Ijitoak Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Flag_of_the_Romani_people.svg|thumb|Ijitoen bandera]]
[[Fitxategi:Hungariar_talde_bat.jpg|thumb|''Hungariar'' talde bat [[1899]]an [[Tolosa]]n.]]
'''Ijitoak''' (''egiptano''tik eratorria, «[[Egipto]]koa»<ref name="Euskaltzaindia">{{Erreferentzia|izenburua=Euskaltzaindiaren Hiztegia|hizkuntza=eu-es|url=http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=ijito&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2018-06-19}}</ref>), '''buhameak''' (''[[bohemia]]r''retik), '''motxaileak''' edo '''erromaniak''' [[Erdi Aroa]]n [[Euskal Herri]]a iritsi zen [[etnia]] bat da, ziurrenik [[India]]ko ipar-mendebaldetik<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Ijitoen jatorria, DNAn islatua - Zientzia.eus|url=http://zientzia.eus/artikuluak/ijitoen-jatorria-dnan-islatua/|aldizkaria=zientzia.eus|sartze-data=2018-06-19}}</ref>. Ijitoen presentziaren lehenengo testigantza [[1435]]ekoa da<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Historia de los gitanos en Navarra|hizkuntza=es-ES|data=2011-08-23|url=https://rikardohj.wordpress.com/2011/08/23/historia-de-los-gitanos-en-navarra/|aldizkaria=Ricardo Hernández|sartze-data=2018-06-19}}</ref> eta geroztik jazarpen eta ez-ulertuetan oinarritutako historia izan dute<ref>{{Erreferentzia|izena=Martín, David,|abizena=1980-|izenburua=El pueblo gitano en Euskal Herria|argitaletxea=Txalaparta|data=2017|url=https://www.worldcat.org/oclc/1013895754|edizioa=1. ed|isbn=9788417065027|pmc=1013895754}}</ref>.
'''Ijitoak''' (''egiptano''tik eratorria, «[[Egipto]]koa»<ref name="Euskaltzaindia">{{Erreferentzia|izenburua=Euskaltzaindiaren Hiztegia|hizkuntza=eu-es|url=http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=ijito&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2018-06-19}}</ref>), '''buhameak''' (''[[bohemia]]r''retik), '''motxaileak''' edo '''erromaniak''' [[Erdi Aroa]]n [[Euskal Herri]]a iritsi zen [[etnia]] bat da, ziurrenik [[India]]ko ipar-mendebaldetik<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Ijitoen jatorria, DNAn islatua - Zientzia.eus|url=http://zientzia.eus/artikuluak/ijitoen-jatorria-dnan-islatua/|aldizkaria=zientzia.eus|sartze-data=2018-06-19}}</ref>. Ijitoen presentziaren lehenengo testigantza [[1435]]ekoa da<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Historia de los gitanos en Navarra|hizkuntza=es-ES|data=2011-08-23|url=https://rikardohj.wordpress.com/2011/08/23/historia-de-los-gitanos-en-navarra/|aldizkaria=Ricardo Hernández|sartze-data=2018-06-19}}</ref> eta geroztik jazarpen eta ez-ulertuetan oinarritutako historia izan dute<ref>{{Erreferentzia|izena=Martín, David,|abizena=1980-|izenburua=El pueblo gitano en Euskal Herria|argitaletxea=Txalaparta|data=2017|url=https://www.worldcat.org/oclc/1013895754|edizioa=1. ed|isbn=9788417065027|pmc=1013895754}}</ref>.



08:43, 20 ekaina 2018ko berrikusketa

Hungariar talde bat 1899an Tolosan.

Ijitoak (egiptanotik eratorria, «Egiptokoa»[1]), buhameak (bohemiarretik), motxaileak edo erromaniak Erdi Aroan Euskal Herria iritsi zen etnia bat da, ziurrenik Indiako ipar-mendebaldetik[2]. Ijitoen presentziaren lehenengo testigantza 1435ekoa da[3] eta geroztik jazarpen eta ez-ulertuetan oinarritutako historia izan dute[4].

