Euskararen jatorria: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa: 8. lerroa:
== Egungo euskararen jatorria ==
== Egungo euskararen jatorria ==


Euskara hizkuntza isolatua izan arren, bere [[Euskararen historia|historiari]] begiratuta, zantzuak lor daitezke zein kontestutatik datorren: ze ezaugarri izan zitzakeen berreraiki daitekeen euskara-mota zaharrenak, eta antzinako zantzu horiek zein kontestu linguistikotan garatu ziren. Historikoki, datu horiek aro kristauaren hasieran jartzen gaituzte, Euskal Herria eta inguruak [[Erromatar Inperioa|Erromako]] eragin kultural eta linguistikoaren baitan egon zirenean.
Euskara hizkuntza isolatua izan arren, bere [[Euskararen historia|historiari]] begiratuta, zantzuak lor daitezke zein kontestutatik datorren: ze ezaugarri izan zitzakeen berreraiki daitekeen euskara-mota zaharrenak, eta antzinako zantzu horiek zein kontestu linguistikotan garatu ziren. Historikoki, datu horiek jartzen gaituzte Euskal Herria eta inguruak [[Erromatar Inperioa|Erromako]] eragin kultural eta linguistikoarekoin topo egin zuten garaiarekin.

=== Aitzineuskara ===
{{sakontzeko|Aitzineuskara}}
Hizkuntzalariek berreraiki ahal izan duten euskararen forma zaharrenei aitzineuskara deitu izan zaie. Joseba Lakarraren iritziz, datak erlatiboak direla zehazturik, aitzineuskararen estadioa koka daiteke erromatarrekin kontaktuan sartu aurretiko garaian, Kristo aurreko 2. mendera arteko estadio bat litzateke.



=== Euskaldunak, baskoiak eta euskararen arteko harremana ===
=== Euskaldunak, baskoiak eta euskararen arteko harremana ===
23. lerroa: 28. lerroa:
Ez dakigu ere Antzinako Erromako historialariek zehaztasunez deskribatu ote zituzten giza-talde hauek, edo euren hirien izenak eta zuten erlazioa ondo aztertu. Garai erromatar berantiarrean autrigoien lurraldea bai agertzen da deskribatua, barduliarrak behin eta karistiarrak inoiz ez gehiago. Guzti hauek ''baskoi'' gisa agertzen dira deskribapenetan, baita [[Erromatar Inperioaren gainbehera]]ren ostean.<ref>{{erreferentzia|izenburua=Autrigones, Caristios, Várdulos y Vascones n el periodo tardorromano. Estudio de las fuentes y su problemática|url=http://sehn.org.es/wordpress/wp-content/uploads/2017/07/congreso3_area1_emborujosalgado.pdf|abizena1=Emborujo Salgado|izena1=Mª Isidora|aldizkaria=Nafarroako kondairaren hirugarren batzarre orokorra|urtea=1994}}</ref> Gaur egungo euskal lurraldeetan antzina bizi ziren herrien euskalduntasunari lotutako polemikarik interesgarriena [[Iruña-Veleia#2006ko_ustezko_aurkikuntzak|Iruña-Veleian 2006an egin zituzten ustezko aurkikuntza]] da. [[Ostraka|Ostraken]] benetakotasunaz gain, Iruña-Veleian bizi ziren herritarren hizkuntzari buruzko eztabaida piztu da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los textos hallados en Iruña-Veleia están escritos "inequívocamente" en euskara|url=http://www.gara.net/idatzia/20060616/art169077.php|aldizkaria=Gara|sartze-data=2018-07-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Mundinteractivos|izenburua=Confirman la autenticidad de unos grafitos que contienen las primeras palabras en euskera {{!}} elmundo.es|url=http://www.elmundo.es/elmundo/2006/11/24/cultura/1164387568.html|aldizkaria=www.elmundo.es|sartze-data=2018-07-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Veleia: disparateen zerrenda|hizkuntza=eu|url=http://sustatu.com/1227160971|aldizkaria=sustatu.com|sartze-data=2018-07-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Iruña-Veleia, egia ala gezurra?|hizkuntza=eu-ES|url=http://goiena.net/blogak/elexpuru|aldizkaria=Iruña-Veleia, egia ala gezurra?|sartze-data=2018-07-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=erabili.eus/ Dozenaka faltsukeria|url=http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1234784400/1235409796|aldizkaria=www.erabili.eus|sartze-data=2018-07-13}}</ref>.
Ez dakigu ere Antzinako Erromako historialariek zehaztasunez deskribatu ote zituzten giza-talde hauek, edo euren hirien izenak eta zuten erlazioa ondo aztertu. Garai erromatar berantiarrean autrigoien lurraldea bai agertzen da deskribatua, barduliarrak behin eta karistiarrak inoiz ez gehiago. Guzti hauek ''baskoi'' gisa agertzen dira deskribapenetan, baita [[Erromatar Inperioaren gainbehera]]ren ostean.<ref>{{erreferentzia|izenburua=Autrigones, Caristios, Várdulos y Vascones n el periodo tardorromano. Estudio de las fuentes y su problemática|url=http://sehn.org.es/wordpress/wp-content/uploads/2017/07/congreso3_area1_emborujosalgado.pdf|abizena1=Emborujo Salgado|izena1=Mª Isidora|aldizkaria=Nafarroako kondairaren hirugarren batzarre orokorra|urtea=1994}}</ref> Gaur egungo euskal lurraldeetan antzina bizi ziren herrien euskalduntasunari lotutako polemikarik interesgarriena [[Iruña-Veleia#2006ko_ustezko_aurkikuntzak|Iruña-Veleian 2006an egin zituzten ustezko aurkikuntza]] da. [[Ostraka|Ostraken]] benetakotasunaz gain, Iruña-Veleian bizi ziren herritarren hizkuntzari buruzko eztabaida piztu da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los textos hallados en Iruña-Veleia están escritos "inequívocamente" en euskara|url=http://www.gara.net/idatzia/20060616/art169077.php|aldizkaria=Gara|sartze-data=2018-07-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Mundinteractivos|izenburua=Confirman la autenticidad de unos grafitos que contienen las primeras palabras en euskera {{!}} elmundo.es|url=http://www.elmundo.es/elmundo/2006/11/24/cultura/1164387568.html|aldizkaria=www.elmundo.es|sartze-data=2018-07-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Veleia: disparateen zerrenda|hizkuntza=eu|url=http://sustatu.com/1227160971|aldizkaria=sustatu.com|sartze-data=2018-07-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Iruña-Veleia, egia ala gezurra?|hizkuntza=eu-ES|url=http://goiena.net/blogak/elexpuru|aldizkaria=Iruña-Veleia, egia ala gezurra?|sartze-data=2018-07-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=erabili.eus/ Dozenaka faltsukeria|url=http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1234784400/1235409796|aldizkaria=www.erabili.eus|sartze-data=2018-07-13}}</ref>.


=== Aitzineuskaratik euskarara ===
=== Akitaniera ===
{{sakontzeko|Akitaniera|Baskonizazio berantiarra|Aitzineuskara}}
{{sakontzeko|Akitaniera|Baskonizazio berantiarra}}
[[File:Euskera arkaiko755.png|thumb|Euskera arkaikoren edo akitanieraren hedapena]]
[[File:Euskera arkaiko755.png|thumb|Euskera arkaikoren edo akitanieraren hedapena]]
Antzinatean testigantza utzi duten hizkuntzen artean, bakarrarekin frogatu izan da euskarak harremana duela: [[akitaniera]]<ref name="SEG" /><ref name="Trask" />. Hizkuntza hura zuzenean euskara arkaikoa edo [[aitzineuskara]] den, edo enbor beretik banatutako beste mintzaira bat, zaila da zehaztea, akitanieraren aztarnak laburrak baitira: 400 bat pertsona-izen eta 70 bat jainko-izen, ez esaldi osoen antzik duen ezer.
Antzinatean testigantza utzi duten hizkuntzen artean, bakarrarekin frogatu izan da euskarak harremana duela: [[akitaniera]]<ref name="SEG" /><ref name="Trask" />. Hizkuntza hura zuzenean euskara arkaikoa edo [[aitzineuskara]] den, edo enbor beretik banatutako beste mintzaira bat, zaila da zehaztea, akitanieraren aztarnak laburrak baitira: 400 bat pertsona-izen eta 70 bat jainko-izen, ez esaldi osoen antzik duen ezer.

14:54, 16 uztaila 2018ko berrikusketa

Lergako estelaren argazkia. Bertan irakurri daiteke UMMESAHARF, hau da, "ume zahar f[ilius]". Nafarroan aurkitu den euskarazko izkriburik zaharrena da.
Arranes Arbizkar euskal izena Ascoliko brontzean. Baskoien zalduna izan zen, K. a. 90. urtean gutxi gora behera

Euskararen jatorria munduko hizkuntzalari asko kezkatu dituen gaia da. Isolaturik dagoen indoeuropar jatorria ez duen hizkuntza bat Europan, hurbileko seniderik ezduena eta inguruan dituen hizkuntza guztiekin harreman zuzenik ez duena, eztabaida eta teoria ugariren jatorri izan da. Teoria ugari eta oso ezberdinak proposatu dira azkeneko hamarkadetan, mundu mailako hizkuntzalari mordoa batu da hizkuntza berezi honen jatorriaren bilaketara, une honetaraino ordea, aurrerapenak egin diren arren, euskararen gurasoaren arrastorik ez da aurkitu.

