Txikipedia:Israel: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{PAGEBANNER:Jerusalem Dome of the rock BW 14.JPG|origin=0,0}} {{Herrialde infotaula | ohiko_izen = Israel | ohiko_izen_luze= Israelgo Estatua | bandera_irudi = Flag of Israel.sv...»
 
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Jerusalem Dome of the rock BW 14.JPG|origin=0,0}}
{{PAGEBANNER:Jerusalem banner Panorama.jpg|origin=0,0}}
{{Herrialde infotaula
{{Herrialde infotaula
| ohiko_izen = Israel
| ohiko_izen = Israel

10:55, 31 maiatza 2018ko berrikusketa

Israelgo Estatua


ISR orthographic.svg
Geografia
HiriburuaJerusalem1
, parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
Hiririk handienahiriburu
Azalera20.770 / 22.072
Administrazioa
Demografia
Bestelako informazioa

Israel Asiako mendebaldean dagoen herrialde bat da, Mediterraneo itsasoaren ondoan. Bertan zortzi milioi pertsona baino gehiago bizi dira, eta hauetako hiru laurden baino gehiago juduak dira. Estatuko hizkuntza hebreera eta arabiera dira.

Juduak antzinatean lur hauetan bizi ziren, baina erromatarrek kanporatu zituzten Erromatar Inperioaren boterearen kontra matxinatu zirelako. Geroztik, denbora luzez, juduak Europan, Afrikako iparraldean eta Asiako beste herrialde batzuetan zehar sakabanatuta bizi izan ziren. Baina XIX. mendearen bukaeran haietako asko Israelera bueltatu ziren, bizi ziren herrialdetan gaizki tratatzen, Errusian eta Europan, bereziki. 1930 eta 1945 bitartean, Alemanian juduak gizartean baztertzeko neurri oso gogorrak hartzen hasi ziren, eta bereziki, Bigarren Mundu Gerra bitartean, 6 miloi judu baino gehiago hil zituzten Europan. Horregatik, gerra bukatu zenean, judu asko Israelera joan ziren. Garai hartan, lur haiek Britania Handiaren menpe zegoen eta Palestina deitzen zen. Juduek 1948an Israelgo Estatua sortu zuten. Berehala, Palestinako arabiarrek eta ondoko beste herrialde arabiar batzuek gerra deklaratu zioten Israeli; baina Israelek irabazi zuen gerra eta Palestinako arabiar askok kanpora bota edo alde egin behar izan zuten.

1967an beste gerra bat gertatu zen Israel eta ondoko herrialde arabiarren artean. Israelek irabazi zuen berriro eta arabiar palestinarrak bizi ziren lurraldea konkistatu zuen; lur horiei “okupatutako lurraldeak” edo “palestinar lurraldeak” deitzen zaie orain. Gaur egun, arabiarren eta palestinarren arteko gatazka ez da konpondu, eta bortizkeria izugarria da. Orain palestinarrak dira gatazka horietan batez ere hiltzen direnak.