Txikipedia:Ogi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Morning baguettes.jpg|thumb|280px|<center>Ogia.<center>]]
[[Fitxategi:Morning baguettes.jpg|thumb|280px|<center>Ogia.<center>]]
'''Ogia''' labean egiten den jangai edo janari bat da; [[irin|irina]], [[ur|ura]], [[gatz|gatza]] eta legamia erabiltzen dira ogia egiteko. Oso oinarrizko janaria izan da antzinatik, egiten erraza eta merkea delako, zapore onekoa delako, eta gizakiarentzat onuragarriak diren [[elikagai]] asko dituelako.

[[Fitxategi:Rhof-brotBacken.ogv|thumb|280px|<center>Ogia nola egiten den erakusten duen bideoa.<center>]]
[[Fitxategi:Rhof-brotBacken.ogv|thumb|left|280px|<center>Ogia nola egiten den erakusten duen bideoa.<center>]]

Ogia egiteko irina [[zereal]] edo labore askotatik atera daiteke; gehienetan, [[gari|garitik]] ateratzen da, baina [[zekale|zekaletik]], [[garagar|garagarretik]], [[olo|olotik]] eta abarretik. XX. mendera arte, ogia etxeko labean erre ohi zen, baina gaur egun, gehienok okindegian erosten dugu; hala ere, jende askok jarraitzen du ogia etxean egiten.

11:15, 30 maiatza 2018ko berrikusketa

Ogia.

Ogia labean egiten den jangai edo janari bat da; irina, ura, gatza eta legamia erabiltzen dira ogia egiteko. Oso oinarrizko janaria izan da antzinatik, egiten erraza eta merkea delako, zapore onekoa delako, eta gizakiarentzat onuragarriak diren elikagai asko dituelako.

Ogia nola egiten den erakusten duen bideoa.

Ogia egiteko irina zereal edo labore askotatik atera daiteke; gehienetan, garitik ateratzen da, baina zekaletik, garagarretik, olotik eta abarretik. XX. mendera arte, ogia etxeko labean erre ohi zen, baina gaur egun, gehienok okindegian erosten dugu; hala ere, jende askok jarraitzen du ogia etxean egiten.

Gizakia oso aspaldi hasi zen ogia egiten, Neolitoan, duela 12.000 urte inguru; horretarako, zereal-aleak birrindu eta hortik ateratako irina uraz nahasten zuen orea edo pure sendoa osatu arte. Gero, orea su gainean berotutako harri zapalen gainean erretzen zuten; ogi zapalak eta finak izaten ziren. Gaur egun ere, honelako ogi zapalak egiten dira munduko leku askotan, baina labeetan. Labea asmatu zenean, aurrerapen handia izan zen, ogia hobeto egiteko; izan ere, labean, ogia alde guztietatik berotzen da.

Geroago, legamia eransten hasi zen, ogi bigunagoa egiteko; izan ere, irin eta ura bakarrik erabilita, oso ogi gogorra ateratzen da labetik. Legamiari esker, orea harrotu egiten da, eta ogi mamitsua eta biguna lortzen da. Labean ogiak ura galtzen du eta, horregatik, orearen gainazala gogortu egoten da, baina barrutik bigun, heze eta harro gelditzen da.

Dirudienez, egiptoarrek eta inguruko herriek erabili zuten lehenik legamia ogia egiteko. Ondoren, erromatarrek Italiatik Erromatar Inperio osora zabaldu zuten.

Ogi mota asko dira, egiteko moduaren arabera: ogia egiteko erabiltzen den zerealaren arabera, alea osorik edo zahi gabe erabiltzen den ala ez (zahi eta guzti egindako ogiari ogi osoa edo integrala deitzen diogu); orea egiteko, ura edo esnea erabiltzen den; edo oreari beste gairen bat (gatza, mahatspasak, haziak, frutak, etab.) gehitzen zaion ala ez.