Euskararen jatorria aztertzeko moduak asko izan dira historian zehar. Hizkuntza baten jatorria aztertzen duen hizkuntzalaritzaren darra hizkuntzalaritza historikoa da. Metodo honen barruan toponimia, onomastika, etimologia, morfologia, sintaxia eta arkeologia erabili izan dira, eta azken urteotan genetika ere sartu da. Artikulu honetan gure hizkuntzaren historiaren lorratzak aipatuko ditugu, baina euskararen jatorriaz gain badago beste misterio handi bat: iraupena, Izan ere, historian zehar debeku ugari pairatu behar izan ditu, alboan zituen hizkuntza handien partetik.

« Euskararen misterioa ez da jatorria, iraupena baizik »
Koldo Mitxelena

Egungo euskararen jatorria

Euskara hizkuntza isolatua izan arren, bere historiari begiratuta, zantzuak lor daitezke zein kontestutatik datorren: ze ezaugarri izan zitzakeen berreraiki daitekeen euskara-mota zaharrenak, eta antzinako zantzu horiek zein kontestu linguistikotan garatu ziren. Historikoki, datu horiek jartzen gaituzte Euskal Herria eta inguruak Erromako eragin kultural eta linguistikoarekoin topo egin zuten garaiarekin.

Aitzineuskara

Sakontzeko, irakurri: «Aitzineuskara»

Hizkuntzalariek berreraiki ahal izan duten euskararen forma zaharrenei aitzineuskara deitu izan zaie. Joseba Lakarraren iritziz, datak erlatiboak direla zehazturik, aitzineuskararen estadioa koka daiteke erromatarrekin kontaktuan sartu aurretiko garaian, Kristo aurreko 2. mendera arteko estadio bat litzateke.


Euskaldunak, baskoiak eta euskararen arteko harremana

Antzinako herrien banaketa mapa.
Hizkuntzen banaketa K. a. 200. urte inguruan. Gorriz, akitaniera-aitzineuskararen eremua, puntu gorriz hedadura posiblea, gutxiengo edo oinarri gisa.[1]

Ikerketa egiterako garaian bereizi behar dira hizkuntzak eta hiztunak, baita hiztunen jatorri historikoa eta gaur egungo hiztunena.

Antzinako Erroma gaur egungo Euskal Herrira iritsi zirenean, hainbat ziren eremu horretan bizi ziren herriak[2][3]: baskoiak gutxi gora behera gaur egungo Nafarroan bizi ziren; barduliarrak Gipuzkoako eremuan, Deba ibaiaren ekialdean; karistiarrak Deba ibaitik Nerbioi ibairaino; gaur egungo Bizkaiko ekialdean autrigoiak bizi ziren[4]; Araba eta Nafarroako hegoaldean, eta Ebro ibaiaren hegoaldean beroiak bizi ziren; azkenik, akitaniarrak Ipar Euskal Herrian eta iparralderago bizi ziren. Tentagarria izan badaiteke ere, bereizketa honek ez du zerikusirik euskalkiekin, askoz beranduago sortu baitziren[5].

Egile batzuen arabera, leinu guzti hauek euskaldunak ziren, toponimiak eta onomastikak adierazten duen bezala[6]. Beste ikerketa batzuen arabera, egoera korapilotsuagoa zen: Beroiak zeltak ziren, baina ez zeltiberiarrak[7]. Ikerketa batzuen arabera, Autrigoiak ere zeltak zirela uste da, bere hiri batzuen -briga amaiera dela eta[8][9], adibidez Deobriga[4]. Karistiarren hiri nagusiak Iruña-Veleia, Suessatio eta Tullica ziren; azken honen eta beste 55 toponimoren etimologia indoeuroparra da, baina ez zelta. Hainbat ibairen izenek ere etimologia bera dute[10]. Barduliarrak zer ziren eztabaidan dago: kantauriar, zelta, zeltiberiar[11] edo baskoien[12] ahaide ziren ez dago argi, baina euren toponimoen izenak indoeuroparrak ziren[4][13], eta Julio Caro Barojaren arabera izena bera ez zen euskalduna[14]. Azken hiru leinu hauek batzen ziren lekuari Trifinium izena jarri zioten, gaur egungo Trebiñu. Bertan gutxi dira euskal jatorriko toponimoak[9]. Talde hauek zeltak balira, edo hizkuntza zelta baten eragina izan bazuten, ez ziren gaur egungo euskal lurraldeetara K. a. 800. urtea baino lehen iritsi, Hallstatt kulturari lotuta[15][16]. Hau da, herri hauen aurretik eremu horretan euskararekin harremana zuen hizkuntza bat hitz egiten zuten biztanleak aukera bat da[17].

Baskoien eta akitaniarren izenetan badago euskarazko oinarria[18], baina ez guztietan: ager vasconum eskualdean, Tafallatik behera, oso urriak dira euskarazko toponimo zaharrak[9]. Akitaniarrekin harremana zuen beste euskal tribu bat iakatarrak ziren, euren hiriburua Jakan zegoen eta Osca (Huesca) eta Ilerda (Lleida) hirietaraino iritsi ziren garai ezberdinetan[19][20].

Ez dakigu ere Antzinako Erromako historialariek zehaztasunez deskribatu ote zituzten giza-talde hauek, edo euren hirien izenak eta zuten erlazioa ondo aztertu. Garai erromatar berantiarrean autrigoien lurraldea bai agertzen da deskribatua, barduliarrak behin eta karistiarrak inoiz ez gehiago. Guzti hauek baskoi gisa agertzen dira deskribapenetan, baita Erromatar Inperioaren gainbeheraren ostean.[21] Gaur egungo euskal lurraldeetan antzina bizi ziren herrien euskalduntasunari lotutako polemikarik interesgarriena Iruña-Veleian 2006an egin zituzten ustezko aurkikuntza da. Ostraken benetakotasunaz gain, Iruña-Veleian bizi ziren herritarren hizkuntzari buruzko eztabaida piztu da[22][23][24][25][26].

Akitaniera

Sakontzeko, irakurri: «Akitaniera» eta «Baskonizazio berantiarra»
Euskera arkaikoren edo akitanieraren hedapena

Antzinatean testigantza utzi duten hizkuntzen artean, bakarrarekin frogatu izan da euskarak harremana duela: akitaniera[27][28]. Hizkuntza hura zuzenean euskara arkaikoa edo aitzineuskara den, edo enbor beretik banatutako beste mintzaira bat, zaila da zehaztea, akitanieraren aztarnak laburrak baitira: 400 bat pertsona-izen eta 70 bat jainko-izen, ez esaldi osoen antzik duen ezer.

Beste hipotesi eztabaidatsu baten arabera, akitaniera eta aitzineuskara hizkuntza bera lirateke eta akitaniarrak Erdi Aroan iritsi ziren gaur egungo Hego Euskal Herrira. Baskonizazio berantiarra deitzen den prozesu hau aldeztu dutenen artean, Claudio Sánchez-Albornoz, Manuel Gómez-Moreno, Jürgen Untermann, Francisco Villar Liébana, Joseba Abaitua eta Héctor Iglesias historialari eta hizkuntzalariak daude. Aitzitik, aurka mintzatu dira Koldo Mitxelena,[oh 1][29] Joakin Gorrotxategi eta abar.

Euskalkien jatorria

Euskalkien mapa, gaur egun eta Bonaparteren garaian.

Euskalkien sorkuntzak eta historiak ere ematen du pistarik euskararen jatorriaz. Koldo Mitxelenaren iritziz, euskalkien arteko batasuna handia da, eta hori ez zen horrela izango baldin eta euskalkiak oso aspaldikoak balira[30]. Era berean, latinetik hartutako maileguak modu berezian egokitu dira euskarara, baina modu berezi hori berdina da euskalki guztietan, eta hori ere ez zen horrela izango, baldin eta euskalkiak erromatarrak etorri zirenerako egituratuta egon balira. Hau da, erromatartze handienaren garaian, latinaren eragina zuzen zuzena zenean, euskara euskalkietan zatituta egon balitz, latineko maileguak bakoitza modu batera egokituko zen euskalkien arabera. Eta gauzak ez dira horrela: esate baterako, ''aingeru, bake, borondate, gela...'' esaten da. Euskaraz baizik ez dira horrela esaten, baina euskalki guztietan esaten dira modu horretan.

