Robert Indiana: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t robota Erantsia: it:Robert Indiana
67. lerroa: 67. lerroa:
[[fr:Robert Indiana]]
[[fr:Robert Indiana]]
[[he:רוברט אינדיאנה]]
[[he:רוברט אינדיאנה]]
[[it:Robert Indiana]]
[[ja:ロバート・インディアナ]]
[[ja:ロバート・インディアナ]]
[[sv:Robert Indiana]]
[[sv:Robert Indiana]]

21:16, 16 urtarrila 2008ko berrikusketa

Orrialde hau beste batetik euskarara itzultzen ari gara, asteko itzulpena baita. Parte hartu!


Robert Indiana
Robert Indiana
Datu pertsonalak
Izen osoa Robert Clark
Jaio 1928ko irailaren 13a
New Castle, Indiana (Estatu Batuak)

Robert Indiana (Robert Clark izenarekin jaioa, New Castle, Indiana, AEB, 1928ko irailaren 13a) Pop Art mugimenduari loturiko artista estatubatuarra da.

Biografia

Indianapolisko Herron School of Art eta Uticako (New York) Munson-Williams-Proctor Institute-n ekin zion artea ikasteari, 1945 eta 1948 artean. 1949tik 1953ra Chicagoko School of the Art and Sculpture eta Maineko Skohwgan School of Painting and Sculpture-n jardun zuen. 1953an Erresuma Batura joan zen, Edinburgheko College of Art eta Londresko unibertsitatean ikastera [1].

Ikasketak amaitzerakoan New Yorkera joan zen bizitzera. Bertan Richard Smith, Ellsworth Kelly eta Jack Youngerman pintoreekin harremana izan zuen. Bere lehen lanak trafiko seinaleetan, joko-makinetan eta merkataritza logotipo zaharretan oinarritu ziren [2].

1960ko hamarkada hasieran assemblage delakoak egin zituen[3], eskultura mota bat. Aldi berean, estilo hotza eta koloreanitza erabiltzen hasi zen, letrak, zenbakiak edota hitz motzak erabiliz. Esaterako, EAT, HUG eta LOVE; eta simetria nahiz elementu kromatikoekin jolasten zuen.

Arte plastikoan garatutako bideaz gain, Indiana 1964an Andy Warholen Eat filman agertu zen. Halaber, 1976an Santa Fe Operako eskenografia eta jantziak diseinatu zituen.

1978an Maineko Vinalhaven uhartera joan zen bizitzera. Irailaren 11ko erasoen ostean, Peace Paintings izeneko lan multzoa sortu zuen, 2004an New Yorken plazaratu zirenak.

Jorratutako gaiak

Fitxategi:LOVE Park fountain.jpg
LOVE Park eskultura Filadelfian (AEB).

LOVE irudidun obrak

Amerikako Estatu Batuetan:

Estatu Batuetatik at:

Erreferentziak

  1. Robert Indianaren biografia, Spaightwood Galleries (Ingelesez)
  2. Ibidem (Ingelesez)
  3. Assemblage, Másdearte.com (Gaztelaniaz)