Kalipo Sirakusakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t q
7. lerroa: 7. lerroa:
==Erailketa eta agintaritza hartu==
==Erailketa eta agintaritza hartu==
Erbestean egonda, Dionisiok dirua eskaini zion Kalipori Dion hiltzeko<ref>Plutarko, ''Dion''. 28-58</ref> eta Kalipok onartu zuen. Kalipok izugarrizko abantaila zuen Dion hiltzeko, honen aurreko lagunak Dionisiok hil zituekako, beraz, Kalipo zen gerazen zitzaion lagunik hurbilena.
Erbestean egonda, Dionisiok dirua eskaini zion Kalipori Dion hiltzeko<ref>Plutarko, ''Dion''. 28-58</ref> eta Kalipok onartu zuen. Kalipok izugarrizko abantaila zuen Dion hiltzeko, honen aurreko lagunak Dionisiok hil zituekako, beraz, Kalipo zen gerazen zitzaion lagunik hurbilena.
Kalipok Dionisiok emandako dirua erabili zuen Dionen zenbait tropak erosteko<ref>Plutarko, ''Dion''. 28-58</ref>. Gero haren konfiantza lortu zuen haietariko soldadu batzuk, traizio egiteaz, salatzean. Ordutik, Dionek agindu zion [[Espioitza|espioitza]] lanak egitea beste konplot batzuk aurkitzeko. Horregatik, Dionek entzuten zuenean Kalipo beraren kontra zegoela, ez zuen jaramonik egiten sator lana egitea aginduta zegoelako. Denbora gutxi barru, Dionen seme bakarra hil zen lehio batetik erortzean<ref> Plutarko, Dion. 28-58</ref>. Bestalde, Kalipok zurrumurru bat hedatu zuen, hots, Apolokrates (Dionisioren semea) Sirakusara etorriko zela Dionen ondorengoa izateko. Aristomakek (Dionen arrebak) eta Aretek (haren emazteak) konplota agerian utzi zuten baina Dion ez zen gai izan Kaliporen kontra neurriak hartzeko semearen heriotzak geldiarazita zuelako.
Kalipok Dionisiok emandako dirua erabili zuen Dionen zenbait tropak erosteko<ref>Plutarko, ''Dion''. 28-58</ref>. Gero haren konfiantza lortu zuen haietariko soldadu batzuk, traizio egiteaz, salatzean. Ordutik, Dionek agindu zion [[Espioitza|espioitza]] lanak egitea beste konplot batzuk aurkitzeko. Horregatik, Dionek entzuten zuenean Kalipo beraren kontra zegoela, ez zuen jaramonik egiten sator lana egitea aginduta zegoelako. Denbora gutxi barru, Dionen seme bakarra hil zen leiho batetik erortzean<ref> Plutarko, Dion. 28-58</ref>. Bestalde, Kalipok zurrumurru bat hedatu zuen, hots, Apolokrates (Dionisioren semea) Sirakusara etorriko zela Dionen ondorengoa izateko. Aristomakek (Dionen arrebak) eta Aretek (haren emazteak) konplota agerian utzi zuten baina Dion ez zen gai izan Kaliporen kontra neurriak hartzeko semearen heriotzak geldiarazita zuelako.
Kalipo jabetu zenean Aretek eta Aristomakek haren kontra zihardutela, esan zien leiala zela eta hori azalduko zuela. Hauek zinarazi zioten [[Pertsefone]] tenpluko zeremonia batean. Zina egin bezain pronto, promesa apurtu zuen Dion sastakatuz, honela Sirakusako agintaritza hartu zuen.
Kalipo jabetu zenean Aretek eta Aristomakek haren kontra zihardutela, esan zien leiala zela eta hori azalduko zuela. Hauek zinarazi zioten [[Pertsefone]] tenpluko zeremonia batean. Zina egin bezain pronto, promesa apurtu zuen Dion sastakatuz, honela Sirakusako agintaritza hartu zuen.



12:20, 26 ekaina 2018ko berrikusketa

Kalipo Sirakusako tirano bat izan zen hamahiru hilabetez gobernatu zuena[1]. Jatorriz atenastarra zen eta Dionekin bidaiatu zen Siziliara, Sirakusako Dionisio II.a agintaria kentzeko. Kalipok boterea hartu zuen Dion erail zuenean, baina ezin zuen luzaroan agindu kargutik kanporatu zutelako. Horren ostean, mertzenario talde bat zuzendu zuen, zeinek, berak Dion hiltzeko erabilitako ezpata berberarekin hil baitzuten.