Honen argitan, akitaniera edo aitzineuskara euskara berezko horren aurreko estadioak izan daitezke, edo lehenagoko ahaideak. baina euskara berez, hizkuntza identifikagarri eta nahiko bateratu bezala, erromatartzearen garaian koka daiteke. Eta euskalkien dibergentzia oso handia ez dela kontuan hartuz, erromatartzearen azken mendeetan koka daiteke zehatzago, agian Erromatar Inperioa desegin ondoren ere, horrek ez baitu esan nahi latinaren presentzia eta eragina Mendebaldeko Europan desagertu zenik. Izatez, Euskal Herriaren inguru gertukoak, Galia eta Iberia zirenak, herri germanikoek inbadituak izan arren, hizkuntzaz nagusiki latindar izaten jarraitu zuten,

Testuinguru erromatar/latindar baina berantiar horrekin bat dator Koldo Zuazoren iritzia[31]. Hain zuzen ere, euskalkirik dibergenteenetarikoa, mendebaldekoa edo bizkaiera esan ohi duguna, VIII. mendearen amaieraren inguruan sortu zela uste du Koldo Zuazok, Araba eta Bizkaia Iruñeko Erresumatik bereizi eta Asturietako Erresumarekin kontaktuan jarri zenean. Euskara zahar eta bateratu haren jatorri geografikoa ere nahiko finkatua dago logika beraren ondorioz: erdiguneko euskalkien arteko bateratasuna handiena izanik, erdigune hori Nafarroan egon daitekeela pentsa daiteke, eta Erdi Aroan bertan osatu zen Iruñeko Erresuma harekin identifika daiteke.

Ahaidetza hipotesiak

Euskoiberismoa

Sakontzeko, irakurri: «Euskoiberismo»
Euskara-Akitaniera eta Iberieraren mapa, K. a. 300. urte inguruan.
Barscunes idatzita duen iberiar txanpona.

Euskoiberismoa euskararen jatorria azaltzeko asmoz euskara eta iberiera ahaidetzat jotzen dituen teoria da. Teoria horren aldekoei euskoiberista deritze. Gaur egungo euskalariek bazterturiko teoria da. Euskara eta iberiera hizkuntza eremuen hurbiltasunak eta biak aurreindoeuroparrak izateak bide eman zuten hizkuntza bera zirela edo ahaideak zirela pentsatzera. Berez bi teoria ezberdin izan dira euskoiberismoaren azpian: berez Antzinako Erromak Hispania sortu aurretik Iberiar penintsula osoan hitz egiten zen hizkuntza euskara zenarena bata; antzeko hizkuntzak zirela, bestea[32].

Luzaro iraun duen teoria da, Esteban Garibai, Arnaud Oihenart, Manuel Larramendi, Wilhelm von Humboldt, Hugo Schuchardt eta abar. Toponimoak aztertuz Espainiako hainbat toponimoren euskal oinarria aurkitzen saiatu ziren, adibidez (h)aitz edo (h)ax Asturiasen oinarrian egongo litzateke, edo Granada hiriaren antzinako Iliberri izena[33] eta beste hainbat uri/uli eta berri ere[34]. Joseba Lakarrak teoria hau ezeztatzeko hainbat argitalpen egin ditu[35]. Akitanierako jainkoek euskal izenak badituzte ere, pertsonen izenak iberieraren antzekoak ziratekeela proposatu dute[36]. Zenbakien arteko lotura ere aurkitu dute[28], nahiz eta zalantzazkoa izan[37].

Iberiera deszifratu zenean, XX. mendeko hizkuntzalariek guztiz baztertzekoa zela erakutsi zuten argi eta garbi. Gaur egun ukipenaren, kasualitatearen eta maileguen ondoriotzat azaltzen dira berdintasun horiek[32], edo bestela euskararen eta iberieraren arteko formazko eta egiturazko antzekotasunak, izan daitezke bi sistemen arteko harreman geografiko edo kultural berezi baten ondorioa[27], sprachbund deritzon fenomeno linguistikoaren parekoa.

Hala ere, gaur egun, hizkuntzalaritza historikoan adituak ez diren hainbatek oraindik eusten diote teoria horri.

Jatorri kaukasoarra

Kaukasoko hizkuntzen mapa

Hipotesi klasiko edo ezagun samarra da euskara Kaukasoko hizkuntzen multzoan biltzen duena. Hizkuntzalari askok (horietariko batzuk prestigiodunak, hala nola, René Lafon), XX. mendean ahalegin nabarmenak egin zituzten euskararen eta Kaukasoko hizkuntzen arteko lotura frogatzeko. Antzekotasun lexiko eta gramatikalen batzuk aurkitu ziren Kaukasoko talde batzuekin zein besteekin, baina lotura genetikorako saio horrek bi arazo ditu. Alde batetik, antzekotasunen portzentajeak txikiak dira, eta oso antzeko emaitzak lortzen dira uraldar hizkuntzekin edo afro-asiarrekin ere[27].

Bestaldetik, ez da frogatu Kaukasoko mendialdeko jatorrizko hizkuntza indigena guztiak elkarri lotuak daudenik ere. Hego Kaukasoko hizkuntzen talde kartveliarra bada talde finkoki frogatua, eta horrekin konparazioak ahalegin gehiagorekin egin dira, baina emaitzak halaber azalekoak izan dira. Bat-etortze fonologikoak ez dira baliagarriak, eta beste ahaidetasun irizpide batzuetara jo izan da, georgiera hizkuntza ergatiboduna delako (taldeko hizkuntza nagusia), baina horrek ez du esan nahi litekeena dela hura euskararen ahaidea izatea. Modu berean, egitura nominatiboko hizkuntzak ez daude nahitez elkarri lotuak. Familia berean (indoeuropar hizkuntzenean, kasu) hizkuntza ergatibodunak (hindiera eta kurduera) eta ergatiborik gabeko hizkuntzak (ia gainerako guztiak) egon daitezke[27].

Gainera, Georgiako eta euskaldunen DNAren ikerketak ez ditu antzekotasunak aurkitu[38].

Armeniera

Esteban Garibaik jada aipatu zuen euskaldunen jatorria Armenian zegoela[39]. Ondoren, Edward Spencer Dodgsonek XIX. mendean[40][41] eta Joseph Karstek XX. mendean[42][43] euskal-armeniar teoria defendatu zuten. Gerora, Armeniako Vahan Sarkisian hizkuntzalariak euskara eta armenieraren antzekotasun gramatikal eta lexikoak aurkitu zituen. Teoria honen arabera armeniera eta euskara talde bereko antzinako hizkuntza aurreindoeuropar bateko partaide dira. Urruntze geografiko honen jatorria historiaurreko emigrazio baten egon liteke, bai Pirinioetatik Kaukasora ala alderantziz[44].

Armeniera hizkuntza indoeuropartzat hartzen da[45], baina Sarkissian ez dago ados sailkapen horrekin, bere ustetan Iranekin izandako mendeetako harremanaren ondorioa litzatekeelako sailkapen hori[44]. Hitzen antzekotasun batzuetaz gain, fonetikan ere badaude antzekotasunak, adibidez hitzen hasieran r fonema ez egotea edo kontsonanteak ez aglutinatzea[44].

Dené-Kaukasoar hizkuntzak

Dené-Kaukasoar hizkuntzen balizko hedapena

Dene-kaukasoar hizkuntzen familia Sino-tibetar hizkuntzak, ipar kaukasiar hizkuntzak, na-dene, yaniseiera, euskara (eta bere desagertutako balizko ahaideak) eta burushaski hizkuntzak barnebiltzen dituen proposaturiko hizkuntza familia zabala da. Na-dene eta yeniseieraren arteko harremanak harrera ona izan badu ere, beste hizkuntzen arteko loturak oso zalantzazkoak dira.[46][47]

Teoria honen arabera, 50 hitz ohikoenen analisia eginda, euskarak antzekotasun gehien hizkuntza dené-kaukasoarrekin ditu, 17 ahaide aurkitzen baitira. George Starostinen arabera, datu hauen arabera hizkuntza dené-kaukasoarrak dira euskararen ahaideko hurbilenak, duela 9000 urte inguru banatu zirelarik. Antzekotasun hau, hitz ohikoenez gain, morfologian eta fonologian ere ikus liteke, baina ez lexiko kulturalean.[48]

Teoria honen lehen izena urrunen zeuden bi hizkuntzena izan zen, euskara eta navajoa, eta horregatik euskaldene izena (ingelesez: Basque-Dennean; gaztelaniaz: vascodene). Goian aipatutako hainbat hizkuntzez gain, dravidiar hizkuntzak eta sumeriera ere sartu zituzten[49]. Proposaturiko sailkapen nagusiak bi dira: lehenengoan Na-dene hizkuntzak orain dela 7.900 urte inguru bereizi ziren hizkuntza sino-baskonikoetaz (sino-tibetar eta kaukasoar hizkuntzak eta euskara barnebiltzen zuen taldea).[50] Bigarren sailkapenean euskara hizkuntza makro-kaukasoarren parte izango litzateke, Ipar-kaukasoar eta Buruxaski hizkuntzekin batera[51][52].

