Snow White and the Seven Dwarfs (1937ko filma): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Film infotaula automatikoa}}
[[Fitxategi:Snow white 1937 trailer screenshot (2).jpg|thumb|250px|''Edurne Zuri eta zazpi ipotxen'' aurrerakinaren zatia]]
[[Fitxategi:Snow white 1937 trailer screenshot (2).jpg|thumb|250px|''Edurne Zuri eta zazpi ipotxen'' aurrerakinaren zatia]]



02:08, 20 ekaina 2018ko berrikusketa

Txantiloi:Film infotaula automatikoa

Edurne Zuri eta zazpi ipotxen aurrerakinaren zatia

Edurne Zuri eta zazpi ipotxak (jatorrizko hizkuntzan, ingelesez: Snow White and the Seven Dwarfs) marrazki bizidunetako film klasikoa da, Walt Disneyk estreinatua, animazioa. Disneyrentzat estudioaren irabaziak ez ziren nahikoak, hori dela eta 1934an film luze bat egitea otu zitzaion. Animazioaren industriakoek ordea, Disneyren zoramena ezizena ipini zioten Disneyk sortu nahi zuen Edurne Zuri izeneko film luzeari. Izan ere, estudioa hondamendira eramango zuelakoan zeuden. Gauzak honela, Lillian eta Royk Walti ideia hori burutik kentzeko ahaleginak egin zituzten.

Disneyk aitzitik, Chouinard Arte Institutoan ikasketak egin zituen Don Graham irakaslea kontratatu zuen estudioko langileei formakuntza emateko. Gainera, "Silly Symphonies" bildumako film laburrak erabili zituen froga moduan, efektu berezi, prozesu espezializatu eta kamera anitzak zituzten aparailuekin gizakien animazio errealista eta pertsonalitateduna lortzeko. Guzti hori, estudioaren maila teknologikoa igotzeko egin zen, gainerantzean ez baitzuen Disneyk nahi zuen adina kalitate edukiko filmak.

Edurne Zuri eta zazpi ipotxak produkzioa estudioari dirua bukatu arte luzatu zen (1935-1937 artean). Behin dirua xahututa, Bank of American mailegua eskatu zuten eta horretarako, bertako zuzendariei Edurne Zuriren aurrerapen bat erakutsi behar izan zieten. Hasiera batean, 250.000 dolarreko aurrekontua bazuen ere, 1.488.000 dolar gastatu zituzten azkenean. Filma Carthay Circle Theateren estreinatu zen 1937ko abenduaren 21ean, eta beronen amaieran, ikaragarrizko txalo zaparrada jaso zuen.

Edurne Zuri ingelesez egindako animaziozko lehenengo film luzea izateaz gain, Technicolor erabili zuen lehenengoa ere izan zen. Azken hau, 1938ko otsailaz geroztik RKOk banatua izan zen. 1938ko filmik arrakastatsuena izan zen eta 8 milioi dolarreko (egungo 98 milioi) irabaziak lortu zituen estreinako emankizunean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Snow White and the Seven Dwarfs (1937ko filma) Aldatu lotura Wikidatan
Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.