Zigurat: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
12. lerroa: 12. lerroa:
== Funtzioa ==
== Funtzioa ==
[[Fitxategi:Ur-Nassiriyah.jpg|thumb|300px|[[Ur hiria]]ren hondarrak, eta, atzealdean, Ur-Nammu zigurata ([[Irak]]).]]
[[Fitxategi:Ur-Nassiriyah.jpg|thumb|300px|[[Ur hiria]]ren hondarrak, eta, atzealdean, Ur-Nammu zigurata ([[Irak]]).]]
Ziguratetan ez ziren zeremonia edo ospakizun publikoak ospatzen, jainkoen etxeak kontsideratzen baitziren.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena= |url=https://dailyhistory.org/What_Was_the_Importance_of_Ziggurats_in_Ancient_Mesopotamia%3F#cite_note-6 | izenburua=What Was the Importance of Ziggurats in Ancient Mesopotamia? |sartze-data=2018-6-8 |argitaletxea=dailyhistory.org}}</ref> Helburua zen jainkoak herritik hurbil sentitzea eta, aldi berean, herriak jainkoen babesa sentitzea. Apaizek bakarrik zuten aukera tenpluaren barrura sartzeko, jainkoak zaintzeko eta jainkoen beharrak asetzeko. Hala, sakrifizioak, eskaintzak eta herriak eginiko opariak kudeatzen zituzten. Apaizak pertsonaia boteretsuak bilakatu ziren Mesopotamian. Jainkoekin zeukaten harreman zuzenak, estatus berezia eskaintzen zien garaiko gizarte mailakatuan.
Mesopotamiako zibilizazio desberdinek eraiki zituzten ziguratak, eta oso denbora tarte handian ([[K. a. 3. milurtekoa|K. a. 3.]] eta [[K. a. 1. milurtekoa|1. milurtekoen]] artean. Haien idazkietan, ordea, ez da zehazki azaltzen zeren sinbolo ziren dorre horiek. Aditu gehienen arabera, jainko eta jainkosen lurreko egoitzak ziren.<ref name="dailyhistory">{{erreferentzia|izena=|abizena= |url=https://dailyhistory.org/What_Was_the_Importance_of_Ziggurats_in_Ancient_Mesopotamia%3F#cite_note-6 | izenburua=What Was the Importance of Ziggurats in Ancient Mesopotamia? |sartze-data=2018-6-8 |argitaletxea=dailyhistory.org}}</ref> Helburua zen jainkoak herritik hurbil sentitzea eta, aldi berean, herriak jainkoen babesa nabaritzea. Bertan ez ziren zeremonia edo ospakizun publikoak egiten, eta apaizek bakarrik zuten aukera tenpluaren barrura sartzeko, jainkoak zaintzeko eta haien beharrak asetzeko. Hala, sakrifizioak, eskaintzak eta herriak eginiko opariak kudeatzen zituzten. Apaizak pertsonaia boteretsuak bilakatu ziren Mesopotamian. Jainkoekin zeukaten harreman zuzenak, estatus berezia eman zien oeduko gizarte mailakatuan.


[[Mesopotamia]]ko hiri bakoitzak zuen bere zigurata eta eraikitzen zen hiriko patroia zen Jainko edo Jainkosa babesteko. Helburu nagusia zen zeruaren eta lurraren arteko zubia eraikitzea, trentza beharrezkoa baitzen bi errealitateak lotzeko. [[Sumer]]tarrek ardatza kosmiko baten eran ulertu zuten: lokarri bertikala, zeruaren, lurraren ea lurrazpiko munduaren artean, baita unibertso ezberdinen lokarri horizontala ere. Honela, tenpluaren maila bakoitzak unibertsoko zeruak, lurrak, izarrak eta planetak irudikatzen ditu.
[[Mesopotamia]]ko hiri bakoitzak zuen bere zigurata eta eraikitzen zen hiriko patroia zen Jainko edo Jainkosa babesteko. Helburu nagusia zen zeruaren eta lurraren arteko zubia eraikitzea, trentza beharrezkoa baitzen bi errealitateak lotzeko. [[Sumer]]tarrek ardatza kosmiko baten eran ulertu zuten: lokarri bertikala, zeruaren, lurraren ea lurrazpiko munduaren artean, baita unibertso ezberdinen lokarri horizontala ere. Honela, tenpluaren maila bakoitzak unibertsoko zeruak, lurrak, izarrak eta planetak irudikatzen ditu.

16:11, 9 ekaina 2018ko berrikusketa

Chogha Zanbileko zigurata (Susa, Iran).

Zigurata (akadieraz: ziqqurat, "erakitzea eremu goratu batean") Mesopotamiako dorre mota da, piramide mailakatu baten gisakoa, mailatik mailara eskaileraz igotzen zena. K. a. 2200-500 bitartean eraiki ziren gehienak. Barnetik adreiluz eginak izaten ziren, harrizko xaflaz estaliak. Ez zuten gelarik izaten. 40 × 50 metro inguruko oin karratua izaten zuten.[1] 32 zigurat inguru ezagutzen dira, gehienak Irak eta Iranen.