Teoriak dituen zailtasun eta koherentzia ezen inguruan mintzatu da Joseba Lakarra[53].

Euskal substratuaren teoria

Euskal substratuaren proposaturiko eskualdea

Euskal substratuaren teoria mendebaldeko Europako hainbat hizkuntzek euskal hizkuntzak izeneko antzinako hizkuntza familiaren hondarrak dituztela eusten duen teoria da, familia horietatik euskara bizirik irauten duen bakarra izanik[54]. Teoria Theo Vennemann hizkuntzalari alemaniarrak egin eta beste hizkuntzalariek baztertu dute. Vennemannen esanetan, euskal hizkuntzak Europa osotik zabaldu ziren indoeuropar hizkuntzek ordezkatua izan arte. Hala ere, Vennemannek Erdialdeko eta Mendebaldeko Europako toponimoetan eta germaniar eta baltiko-eslaviar hizkuntzetako hiztegietan topaturiko zenbait hondarretan indoeuropar hizkuntzen arbaso hau topatzeko gai izan zen[55][56].

Vennemannen esanetan, azken glaziazioan, hegoaldeko Frantzian eta Iberiar Penintsulan bizi ziren euskotar herriek Europa birpopulatu zuten[57]. Beren bizileku berrietako ibaiei eta haranei izenak eman zizkieten, gero Indoeuropar hizkuntzak zabaldu zirenean mantendu zirenak. Teoria honek Hans Krahek aurkituriko europar hidronimoen paralelotasunetan eta Marija Gimbutasek europar kulturan aurkituriko antzekotasunetan oinarriak ditu, guztiak, Vennemannen ustetan, aurreindoeuropar substratuak direnak. Theo Vennemannek uste du hori euskal substratua dela, aurreindoeuropar toponimoen berezko ezaugarriak euskararen bidez azaldu omen dezakeelako. Adibidez, aran, euskara batuan haran idatzia, Katalunia eta Okzitaniako Val d'Aran, Ingalaterrako Arundel, Norvegiako Arendal edo Tirolgo Ahrntal toponimoetan agertzen da. Hala ere, hizkuntzalari gehienek uste dute litekeena dela hidronimo eta toponimo hauek euskararenak ez, bestelako aurreindoeuropar sustraiak izatea.[58]

Beste hizkuntza batzuekin balizko loturak

Historian zehar hainbat hizkuntzekin loturak proposatu dituzte ikertzaileek. Gehienak oso ebidentzia txikietan edo kointzidentziatan oinarritzen dira, baina euskararen jatorriaren inguruan dagoen misterioa handitzeko balio izan dute. Hona hemen horietako batzuk:

Berbereekiko loturak

Hizkuntzalar batzuek aldeztu dute euskara Ipar Afrikako hizkuntzetatik datorrela eta hain zuzen ere berberetik. Teoria bat, orain dela urte asko bertan behera utzi zena, sintaktiko eta morfologikoki guztiz ezberdinak izanik; bi hizkuntzen arteko ustezko erlazioak hitz bakarren batzuen antzeko itxuran bakarrik oinarritzen baitira. Hala ere, aditza jokatzeko moduaren aldetik, bai euskaraz eta baita berberez ere, zenbait adizkiren erabilera antzekoa ikus dezakegu. (ezaugarri gramatikalak).[59]

Guantxeak

Guantxera XVII. menderaino[60], gutxienez, Kanarietan hitz egin zen hizkuntza berberea izan zen[61][62]. Hizkuntza honetan hainbat idazkun aurkitu dira, fenizieraren eta tifinagh idazkeratan eginak. 1341ean Nicoloso da Recco genoatarrak 1-16 zenbakiak eta hainbat hitz jaso zituen, berbereekin lotuak.

Hala ere, guantxeak eta euskara lotu izan dituzten idazle eta ikerlariak egon dira[63]. Kondairak dio XVI. mendean espainiarrak eta euskaldunak itsasontziz Kanarietara joan zirenean euskara egiten zutela aurkitu zutela[64]. Denbora luzez guantxeen eta euskaldunen arteko loturak egiten saiatu dira ikerlariak toponimiatik abiatuta[65]. 1938an Odon Apraizek hainbat toponimo alderatu zituen, euskal jatorria zutela azalduz: Izaña, Anaga, Aguere, Araca, Abona, Arafo eta Arona[66].

1978an Federiko Krutwigek Garaldea liburua idatzi zuen, guantxearen eta euskararen arteko erlazioari buruz. Bere ustetan bi hizkuntzek jatorri aurre-indoeuropar komuna dute, eta guantxean idatzitako hainbat gauza ezin dira azaldu aitzinbereberrarekin[67]. Guantxea bereberrarekin lotu baino, nahiagoa zuen esan bereberrak bazituela aurreko hizkuntzaren hainbat ekarpen, euskararen antza izango zuen hizkuntza bat[65]. Antonio Arnaiz-Villenaren ustez euskara eta guantxea, biak ziren aitzinbereberrarekin lotura dutenak, eta horregatik egin daitezke lotura horiek[68]. Maximiano Traperoren arabera hipotesi guzti hauek gezurra dira, Kanarietako toponimia gaizki interpretatzen dutelako, gaizki transkribatu edo, zuzenean asmatu[65].

Eskoziarrekiko loturak

Lunnastingeko harria

Aymeric Picaudek 1140an idatzitako Donejakue bidea egiteko gidan idatzi zuen nafarrek (Hego Euskal Herriko euskaldunak) eta euskaldunek (Ipar Euskoa Herriko euskaldunak) Eskoziatik etorritakoak zirela. Berak jasotako kondairaren arabera Julio Zesarrek nubiarrak, eskoziarrak eta kornuallestarrak bidali zituen Hispaniara zergarik ordaintzen ez zituztelako, gizon guztiak hil eta emakumeak bizirik mantentzeko aginduarekin.

Herri horiek Bartzelonatik Zaragozara eta Baionatik Ocako mendietara zegoen guztia suntsitu omen zuten. Gaztelarrek aurre egin zieten eta Iruñea, Naiara eta Baiona arteko mendietara bidali zituzten. Bertan gotorlekuak egin zituzten, gizonezkoak hil eta emakumeekin seme-alaba ugari eduki. Nauarros izena non ueurus izenetik eratortzen zen, bere ustetan, hau da, bertakoak ez direnak[69].

1876an Eskozian Lunnastingeko harria aurkitu zen, ogam alfabetoan idazkunak zituen zutarri handi bat[70]. Bertan irakur daiteke ttocuhetts: ahehhttmnnn: hccvvevv: nehhton[71] edo ettecuhetts: ahehhttannn: hccvvevv: nehhtons[72] 1975ean, Lockwoodek "azken hitza Nechton izen arruntetik datorrela argia da, baina bestea, ogam alfabetoan hautazkoan kontsonanteak bikoizten zituztela onartzen bada ere, hain da exotikoa ezen filologoek piktoera indoeuropar philumetik kanpo eta seniderik ez zuen hizkuntza zela ondorioztatu baitzuten" idatzi zuen.[73] Teoria hori Orkadetan aurkitutako ogam idazkundun Buckquoyko ardatz-harria azaltzeko ere erabili zuten, harik eta 1995ean irlandera zaharra zela jakin arte.[74] Urte batzuk lehenago, 1968an, Henri Guiterrek euskara eta piktoera lotu zituen. Bere teoria hasieratik ez zen akademikoen artean onartua[75]. Larry Trask euskaltzale eta hizkuntzalariaren esanetan, Guiterren saiakera "iragarpen hunkigarri gehienak bezala, mundu osoaren arbuioa lortu du. Piktoerazko adituak iturburutik errefusatu eta euskaltzaleak ez ditu bete". Kritika Ogam letren hautazko irakurmenatik datorkio, horrela aitzineuskara baino XX. mendeko euskara lortuz, sintaxiari jaramonik egin gabe eta apetazko itzulpena eginez[28].

Egiptoera, hititera, sumeriera, akadiera eta feniziera

Antonio Arnaiz-Villena inmunologoak eta Jorge Alonso-Garcíak proposatu zuten euskara erabiltzea Mediterraneo eta Ekialde Hurbilko hainbat antzinako hizkuntza deszifratzeko. Hizkuntza guzti horiek ez dute euskararekiko harremanik[28][76], tartean Antzinako Egiptoko hieroglifoak, hititera, sumeriera, hurriera, ugaritera, akadiera, elamera eta feniziera[68]. Euren ustetan, hizkuntza guzti hauen itzulpenak eta transliterazioak faltsuak dira. Ikerketa akademiko gehienak "zientzia fikzio istorioak" direla esaten dute[77]. Arnaiz-Villenak egindako egiptoarreko itzulpenak, adibidez Champollionek Rosetta harrian egindako itzulpena ezeztatzen du: antzinako greziera eta egiptoarrez aurkitutako Ptolomeo kartutxoa ez dela baliagarria dio, eta bere interpretazioan ez da izen hori agertzen. Beraz, Arnaiz-Villena izango litzateke hieroglifoak deszifratzen lehena, bere irakurketaren arabera[68].

