Arabiar Emirerri Batuak: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
No edit summary |
||
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
|armarri_irudi= Coat of arms of the United Arab Emirates.svg |
|armarri_irudi= Coat of arms of the United Arab Emirates.svg |
||
|lema_nazional= |
|lema_nazional= |
||
|ereserki_nazional= {{lang|ar|عيشي بلادي}}<br />"[[Ishy Bilady |
|ereserki_nazional= {{lang|ar|عيشي بلادي}}<br />"[[Ishy Bilady]]"<br>[[Fitxategi:Ishy Bilady.ogg|center|250px]] |
||
|mapa_irudi=United Arab Emirates (orthographic projection).svg |
| mapa_irudi = United Arab Emirates (orthographic projection).svg |
||
| mapa2_irudi = United Arab Emirates - Location Map (2013) - ARE - UNOCHA.svg |
|||
|hizkuntza_ofizialak=[[ |
|hizkuntza_ofizialak=[[arabiera]] |
||
|hiriburua=[[Abu Dhabi]] |
|hiriburua=[[Abu Dhabi]] |
||
|dn=24 | mn=28 | N= N |de=54 |me=22 |W=E |
|dn=24 | mn=28 | N= N |de=54 |me=22 |W=E |
14:42, 13 abuztua 2018ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da xirkan lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Arabiar Emirerri Batuak | |||
---|---|---|---|
الإمارات العربية المتحدة Dawlat al-Imārāt al-'Arabīyah al-Muttaḥidah | |||
Ereserkia: Ishy Bilady (en) | |||
| |||
United Arab Emirates (orthographic projection).svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Abu Dhabi 24°27′4″N 54°23′49″E | ||
Hiririk handiena | Dubai | ||
Azalera | 83.600 (116.) | ||
Punturik altuena | Jebel Jais (en) (1.900 m) | ||
Punturik sakonena | Persiar golkoa (0 m) | ||
Kontinentea | Asia | ||
Mugakideak | Oman, Saudi Arabia eta Iran | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | federal monarchy (en) , monarkia absolutu eta monarkia konstituzional | ||
Estatuburua | Bin Zayed Al Nahayan | ||
Arabiar Emirerri Batuetako lehen ministroa | Mohammed bin Rashid Al Maktoum | ||
Legebiltzarra | Federal Supreme Council (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 9.890.400 (2020) (93.) 490.255 (2017) | ||
Dentsitatea | 118,31 bizt/km² (110.) | ||
Hizkuntza ofizialak | |||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Erlijioa | islam | ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Emankortasun-tasa | 1,784 (2014) | ||
Alfabetizazioa | % 93 (2015) | ||
Bizi-itxaropena | 77,256 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 26 (2018) | ||
Giza garapen indizea | 0,911 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 382.575.085.091,9 $ (2017) 25.530.020.422,056 (2016) | ||
BPG per capita | 40.698 $ (2017) 2.181 (2016) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 695.942.061.276 nazioarteko dolar (2017) 18.337.327.474 (2016) | ||
BPG per capita EAPn | 74.035,247 nazioarteko dolar (2017) 935,66800000001 (2016) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 2,7 % (2016) | ||
Erreserbak | 95.377.648.625 $ (2017) 9.986.816.840 (2016) | ||
Inflazioa | 1,8 % (2016) −1,8 (2015) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1971 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +971 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | AE | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | ARE | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 220 V. 50 Hz.Europlug (en) , AC power plugs and sockets: British and related types (en) eta BS 1363 (en) | ||
Internet domeinua | .ae eta .امارات (en) | ||
u.ae |
Arabiar Emirerri Batuak[1] (arabieraz: دولة الإمارات العربية المتحدة, Dawlat al-Imārāt al-'Arabīyah al-Muttaḥidah) Ekialde Hurbileko estatu bat da, Arabiar penintsulako hego-ekialdean kokatua, Persiar golkoaren ertzean. Lur azpian petrolio asko du, emirerrietako ia aberastasun bakarra eta diru-iturri garrantzitsuena. Hiriburua Abu Dhabi da.
1971z geroztik da independentea, eta Persiar golkoaren ertzeko bederatzi printzerrietako (emirerrietako) zazpi ditu bere barnean: Abu Dhabi, Ajman, Dubai, Fujaira, Ras al-Khaima, Xarja eta Umm al-Qaiwain.
Mugakide ditu iparraldean Qatar, Oman eta Persiar golkoa; ekialdean, Oman; hegoaldean eta hego-mendebaldean, Saudi Arabia. Erlijioaren aldetik musulmanak dira emirerribatuarren % 96; kristauak, hinduak eta beste batzuk, % 4.
