Durangaldea: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°12′N 2°36′W / 43.2°N 2.6°W / 43.2; -2.6
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
186. lerroa: 186. lerroa:


== Kultura ==
== Kultura ==
Kultur arloan, aipagarria da [[Gerediaga Elkartea]] (Abadiño). Izan ere, haiek dira [[Durangoko Azoka]] ospetsua antolatzen dutenak.
Kultur arloan, aipagarria da [[Gerediaga Elkartea]] (Abadiño). Izan ere, haiek dira [[Durangoko Azoka]] ospetsua antolatzen dutenak. [[Euskal Herri]] mailako [[literatura]] eta [[musika]] arloko azoka nagusia da, [[euskara]]ren sustapena [[1965]]etik egiten dutela. Kokapen geografikoak laguntzen du abenduro topagunea izaten.

Bestela, [[bertsolaritza]]k erro sakonak bota ditu zonaldean azken hamarkadetan, [[Xabier Amuriza]], [[Unai Iturriaga]], [[Igor Elortza]] eta [[Miren Amuriza]]ren jardunak bereziki azpimarragarriak direlarik. Abadiño, Berriz, Durango eta Zornotzan martxan daude bertso-eskolak halaber.

Hizkera tradizionalei dagokienez, [[mendebaleko euskara]] edo bizkaieraren aldaera sortaldekoa da [[Koldo Zuazo]]ren arabera, [[Lea Artibai]] eta [[Deba Goiena]]ko euskalkiekin senidetuta, eta Arratiako azpieuskalkiekin desberdinduta. [[Otxandio]]n tarteko hizkera hitz egiten da, Legutio aldeko jatorrizko aldaerekin batera. [[Zornotza]]ko euskara, bestela, [[Gernika]] eta [[Urdaibai]]ko tarteko hizkeren tankerakoa da.


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

14:44, 10 abuztua 2018ko berrikusketa

Durangaldea
 Euskal Herria
Durangaldea Anboto menditik ikusita.
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakAbadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Zaldibar eta Zornotza (Amorebieta-Etxano)
Herri handienaDurango
Geografia
Koordenatuak43°12′N 2°36′W / 43.2°N 2.6°W / 43.2; -2.6
Azalera298,83 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Durangaldea Bizkaiko hego-ekialdean dagoen eskualdea da. Iparraldean Lea-Artibai dauka mugakide, hegoaldean Zuia-Gorbeialdea (Araba), mendebalean Arratia eta ekialdean Debagoiena (Gipuzkoa).

Hamalau udalerrik osatzen dute, 298,83 km karratu eta 95.380 biztanle edukiz (2017). Herri nagusia eta eskualdeari izena ematen diona Durango da, eta herririk txikiena Izurtza da.

Durangaldearen satelite irudia

Ingurune naturala

Urkiolako Parke Naturala

Urkiolako natura parkea: 5.958.3 hektarea dauzka, eta Bizkaiko Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Mañaria eta Izurtza udalerriak barne hartzen ditu.

Mendiak

Anbotoko mendilerroa eta Aramotzekoa eskualdeko hegoaldean daude. Lehenengoak banatzen ditu Atxondo, Abadiño eta Mañaria alde batean eta Otxandio bestean. Bigarrenak bereizten du eskualdea Arratiarekin.

Iparraldean, beste alde batetik, Oizko mendilerroa dago, Durangaldea eta Lea-Artibai banatzen dituena.

Ekialdean, azkenik, Elgetako mendilerroak eta Udalatx mendiak bereizten ditu Durangaldea eta Deba Goiena.

Hauexek dira tontorrik ezagunenak, alturaren arabera ordenatuta:

  1. Anboto (1.331 m).
  2. Udalaitz (1.117 m).
  3. Alluitz (1.040 m).
  4. Oiz (1.029 m.).
  5. Leungane (1.009 m).
  6. Mugarra (964 m).
  7. Untzillatx (934 m).
  8. Axtxiki (791 m).