Era berean, Hammurabiren Kodea euskaraz irakur zitekeen, eta Arnaiz-Villenaren ustez "ez dago bertan legerik", baizik eta euskarazko hileta testu bat. Eturiera, iberiera, tartessiera, guantxea eta minoikoa irakurtzeko gai dela ere dio, euskararekin deszifratuz. Euren ustez hizkuntza guzti hauek "Usko-Mediterranearrak" dira, Dené-Kaukasoar balizko familiaren adar bat. Familiakoak lirateke ere amazigh hizkuntzak[68]. Euren tesiak hizkuntzalaritza eta arkeologia eskola ia guztiak ukatzen ditu. Feniziera, akadiera, ugaritera eta eblaitera, adibidez, hizkuntza semitiko argiak dira; Egiptoera eta amazigera Afro-asiar hizkuntzak dira. Hititera funtsezko hizkuntza da Aitzinindoeuropera berreraikitzeko, Arnaiz-Villenaren ustez ere euskara inola ere ez zen hizkuntza.

Lakarraren arabera, euren "Lenguaje religioso-funerario de los pueblos mediterráneos" lanean aurkeztutako 32 hitz komunetatik %85 ezin dira euskal oinarri gisa aurkeztu, eta beste %15 ez dira ziurrak[78].

Dogon hizkuntzarekin loturak

2013an Jaime Martin hizkuntzalariak Mali eta Mauritania artean hitz egiten den dogon hizkuntza eta euskara erlazionatutako hizkuntzak zirela zioen ikerketa argitaratu zuen. 2.274 hitz aztertu eta parekotasunak aurkitu zituen hitzen %70ean[79]. Dogon etnia ezaguna da astronomian dituzten sinismenak direla eta, bereziki Sirius izarraren ezagutza dela eta[80], eta ufologian ohikoak dira eurei buruzko aipamenak[81]. Xabier Kintanaren arabera ikerketa honek "ez du ez hankarik ez bururik" eta metodologiarik ere ez du[82]. Dogon hizkuntza ez da hizkuntza bakar bat, baizik eta dozena bat hizkuntzaz osatutako familia bat[83].

Liguriera

Antzinako liguriera ligurrek hitz egiten zuten hizkuntza zen. Nahiko ezezaguna da, baina uste da indoeuroparra dela[84], ziurrenik zelta hizkuntzen familiakoa[85]. Hala ere, egile batzuek euskararekin lotu dute, eta latinaren erroan dagoen hizkuntzari eusko-liguriera izena eman diote[86]. Ikerlari batzuek ere oinarri aurre-indoeuroparra eman diote Liguriako hainbat toponimori, eta euskarazko hitzen ordaina bilatu horretarako[87]. Ikuspegi honek ere kritikak jaso ditu[88].

Azalpen paleogenetikoak

Aurretik ikusi ditugun hainbat teoriek proposatu dute euskara bertan garatu zen hizkuntza izan zela, Paleolitoan. Hori horrela dela demostratzea zaila bada ere, genetikari lotutako hainbat ikerketa egin dira, herrien jatorria aurkitu nahian. Ikerketa genetikoak aurrera egin ahala, hainbat izan dira alde batera zein bestera egindako aurkikuntzak. Ohartarazi behar da hizkuntzak eta geneak ez dutela zertan lotuta egon behar, hizkuntza bat gutxiengo batek inposa dezakeelako populazioen genetika aldatu gabe.

Rh faktorea

Rh faktorea Rhesus makako (Macaca mulatta) tximinoaren eritrozitoen zelula mintzean dagoen antigenoa da, gizaki gehienek ere (%85ak) dutena. Izena (Rh edo Rhesus faktorea) tximino horretatik dator. Haien eritrozitoetan aipatutako antigenoa dutenak Rh+ dira, gainontzeko guztiak Rh- izanik. Antigeno horrek egitura proteikoa du. Karl Landsteiner austriarrak eta Alexander Wiener estatubatuarrak 1940an aurkitu zuten estreinakoz Rh faktorea, Rhesus tximinoarekin lanean ari zirela.

Jatorri euskalduneko M.A. Etcheverry mediku argentinarrak euskaldunen Rharen inguruan lehenengo ikerketa sakona egin zuen 1945 aldean; ikerketa horrek agerian jarri zuen euskaldunek Rh negatiboaren frekuentzia handia zutela (%33a, munduko populazioaren bataz bestekoa %15ekoa izanik)[89][90][91]. 1950ean Arthur Mourant Etcheverryren antzeko ondorioetara iritsi zen, bere ikerketak agerian jarri baitzuen euskaldunek aldameneko herriek ez zuten berezitasun nabarmena zeukatela odol-antigenoei dagokionez:

« Odol taldeek O taldearen frekuentzia handia eta B taldearen Europako txikiena aditzera ematen dute euskaldunen kasuan. Rhari dagokionez, kontinentearen Rh negatiboaren frekuentziarik altuena (%30a). Labur esanda, bi alderdi horiek -odol taldea eta Rh- argi asko frogatzen dute euskaldunen berezitasuna, aldameneko herriek oso gutxi aldatu dutena »

[92]


Genetista gehienen ustez gizakiaren jatorrizko Rh positiboa zen. Mutazio baten bidez agertu omen zen aspaldian Rh negatiboa, Europan besterik ez dagoena. Rh mota honen dentsitaterik handiena Euskal Herrian dago, eta bere frekuentzia jaisten da Europako ekialderantz joan ahala. Onartuen dagoen hipotesiaren arabera, Europako jatorrizko biztanleriak Rh negatiboaren frekuentzia handia izango zukeen, Neolitoaren aurretik. Inbasio indoeuroparrak -Asiatik etorriak- Rh positiboa zabalduko zuten Europan zehar, baina haien eragina ahultzen zen mendebaldera joan ahal. Inbasio honen aztarnak urriak diren tokietan -Euskal Herrian, kasu- Rh negatibo ezaugarri genetikoa iraungo zukeen, isolamendu fisiko eta -beharbada- hizkuntz isolamenduari esker[59].

Luigi Luca Cavalli-Sforza genetista ospetsuak Europako biztanleriaren azterketa genetiko sakona burutu du urte luzeetan. Euskaldunen Rh negatiboak eta aztertutako beste gene batzuek ere ondorio honetara eraman zuten: euskaldunak dira, ezaugarri genetikoei dagokionez, Europako biztanle zaharrenekin antza gehiago dutenak. Genetikaren mapak, gainera, bat etortzen dira arkeologiak eta hizkuntzalaritzak emandakoekin.[93][94][95]

« Azpimarratu beharra dago gizaki neolitikoak iritsi ziren garaiko lehen europarren ondorengoak ongien ordezkatzen dituen lurraldea euskaldunena dela. Herri horrek Europako indoeuropar izeneko familikoak diren populazio gehienekin alderatuta oso bestelako hizkuntzaz hitz egiten du... Gure analisia guztiz bat dator hipotesi honekin: euskaldunak gizaki neolitikoak iritsi baino lehen Frantziako hego-mendebaldean eta Espainiako iparraldean zeuden gizaki paleolitikoengandik zuzenean sortuak izatea nahikoa litekeena da... Endogamia erlatibo bati esker, beren hizkuntza (indoeuroparrekiko oso bestelakoa dena) gordetzeak erraztuta, diferentzia genetikoa mantendu ahal izan zuten inguruko populazioekiko; diferentzia horrek, neurri batean behintzat, haien jatorrizko egitura genetikoa islatu behar du. »

[93]


Paleolitoko aterpe franko-kantabriarreko hizkuntza

Paleolitoko artearen gune nagusiak.
HV4a1a ADN mitokondrial haplotaldearen banaketa-mapa

Theo Vennemann hizkuntzalari alemanaren teoriaren arabera, azken izotzaldiaren garaian (duela 20.000 urte) Europako populazioa Pirineotara bildu zen aterpe bila eta bertan garatuko zatekeen gaur egungo Euskararen oinarria. Izotzaldia bukaturik, jende hori Europa osora zabaldu zen, (garaiko) euskara, era berean, toki guztietan barna hedatuz, harik eta indoeuropar hizkuntza familiaren zabalpenak ordezkatu zuen arte, Akitania eta Pirinioetan salbu.

Teoria hau guztiz ezbaian eman dute euskalariek, baina John Foster bezalako genetista, Europako populazioa aztertu ondoren, bat heldu da jendea Pirineoetatik Europa osora zabaldu zela esaterakoan.

Europako lehen nekazarien hizkuntzen multzokoa

R1b-M269 Y kromosoma haplotaldearen banaketa mapa.

Azalpen mitikoak

Aizkora hitzaren eztabaida

Neolitoko bifazak. Aizkora hitzaren erroan (h)aitz hitza ote dagoen polemika iturburu izan da.

