Zelentereo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
6. lerroa: 6. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
[[Kategoria:Cnidaria]]
[[Kategoria:Taxonomia multzo zaharkituak]]

16:15, 4 ekaina 2018ko berrikusketa

Zelentereoak edo Radiata (erradio-dunak) direlakoak, animalien taxoi parafiletiko bat dira, Eumetazoa taldeko zenbait adar primitibo biltzeko sortua historikoki, baina gaur egunean zaharkitutzat joa. Bilateria multzoko animaliekin kontraposizioan kontsideratuak zegoen filum hau: bilaterioen gorputz-simetria bi aldetakoa bada, erradiala eta alde askotakoa zen ustezko talde honetakoa, hortik Radiata izena

Tradizionalki knidarioak eta tenoforoak sailkatzen ziren talde honetan, eta baita belakiak ere. Edozelan ere, gaur egun ez da uste benetako justifikaziorik dagoenik pentsatzeko animalia erradiatuen hiru taldeak (belakiak, knidarioak eta ktenoforoak) elkarrekin ahaidetuago daudela gainerakoekin baino[1][2]. Beste sailkapen batzuetan, zelentereo izena knidario terminoaren sinonimotzat jo izan da.[3]

Erradio-erako simetria, bestalde, behin baino gehiagotan agertu izan da animalien eboluzioan. Ekinodermatuek bost aldeko simetria erradiala daukate, baina larbak direnean simetria bilaterala daukate, eta Bilateria taldearen barnean daude argi. Simetriaren araberako sailkapenak, gainera, beti eraman du inplikazio inplizitu bat, alegia, animalia erradiatuak primitiboagoak direla, eta beraz, lehen animaliek horrelako simetria-eredua eduki behar zutela[2], baina ideia hau zaharkitua geratu da.

Erreferentziak

  1. Brusca, R. C. & Brusca, G. J., 2005. Invertebrados, 2ª edición. McGraw-Hill-Interamericana, Madrid (etc.), XXVI+1005 pp. ISBN 0-87893-097-3.
  2. a b 1962-, Puente, Ana I. / Altonaga, Kepa. (2005). Zoologia orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 54 or. ISBN 8484380564. PMC 433584856..
  3. Kükenthal, W. & Krumbach, T. (eds). Handbuch der zoologie. Berlin, 1923