaera izan ziren aipatzekoak: Urko Hirugarren Inperioa desagertzea, batetik, eta Paleobabiloniar Inperioa sortzea, bestetik. K. a. 2000. urte inguruan, mendebaldeko amorrita herri nomadak zenbait hiri hartu zituen, Mari, Asur eta Babilonia besteak beste, eta hango agintari egon zen K. a. 1900. urteaz gero. Babilonia aski hiri txikia izan zen Hammurabiren garaia arte; hark bere agintepean bildu zituen Mesopotamiako lurralde guztiak, batasunak denbora gutxi iraun zuen arren. Bestalde, Asiria Sumeriaren mende egon zen bere historiako lehenengo milurtekoan, baina Urko hirugarren dinastia desegin zenean burujabetasuna eskuratu zuen.

Shamshi-Adad I.a amorrita egin zuten Asiriako errege K. a. 1814an, eta asiriarren eragina Mesopotamiako iparralde guztira zabaldu zen. Baina, Hammurabik aginpidea eskuratu zuenean, Babiloniak aurrea hartu zion Asiriari. Asiria gainbehera etorri zen ordutik aurrera, eta Mitanniren mende gelditu zen azkenean. K. a. 1595ean, Paleobabiloniar dinastia desegin zelarik, Mesopotamia agintaririk gabe gelditu zela baliatuta, Zagros mendietatik zetorren Kasitar dinastiak hartu zuen Mesopotamiako agintea eta beren nagusitasuna ezarri zuen Bitarteko Inperio Babiloniarraren garaian (K. a. XVI-XII. mendeak).

K. a. XII. mendean nazioarteko egoeran aldaketa handiak gertatu ziren: 2. milurtekoan potentzia inperialista izandakoak indarra galtzen hasi ziren eta haien tokia estatu txiki ugarik bete zuten. Estatu txikiak ziren gehienak, Asiriako Inperio Berria izan ezik; Asiriako inperioa Mesopotamiako potentzia nagusia izan zen, eta Ekialde Hurbil guztira zabaldu zuen bere eragina, harik eta K. a. VII. mendean Babiloniako Inperio Berriak haren tokia hartu zuen arte.

Sumer eta Akad

Aro dinastiko arkaiko edo protodinastikoan (K. a. 2900-2334) asko bizkortu zen Uruken garaian hasitako urbanizazio prozesua; aro horretan sortu ziren sumeriar hiriak, Sargon Akadekoaren agintaldia bitartean. Aro dinastiko arkaikoan hirigune handietara aldatu ziren ordura arte landetan bizi izandako herriak, eta horren ondorioz bizitoki txikiak hustu egin ziren.

Hiria eta hiri ingurua izan ziren sumeriarren egitura politikoaren oinarriak; hiri-estatuak eta beren mendeko lurraldeak batasun politiko elkarretatik bereiziak ziren eta elkarren artean lehia gogorra izan zuten, besteen gaineko nagusitasuna nork eskuratuko. Aro dinastiko arkaikoan Mesopotamia Beherea hogei hiri-estatutan banatuta zegoen, besteak beste Sippar, Kish, Isin, Nippur, Shuruppak, Umma, Lagash, Uruk, Larsa, Ur eta Eridu.

Garai hartako ezaugarri nagusia agintaritza politiko sekularraren sorrera izan zen. Erregeari buruzko hainbat aipamen agertu dira: en, lugal, ensi tituluak ematen zitzaizkien erregei. Tenplu handietako apaizen ordez, aginpide poliiko zibila ezarri zen, eta badirudi aldaketa horrekin batera sumeriar hirietako kultura materialean osagai berriak agertu zirela: jauregiak (“etxe handiak”) eta erregeen hilobiak hain zuzen.

Hirietako agintean zegoen sumeriar monarkiak ez zuen Mesopotamia bateratzeko ahalmenik; Akadeko semitek (K. a. 2334-2193) bakarrik lortu zuten lurralde batasuna. Akadtarrek sumeriar kultura hartu zuten, Tigris eta Eufrates lurraldeek bezala. Beraz, Mesopotamian akadtarrak nabarmendu izanak ez zuen hango zibilizazioaren hondamena ekarri, baina zibilizazioaren politika gune nagusia iparralderantz lekualdatu zen. Horrezaz gainera, estatuaren eta Mesopotamiako erregeen ideologian inperioaren ideia zabaldu zen, aginpide unibertsalaren ideia hain zuzen ere. Aurrerantzean pentsamendu politikoaren oinarria ez zen hiria izan.

