Arte abstraktu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Arte abstraktua''' mundu naturaleko gauzakiak irudikatzen ez dituen [[arte]]a da. Hortaz, [[kolore]]a eta itxura ez ditu modu figuratiboan erabiltzen. [[XX. mendea|XX. mende]] hasieran, ''abstraktu'' hitza arte mota zehatza adierazteko erabiltzen zen, batez ere [[Kubismo]]a eta [[Futurismo]]a, zeinetan agertzen ziren egiazko irudiak era sinpletuan ala bere jatorrizko formak azaletik aipatuta. .
'''Arte abstraktua''' mundu naturaleko gauzakiak irudikatzen ez dituen [[arte]]a da. Hortaz, [[kolore]]a eta itxura ez ditu modu figuratiboan erabiltzen. [[XX. mendea|XX. mende]] hasieran, ''abstraktu'' hitza arte mota zehatza adierazteko erabiltzen zen, batez ere [[Kubismo]]a eta [[Futurismo]]a, zeinetan agertzen ziren egiazko irudiak era sinpletuan ala bere jatorrizko formak azaletik aipatuta.


==Historia==
==Historia==

22:56, 13 urtarrila 2008ko berrikusketa

Arte abstraktua mundu naturaleko gauzakiak irudikatzen ez dituen artea da. Hortaz, kolorea eta itxura ez ditu modu figuratiboan erabiltzen. XX. mende hasieran, abstraktu hitza arte mota zehatza adierazteko erabiltzen zen, batez ere Kubismoa eta Futurismoa, zeinetan agertzen ziren egiazko irudiak era sinpletuan ala bere jatorrizko formak azaletik aipatuta.

Historia

Abstrakzioa artearen historiako mugarri nagusietako bat da, artearen kontzepzio eta ulermenean aldaketa sakona suposatu duelako.

XX. mendearen hasiera arte, adierazpen artistiko orok helburu figuratiboa zuen, hau da, esanahi edo irudi bat eskaintzen zuen (gauzaki bat, paisaia bat, sentipenak…). Arte abstraktuak joera honekin amaitzen du eta irudikapena ikus hizkuntza autonomo bezala ulertzen du, berezko esanahia eta justifikazioa dituena.

Beste era batera esanda, tradizionalki artelan baten aurrean egin ohi zen galdera -Zer esan nahi du?- desagertu egin da, artelanaren justifikazioa oinarri estetikoen bidez bilatzea aski delarik. Artelan bat berez erakargarria izan daiteke, esanahi konkreturik ez badu ere.

Ikus hizkuntza berri hau XX. mendean zehar izugarri garatu da eta egungo Arte Garaikidean presentzia nagusia du.

Abstrakzioaren barnean bi estilo nagusi bereiz daitezke: Abstrakzio Geometrikoa eta Abstrakzio Lirikoa.

Abstrakzio Geometrikoa

Kasimir Malevitx: Lauki beltza hondo zuriaren gainean (1915)

Abstrakzio Geometrikoak ez ditu mundu errealeko gauzakiak irudikatzen, berezko izaera duten elementuak baizik. Objektibotasuna eta unibertsaltasuna lortzea du helburu eta horretarako elementu neutralak erabiltzen dira, gehienetan irudi geometrikoak, margolanari zurruntasuna eta prezisioa emanez eta sentsazioak eta espresioa ezabatuz, logikaren bidez egituratutako konposizioak lortzeko helburuarekin.

Kasimir Malevitx errusiarraren Suprematismoa, Tatlin edo Popova-ren eraikuntza abstraktuak eta Mondrian-en Neoplastizismoa, besteak beste, Arte Geometrikoa errotik bultzatu duten mugimenduak dira. Estilo honen garapenean Puteaux-eko taldeak ere eragin handia izan zuen. Hauek konposiziorako oinarri matematikoak eta kolorearen inguruko esperimentazio zientifikoa aplikatu zituzten margolanetan. Arte Konkretuak ere eragin handia izan zuen, margolana era arrazionalean planifikatzea bultzatzen baitu

Abstrakzio Lirikoa

Izen hau Georges Mathieu margolariak eta Restany kritikoak asmatu zuten 1945. urtean, inkontzientea eta berehalakotasuna erabiliaz zeinu eta formak sortzen dituen abstrakzioa deskribatzeko. Action Painting delakoaren, Surrealismoaren eta Kandinskiren harmonia erritmikoaren influentzia du estilo honek.

Soulages, Hartung, Wols, Byren eta Riopelle, besteak beste, mugimendu hau jarraitu zuten margolariak izan ziren.

Gaur egun Abstrakzio Lirikoa Abstrakzio Geometrikoari kontrajarritako termino bezala erabiltzen da batez ere. Geometrikoak objetibotasuna bilatzen badu, Lirikoak artistaren alderdi espresibo eta fisikoari garrantzia handiagoa ematen dio.

Artistak