Ander Lipus: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Txo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Txo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Ander Lipus''', jaiotzez '''Iñigo Ibarra Lizundia''', ([[Markina-Xemein]], [[1971]]ko [[azaroaren 1]]a -) abangoardiako [[antzerki]]lari, bufoi eta aktore [[Bizkaia|bizkaitarra]] da.
'''Ander Lipus''', jaiotzez '''Iñigo Ibarra Lizundia''', ([[Markina-Xemein]], [[1971]]ko [[azaroaren 1]]a -) abangoardiako [[antzerki]]lari, bufoi eta aktore [[Bizkaia|bizkaitarra]] da.



11:17, 31 maiatza 2018ko berrikusketa

Ander Lipus
Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1971ko azaroaren 1a (52 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Jon Lopategi
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta antzerki zuzendaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

IMDB: nm1890924 Musicbrainz: a081380a-868c-45c0-8d41-47fe7e1ed692 Edit the value on Wikidata

Ander Lipus, jaiotzez Iñigo Ibarra Lizundia, (Markina-Xemein, 1971ko azaroaren 1a -) abangoardiako antzerkilari, bufoi eta aktore bizkaitarra da.

Bizitza

Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Madrilen zazpi urtez lanean egon ondoren (“La doble Inconstancia”, Miguel Narros, “El manuscrito encontrado en Zaragoza”, Francisco Vidal, “Duelos”, Javier Garcimartín, e.a), Bilbora itzuli eta beste artista batzuekin Mina espazioa sortu zuen. Harrezkero, bere ibilbidea antzerki ikerketa eta esperimentaziora bideratu zen.

1998an Antzerkiola Imaginarioa taldea sortu eta aktore eta zuzendari lanetan aritua. Antzerki antropologian aditua, zenbait ikastaro eta antzerki eskoletan irakasle izan da. Antzerkiola Imaginarioarekin sortutako lan aipagarrienak: “8 olivetti poetiko” eta Anderground Trilogiako Bakarrizketak (“Ardoaz”, “Minutu bakarra” eta “Mis rarezas dirías tú”), “Yuri Sam (otoitza)” eta “Au revoir! Triunfadoreak”.

Beste zenbait antzerki talderekin ere egin du lan: Txalo-k ekoiztutako “Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona”, Ramon Bareak zuzendua; “Badum Mundua” haurrendako musikala idatzi eta zuzendu Hortzmuga taldearekin; Martxel Mariscal-en “Ezequiel” lana Sagarroi rock taldearekin; “Zeta” Hika Teatroa. “Putzuak lehortzen” Agerre Teatroa.

Azken bost urtetan herriz-herriko antzerki-antropologia proiektua ere zuzendu du: “Ritos, gure azken lur zatia” .

Mendebaldeko tradiziozko antzerkian aditua, batez ere Indiako kathakali antzerki-dantzak Kalamandalam Haridasan guruarekin ikasia. Halaber, ADEL (Arte Drama Euskal Laborategia) zuzentzen du eta hainbat irratsaio eta aldizkaritan kolaborazioak egin ditu.

2003an "Agujeros en el cielo" filmean parte hartu zuen. 2005eko Donostia saria jaso zuen Yuri Sam lanagatik, eta aurretik Euskal Aktoreen Batasunak 1999. urtean saritua. Azkenik, bertsolaritzaren munduan, 2007ko Bertso Eguna eta "Bertsotranpak" ekimenetan parte hartu du.

Antzezlanak

  • Publikoari Gorroto (2012) (Huts Teatroa - Artedrama) Xabier Mendigurenek idatzia
  • Errautsak (2010) (Artedrama - Le Petit Théâtre de Pain - Dejabu panpin laborategia)
  • Ibañeta (Haize Berri - Artedrama)
  • Erregea eta bufoia
  • Aulki hutsa (Le Petit Théâtre de Pain)
  • Hala mintzatu zen Zappatrusta
  • Bertsotranpak
  • Metamorfosis (Doctor Deseo tadearekin)
  • Au Revoir Triunfadoreak!
  • Ezequiel (Sagarroi taldearekin)
  • Fitola balba, karpukit tui
  • Yuri Sam (otoitza)
  • Emaztea kapelarekin nahasten zuen gizona
  • Caja XXI Kutxa
  • "8 olivetti poetiko"
  • Anderground trilogia: Ardoaz, Minutu bakarra eta Mis rarezas dirías tú.
  • Frankoren bilobari gutuna.

Filmografia

Amama

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Bloga: ISPILU DRAMATIKOA - Ander Lipus-en eskutik http://www.artedrama.com/ispiludramatikoa/