Babilonia

Urko hirugarren dinastia desegin zenean, leinu nomada amorritak sartu ziren Mesopotamia Beherean eta, lurralde hartako barne arazoez baliatuta, Sumerko eta Akadeko hiri suntsituak hartu eta erreinu txikiak eratu zituzten. Ur elamdarren esku gelditu zenetik hititek Babilonia hartu zuten arteko garaian gertatu zen hori, Aro paleobabiloniar edo antzinako aro babiloniar esaten zaion garaian hain zuzen (K. a. 2004-1595).

Zibilizazio sumeriar-akadtarrak 2. milurtekoan izan zuen zabalkunde goreneko aldia Hammurabiren agintaldia (K. a. 1792-1750) izan zen. Errege hark Mesopotamia guztia eskuratu zuen indarra eta diplomazia erabiliz, eta lurralde haren historiako bigarren inperio semita handia eratu zuen. Berriro errejimen bateratzailea ezarri zen, eta antzinako lehiaren ondoren lurraldeen artean eratu ziren desberdintasunak berdintzera bideraturiko politika egin zen. Hammurabiren Kodea da ordena lortzera bideraturiko politika haren erakusgarri nagusia. Haren inperioa hamarkada gutxiren buruan desegin zen, baina bitarte horretan Mesopotamia bateratu zuen eta hiriburu ospetsu bihurtu zuen Babilonia, harresi, tenplu eta kanalizazio bikainez hornituriko hiria.

Mesopotamiako historiaren garai hartarako hiri-estatuak desegin ziren arren, sumeriar hiri eredua ez zen desagertu eta iparraldera hedatu ere egin zen gainera. Asiriarrak iritsi arte ez zen berrikuntza handirik egin hiriei zegokienez. Asiriarrek lekuan lekuko administrazio gune bihurtu zituzten antzinako hiriak, eta errege jauregiaren inguruan eratutako hiriburuak ere sortu zituzten; errege jauregiak asiriar monarkiaren eta monarkia horren ideia inperialaren indarra erakusten du.

Asiria

Inperio paleoasiriarra amorritek sortu zuten, K. a. 1830 inguruan, lurralde haren gaineko kontrola lortu zutelarik. Asiriar asiriarra sortu eta potentzia politiko eta militarra bihurtu izanak ondorio larriak izan zituen gorabehera eta krisi handiko garai hartan. Asiriako lehenengo errege handia Shamshi-Adad I.a izan zen (K. a. 1813-1781). Denbora gutxian Mesopotamia Garaia hartu eta Mari anexionatu zuen.

Babilonia kasiten esku geratu ondoren, eta hititen erasoaren eta Mitanni erresumaren mehatxupean, Asiriak krisi sakona bizi izan zuen harik eta Ashur-uballit I.ak (K. a. 1365-1330) agintea hartu zuen arte, inperioa berriro Eufrates ingururaino zabaldu zuelarik. Mesopotamia iparraldeko merkataritza bideen gailentasuna eta inperioaren sendotzea Adad-nirari I.a erregearen garaian gertatu zen (K. a. 1307-1275); hark bihurtu zuen Asiria garai hartako potentzia militar nagusi.

Gizartea

Hiri-estatu bakoitzean patesi edo printze-apaiza zegoen agintari. Ura zen agintari zibil nagusia eta herriko tenpluaren eta ondarearen arduraduna. Patesiak hiriko jardun guztiak zuzentzen zituen jauregitik: ura nekazarien artean banatzea, ubideak eta tenpluak zaintzea, hiria babestea, justizia betetzea, eta abar.

Aginte osoa eta despotikoa zeukan arren, inoiz ez zuten jainkotzat hartu, jainkoen eta menpekoen arteko bitartekotzat baino. Denborarekin patesiak errege titulua hartu zuen.

