Eros: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
22. lerroa: 22. lerroa:


[[Kategoria:Greziar jainkoak]]
[[Kategoria:Greziar jainkoak]]
[[Kategoria:Maitasunaren jainko-jainkosak]]

17:11, 4 ekaina 2018ko berrikusketa

Eros
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakKupido
Familia
AitaPoro, Ares, Zefiro, Eter, Kaos eta Erebo
AmaPenia, Afrodita, Iris, Eris eta Nix
Ezkontidea(k)ezkongabea
Seme-alabakVoluptas (en) Itzuli eta Hedone (en) Itzuli
Anai-arrebakAnteros, Himeros (en) Itzuli, Pothos (en) Itzuli, Nix, Gaia eta Erebo

Greziar mitologian, Eros[1] (antzinako grezieraz: Ἔρως, "desio") maitasunaren jainkoa zen, sexu-erakarpenaren, maitasunaren eta koitoaren jainkoa; baita ugalkortasunaren jainkoa ere.

Mito batzuetan, Afroditaren eta Aresen semea da, baina Platonen Oturuntza obraren arabera, Porosek (oparotasuna) eta Peniak (txirotasuna) kontzebitu zuten, eta horri zor zaizkio maitasunaren alderdi hain desberdinak.

Erromatar mitologian, Erosen baliokidea Kupido zen.

Eratostenesen tradizioaren arabera, Eros pederastiaren patroia zen, gizonen arteko maitasunaren patroia, eta Afrodita, berriz, gizonen eta emakumeen arteko maitasunaren patroia. Erosen estatua palestretan egoten zen, borroka-eskoletan, han elkartzen baitziren gizonak beren gizon maitaleekin, eta Erosi egiten zizkioten eskaintzak espartarrek guduaren aurretik.

Galeria

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eros Aldatu lotura Wikidatan