Wikipedia:Lankideak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kabri (eztabaida | ekarpenak)
Ez eskuma, ez eskubi, eskuin (Hiztegi Batuak dixit) :P
17. lerroa: 17. lerroa:
=== Nola erregistratu ===
=== Nola erregistratu ===


Erregistratzeko, orriaren (wikipediako edozein orri) goiko eta eskubiko aldean aurkitzen den ''Izena eman edo saio berria hasi''n egin klik eta jarraitu argibideak. Bestela, egin ezazu klik orri bukareran dagoen oharrean. Garrantzitsua da lehenago Wikipediako [[Wikipedia:politikak|politikak]] ezagutzea. Ez da inoren gustokoa ikustea nola ezabatzen den artikulu bat arauak ez betetzearren, [[Wikipedia:Administratzaileak|administratzaileena]] ere ez.
Erregistratzeko, orriaren (wikipediako edozein orri) goiko eta eskuineko aldean aurkitzen den ''Izena eman edo saio berria hasi''n egin klik eta jarraitu argibideak. Bestela, egin ezazu klik orri bukareran dagoen oharrean. Garrantzitsua da lehenago Wikipediako [[Wikipedia:politikak|politikak]] ezagutzea. Ez da inoren gustokoa ikustea nola ezabatzen den artikulu bat arauak ez betetzearren, [[Wikipedia:Administratzaileak|administratzaileena]] ere ez.


=== Segimendu zerrenda ===
=== Segimendu zerrenda ===

16:09, 21 urtarrila 2008ko berrikusketa

Orri honetan azaltzen zaizu zergatik den gomendagarria lankide bezala erregistratzea eta nola erabili emandako abantailak. Badaude beste batzuk jada wikipediako lankideak direnak.

Erregistratzeko arrazoiak

  • Ez daukazu zertan eman inolako informazio pertsonalik. Eskatuko zaizun bakarra, lankide izena eta pasahitza izango dira. Helbide elektronikoa jar zenezake nahi izanez gero, baina ez da derrigorrezkoa.
  • Zureak izango diren erabiltzaile orria eta eztabaida orria izango dituzu eta helbide elektronikoa baduzu, posta jaso ahal izango duzu. Horrela, hobeto komunikatu zintezke gainontzeko lankideekin.
  • Zure ekarpenak ikusteko gai izango zara, proiektuagatik egindako guztia ikusteko.
  • Segimendu zerrenda bat ere edukiko duzu, interesatzen zaizkizun artikuluetan gertatzen diren aldaketez ohartaraziko zaizuna bertan.
  • Anonimoak edo erregistratu gabeak diren lankideetaz ez da larregi fidatzen, askotan ohitura gabeko pertsonak edo bandaluak baitira. Horrela bada, beraien argitalpenak zorrotzago izaten dira ikuskatuak.
  • Txokoan edo eztabaida orrietan "—~~~~" erabiliz sinatu ahal izango zenuke.
  • Artikuluen izenburua aldatzeko gaitasuna lortzen da, beti ere arrazoi batzuk emanez.

Azalpen batzuk

Erregistraturiko lankideentzako hainbat azalpen daude ondoren. Oraindik ez bazara, zeri itxaroten ari zara?

Nola erregistratu

Erregistratzeko, orriaren (wikipediako edozein orri) goiko eta eskuineko aldean aurkitzen den Izena eman edo saio berria hasin egin klik eta jarraitu argibideak. Bestela, egin ezazu klik orri bukareran dagoen oharrean. Garrantzitsua da lehenago Wikipediako politikak ezagutzea. Ez da inoren gustokoa ikustea nola ezabatzen den artikulu bat arauak ez betetzearren, administratzaileena ere ez.

Segimendu zerrenda

Orri bakoitzean "jarraitu" lotura bat izango duzu. Artikulu batean aukeratzen duzunean, zure jarraipen zerrendara erantsiko da. Zerrenda honetan ordenaturik agertuko dira artikuluak, azkenengo aldatu denetik hasita (bai zuk edo bai beste batzuek). Horrela, zabaldu, aldatu edo ezabatuak direnean, segituan konturatuko zara.

Erabiltzaile orria

Artikulu nagusia: «Wikipedia:Erabiltzaile orria»

Lehen ere esan dugu erabiltzaile orria lortzen duzula erregistratzean. Bertan, zuri buruzko informazioa, lotura interesgarriak... jar zenitzake.

Eztabaida orria

Artikulu nagusia: «Wikipedia:Eztabaida orria»

Eztabaida orri pertsonal bat ere izango duzu, gainontzeko wikipedistek mezuak uzteko bertan. Mezu berri bat usten dizuten bakoitzean, Wikipedian bisitatzen duzun lehen orrian ohartaraziko zaizu. Horrela, ideia berriak garatu eta sorturiko edozein arazo konpondutzeko.

Erabiltzaile motak

Ikus, gainera

Egin zaitez wikipediako lankide