Hizkuntzalarien artean eztabaida dago aizkora hitzaren jatorria zein den azaltzeko unean. Oraindik hitzaren jatorria egiaztatzea lortu ez den arren, bi teoria nagusi daude mahai gainean:

Aintzineuskaran jatorria

Hizkuntzalari batzuek aizkora hitza aitzineuskaratik datorrela babesten dute. Euskaraz, gauzak mozteko balio duten tresna guztiek, hala nola, aitzur, aizto, zulakaitz eta aizkora, "haitz" osagai bat dutela azpimarratzen dute. Teoria hau jarraitzen badugu, logikak esaten digu aizkora hitza hauek haitz landuz edo harriz eginda zeuden garaikoa dela, hau da, Paleolito eta Neolitoaren arteko garai hartakoa. Kontuan hartu behar dugu, Neolitoan zehar tresna hauek metalez egiten hasi zirela. Teoria hau lehen aldiz aspaldi proposatu zen, ez dago argi zeinek proposatu zuen lehen aldiz, jarraian babesle nagusiak: XIX. mendean Louis Lucien Bonapartek (Trasken arabera, 1997a, 289) babestu zuen, XX. mendean Jose Miguel Barandiarani esker ideia zabaldu egin zen eta Arturo Kanpion, Julio Caro Baroja eta beste hainbatek ideia onartu zuten.[96] Aipatzekoa da, ideia hau indarra galtzen joan zela XX. mendearen erdialdetik aurrera, euskal hizkuntzalaritza berriak ez duelako babesten. Hala ere, ideia berritzeko saiakerak eta proposamenak egin dira, gaur egun, ikuspegi hau berritze aldera indar gehien duten bi teoria daude:

  • Oinarri baskoiaren teoria, Theo Vennemannek proposatua.
  • Paleoeuropar oinarri komunaren teoria, Roslyn M. Frankek proposatua.[96]

Jatorri indoeuroparra

Gaur egungo euskal hizkuntzalaritzak babesten duen teoria honen arabera, aizkora hitzak latinezko asciola forman du jatorria. Honekin ados dauden hizkuntzalariek argudio nagusi gisa aurrez aipatutakoa erabiltzen dute, baina badituzte beste hainbat argudio ere. Gorrotxategik 1998an jarraian duzuena esan zuen:

« Euskararen zahartasuna aizto, aiztur, aitzur eta aizkora bezalako hitzak haitz hitzaren gainean eratuak izatean datzala (...) ez da hain garbia kontua, konsideratzen badugu alde batetik aizkora-rentzat latinezko asciola-k «esku aizkora» eskeintzen duela etimologia onena aurreko partea bezain ondo azken partea ere azalduz eta bestetik erronkarierazko aizto-k eta aipatu beste formek sudurkari baten arrastoa erakusten dutela. »

Joakin Gorrotxategi, 1998,21[96]

Beraz, teoria honen babesleen arabera nahiko argi dago hitz hauen jatorria latinean dagoela. Gizartean ordea, aitzineuskararen ideia oso bizirik dirau eta beraz, bi teoriak oraindik ere eztabaidan daudela esan dezakegu. Aizkora hitza latinetik datorrela babesten dutenek sahiestea zail egiten zaien arazo bat dutela aipatu beharra dago, oraindik ez dago batere argi euskaraz zergatik duten mozteko erabiltzen diren tresna guztien izenek haitz forma txertatuta. Hizkuntzalari batzuen esanetan, haitz guztiak latinezko asci formatik datozela esaten dute, beste batzuek arazo hau ekiditea nahiago dute.[96]

Euskaldunen izaera mitikoaren eraikuntza

Rodrigo Semenez Arradakoak De rebus Hispaniae idatzi zuenean, Gaztelako erresuma Jaungoikoaren aginduz ari zela justifikatu nahi zuen. Horretarako bazuen arazo bat, ordea: euskaldun/nafarrak beste edonor baino lehen Iberiar penintsulan zeudela, eta latindar kutsaduratik kanpo zeuden bakarrak zirela. Horregatik euskaldunaren figura goratu zuen, Tubalen ondorengo gisa (ikus, ondoren tubalismo sekzioa), Pirinioetatik jaitsi eta Hispania okupatu zuen herri gisa[97].

XVI. mendean kontakizun hau jaso zuten Juan Martinez Zaldibiakoak edo Esteban Garibai euskal apologistek, euskaldunaren originaltasuna goraipatuz. XIII. mendean jaso zen, lehen aldiz, euskalduna subjektu politiko gisa[97].

Tubalismoa

Sakontzeko, irakurri: «Tubalismo»

Tubalismoa sinesmenezko teoria bat da, gaur egungo historiografiak erabat baztertua. Tubalismoak euskaldunei eta iberiarrei jatorri mitikoa esleitzen die: esaten du Tubal (Noeren iloba) euskaldunen eta iberiarren lehendabiziko erregea izan zela, eta hainbat herri (hala nola Tafalla eratu zituela[98]. Tito Flavio Joseforen kronikan agertzen da Jafeten semea zen Tubal Iberiara iritsi zela, baina Iberia hori gaur egungo Georgian dagoen Iberiako Erresuma zen. Jeronimo Estridongoak bata eta bestea nahastu eta Isidoro Sibiliakoak akatsa kanonizatu zuen, Georgiako Iberia Hispaniagatik aldatuz[97].

Sinesmenezko teoria horri jarraipen laikoa euskoiberismoak eman zion. Jorge María Ribero-Meneses idazlea da tubalismoaren gaur egungo aldeztaile ezagunenetako bat[99][100], baita euskara dela munduan hitz egin zen lehen hizkuntzatik gertuen dagoena ere[101].

Euskokantabrismoa

Sakontzeko, irakurri: «Euskokantabrismo»

Euskokantabrismoa historia eta antropologia arloko teoria bat da, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia probintziak, kantabriar lurraldeei loturik, erromatarren zapalkuntzari aurre egin zioten lurralde garaitugabeak izan zirela zioena.[102] Hainbat mendez oso teoria arrakastatsua izan ondoren, XVIII.-XIX. mendeen bitartean baztertu zen, oinarri historikorik ez duelako.[103][104]

Euskokantabrismoak greziar eta erromatar iturri klasikoetan aipaturiko Kantabria eskualdean sartzen zituzten gaur egungo Kantabria eta Euskal Herriko ipar-mendebaldeko hiru probintziak. Horrela, lurralde horietako euskaldunek (Iberiako jatorrizko biztanleak baitziren, euskokantabristen ustez) aro klasikoan kantabriarrei egozten zitzaien ausardia eta beste hainbat ezaugarri zituztela esaten zuen teoria horrek, eta horregatik probintzia horiek trataera berezia merezi zutela, Antzinako Erregimeneko espainiar eta frantses monarkien barruan.[105] Estatu horietako gobernu zentralaren aurrean foruak defendatzeko erabili zen euskokantabrismoa, eta bereziki garrantzi handia izan zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foruak Espainiako gobernu zentralaren aurrean defendatzeko argudiotzat.[104]

Jatorriari buruz esan diren zenbait esaldi

« Ez da hizkuntzarik Europa osoan euskara bezain ilun eta izkutu ageri denik, bere jatorriari eta kondairari buruz. Ez da gainera historia osoan gertakaririk euskarak azaltzen duen bizinahi egoskorra bezain miragarririk. Indarra metatu izan da indarraren gain menderik mende hizkuntza hori urratzeko eta desegiteko eta ez du artean inork menderatu. Non aurkitu horrelakorik? »

Arnald Steigner, hizkuntzalari suitzarra (1896-1963)


« Dudarik gabe, euskararen iraupena gertaera historikorik harrigarrienetariko bat da. Zenbait milurtekoan inbasioak eta eragina pairatu eta eragina pairatu dituen jatorrizko hizkuntza baten biziraupen kasu bakarra da Europan eta, kontaezinezko osagai arrotzak onartu baditu ere, bere jatorrizko nortasuna mantendu du. »

Antonio Tovar, hizkuntzalari espainiarra (1911-1985)


Oharrak

  1. (Gaztelaniaz) «Será siempre ocioso el interrogar a los autores clásicos sobre la lengua de los várdulos y caristios, por no hablar de la de los autrigones: aunque éstos callen, todo el mundo parece estar de acuerdo en que los vascones, por aquello del nombre y también porque el euskara al fin y al cabo tuvo que hablarse ya entonces en alguna parte, no lejos de aquí, eran vascos de lengua, aunque con razonable seguridad esto no debía ya de ser cierto para todos ellos en el siglo I a.C. Por lo que ellos nos dicen, tanto se puede sostener que várdulos y caristios, al menos en la parte norte de su territorio, hablaban la misma lengua que los vascones septentrionales, como que la coincidencia se daba más bien hacia el oeste, con las hablas cántabras sin duda indoeuropeas, ya que a veces los textos parecen olvidarse de su existencia específica al incluirlos, por omisión o comisión, entre los cántabros. Somos bastantes los que pensamos que la primera hipótesis es la que tiene más probabilidad de ser correcta, aunque sólo sea por razones de economía: para pensar que una lengua que luego vemos firmemente implantada en un territorio hasta el día de hoy es ahí advenediza, tiene que haber razones de fuerza excepcional.»