Hidrografia

Eskualdea Ibaizabalek hego-ekialdetik ipar-mendebalderuntz gurutzatzen du, eta haixe da ibai arro nagusia. Ipar-mendebaldean, bestela, Zornotzako udalerriaren zati txiki bat Oka ibaiaren barruan gelditzen da. Ipar-ekialdean, Mallabiaren zati handi bat eta Ermua Deba ibaiko arroan daude, eta Mallabiaren zati txikiago bat Artibaikoan. Azkenik, Otxandio eta Abadiñoko eta Atxondoko zati bana Zadorrako arroan daude, Arabako hego-isurialdean.

Udalerriak

Durangaldeko mapa orokorra
Durangaldeko udalerriak
Herria Biztanleria Lurraldea km² Alkatea Alderdi politikoa
Abadiño 7.522 36,26 Jose Luis Navarro Abadiñoko Independienteak
Atxondo 1.370 23,41 David Cobos EH BILDU
Berriz 4.695 29,95 Rolando Isoird EAJ-PNV
Durango 29.328 10,79 Aitziber Irigoras EAJ-PNV
Elorrio 7.307 37.40 Idoia Buruaga EH BILDU
Ermua 15.951 6,49 Carlos Totorika PSE-EE/PSOE
Garai 308 7,12 Gonzalo Sarrigoitia HT
Iurreta 3.658 18,84 Iñaki Totorikaguena EAJ-PNV
Izurtza 231 4,32 Luis Ballarín EH BILDU
Mallabia 1.158 23,79 Igor Agirre Barrientos EAJ-PNV
Mañaria 525 17,73 Endika Jaio EH BILDU
Otxandio 1.295 12,43 Santiago Uribe EH BILDU
Zaldibar 3.077 11,84 Eneritz Azpitarte EH BILDU
Zornotza 18.955 58,46 Andoni Agirrebeitia EAJ-PNV

Eskualde hau osatzen duten herriek, Ibaizabal ibaiak zeharkatzen duen aranean kokatuta daude. Mallabia eta Ermua, Ego ibaiaren aranean aurkitzen dira eta Otxandio Urkiola mendatearen bestaldean.

Durangaldeko ibai arroak

Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak Durangaldeko 13 udalerri hartzen ditu. Haren helburua da landa inguruko biztanleen bizi kalitatea kalekoarekin parekatzea. Berrizko udaletxe zaharrean dauka egoitza.

Historia

Lehenengo giza aztarnak Neolitiko garaikoak dira eta arkeologi lorratz garrantzizkoak aurki ditzake Abadiñoko Bolinkoban (giza okupazioaren aztarnak) eta Oiz eta Sabigain mendietan (trikuharriak eta hilobiak). Aipatzekoa da ere, Bilboko Museo etnografikoan aurkitzen dan Mikeldi izeneko irudia.Gaur egun, Durangoko Ezkurdiko parkean irudi honen kopia bat ikus ditzakegu.

Garaiko Momoitioko Juan Deunaren baselizan eta Elorrioko Argiñetan Erdi aroko hilarriak eta hilobiak aurkitu ditzakegu.

Tabirako San Pedro eliza.

Durangoko ibar-jaurerria Durangaldea osatzen duten 12 udalerriek izan zuten lehen eraketa politikoa izan zen Gerediagako baselizan elkartegunea izanik eta Nafarroako Erresumaren menpe. 1200. urtean Gaztelako Erresumaren menpe gelditu zan eta 1212. urtean Bizkaiko Jaurrerian sartu zen Nafarroako erregeak Bizkaiko Jaunari, Navas de Tolosako guduan honek eman zion laguntzaren truke. Ofizialki, 1630. urtean izan zuen Bizkaiko Jaurerrian sarrera batasun eskrituraren bidez. Durangaldeak beti izan zituen Bizkaiko Jaurerrian sartzeko arazoak. Gernikako Biltzar Orokorretan Durangaldeko herri bakoitzak boto bana ez izateak, Gerediagako baselizan egiten ziren Durangaldeko Ibar-jaurerriko Biltzarrak mantentzea lortu zuen.