Euskal kulturan eragina izan dute, ia sei mendetako eraginaren ondorioz. Alde batetik, euskararen egitura sintaktikoa eta erromanieraren hiztegia batzen zituen erromintxela izeneko nahasketa hitz egin dute[5]. Bestetik, inauterietako pertsonaiak ere sortu dituzte, Zuberoako maskaradako buhamea[6] edo kaldereroak ijitoen parodian oinarritutako jaiak dira[7]. Kaskarotak ere ijito eta agoteen nahasketaz sortutako taldea zen[8]. Ijitoen aurkako sentimenduaren ondorioz, euskaraz ijito hitza maltzur eta iruzurti hitzen sinonimotzat hartzen du Euskaltzaindiaren hiztegiak[1].

Gaur egun talde heterogeneoa da, jatorri eta kultura ezberdinetakoa. Zenbat ijito dagoen zehaztea zaila da, baina Euskal Autonomia Erkidegoan 14.000 inguru dira (3.000 Araban, 8.000 Bizkaian eta 3.000 Gipuzkoan)[9]. Nafarroan 7.000 inguru dira, 2007an egindako estimazio baten arabera[10]. Ipar Euskal Herriko daturik ez dago, baina komunitate garrantzitsuak daude gaur egun eta 1.000 baino gehiago izan daitezke[11].

Historia

Lehen kontaktuak

Ijitoen jatorria Indian dagoela diote azterketa genetikoek[2], eta Balkanetara XII. mende ingurura iritsi zirela[12]. Hala ere, lehenengo testigantza idatzia 1322koa da Grezian, eta XIV. mendera arte ez ziren iritsi Europako beste leku batzuetara[13]. 1416an Sigismundo Bohemiakoak ibiltzeko baimen bat eman zien, Otomandarren inguruan zuten informazioaren truke[14] eta Martin V.a aita santuaren aukeraketaren ostean, ijitoak penitentzian ari zen herria zenaren mitoa hedatu zen[15]. Baliteke mito hau ijitoek eurek sortu izana: euren bekatuak zirela eta, Aita santuak penitentziara zigortu zituen, nomadak izatera eta inoiz ez egitera lo ohe batean. Trukean, Aita santuak kristauei eskatzen zien janaria, dirua eta garagardoa ematea[16]. Baimen horrekin Europa osora hedatu ziren eta, leku askotan, Bohemiarekin lotzen zien "buhame" hitza erabili zen. Mitoarekin, arrazoi bat ematen zitzaion euren nomadismoari. Aragoira 1425an iritsi ziren eta bertan Alfontso V.a Aragoikoak baimena eman zien Donejakue bidea egiteko[17], bidean aurkitu zitzaketen traba guztiak pasatzeko aukera emanik[18].

Nafarroako Erresumara hamar urte beranduago iritsi ziren eta 1435eko apirilaren 27an Erriberriko gazteluan hartu zituzten.Bertan Zuria I.a Nafarroakoak dirua eman zien euren erromesaldiarekin jarraitzeko. Euren buru, Thomas Egipto Txikiko Kondea gisa aurkezten zen gizona zegoen, eta 50 bat erromes zeuden bere alboan. Baliteke Alfontso V.a Aragoikoak 10 urte lehenago izandako talde bera izatea[3]. Testuak honakoa dio[19]:

«

Sepan todos que yo, Thomas, comte de Egipto menor, reconozco auer ouido el recibido en dono e gracia especial que la muy ilustre et Serenísima Señora Reyna de Nauarra me a dado por mi et mi companya que ymos a cumplir las penitencias que por el Padre Santo nos a mandado. A saber es por mano de Gil Periz de Sarasa, tesorero de la dicha Señora Reyna, la suma de veynte e quatro florines en dineros carlines prietos a XXX sueldos pieca valen XXXVI libras de la dicha moneda, de los quoales me tengo por bien pagado, por testimonio de las presentes, signada por mano de Miguel García de Barasoain, secretario de la dicha Señora Reyna a mi grant rogaría et requesta.

»

Facta en Olit, XXVII dia de abril l’aynooo mil CCCCXXXV

Ijitoak, lehen aurkezpen modura, erromes gisa aurkezten zuten euren burua. Euren kontakizunaren arabera, zazpi urtez ibili behar ziren mundutik Familia Santua Herodesengandik ihesi ari zenean egiptoarrek ez zutelako lagundu[20]. Garaiko gizartean erromesei laguntzea kristauen ohituretako bat zen eta begi onez ikusi zituzten Europa osoan zehar[21]. Erromesaldiaren edo "turkiarren beldurraren" aitzakiarekin hamarkada batzuetan zehar mugitu ziren Europa osoan zehar, baita Euskal Herritik ere[15]. XVI. mendearen hasierarekin euren egoera okertu zen, ordea.