Erreferentziak

  1. «Ethnographic Map of Pre-Roman Iberia (circa 200 b» www.arkeotavira.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  2. «Estrabón. Libro III.» www.unizar.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  3. (Latinez) «Plinio Zaharra, Naturalis Historia, liber iii, chapter 29» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  4. a b c Santos, J; Emborujo, Amalia; Ortiz de Urbina, E. (1992-01-01). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum 2-3, 1992: 449-468. ISSN 1131-6993. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  5. www.inakiinarra.com. «Euskalkiak - Euskalkien Jatorria» euskalkiak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  6. Berria.eus. «Baskoniako ipuin bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  7. (Ingelesez) «e-Keltoi: Volume 6, The Celts in Iberia: An Overview, by Lorrio and Ruiz Zapatero» www4.uwm.edu (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  8. (Gaztelaniaz) SL, DiCom Medios. «Gran Enciclopedia Aragonesa Online» Enciclopedia Aragonesa (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  9. a b c «Euskararen muga historikoak [Sareko Euskal Gramatika»] www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  10. (Gaztelaniaz) Villar, Francisco. (2011). Lenguas, genes y culturas en la prehistoria de Europa y Asia suroccidental. Ediciones Universidad de Salamanca ISBN 9788478001354. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  11. «EL PUERTO ROMANO DE IRUN (GIPUZKOA). M.Mercedes Urteaga Artigas. Centro de estudios e investigaciones histórico-arqueológicas ARKEOLAN. - PDF» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  12. (Gaztelaniaz) «Localización de algunas ciudades várdulas citadas por Mela y Ptolomeo» www.eusko-ikaskuntza.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  13. (Gaztelaniaz) Gorbea, Martín Almagro. (2005). «Etnogénesis del País Vasco: de los antiguos mitos a la investigación actual» Munibe Antropologia - Arkeologia (57) ISSN 1132-2217. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  14. Julio., Caro Baroja,. (2003). Los pueblos de España. Alianza Editorial ISBN 8420699500. PMC 57759313. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  15. Nationalism, politics, and the practice of archaeology. Cambridge University Press 1995 ISBN 0521480655. PMC 32012913. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  16. (Ingelesez) Alvarez-Sanchis, Jesus R.. (2000-02). «The Iron Age in Western Spain (800 BC-AD 50): An Overview» Oxford Journal of Archaeology 19 (1): 65–89.  doi:10.1111/1468-0092.00100. ISSN 0262-5253. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  17. (Ingelesez) BERTRANPETIT, J.; CAVALLI-SFORZA, L. L.. (1991-01). «A genetic reconstruction of the history of the population of the Iberian Peninsula» Annals of Human Genetics 55 (1): 51–67.  doi:10.1111/j.1469-1809.1991.tb00398.x. ISSN 0003-4800. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  18. 1939-, Nuñez Astrain, Luis,. (2004). El euskera arcaico : extensión y parentescos. (2. ed. argitaraldia) Txalaparta ISBN 8481363006. PMC 54773940. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  19. (Gaztelaniaz) SL, DiCom Medios. «Gran Enciclopedia Aragonesa Online» www.enciclopedia-aragonesa.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  20. «Ribagorza» Lur Entziklopedia 2011-07-18 (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  21. Emborujo Salgado, Mª Isidora. (1994). «Autrigones, Caristios, Várdulos y Vascones n el periodo tardorromano. Estudio de las fuentes y su problemática» Nafarroako kondairaren hirugarren batzarre orokorra.
  22. «Los textos hallados en Iruña-Veleia están escritos "inequívocamente" en euskara» Gara (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  23. Mundinteractivos. «Confirman la autenticidad de unos grafitos que contienen las primeras palabras en euskera | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  24. «Veleia: disparateen zerrenda» sustatu.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  25. «Iruña-Veleia, egia ala gezurra?» Iruña-Veleia, egia ala gezurra? (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  26. «erabili.eus/ Dozenaka faltsukeria» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  27. a b c d Igartua, Ivan. (2007). Hizkuntzaren jatorria eta ideiak haren ahaideez. Sareko Euskal Gramatika (SEG), Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 978-84-693-9891-3. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  28. a b c d 1944-2004., Trask, R. L. (Robert Lawrence),. (1997). The history of Basque. Routledge ISBN 0415131162. PMC 34514667. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  29. Vitoria en la Edad Media : actas del I Congreso de Estudios Históricos celebrado en esta ciudad del 21 al 26 de setiembre de 1981, en conmemoración del 800 aniversario de su fundación.. Vitoria-Gasteiz 1982 ISBN 8450080525. PMC 11116642. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  30. Mitxelena, Koldo. (1981). «Lengua común y dialectos vascos» Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo 15 (1): 289-313. ISSN 0582-6152..
  31. Zuazo, Koldo. (2007-12-9). «Euskalkien jatorriaz eta bilakaeraz» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  32. a b Arejita, Adolfo. (2007). Euskararen geografia historikoa. (2. argit.. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445726464. PMC 733623211. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  33. (Gaztelaniaz) Andersson, Lennart. (1971). «Iliberri y la cuestión Vasco-Ibérica» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 3 (8) ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  34. (Alemanez) Humboldt, Wilhelm Freiherr von. (1821). Prüfung der Untersuchungen über die Urbewohner Hispaniens vermittelst der vaskischen Sprache. Bei Ferdinand Dümmler (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  35. (Gaztelaniaz) Lakarra, Joseba A.. (2012-02-20). «Haches, diptongos y otros detalles de alguna importancia: notas sobre numerales (proto)vascos y comparación vasco-ibérica (con un apéndice sobre ‘hiri’ y otro sobre ‘bat-bi’)» Veleia 0 (27) ISSN 2444-3565. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  36. Untermann, Jürgen. (1998). «La onomástica ibérica» Iberia: Revista de la Antigüedad (1): 73–86. ISSN 1575-0221. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  37. (Ingelesez) Jané, Joan Ferrer i. Sistemes de marques de valor lèxiques sobre monedes ibèriques. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  38. (Gaztelaniaz) Bouzas, Cristina Martínez. (2003). Relaciones filogenéticas entre las poblaciones autóctona vasca, georgiana (Cáucaso) y bereber (Mauritania) desde la perspectiva de la región hipervariable del ADN mitocondrial y polimorfismos bialélicos del cromosoma Y. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  39. (Ingelesez) «Armenia and The Basques (Spain) | Art-A-Tsolum» allinnet.info (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  40. «Edward Spencer Dodgson y la problemática vasco-armenia - Centro de Documentación César Borgia (Viana)» www.vianayborgia.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  41. (Frantsesez) Basques et Arméniens partagent-ils un héritage commun ? / Do Basques and Armenians Share Common Heritage ?. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  42. Wardrop, O. (2011-10-01). «Grundzüge einer Vergleichenden Grammatik des Ibero Kaukasischen (Erster Band). By Professor Dr Joseph Karst. 10 × 6½, pp. liii + 325. Strasbourg: Heitz and Co., 1932.» Journal of the Royal Asiatic Society of Great Britain & Ireland 66: 864–865.  doi:10.1017/S0035869X00113000. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  43. Joseph, Karst,. «Alarodiens et proto-basques : contribution à l'ethnologie comparée des peuples asianiques et liby-hespériens / par Joseph Karst.» meta.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  44. a b c «EUSKARAREN HISTORIA ::: EUSKAL-ARMENIAR TEORIA» www.kondaira.net (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  45. (Ingelesez) «Armenian language» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  46. Bartholomew, Doris. (1999). «Review of American Indian Languages: The Historical Linguistics of Native America» Language 75 (3): 596–600.  doi:10.2307/417069. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  47. (Ingelesez) Trask, Robert Lawrence. (2000). The Dictionary of Historical and Comparative Linguistics. Psychology Press ISBN 9781579582180. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  48. (Ingelesez) Bengtson, J. D.. (2011-01-01). «The Basque Language: History and Origin» International Journal of Modern Anthropology 1 (4): 43–59. ISSN 1737-8176. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  49. (Gaztelaniaz) Swadesh, Mauricio. (1987). Tras la huella lingüística de la prehistoria. UNAM ISBN 9789683603685. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  50. (Ingelesez) Dené–Caucasian languages. 2018-07-03 (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  51. Bengtson, John D. (1997): Ein Vergleich von Buruschaski und Nordkaukasisch. In: Georgica 20. 88—94
  52. «Bengtson, J. D. (1997). The riddle of Sumerian A Dene-Caucasian language Mother Tongue, 3, 63-74. - References - Scientific Research Publishing» www.scirp.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  53. Lakarra Andrinua, Joseba. (1999). «Ná-De-Ná» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 31) ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  54. (Ingelesez) Bammesberger, Alfred; Vennemann, Theo. (2003). Languages in prehistoric Europe. Heidelberg: Winter, 319-332 or. ISBN 3-8253-1449-9..