Gizarteko goiko mailan, patesiaren nobleak eta apaizak zeuden. Azken hauek aginte ekonomiko eta sozial ikaragarria izan zuten, tenpluen jabetza handiak kudeatu eta zergak biltzen zituztelako.

Erdiko mailan, merkatariak eta funtzionarioak zeuden, eskribak nabarmentzen zirela. Eta nekazariek eta eskulangileek gizarteko beheko maila osatzen zuten. Esklaboak Egipton baino gehiago ziren eta lanik gogorrenak eta arriskutsuenak betetzen zituzten.

Soldaduak asiriarrek.

Hiru motatan banatzen zen lurraren jabegoa

  • Estatuaren lurrak: soldaduentzat
  • Tenpluenak: jainkoaren gurtza, apaizentzat
  • Jabetza pribatua: Nekazari aberatsentzat

Eguneroko bizimodua

Mesopotamiako herritar gehienak nekazariak ziren; horregatik, eguneroko bizimodua lur-lanen inguruan antolatuta zegoen. Ogia zen elikaduraren oinarria, baina beste gauza batzuek ere jaten zituzten, hala nola lekak, ortuariak, frutak eta bildots eta txerri haragia. Fruta arbolak ere hazten zituzten, almendrondoa eta mertxikondoa adibidez.

Jantziak ez ziren berdinak herritik herrira. Gizon sumertarrek burua estali eta gona janzten zuten, sorbaldak eta bularra agerian utzita. Akadrrek, berriz, bizarra luze eta ilea kizkurtuta eramaten zuten. Asiriarrek, azkenik, tunika luze eta luxuzkoak erabiltzen zituzten eta buruan kapela edo tiara.

Nekazaritza arloan garia, garagarra, oliba, fruitu lehorrak... Garagardoa (kash deitzen ziotena) eta ardoa ere ekoizten zituzten. Abeltzaintzan ere aritu ziren. Ardiak eta behiak erabili eta gamelua etxekotu zuten.

Idazkera, Hizkuntza eta Erlijioa

Sakontzeko, irakurri: «Mesopotamiako mitologia»

Mesopotamiako herritarrek jainko asko gurtzen zituzten eta giza irudiekin irudikatzen zituzten. Nagusiak honako hauek ziren: Marduk, kreazioaren jainkoa; Sin, Ilargia; Shama, Eguzkia eta justiziaren jainkoa, eta Isthar, gerra eta maitasunaren jainkoa. Naturarekin lotutako jainkoengan ere sinesten zuten. Jainko bakoitzak bere tenplua zeukan, Lurrean zeukan etxetzat hartzen zena. Erlijiozko erritu korapilatsuen bitartez gurtzen zituzten, animalien sakrifizioak eta jardun magikoak eginik.

Mesopotamiarrek idazkera berezia erabili zuten, kuneiforme deritzona. Lehenengotan egiptoarrenaren antzeko idazkera hieroglifikoa erabili bazuten ere, gero marrazkia estilizatu eta irudi geometrikoak hartu zituzten. Idazkera mota horrekin idatzi asko eta asko egin zituzten eta baita lege bilduma ospetsu bat ere bederen: Hammurabi Kodea.

Hizkuntza nagusiak aramera eta sumeriera ziren.

Babiloniako Lorategi Esekiak, munduko 7 mirarietako bat.

Zientzia eta teknologia

Matematika

Babiloniako buztinezko taulatxoetan biderketa eta berreketako taulak aurkitu dira. Zatiki-kalkuluak errazten zituen hamabitar zenbaki-sistema zuten baina, honekin batera, hamar hatzamarretatik sortutako hamartar sistema ere zeukaten; hirurogeiak esangura berezia zuen, esandako bi sistemen uztarketa baitzen. Bi zenbaki-sistema hauen erabilpena izan zen pisu eta neurrien oinarria. Aipatutako taulatxoetan sortu zen gure algebraren eta aritmetikaren parte handi bat; ez da txikiena idazkeran zifren posizioak duen garrantzia, zenbait mende geroago arabiarren eskutik gureganaino heldu zena. Lur-neurtzeak eta etxegintzak azaleraren eta bolumenaren kontzeptuak sortarazi zituzten; era horretan jaio zen geometria. Baina kontzeptu erreal hauek magiarekin nahasturik zeuden; zenbaki batzuk ahalmen bereziak zituztela eta diagrama geometriko batzuen bitartez etorkizuna iragar zitekeela sinesten zuten.[6]