Deskripzioa

Urko zigurataren ustezko itxura.

Ziguratak antzinako Sumer, Akad, Asiria, Elam, Ebla eta Babilonian egin ziren. Dorre mailakatu trinkoak ziren, kiggallu izeneko terraza zabal baten gainean eraikitakoak. Oinarria karratua edo laukizuzena izan zitekeen. Hiru eta zazpi maila (rikbu) artean izaten zituzten, eta gaineko terrazan tenplua (gigunû) zegoela pentsatzen da. Aditu batzuen arabera, zigurat osoa zen tenplua, ez gaineko eraikina bakarrik.[2] Eskailera edo pasabide batek lotzen zituen terrazak. Buztinezko adreiluz eraiki ziren; Asirian besterik ez zen harria erabili (Nimrudekoan adibidez).

Antza denez, zigurat zaharrenek oinarri laukizuzena zeukaten, baina oinplano karratua nagusitu zen geroago. Neurriak oso aldakorrak dira: Tell Rimahekoak 31,50 × 19 metroko oinarria du, eta Chogha Zanbilekoak 105 × 105 metrokoa; tarteko neurriak dituzte Dur Sharrukingoak (43,10 × 43,10 metro), Nimrudekoak (51 × 51 metro) edo Eridukoak (61,80 × 36,50 metro). Zaila da jakitea zenbat maila zituzten, goikoa aldea higaturik egoten delako. Esate baterako, Dur-Kurigalzukoaren hondakinak 57 metro gora badira ere, jatorrian 70 metroko garaiera zuela uste da.

Guztira 32 zigurat ezagutzen dira, gehienak Iran eta Iraken. Irakeko azken gerran, ordea, herrialde hartako zigurat batzuk suntsitu dira.[3][4] Ezagutzen den zaharrena Tappeh Sialkekoa da, Kashandik gertu, K. a. 3. milurtekokoa. Elamgo Chogha Zanbilekoa da hobekien kontserbatu direnetako bat.[5]

Funtzioa

Ur hiriaren hondarrak, eta, atzealdean, Ur-Nammu zigurata (Irak).

Mesopotamiako zibilizazio desberdinek eraiki zituzten ziguratak, eta oso denbora tarte handian (K. a. 3. eta 1. milurtekoen artean. Haien idazkietan, ordea, ez da zehazki azaltzen zeren sinbolo ziren dorre horiek. Aditu gehienen arabera, jainko eta jainkosen lurreko egoitzak ziren.[6] Helburua zen jainkoak herritik hurbil sentitzea eta, aldi berean, herriak jainkoen babesa nabaritzea. Bertan ez ziren zeremonia edo ospakizun publikoak egiten, eta apaizek bakarrik zuten aukera tenpluaren barrura sartzeko, jainkoak zaintzeko eta haien beharrak asetzeko. Hala, sakrifizioak, eskaintzak eta herriak eginiko opariak kudeatzen zituzten. Apaizak pertsonaia boteretsuak bilakatu ziren Mesopotamian. Jainkoekin zeukaten harreman zuzenak, estatus berezia eman zien oeduko gizarte mailakatuan.

Mesopotamiako hiri bakoitzak zuen bere zigurata eta eraikitzen zen hiriko patroia zen Jainko edo Jainkosa babesteko. Helburu nagusia zen zeruaren eta lurraren arteko zubia eraikitzea, trentza beharrezkoa baitzen bi errealitateak lotzeko. Sumertarrek ardatza kosmiko baten eran ulertu zuten: lokarri bertikala, zeruaren, lurraren ea lurrazpiko munduaren artean, baita unibertso ezberdinen lokarri horizontala ere. Honela, tenpluaren maila bakoitzak unibertsoko zeruak, lurrak, izarrak eta planetak irudikatzen ditu.

Mesopotamiako zibilizazioa amaitu ostean ere, beste hainbat kulturak ziguratetan oinarritu ziren tenpluak eraikitzeko orduan. Badirudi Babelgo dorrearen deskribapen biblikoa tenplu hauetan inspiratu zela.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Herles, Michael. Ziggurat. Encyclopædia Iranica, online edition (Noiz kontsultatua: 2018-6-8).
  3. Elbaor, Caroline. ISIS Destroys 2,900-Year-Old Assyrian Ziggurat. news.artnet.com (Noiz kontsultatua: 2018-6-8).
  4. Macdonald, Fiona. ISIS Has Reportedly Bulldozed Two of The World's Most Important Ancient Cities. sciencealert.com (Noiz kontsultatua: 2018-6-8).
  5. Tchoga Zanbil. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-6-8).
  6. What Was the Importance of Ziggurats in Ancient Mesopotamia?. dailyhistory.org (Noiz kontsultatua: 2018-6-8).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zigurat Aldatu lotura Wikidatan