Ibar-jaurerrian elizateek baino ez zuten parte hartzen, hiribilduek ez zutelako hitzik ezta botorik ere, Bizkaiko Jauntxoek sortuak baitziren eta beraien foru-legeak izaten baitzituzten. Durangoko ibar-jaurerritik kanpo gelditzen ziren hiribilduak Elorrio,Ermua, Durango eta Otxandio ziren. 1875eko abenduaren 27an Ibar-jaurerriaren azken batzarra egin zuten.

Aipatzekoak dira, baita ere, lurralde honetan izan ziren hereje eta sorginkeria mugimenduak. "Durangoko herejeak" izenarekin deitutako mugimendu bat sortu zen Durangon 1437 eta 1442 urteen artean Alonso de Mella fraidearen eraginez. Mellaren pentsaera erlijiosoa Italian sortutako "fraticelli" mugimenduan oinarritua zen eta Durangoko Tabirako San Pedro elizaren inguruan egin zituen bere lehen biltzarrak. Fernando de Muniqueta presbiteroak, mugimendua handitzen zihoala ikusirik, Joan II.a Gaztelakoa erregeari laguntza eskatu zion eskutitz baten bidez eta honek Inkisizioko ikusleak bidali zituen. Epaiketen ondorioz 10 emakume eta gizon bat bizirik erre zituzten eta Frai Alonso de Mella Granada aldera ihes egitea lortu zuen. Durangoko herejeek, justiziaren eraginetik ihes egiteko, tronpa batzuen bidez komunikatzen ziren eta, hori dela eta, gaur egun ere, Durango herria "Tronperri" ezizenarekin ezagutzen da.

Azkenik, XX. mendean eskualde mugakide hau bidegurutze estrategikoa izan zen Espainiako Gerra Zibilean. Alde batetik, Otxandio eta Durango bonbardatu zuten frankistek hegazkinen bidez Gernika baino lehen, mota honetako lehenengo erasoaldiak izan zirelarik. Beste alde batetik, Urkiolako eremuan gerrako frontea egon zen, hegoaldetik edo Arabatik zetorrenez Errepublikaren aurkako armada. Ekialdean, berriz, Elorrio lehenengo herria zen Intxortetako eta Udalatxeko defentsak eta gero.

Azpiegiturak

Errepideak

Arabatik, BI-623 bidea hartuz eta Otxandio zeharkatuz, Urkiolako mendatea igoz Durangaldeko haranean sartu genezake. Sarrerarik garrantzitsuenak N-634 (Bilbo eta Donostia lotzen dituen bidea) eta AP-8 dira.

Osasun arloko azpiegiturak

Kultura

Kultur arloan, aipagarria da Gerediaga Elkartea (Abadiño). Izan ere, haiek dira Durangoko Azoka ospetsua antolatzen dutenak. Euskal Herri mailako literatura eta musika arloko azoka nagusia da, euskararen sustapena 1965etik egiten dutela. Kokapen geografikoak laguntzen du abenduro topagunea izaten.

Bestela, bertsolaritzak erro sakonak bota ditu zonaldean azken hamarkadetan, Xabier Amuriza, Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Miren Amurizaren jardunak bereziki azpimarragarriak direlarik. Abadiño, Berriz, Durango eta Zornotzan martxan daude bertso-eskolak halaber.

Hizkera tradizionalei dagokienez, mendebaleko euskara edo bizkaieraren aldaera sortaldekoa da Koldo Zuazoren arabera, Lea Artibai eta Deba Goienako euskalkiekin senidetuta, eta Arratiako azpieuskalkiekin desberdinduta. Otxandion tarteko hizkera hitz egiten da, Legutio aldeko jatorrizko aldaerekin batera. Zornotzako euskara, bestela, Gernika eta Urdaibaiko tarteko hizkeren tankerakoa da.

Ikus, gainera

Kanpo loturak