Arabiar Emirerri Batuak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
50. lerroa: 50. lerroa:


=== Eskualde naturalak ===
=== Eskualde naturalak ===
* Herrialdeak 650 kilometroko itsasertza du Persiar golkoaren hegoaldean. [[Gatzaga]] ugari dago kostalde horretan. [[Dubai]] da portu naturalik handiena. Uharte asko daude golkoan, eta horietako batzuen jabetza eztabaidan dago [[Iran]] eta [[Qatar]]rekin. Uharte txikienek, [[koralezko uharri]]ek eta [[hondarpe]]ek nabigazioa zailtzen dute.<ref name="countri"></ref>
* Herrialdeak 650 kilometroko itsasertza du Persiar golkoaren hegoaldean. [[Gatzaga|Gatzagek]] hartzen dute kostalde horren zati handiena, eta barnealderantz ere hedatzen dira. [[Dubai]] da portu naturalik handiena. Uharte asko daude golkoan, eta eztabaida dago [[Iran]] eta [[Qatar]]rekin horietako batzuen jabetzaz. Uharte txikienek, [[koralezko uharri]]ek eta [[hondarpe]]ek nabigazioa zailtzen dute.<ref name="countri"></ref>


* 90 kilometroko kostaldea du [[Omango golkoa]]n: [[Al Batinah]] eskualdea. [[Hajar]] mendigune garaiak bereizten du Al Batinah herrialdearen gainerako lurraldeetatik, eta Arabiar Emirerri Batuen eta [[Oman]]en arteko muga egiten du.
* Hego-ekialdean 90 kilometroko kostaldea du [[Omango golkoa]]n: [[Al Batinah]] eskualdea. [[Hajar]] mendigune garaiak bereizten du Al Batinah herrialdearen gainerako lurraldeetatik, eta Arabiar Emirerri Batuen eta [[Oman]]en arteko muga egiten du. <ref name="countri"></ref>


* [[Abu Dhabi]]ren hegoalde eta mendebaldean [[duna]] eremu zabalak daude, [[Saudi Arabia]]ko [[Rub al-Khali]] basamortuarekin bat egiten dutenak. Bi [[oasi]] handi daude bertan; hegoaldean [[Liwa]] dago, Saudi Arabiako mugatik gertu, eta 100 kilometro ipar-ekialderago [[Buraimi]], Abu Dhabi eta Omanen arteko mugaren bi aldeetara hedatua.
* [[Abu Dhabi]]ren hegoalde eta mendebaldean [[duna]] eremu zabalak daude, [[Saudi Arabia]]ko [[Rub al-Khali]] basamortuarekin bat egiten dutenak. Bi [[oasi]] handi daude bertan; hegoaldean [[Liwa]] dago, Saudi Arabiako mugatik gertu, eta 100 kilometro ipar-ekialderago [[Buraimi]], Abu Dhabi eta Omanen arteko mugaren bi aldeetara zabaldua.


=== Klima ===
=== Klima ===
Basamortuko klima dago Arabiar Emirerri Batuetan; udak oso beroak dira eta neguak beroak. Udako batez besteko tenperatura maximoak 45° C-tik goragoak dira itsasertzeko zabaldian. Horri oso hezetasun erlatibo handia gehitu behar zaio, Persiar golkoaren hurbiltasunaren eraginez.<ref name="climate">{{erreferentzia|egilea= |url=https://www.climatestotravel.com/climate/united-arab-emirates | izenburua= Climate - United Arab Emirates |sartze-data=2018-8-13 |argitaletxea=climatestotravel.com}}</ref> Hajar mendigunean, garaiera dela-eta, tenperaturak freskoagoak dira.<ref name="countri"></ref>


== Historia ==
== Historia ==

22:11, 13 abuztua 2018ko berrikusketa

Arabiar Emirerri Batuak
الإمارات العربية المتحدة
Dawlat al-Imārāt al-'Arabīyah al-Muttaḥidah
Ereserkia: Ishy Bilady (en) Itzuli