Jazarpenaren hasiera

Erdi Aroaren amaierak ijitoen bizimoduaren aurkako jazarpena ekarri zuen. Jazarpenaren arrazoiak ezberdinak ziren: euren bizimodu nomada, askoren ogibide eza, prostituzio zein lapurreta salaketak eta espioi izan zitekeela pentsatzea, adibidez[16][22]. Nafarroako Erresuman ez ziren eman ijitoen aurkako neurri zehatzak, baina bai Espainia zein Frantzian, eragin handia izango zituzten neurriak Euskal Herriko ijitoengan[3].

Errege-erregina Katolikoek 1492an Granadako Erresuma garaitu eta Espainiaren batasun prozesua hasi zuten. Urte horretan bertan Errege Katolikoek Granadako Ituna sortu zuten, juduak Espainiatik kanporatzeko aginduarekin[23]. Euren helburu nagusia homogeneitate kulturala zen, eta horretarako 1499an Ijitoen Aurkako Lege Pragmatikoa sortu zuten[3]. Lege honetan ijitoei errari izatea debekatzen zitzaien, ogibide ezagunak hartzea edo zerbitzari gisa aritzea eskatzen zitzaien. Ez bazuten betetzen, ehun kolpe eman behar zitzaizkien eta deserriratu; bigarren aldiz belarriak moztu eta kate bat jartzen zitzaien[24].

Lege hauek Nafarroako konkistaren ostean jarri ziren martxan[25]. Nafarroan egindako lehen legea ijitoen aurka 1549koa da, Tuterako Korteei eskatuz ijitoak Nafarroan aurkituz gero 100 kolpe eman eta deserriratzeko. 1569an beste lege bat egin zen, "benetako pobreen eta ijitoen artean" desberdintzeko[3]. Hala ere, lege hau ez da orokorrean betetzen. 1573an Faltzes eta Larragako herritar ijito batzuk kexu ziren Alpujarretako Matxinadaren aurkako gerran parte hartu eta gero ez zitzaielako herrira bueltatzen uzten. Ez zitzaienez aurkitu "delitu nahikorik" herrira sartzen utzi zitzaien, beti ere "euren hizkuntza eta janzkera" albo batera uzten bazuten[3]. Hizkuntza eta jantzia uztea ohikoa zen uniformetasuna bilatzeko, baina garai hartan ijito askok euskaraz egiten zuten. Adibide bat Uztariz izeneko ijito baten aurkako epaiketan aurkitzen dugu, 1597an[26].

Karlos IX.a Frantziakoakoak ijitoak debekatu zituen 1561ean. Edozein ijito aurkituz gero hiru urtez galeretara bidaltzeko eskatu zuen, nahiz eta herri baketsu gisa onartu[16]. 1666an debekua handitu zuen, bizitza osorako galeretara kondenatuz eta emakumeen ilea moztuz[16].

1802ko raffle handia

Ijito berriak Hego Euskal Herrian

Kultura

Erromintxela

Sakontzeko, irakurri: «Erromintxel»

Erromintxela (baita errumanzel eta erremaitzela ere[27]) ijito edo buhame euskaldunen eta haien hizkeraren izena da. Erromintxela ez da hizkuntza, ez eta dialektoa ere: pagadolektoa da, «hizkuntza apurtua», euskara eta romania batzen dituena[28][29]. Romani linguistikaren baitan para-romani multzoan sailkatu ohi da, hiztegi arloan jatorrizko romani hizkuntzaren lexikoa hein handiz gordetzen duelako, baina aldiz gramatikaren arloan romaniaren ezaugarriak galdu eta beste hizkuntza batenak hartu dituelako, kasu honetan euskararenak[30]. Hortaz erromintxelak romaniaren hiztegia eta euskararen gramatika uztartzen ditu.

