Flagelo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
37. lerroa: 37. lerroa:
Izan ere, bakterioen flageloen mugimendua errotazio-mugimendua da: errotazioa bi norabideetan buru daiteke eta, ondorioz, bakterioa aurrerantz ala atzerantz mugi daiteke.
Izan ere, bakterioen flageloen mugimendua errotazio-mugimendua da: errotazioa bi norabideetan buru daiteke eta, ondorioz, bakterioa aurrerantz ala atzerantz mugi daiteke.


''[[Vibrio cholerae]]'', [[kolera]]ren eragilea, flageloen bidez azkarren mugitzen den bakterioa da: segundo batean bere luzera halako 50 korri dezake (abiadura hori 500 km/ordukoa duen kotxe baten baliokidea da).
''[[Vibrio cholerae]]'', [[kolera]]ren eragilea, flageloen bidez azkarren mugitzen den bakterioa da: segundo batean bere luzera halako 100 korri dezake (abiadura hori 500 km/ordukoa duen kotxe baten baliokidea da).


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==

19:03, 14 uztaila 2018ko berrikusketa

Flageloak hainbat organismo zelulabakarrek eta organismo zelulanitzen zelula batzuek dituzten luzakin mugikorrak dira. Zilioen antzera, haien funtzio nagusia zelularen higiduraz arduratzea da; beste kasu batzuetan, hala ere, zelularen inguruan ur-korrenteak sortzen dituzte, zelulak elikagaiak har ditzan.

Espermatozoidea

Eukariotoengan ez ezik, flageloak bizidunen beste bi domeinuetan ere (bakterioengan eta arkeobakterioengan) agertzen dira. Eukariotoengan, adibidez, ohikoak dira protozoo askorengan eta metazoo batzuen zeluletan (espermatozoideetan, kasu).

Zilioen aldean, flageloak ez dira hain ugariak zelula batean. Halaber, zilioak baino askoz luzeagoak dira.

Eukariotoen flageloak mugimendu helikoidala dute. Bakterioen flageloak, aldiz, helize batek sortuko lukeen errotazio-mugimendua erakusten dute.

Eukariotoen flageloa

Eukariotoen flageloaren egitura. 1-axonema, 2-mintz plasmatikoa, 3-IFT (Flageloaren barneko garraioa), 4-korpuskulu basal, 5-flageloaren zehar-ebakia, 6-korpuskulu basalaren zehar-ebakia.

Organismo eukariotoengan zelula flagelodunek flagelo bakarra edo bi flagelo, asko jota, izan ohi dute.

Flageloaren bizkarrezurra axonema izeneko egitura da, diametro uniformea eta itxura zilindrikoa duena, eta zelularen mintz plasmatikoaz bilduta dagoena (ikus irudia). Zehar-ebaki batean axonemak 9 mikrotubulu-pare eta beste pare bat erdian duela ikusten da.

Flageloaren oinarrian korpuskulu basala dago, egituraren aldetik zentrioloen antzekoa izaten dena (9 mikrotubulu hirukotek osatua, zehar-ebaki batean antzematen denez).

Axonemaren mikrotubuluetan dineina izeneko proteina uzkurkorra dago, ATParen hidrolisiarekin (ATP → ADP + Pi + Energia) flageloa mugiarazten duena.

Bakterioen flageloa

Salbuespenak salbuespen (espiroketak, mixobakterioak...) mugikorrak diren bakterio gehienak flageloen bidez mugitzen dira.

Flageloen kokapena zelula bakteriarrean garrantzi handikoa da, berezkoa baita espezie bakoitzean eta balio taxonomikoa baitu. Kokapen-mota desberdinak daude:

Bakteriar flageloen kokapen-motak: A eta C-Polarra ; B-Lofotrikoa; D-Peritrikoa.
  • kokapen polarra duten flageloak zelularen polo batean edo bietan jartzen dira
  • kokapen peritrikoa dutenak zelularen azal osoan sakabanatuta daude
  • kokapen lofotrikoarenek, aldiz, flagelo multzo bat dute zelularen mutur batean

Bakterioen flageloek ez dute axonemarik. Zelularen higiduran parte hartzen duen proteina flagelina da, eukariotoen dineinaren bestelakoa.

Flageloaren oinarrian lau eraztun daude. Beheko bi eraztunek "motor" baten ondoan daude, mot izeneko proteinaz osatua; protoi-bonba batek martxan jartzen du mopor hori, eta honek eraztunak eta flageloa errotarazi egiten ditu.

Izan ere, bakterioen flageloen mugimendua errotazio-mugimendua da: errotazioa bi norabideetan buru daiteke eta, ondorioz, bakterioa aurrerantz ala atzerantz mugi daiteke.

Vibrio cholerae, koleraren eragilea, flageloen bidez azkarren mugitzen den bakterioa da: segundo batean bere luzera halako 100 korri dezake (abiadura hori 500 km/ordukoa duen kotxe baten baliokidea da).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Flagelo Aldatu lotura Wikidatan

(Ingelesez) flagella and cilia, bideoa