Arabiar Emirerri Batuetako bandera

Emblem of the United Arab Emirates (en) Itzuli
United Arab Emirates (orthographic projection).svg
Geografia
HiriburuaAbu Dhabi
24°27′4″N 54°23′49″E
Hiririk handienaDubai
Azalera83.600 (114.)
Punturik altuenaJebel Jais (en) Itzuli (1.900 m)
Punturik sakonenaPersiar golkoa (0 m)
KontinenteaAsia
MugakideakOman, Saudi Arabia eta Iran
Administrazioa
Gobernu-sistemafederal monarchy (en) Itzuli, monarkia absolutu eta monarkia konstituzional
EstatuburuaBin Zayed Al Nahayan
Arabiar Emirerri Batuetako lehen ministroaMohammed bin Rashid Al Maktoum
LegebiltzarraFederal Supreme Council (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria9.890.400 (2020) (94.)
490.255 (2017)
Dentsitatea118,31 bizt/km² (110.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioaislam
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,784 (2014)
Alfabetizazioa% 93 (2015)
Bizi-itxaropena77,256 (2016)
Giniren koefizientea26 (2018)
Giza garapen indizea0,911 (2021)
Ekonomia
BPG nominala382.575.085.091,9 $ (2017)
25.530.020.422,056 (2016)
BPG per capita40.698 $ (2017)
2.181 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa695.942.061.276 nazioarteko dolar (2017)
18.337.327.474 (2016)
BPG per capita EAPn74.035,247 nazioarteko dolar (2017)
935,66800000001 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala2,7 % (2016)
Erreserbak95.377.648.625 $ (2017)
9.986.816.840 (2016)
Inflazioa1,8 % (2016)
−1,8 (2015)
Historia
Sorrera data: 1971
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+971
ISO 3166-1 alpha-2AE
ISO 3166-1 alpha-3ARE
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli, AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli eta BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.ae eta .امارات (en) Itzuli
u.ae

Arabiar Emirerri Batuak[1] (arabieraz: دولة الإمارات العربية المتحدة‎, Dawlat al-Imārāt al-'Arabīyah al-Muttaḥidah) Ekialde Hurbileko estatu burujabea da, Arabiar penintsularen hego-ekialdean kokatua, Persiar golkoaren ertzeko bederatzi printzerrietako zazpi hartzen dituena: Abu Dhabi, Ajman, Dubai, Fujaira, Ras al-Khaima, Xarja eta Umm al-Qaiwain. 83.600 kilometro koadro ditu luze-zabalean, eta 9,2 milioi biztanle zituen 2016an.[2] Hiriburua Abu Dhabi da.

Munduko lurralderik aberatsenetakoa da; petrolioa da bertako ondasun ia bakarra (mundu osoko ekoizpenaren %10).

Geografia

Mugak

Arabiar Emirerri Batuak Arabiar penintsularen hego-ekialdean daude, ipar latitudeko 22°50' eta 26° artean, eta ekialdeko longitudeko 51° and 56°25' artean hedatua.[3] Iparraldean Qatar, Oman eta Persiar golkoarekin dute muga; ekialdean, Omanekin; eta hegoaldean eta hego-mendebaldean, Saudi Arabiarekin.

Eskualde naturalak

  • Herrialdeak 650 kilometroko itsasertza du Persiar golkoaren hegoaldean. Gatzagek hartzen dute kostalde horren zati handiena, eta barnealderantz ere hedatzen dira. Dubai da portu naturalik handiena. Uharte asko daude golkoan, eta eztabaida dago Iran eta Qatarrekin horietako batzuen jabetzaz. Uharte txikienek, koralezko uharriek eta hondarpeek nabigazioa zailtzen dute.[3]
  • Hego-ekialdean 90 kilometroko kostaldea du Omango golkoan: Al Batinah eskualdea. Hajar mendigune garaiak bereizten du Al Batinah herrialdearen gainerako lurraldeetatik, eta Arabiar Emirerri Batuen eta Omanen arteko muga egiten du. [3]
  • Abu Dhabiren hegoalde eta mendebaldean duna eremu zabalak daude, Saudi Arabiako Rub al-Khali basamortuarekin bat egiten dutenak. Bi oasi handi daude bertan; hegoaldean Liwa dago, Saudi Arabiako mugatik gertu, eta 100 kilometro ipar-ekialderago Buraimi, Abu Dhabi eta Omanen arteko mugaren bi aldeetara zabaldua.

Klima

Basamortuko klima dago Arabiar Emirerri Batuetan; udak oso beroak dira eta neguak beroak. Udako batez besteko tenperatura maximoak 45° C-tik goragoak dira itsasertzeko zabaldian. Horri oso hezetasun erlatibo handia gehitu behar zaio, Persiar golkoaren hurbiltasunaren eraginez.[4] Hajar mendigunean, garaiera dela-eta, tenperaturak freskoagoak dira.[3]

Historia

Gaur egun herrialdea osatzen duten emirerriak Erresuma Batuaren babespeko lurraldeak izan ziren 1852tik aurrera. 1971n independentzia lortu zuten gaur egun herrialdea osatzen duten zazpi emirerrietako seik, eta, bat eginik, gaur egungo estatua osatu zuten. Emirerri Batuetako zazpi estatuek zeinek bere erregea dute, eta Soberanoen Batzorde Nagusian biltzen dira guztiak; batzorde horretan hautatzen dira presidentea eta presidenteordea.