Egaxu da ijitoak ez direnei deitzeko darabilten izena. Kalo kulturako ijitoei aldiz, hankagorri deitzeko ohitura dute. Hori erromintxelen talde-sentimenduaren froga izan daiteke. XV. mendean Europako iparraldetik etorri eta egun Lapurdiko kostaldean, Zuberoako mendi inguruetan, Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian bizirik dirauen talde etniko baten mintzaira da erromintxela[28].

Erreferentziak

  1. a b «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  2. a b «Ijitoen jatorria, DNAn islatua - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  3. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Historia de los gitanos en Navarra» Ricardo Hernández 2011-08-23 (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  4. 1980-, Martín, David,. (2017). El pueblo gitano en Euskal Herria. (1. ed. argitaraldia) Txalaparta ISBN 9788417065027. PMC 1013895754..
  5. «Hiretzat goli kherautzen dinat, erromeetako gazi mindroa» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  6. «Buhameak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  7. Kaldereroak: Zeintzuk ote?. (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  8. Berria.eus. ««Euskal gizartearen parte dira ijitoak, beste edozein bezainbeste»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  9. (Gaztelaniaz) «Pueblo gitano» www.euskadi.eus 2005-11-04 (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  10. Fundación Secretariado Gitano. (2007). Vivienda y Comunidad Gitana en Navarra. .
  11. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2008-01-14). «Reportaje | Ijito euskaldunen arrastoan» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  12. Mendizabal, Isabel; Lao, Oscar; Marigorta, Urko M.; Wollstein, Andreas; Gusmão, Leonor; Ferak, Vladimir; Ioana, Mihai; Jordanova, Albena et al.. (2012-12). «Reconstructing the Population History of European Romani from Genome-wide Data» Current Biology 22 (24): 2342–2349.  doi:10.1016/j.cub.2012.10.039. ISSN 0960-9822. (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  13. Donald., Kenrick,. (2007). Historical dictionary of the Gypsies (Romanies). (2nd ed. argitaraldia) Scarecrow Press ISBN 9780810864405. PMC 263614930..
  14. (Ingelesez) Crowe, D.. (2016-04-30). A History of the Gypsies of Eastern Europe and Russia. Springer ISBN 9781349606719. (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  15. a b (Gaztelaniaz) Plötz, Robert. (2015). «De peregrinos gitanos del siglo XV en el Camino a Santiago de Compostela : "Jojanó Baró o la gran fanfarronada"» Ad limina : revista de investigación del Camino de Santiago y las peregrinaciones (6) ISSN 2171-620X. (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  16. a b c d (Ingelesez) «History of the Gypsies» Owlcation (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  17. (Gaztelaniaz) Diariocrítico.com. «Se cumplen 592 años de la llegada de los gitanos a España» Diariocrítico.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  18. «Primer documento sobre la llegada de los gitanos a España» www.unionromani.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  19. (Gaztelaniaz) «Gitanos: Pensamiento y Cultura. 2007, Nº. 39 (ABR) - Dialnet» dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  20. Cassel, Paulus. (1885). Ahasverus; die Sage vom ewigen Juden; eine wissenschaftliche Abhandlung;. Berlin : Internationale Buchhandlung (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  21. Gypsy Lore Society. (1889-1999). Journal of the Gypsy Lore Society. Edinburgh : The Society (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  22. (Gaztelaniaz) «La persecución de los gitanos en el Antiguo Régimen» Los ojos de Hipatia 2016-04-04 (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  23. Joseph,, Pérez,. Historia de una tragedia : la expulsión de los judíos de España. (Primera edición en Austral. argitaraldia) ISBN 9788408055389. PMC 895661832..
  24. «Una historia de persecuciones y sufrimiento - Fundación Secretariado Gitano» www.gitanos.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  25. (Gaztelaniaz) «La expulsión de los mudéjares del reino de Navarra protagoniza en mayo la microexposición del Archivo» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  26. «Testu zaharrak, XV-XVI. mendeak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-20).
  27. (Gaztelaniaz) [ «Gitano»], Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  28. a b «Hiretzat goli kherautzen dinat, erromeetako gazi mindroa» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  29. «Erromintxela, euskal ijitoen hizkera» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  30. 1963-, Matras, Yaron,. (2002). Romani : a linguistic introduction. Cambridge University Press ISBN 0511040113. PMC 56222210..