Dionen ordezkaria

Kalipo atenastarrak Platonekin ikasi zuen. Dionek, Sirakusako hurrengo tirano izango zena[2] Platonekin ikasi zuen ere, beraz, Dionen planak ezagutzen zituen berak armadarako errekrutatu zuenean. Dion Sirakusara abiatu zen 800 soldadurekin eta hiriaz jabetu, haren iloba (Dionisio II.a) boteretik kenduz.

Erailketa eta agintaritza hartu

Erbestean egonda, Dionisiok dirua eskaini zion Kalipori Dion hiltzeko[3] eta Kalipok onartu zuen. Kalipok izugarrizko abantaila zuen Dion hiltzeko, honen aurreko lagunak Dionisiok hil zituekako, beraz, Kalipo zen gerazen zitzaion lagunik hurbilena. Kalipok Dionisiok emandako dirua erabili zuen Dionen zenbait tropak erosteko[4]. Gero haren konfiantza lortu zuen haietariko soldadu batzuk, traizio egiteaz, salatzean. Ordutik, Dionek agindu zion espioitza lanak egitea beste konplot batzuk aurkitzeko. Horregatik, Dionek entzuten zuenean Kalipo beraren kontra zegoela, ez zuen jaramonik egiten sator lana egitea aginduta zegoelako. Denbora gutxi barru, Dionen seme bakarra hil zen leiho batetik erortzean[5]. Bestalde, Kalipok zurrumurru bat hedatu zuen, hots, Apolokrates (Dionisioren semea) Sirakusara etorriko zela Dionen ondorengoa izateko. Aristomakek (Dionen arrebak) eta Aretek (haren emazteak) konplota agerian utzi zuten baina Dion ez zen gai izan Kaliporen kontra neurriak hartzeko semearen heriotzak geldiarazita zuelako. Kalipo jabetu zenean Aretek eta Aristomakek haren kontra zihardutela, esan zien leiala zela eta hori azalduko zuela. Hauek zinarazi zioten Pertsefone tenpluko zeremonia batean. Zina egin bezain pronto, promesa apurtu zuen Dion sastakatuz, honela Sirakusako agintaritza hartu zuen.

Gobernua

Aretek jagoleei eskatzen die semea salbatzeko

Dion erail ondoren, Kalipok mezu bat bidali zuen Atenasera egindakoaz harrotuz Plutarco, Dion. 28-58 , baina haren boterea ahula zen. Dionen lagunak saiatu ziren Kaliporen kontra matxinada bat antolatzen. Arete eta Aristomake gartzelaratu zituen. Han egonda, Arete Dionen semeaz erdi zen. Kalipo herriaren gustuko ez zegoenez, ez zen saiatu umea hiltzen, berarentzat mehatxu bat bazen ere.

Erorketa

Zenbait kontaketa daude Kaliporen boteretik kanporaketari buruz. Diodoro Sikuloren arabera[6], Hiparinok, Dionisio Zaharraren seme batek, ontziteriarekin Sirakusa eraso egin ondoren, Kalipok ihes egin zuen. Polienoren ustez[7], Hiparino Leontinosen zegoen Kalipo armada hiritik kanporatu zuenean. Orduan eraso egin zuen eta Sirakusa hartu. Plutarkok uste du Kalipok hiriaren kontrola galdu zuela Catanara joan zenean espedizio batekin. Bertsio honetan ez da Hiparino aipatzen eta, ostera, Sirakusa da Kaliporen kontra matxinatzen dena.

Heriotza

Geroago, Kalipo alperrik saiatu zen Messina konkistatzen. Tarte batez, Sizilian egon zen baina hornidurazko arazoak zirela eta, kontinentera abiatu zen[8]. Han Reggio konkistatu zuen, aurrerago Dionisio II.a menpean zegoena. Leptines eta Poliperkon mertzenarioek sorbaldatik sastakatu zuten. Kondairaren arabera, Kalipok Dion hiltzeko erabilitako ezpata berarekin[9].

Erreferentziak

  1. SMITH, Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology, 574 orria.
  2. SMITH, Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology, 574 orria
  3. Plutarko, Dion. 28-58
  4. Plutarko, Dion. 28-58
  5. Plutarko, Dion. 28-58
  6. Diodoro Sikulo, Biblioteka Historikoa XVI. 36 http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Diod.+16.36.1&redirect=true
  7. Polieno, Amarruak V. 4 http://www.attalus.org/translate/polyaenus5A.html
  8. Polieno, Amarruak V. 4.
  9. Plutarko, Dion. 28-58

Bibliografia

Aurrekoa Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Dion
K.a. 354-352
Hiparino

Ikusi ere

Sirakusako tiranoak