1981. urtean Emirerri Batuek Golkoko Estatuen Kooperazio Batzordean parte hartu zuten. Emirerri Batuek Irak babestu zuten Iranen kontrako gerran, baina beldur ziren Iranek petrolioaren bidea blokeatuko ote zien. 1982an, defentsa-hitzarmen bat izenpetu zuten Saudi Arabiarekin. Iran-Irak gerran (1980-1988) aurrekontuaren %60a defentsarako erabili zuten. Hala ere, saiatu dira nolabaiteko neutraltasuna gordetzen eta Iranekiko petrolio- eta merkataritza-harremanak mantentzen.

Irakek Kuwait inbaditu zuenean (1990eko abuztua) Emirerriek babesa eman zieten kuwaitar iheslariei, eta baita frantses eta britainiar gudarosteei ere. Golkoko Gerran (1991), bai diruz bai gudarosteak bidaliz hartu zuten parte. Dena dela, parte-hartze horren ondoriozko ekonomiaren ahultzeak ez zuen luzaro iraun. Emirerri Batuen barruko bizitza politikoari dagokionez, fundamentalismo islamistak indar handia hartu du azken urteetan, eta lege islamikoa ezarri da orain arte epaitegi zibilen esku zeuden zenbait alorretan.

Gobernua eta administrazioa

Politika

Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: «Arabiar Emirerri Batuetako emirerriak»

Arabiar Emirerri Batuetako mapa politikoa
Emirerria Arabiera
Hiriburua Azalera Biztanleria
(2007)
Bandera
Abu Dhabi أبو ظبي Abu Dhabi 67.340 km² 1.465.431
Ajman عجمان Ajman 259 km² 260.492
Dubai دبي Dubai 3.885 km² 1.469.330
Fujaira الفجيرة Fujaira 1.166 km² 118.933
Ras al-Khaima رأس الخيمة Ras el Khaima 1.683 km² 191.753
Xarja الشارقة Xarja 2.590 km² 656.941
Umm al-Qaiwain أم القيوين Umm al-Qaiwain 777 km² 59.098
Arabier Emirerri Batuak الإمارات
العربية المتحدة
Abu Dhabi 77.700 4.381.978 Arabiar Emirerri Batuetako bandera

Demografia

Biztanleria

Banaketa etnikoa

Erlijioa

Musulmanak dira emirerribatuarren % 96; kristauak, hinduak eta beste batzuk, % 4 dira.

Hiri handienak

Arabiar Emirerri Batuak: biztanle gehien duten udalerriak
2008ko datuak
Post. Izena Emirerri Biztanleak
Dubai
Dubai
Abu Dhabi
Abu Dhabi
1 Dubai Dubai 2.106.533 Xarja
Xarja
Al Ain
Al Ain
2 Abu Dhabi Abu Dhabi 1.935.234
3 Xarja Xarja 1.332.455
4 Al Ain Abu Dhabi 580.000
5 Ajman Ajman 403.923
6 Al Gharbia Abu Dhabi 290.450
7 Ras al-Khaima Ras al-Khaima 230.903
8 Fujairah Fujairah 145.940
9 Dibba Fujairah 78.200
10 Umm al-Qaiwain Umm al-Qaiwain 72.936

Ekonomia

Dubai hiriko etorbide nagusia

Munduko lurralderik aberatsenetakoa da; petrolioa da bertako ondasun ia bakarra. Eskualde honetako ohiko ekonomia jarduerak basamortukoak ziren, nomadenak askotan: datilen bilketa, perlen arrantza, gamelu zaintza eta arrantza. Baina 1960ko hamarraldian, munduko petrolio-eskualde nagusietakoa bihurtu zen, eta, geroztik, petrolioaren industriak sortzen ditu lanpostu eta aberastasun gehienak. Arabiar Emirerri Batuak LPEEko (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea) kide dira. 1990ean, Golkoko Gerraren ondorioz atzerriko kapitalek alde egin zuten, baina berehala itzuli ziren eta Emirerrien ekonomiak gorantz jarraitu zuen. Harrezkero, nabarmen aldatu da herrialdearen egoera, eta Europako mendebaldeko herrialdeetakoen antzeko biztanleko errenta du gaur egun.

Gobernua beste diru-iturri batzuk sendotzeko ahaleginak egiten ari da, petrolio-erreserba mugatuekiko mendekotasunetik askatzeko, eta indar handia hartzen ari da turismoa.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman zenbatespen izeneko erreferentziarako
  3. a b c d Helen Chapin Metz, ed. UAE: Geography. U.S. Library of Congress, countrystudies.us (Noiz kontsultatua: 2018-8-13).
  4. Climate - United Arab Emirates. climatestotravel.com (Noiz kontsultatua: 2018-8-13).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabiar Emirerri Batuak Aldatu lotura Wikidatan