  55. (Ingelesez) Noel, Patrizia; Hanna, Aziz. (2003). «Europa Vasconica» Trends in Linguistics. Studies and Monographs (Berlin: de Gruyter): 517-590. ISBN 3-11-017054-X..
  56. Paia, Fredi. (2009-12-04). «Theo Vennemann» Berria.
  57. (Alemanez) Hamel, Elisabeth; Vennemann, Theo. (2002). «Vaskonisch war die Ursprache des Kontinents» Spektrum der Wissenschaft (Heidelberg: Spektrumverlag): 32. ISSN 0170-2971..
  58. (Ingelesez) «Europa Vasconica-Europa Semitica: Theo Vennemann, Gen. Nierfeld, in: Patrizia Noel Aziz Hanna (Ed.), Trends in Linguistics, Studies and Monographs 138, Mouton de Gruyter, Berlin, 2003, pp. xxii + 977» Lingua 116 (12): 2183–2220. 2006-12-01  doi:10.1016/j.lingua.2005.03.011. ISSN 0024-3841. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  59. a b Alfontso, Martínez Lizarduikoa,. (2001). Euskal zibilizazioa : (gure herriaren sustraien bila). Gaiak Argitaldaria ISBN 8489772568. PMC 249416344. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  60. (Ingelesez) Kossmann, Maarten. «Berber subclassification (preliminary version)» Chapter proposed for The Oxford Handbook of African Languages, ed. by Rainer Vossen (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  61. Nurse, Derek. (1997). «The Contributions of Linguistics to the Study of History in Africa» The Journal of African History 38 (3): 359–391. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  62. 1947-, Dalby, Andrew,. (2004). Dictionary of languages : the definitive reference to more than 400 languages. (Rev. ed. argitaraldia) Columbia University Press ISBN 0231115695. PMC 56555329. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  63. (Gaztelaniaz) «Antonio Arnáiz: "Los guanches canarios hablaban euskera"» www.canarias7.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  64. «El euskera y el guanche - Nabarralde» Nabarralde 2012-11-24 (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  65. a b c Trapero, Maximiano. (2007). Estudios sobre el guanche : la lengua de los primeros habitantes de las Islas Canarias. Fundación Mapfre Guanarteme ISBN 9788488779632. PMC 433414905. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  66. «Ensayo sobre algunos aspectos de la antigua toponimia de Canarias :: Revista de historia» mdc.ulpgc.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  67. Krutwig-Sagredo, Federiko. ([1978]). Garaldea : sobre el origen de los vascos. Editorial Txertoa ISBN 847148045X. PMC 7283128. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  68. a b c d (Ingelesez) Arnaiz-Villena, A.; Alonso-García, J.. (2000). «The Usko-Mediterranean Languages» Prehistoric Iberia (Springer US): 205–246.  doi:10.1007/978-1-4615-4231-5_9. ISBN 9781461369004. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  69. Gidor, Bilbao Telletxea,. (1994). «XII. mendeko Euskal Herria Santiago bidean: Liber Sancti Iacobi V, 7.» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 10) ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  70. Goudie, Gilbert (11 December 1876) "On Two Monumental Stones with Ogham Inscriptions Recently Discovered in Shetland" (pdf) Proceedings of the Society of Antiquaries of Scotland. 12 pp. 20–32. Archaeology Data Service.
  71. «CISP - LTING/1» www.ucl.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  72. «CISP - LTING/1» www.ucl.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  73. Lockwood, W.B.. (1975). Languages of The British Isles, Past And Present. André Deutsch ISBN 0-233-96666-8..
  74. Forsyth, Katherine. (1995). «The ogham-inscribed spindle-whorl from Buckquoy: evidence for the Irish language in pre-Viking Orkney?» The Proceedings of the Society of Antiquaries of Scotland 125: 677–96..
  75. "Scotland's Ogam Inscriptions"
  76. Mario., Saltarelli,. (1989, ©1988). Basque. Routledge ISBN 041503681X. PMC 18961016. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  77. Antonio., Arnaiz-Villena,. Egipcios, bereberes, guanches y vascos. (Nueva edición. argitaraldia) ISBN 9788499837994. PMC 777785268. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  78. (Gaztelaniaz) Andrinua, Joseba Andoni Lakarra. (2006). «Protovasco, munda y otros: reconstrucción interna y tipología holística diacrónica» Oihenart: cuadernos de lengua y literatura (21) ISSN 1137-4454. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  79. (Gaztelaniaz) «Un lingüista asegura que el euskera procede del dogón, hablado en Mali» El Diario Vasco 2013-04-04 (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  80. (Frantsesez) Griaule, Marcel; Dieterlen, Germaine. (1950). «Un système soudanais de Sirius» Journal de la Société des Africanistes 20 (2): 273–294.  doi:10.3406/jafr.1950.2611. ISSN 0037-9166. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  81. G., Temple, Robert K.. (1999). The Sirius mystery : new scientific evidence of alien contact 5, 000 years ago. Arrow ISBN 0099257440. PMC 60154574. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  82. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Kintana: 'Zergatik ez esan euskaratik sortu dela dogon hizkuntza?'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  83. (Ingelesez) «Dogon» glottolog.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  84. (Ingelesez) «Ligurian language» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  85. The Celts. Thames and Hudson 1991 ISBN 0500015244. PMC 59915283. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  86. (Ingelesez) Nyland, Edo. (2016-05-17). Linguistic Archaeology. FriesenPress ISBN 9781460280829. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  87. (Ingelesez) Francesco, Perono Cacciafoco,. (2015). Continuity in European Toponomastics: The (Pre-)Indo-European *kar- / *kal- Root in the Pre-Latin Ligurian Toponymy. ISSN 1224-5712. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  88. (Ingelesez) Entwistle, William J.; Entwistle, William J.. (1933-01). «Basque» Bulletin of Hispanic Studies 10 (38): 71–78.  doi:10.1080/14753825012331364941. ISSN 0007-490X. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  89. (Ingelesez) Chalmers, J. N. Marshall; Ikin, Elizabeth W.; Mourant, A. E.. (1949-12). «The ABO, MN and Rh blood groups of the Basque people» American Journal of Physical Anthropology 7 (4): 529–544.  doi:10.1002/ajpa.1330070405. ISSN 0002-9483. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  90. (Ingelesez) Moulinier, Jacques. (1949-12). «The Rh factor in southwestern France. An examination of the Basque and Béarnais populations» American Journal of Physical Anthropology 7 (4): 545–548.  doi:10.1002/ajpa.1330070406. ISSN 0002-9483. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  91. (Ingelesez) Touinssi, Mhammed; Chiaroni, Jacques; Degioanni, Anna; De Micco, Philippe; Dutour, Olivier; Bauduer, Frédéric. (2004). «Distribution of Rhesus Blood Group System in the French Basques: A Reappraisal Using the Allele-Specific Primers PCR Method» Human Heredity 58 (2): 69–72.  doi:10.1159/000083027. ISSN 1423-0062. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  92. Arthur E. Mourant (Biometrika, vol. 21, London 1949)
  93. a b 1922-, Cavalli-Sforza, L. Luca,. ([2004]). Geneak, herriak eta hizkuntzak. Gaiak ISBN 8489772916. PMC 434334915. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  94. «Antzinako Europaren azken gordelekua ote gara?» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  95. Contribución de los grupos sanguíneos al estudio de la antropologia de los vascos [1]
  96. a b c d «Aizkora y otros instrumentos con -(h)ai(t)z, ¿son términos que nos vienen del Paleolítico? Revisitando un debate clásico» www.amaata.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  97. a b c Gabilondo, Joseba. Before Babel : a history of Basque literatures. ISBN 9781530868322. PMC 950465512. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  98. Antonio., Ruiz Vega,. (2002). Los hijos de Túbal : mitología hispánica : dioses y héroes de la España antigua. (1. ed. argitaraldia) La Esfera de los Libros ISBN 849734054X. PMC 50866570. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  99. (Gaztelaniaz) «Túbal | Iberia Cuna de la Humanidad Racional - Ribero-Meneses» iberiacunadelahumanidad.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  100. Euskaltzaindia. (2016-02-05). Euskararen jatorria, enigma europar bat. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  101. (Gaztelaniaz) «El filólogo Ribera Meneses afirma que el euskera es la lengua más vieja del mundo» El Diario Vasco 2007-06-06 (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  102. Karmele ARTETXE: «Egungo euskoiberismoari buruzko zenbait ohar», Euskonews & Media, 54. zenbakia, 1999.
  103. Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA: «Vasco-cantabrismo: Historia», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  104. a b Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA: «Vasco-cantabrismo: Auge y ocaso del vasco-cantabrismo», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  105. Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA: «Vasco-cantabrismo», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Ikus, gainera

Kanpo loturak