Astronomia

Sakontzeko, irakurri: «Babiloniar astronomia»

Denboraren neurketa sistematikoa Babilonian hasi zen. Nekazaritzarentzat garrantzi handia zeukan urte-sasoiak era egokian mugatzea, landareen hazkuntzak lan-mota berezia behar baitu urtaroaren arabera; horrela sortu zen egutegiaren beharra. Gizakiak berehala aurkitu zuen naturak eskaintzen zion denbora-unitate: eguna. Unitate hau baino handiago baten beharra izan zuenean, hilabetea hartu zuen; hilabete bakoitza ilberriaren sorrerarekin hasten zen. Geroxeago urtaro bakoitzari zegokion hilabete kopurua aurkitzea saiatu ziren. Guzti hau K. a. 4000. urtean gertatu zen Babilonian.[6]

K. a. 2000. urterako, hamabi hilabetetan banaturiko 360 eguneko urtea ezagutzen zuten babiloniarrek. Noizean behin, eta behar zen doikuntza egiteko, beste hilabete bat sartzen zuten. Eguna orduetan, ordua minututan, eta minutua segundotan banatu zuten. Eguzki-esfera ere asmatu zuten; hau lurrean zutik sartutako kainabera bat baino ez zen, eta orduen iragapena adierazten zuen. Eguzkiaren, Ilargiaren eta artean ezagutzen zituzten bost planeten izenak egokituz, zazpi eguneko beste unitate bat sortu zuten: astea. Hilabeteen arabera, hamabi zatitan banatu zuten Eguzkiaren ibilera espazioan zehar, eta zati bakoitzari izan mitiko eta ikur bana egokitu zioten: Aries, Taurus eta abar.[6]

Babiloniarren ustetan, Unibertsoa kaxa itxi baten antzerakoa zen, hondoan Lurra zeukana. Erdialdean lurra igotzen zen, elur-aldeak osatuz, eta hauetan zegoen Eufratesen sorburua. Lurraren inguruan urezko sohorna bat izango zen eta honen inguruan, ortzea eusten, zeruko mendiak. Hala ere, dirudienez, Mesopotamiako astronomo batzuk ohartu ziren Lurra borobila zela.[6]

Ezagutzen ditugun behaketa astronomikoen lehen datu zehatzak K. a. 2000. urtean egindakoak dira, eta Artizar planetaren irteera eta sarrerari zegozkien. Oso antzinetik, Mesopotamiako apaizek behatzen zuten gauez ortzea, eta lortutako datuak buztinezko taulatxoetan jartzen. Pixkanaka, fenomeno astronomikoen erregulartasunez ohartu ziren eta, K. a. VI. mendeko dokumentu baten arabera, Eguzkiaren eta Ilargiaren posizio erlatiboak eta eklipseak aldez aurretik kalkulatzeko gai ziren. Hau izan zen astronomia zientifikoaren sorrera.[6]

Artea

Mesopotamian harri gutxi zegoenez, eraikuntzarako pezoa eta adreilua erabili behar izan zituzten. Gero gainetik zeramikazko plakak jartzen zituzten, handitasun eta aberastasun handiagoa erakusteko. Arkitektura lan nagusiak jauregiak eta tenpluak izan ziren. Jauregiak muino gainean egiten zituzten, harresiek eta almenadun dorreek babestuta. Tenpluak zigurat edo dorre mailakatuaren gainean zeuden.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
  3. Collon, Dominique. Mesopotamia. bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-5-15).
  4. Mesopotamia. hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2018-5-24).
  5. Mesopotamia. mesopotamia.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-5-24).
  6. a b c d e Bandres Unanue, Luis. Mesopotamia eta Egypto. aldizkaria.elhuyar.eus, Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 Unported lizentzia (Noiz kontsultatua: 2018-5-24).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mesopotamia Aldatu lotura Wikidatan