Historia
Gaur egun herrialdea osatzen duten emirerriak Erresuma Batuaren babespeko lurraldeak izan ziren 1852tik aurrera. 1971n independentzia lortu zuten gaur egun herrialdea osatzen duten zazpi emirerrietako seik, eta, bat eginik, gaur egungo estatua osatu zuten. Emirerri Batuetako zazpi estatuek zeinek bere erregea dute, eta Soberanoen Batzorde Nagusian biltzen dira guztiak; batzorde horretan hautatzen dira presidentea eta presidenteordea.
1981. urtean Emirerri Batuek Golkoko Estatuen Kooperazio Batzordean parte hartu zuten. Emirerri Batuek Irak babestu zuten Iranen kontrako gerran, baina beldur ziren Iranek petrolioaren bidea blokeatuko ote zien. 1982an, defentsa-hitzarmen bat izenpetu zuten Saudi Arabiarekin. Iran-Irak gerran (1980-1988) aurrekontuaren %60a defentsarako erabili zuten. Hala ere, saiatu dira nolabaiteko neutraltasuna gordetzen eta Iranekiko petrolio- eta merkataritza-harremanak mantentzen.
Irakek Kuwait inbaditu zuenean (1990eko abuztua) Emirerriek babesa eman zieten kuwaitar iheslariei, eta baita frantses eta britainiar gudarosteei ere. Golkoko Gerran (1991), bai diruz bai gudarosteak bidaliz hartu zuten parte. Dena dela, parte-hartze horren ondoriozko ekonomiaren ahultzeak ez zuen luzaro iraun. Emirerri Batuen barruko bizitza politikoari dagokionez, fundamentalismo islamistak indar handia hartu du azken urteetan, eta lege islamikoa ezarri da orain arte epaitegi zibilen esku zeuden zenbait alorretan.
Banaketa administratiboa
Arabiar Emirerri Batuetako mapa politikoa | |||||
Emirerria | Arabiera |
Hiriburua | Azalera | Biztanleria (2007) |
Bandera |
---|---|---|---|---|---|
Abu Dhabi | أبو ظبي | Abu Dhabi | 67.340 km² | 1.465.431 | |
Ajman | عجمان | Ajman | 259 km² | 260.492 | |
Dubai | دبي | Dubai | 3.885 km² | 1.469.330 | |
Fujaira | الفجيرة | Fujaira | 1.166 km² | 118.933 | |
Ras al-Khaima | رأس الخيمة | Ras el Khaima | 1.683 km² | 191.753 | |
Xarja | الشارقة | Xarja | 2.590 km² | 656.941 | |
Umm al-Qaiwain | أم القيوين | Umm al-Qaiwain | 777 km² | 59.098 | |
Arabier Emirerri Batuak | الإمارات العربية المتحدة |
Abu Dhabi | 77.700 | 4.381.978 |
Hiri handienak
Arabiar Emirerri Batuak: biztanle gehien duten udalerriak 2008ko datuak | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Post. | Izena | Emirerri | Biztanleak | ||||||
Dubai Abu Dhabi |
1 | Dubai | Dubai | 2.106.533 | Xarja Al Ain | ||||
2 | Abu Dhabi | Abu Dhabi | 1.935.234 | ||||||
3 | Xarja | Xarja | 1.332.455 | ||||||
4 | Al Ain | Abu Dhabi | 580.000 | ||||||
5 | Ajman | Ajman | 403.923 | ||||||
6 | Al Gharbia | Abu Dhabi | 290.450 | ||||||
7 | Ras al-Khaima | Ras al-Khaima | 230.903 | ||||||
8 | Fujairah | Fujairah | 145.940 | ||||||
9 | Dibba | Fujairah | 78.200 | ||||||
10 | Umm al-Qaiwain | Umm al-Qaiwain | 72.936 |
Ekonomia
Munduko lurralderik aberatsenetakoa da; petrolioa da bertako ondasun ia bakarra. Eskualde honetako ohiko ekonomia jarduerak basamortukoak ziren, nomadenak askotan: datilen bilketa, perlen arrantza, gamelu zaintza eta arrantza. Baina 1960ko hamarraldian, munduko petrolio-eskualde nagusietakoa bihurtu zen, eta, geroztik, petrolioaren industriak sortzen ditu lanpostu eta aberastasun gehienak. Arabiar Emirerri Batuak LPEEko (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea) kide dira. 1990ean, Golkoko Gerraren ondorioz atzerriko kapitalek alde egin zuten, baina berehala itzuli ziren eta Emirerrien ekonomiak gorantz jarraitu zuen. Harrezkero, nabarmen aldatu da herrialdearen egoera, eta Europako mendebaldeko herrialdeetakoen antzeko biztanleko errenta du gaur egun.
Gobernua beste diru-iturri batzuk sendotzeko ahaleginak egiten ari da, petrolio-erreserba mugatuekiko mendekotasunetik askatzeko, eta indar handia hartzen ari da turismoa.
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabiar Emirerri Batuak |
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.