Zigurat: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa: 3. lerroa:


== Deskripzioa ==
== Deskripzioa ==
Ziguratak dorre mailakatu trinkoak dira, ''kiggallu'' izeneko terraza zabal baten gainean eraikitakoak. Oinarria karratua edo laukizuzena izan daiteke. Hiru eta zazpi maila (''rikbu'') artean izaten dituzte, eta gaineko terrazan tenplua zegoela pentstzen da. Aditu batzuen arabera, zigurat osoa zen tenplua, ez gaineko eraikina bakarrik.<ref name="iranica">{{erreferentzia|izena=Michael |abizena= Herles |url=http://www.iranicaonline.org/articles/ziggurat | izenburua=Ziggurat |sartze-data=2018-6-8 |argitaletxea=Encyclopædia Iranica, online edition}}</ref> Eskailera edo pasabide batek lotzen ditu terrazak.
Ziguratak dorre mailakatu trinkoak ziren, ''kiggallu'' izeneko terraza zabal baten gainean eraikitakoak. Oinarria karratua edo laukizuzena izan zitekeen. Hiru eta zazpi maila (''rikbu'') artean izaten zituzten, eta gaineko terrazan tenplua zegoela pentsatzen da. Aditu batzuen arabera, zigurat osoa zen tenplua, ez gaineko eraikina bakarrik.<ref name="iranica">{{erreferentzia|izena=Michael |abizena= Herles |url=http://www.iranicaonline.org/articles/ziggurat | izenburua=Ziggurat |sartze-data=2018-6-8 |argitaletxea=Encyclopædia Iranica, online edition}}</ref> Eskailera edo pasabide batek lotzen zituen terrazak.


[[Mesopotamia]]ko hiri bakoitzak zuen bere zigurata eta eraikitzen zen hiriko patroia zen Jainko edo Jainkosa babesteko. Helburu nagusia zen zeruaren eta lurraren arteko zubia eraikitzea, trentza beharrezkoa baitzen bi errealitateak lotzeko. [[Sumer]]tarrek ardatza kosmiko baten eran ulertu zuten: lokarri bertikala, zeruaren, lurraren ea lurrazpiko munduaren artean, baita unibertso ezberdinen lokarri horizontala ere. Honela, tenpluaren maila bakoitzak unibertsoko zeruak, lurrak, izarrak eta planetak irudikatzen ditu.
[[Mesopotamia]]ko hiri bakoitzak zuen bere zigurata eta eraikitzen zen hiriko patroia zen Jainko edo Jainkosa babesteko. Helburu nagusia zen zeruaren eta lurraren arteko zubia eraikitzea, trentza beharrezkoa baitzen bi errealitateak lotzeko. [[Sumer]]tarrek ardatza kosmiko baten eran ulertu zuten: lokarri bertikala, zeruaren, lurraren ea lurrazpiko munduaren artean, baita unibertso ezberdinen lokarri horizontala ere. Honela, tenpluaren maila bakoitzak unibertsoko zeruak, lurrak, izarrak eta planetak irudikatzen ditu.

17:39, 8 ekaina 2018ko berrikusketa

Dur-Untash zigurata (Susa, Iran).

Zigurata (akadieraz: ziqqurat, "erakitzea eremu goratu batean") Mesopotamiako dorre mota da, piramide mailakatu baten gisakoa, mailatik mailara eskaileraz igotzen zena. K. a. 2200-500 bitartean eraiki ziren gehienak. Barnetik adreiluz eginak izaten ziren, harrizko xaflaz estaliak. Ez zuten gelarik izaten. 40x50 metro inguruko oin karratua izaten zuten. 25 zigurat inguru ezagutzen dira, Sumer, Babilonia eta Asirian.[1]

Deskripzioa

Ziguratak dorre mailakatu trinkoak ziren, kiggallu izeneko terraza zabal baten gainean eraikitakoak. Oinarria karratua edo laukizuzena izan zitekeen. Hiru eta zazpi maila (rikbu) artean izaten zituzten, eta gaineko terrazan tenplua zegoela pentsatzen da. Aditu batzuen arabera, zigurat osoa zen tenplua, ez gaineko eraikina bakarrik.[2] Eskailera edo pasabide batek lotzen zituen terrazak.

Mesopotamiako hiri bakoitzak zuen bere zigurata eta eraikitzen zen hiriko patroia zen Jainko edo Jainkosa babesteko. Helburu nagusia zen zeruaren eta lurraren arteko zubia eraikitzea, trentza beharrezkoa baitzen bi errealitateak lotzeko. Sumertarrek ardatza kosmiko baten eran ulertu zuten: lokarri bertikala, zeruaren, lurraren ea lurrazpiko munduaren artean, baita unibertso ezberdinen lokarri horizontala ere. Honela, tenpluaren maila bakoitzak unibertsoko zeruak, lurrak, izarrak eta planetak irudikatzen ditu.

Funtzioa

Ur hiriaren hondarrak, eta, atzealdean, Ur-Nammu zigurata (Irak).

Ziguratetan ez ziren zeremonia edo ospakizun publikoak ospatzen, Jainkoen etxeak kontsideratzen baitziren. Helburua zen Jainkoak herritik hurbil sentitzea eta, aldi berean, herriak Jainkoen babesa sentitzea. Apaizek bakarrik zuten aukera tenpluaren barrura sartzeko, jainkoak zaintzeko eta jainkoen beharrak asetzeko. Hala, sakrifizioak, eskaintzak eta herriak eginiko opariak kudeatzen zituzten. Apaizak pertsonaia boteretsuak bilakatu ziren Mesopotamian. Jainkoekin zeukaten harreman zuzenak, estatus berezia eskaintzen zien garaiko gizarte mailakatuan.

Zigurata, babiloniarren, asiriarren eta sumertarren ohiko tenplua bilakatu zen. Guztira 32 zigurat ezagutzen dira garaiko Mesopotamia osatu zuten lurraldeetan. Gehienak Iranen eta Iraken kontserbatzen dira, nahiz eta Irakeko azken gerrak herrialde hartako zigurat ugari suntsitu dituen. Zaharrena Kashangoa da, K. a. 5. milurtekokoa. Hobekien kontserbatzen den zigurata, berriz, garaiko Elam erreinuko Choga Zanbil dugu, egungo Iranen. Hammurabiren obratzat jotzen da, eta oinarrian zigurat zaharragoen aztarnak topatu dira. Ondoren, Nabukodonosor erregeak amaitu zuen eraikina.

Mesopotamiako zibilizazioa amaitu ostean ere, beste hainbat kulturak ziguratetan oinarritu ziren tenpluak eraikitzeko orduan. Badirudi Babelgo dorrearen deskribapen biblikoa tenplu hauetan inspiratu zela.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Herles, Michael. Ziggurat. Encyclopædia Iranica, online edition (Noiz kontsultatua: 2018-6-8).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zigurat Aldatu lotura Wikidatan