Donostia Arraun Lagunak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
105. lerroa: 105. lerroa:
| txapelketak = '''0''' [[Emakumezkoen Kontxako Bandera|Kontxako Bandera]]
'''0''' [[Emakumezkoen Traineru Liga|Euskotren Liga]]
'''0''' [[Euskadiko Traineru Txapelketa|Euskadiko Txapelketa]]
'''0''' [[Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga|Gipuzkoako Liga]]
| txapelketak = '''0''' [[Emakumezkoen Kontxako Bandera|Kontxako Bandera]]
'''0''' [[Emakumezkoen Traineru Liga|Euskotren Liga]]
'''0''' [[Euskadiko Traineru Txapelketa|Euskadiko Txapelketa]]
'''0''' [[Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga|Gipuzkoako Liga]]
| kontxa = 4.a
| kontxa = 4.a
| liga = 4.a ([[Emakumezkoen Traineru Liga|Euskotren Liga]])
| liga =
| aurten = 3.a ([[Emakumezkoen Traineru Liga|Euskotren Liga]])
| aurten =
| webgunea =
| webgunea =

115. lerroa: 115. lerroa:
Lehen denboraldi horretan (2015an), [[Donostiarra]] traineru bateratuaren hitzarmenak eratutako egituraren pean kokatu zen nolabait (''50 Aniversario Arraun - Donostiarra'' izendapena izan zuen), baina 2016an ez zen inolako akordiorik lortu Donostiarrarekin, eta klubak bere ekimen bakarrez uretaratu zuen trainerua, ''Arraun Lagunak - Donostiako berdintasuna'' izenarekin. Gipuzkoako Ligan laugarren postua eskuratu zuen. 2017 denboraldian bi traineru donostiar izan ziren uretan, [[Donostiarra#Emakumezkoen trainerua|Donostiarra]]k ere bere trainerua atera baitzuen urte horretan.
Lehen denboraldi horretan (2015an), [[Donostiarra]] traineru bateratuaren hitzarmenak eratutako egituraren pean kokatu zen nolabait (''50 Aniversario Arraun - Donostiarra'' izendapena izan zuen), baina 2016an ez zen inolako akordiorik lortu Donostiarrarekin, eta klubak bere ekimen bakarrez uretaratu zuen trainerua, ''Arraun Lagunak - Donostiako berdintasuna'' izenarekin. Gipuzkoako Ligan laugarren postua eskuratu zuen. 2017 denboraldian bi traineru donostiar izan ziren uretan, [[Donostiarra#Emakumezkoen trainerua|Donostiarra]]k ere bere trainerua atera baitzuen urte horretan.

2018 denboraldirako berritasunak aurkeztu ditu. Diseinuzko elastikoa alde batetik eta traineru berria bestetik, ''Iriyarena'' izenekoa, crowdfunding bidez lorturiko diruarekin erositakoa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Lehiarako prest, goitik behera berrituta|hizkuntza=eu|url=http://irutxulo.hitza.eus/2018/06/15/lehiarako-prest-goitik-behera-berrituta/|aldizkaria=irutxulo.hitza.eus|sartze-data=2018-06-24}}</ref>.
2018 denboraldirako berritasunak aurkeztu ditu. Diseinuzko elastikoa alde batetik eta traineru berria bestetik, ''Iriyarena'' izenekoa, crowdfunding bidez lorturiko diruarekin erositakoa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Lehiarako prest, goitik behera berrituta|hizkuntza=eu|url=http://irutxulo.hitza.eus/2018/06/15/lehiarako-prest-goitik-behera-berrituta/|aldizkaria=irutxulo.hitza.eus|sartze-data=2018-06-24}}</ref>. Hirugarren egin du Euskotren Ligan eta Ligako estropada bat ere irabazi zuen, [[Ondarroako Bandera]].

==== Banderak ====
==== Banderak ====

09:52, 26 abuztua 2018ko berrikusketa

C.R.O. Donostia Arraun Lagunak Donostiako arraun-talde bat da, Donostia Arraun Batzordea eta C.R.O. Arraun Lagunak elkarteak 1995an elkartzerakoan sortua. Tostako arrauna eta arraunketa olinpikoa lantzen ditu.

Traineruari dagokionez, 2007an Donostiako traineru bateratua, Donostiarra, eratzeko hitzarmenaren partaide izan zen, 2017an Kaiarriba Arraun Elkarteak informatu zuen 2012tik hitzarmena bukatuta zela.

Tostako arrauna

C.R.O. Arraun Lagunak

C.R.O. Arraun Lagunak
Sorrera 1965-1995
Herria Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Josetxo Fdez. Bakeriza
Entrenatzailea Gustavo Canal, Ion Berregi, Xabi Aguirre, Eugenio, Xabi Fernandez
Patroia(k) Euskal Herria Asier Lopez
Kolorea(k)                zuria, urdina eta gorria
Trainerua      Lugañene
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskal Liga
1 Espainiako Txapelketa
1 Euskadiko Txapelketa

1965ean sorturiko elkartea da. Hasieran aulki mugikorrean jarduten baziren ere, 1970eko hamarkadan trainerua lehen aldiz urteraratu zuten, eta 1971an lehen aldiz parte hartu zuten Kontxako Banderan. Garairik onena 1990eko hamarkadaren hasieran izan zuen. 1991n bost bandera irabaziz eta Kontxan hirugarren geldituz hasi zuen bolada onak 1992an izan zuen jarraipena, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazi eta Kontxan berriz ere hirugarren gelditu baitzen.

Arraunlari garrantzitsuenen artean, azpimarratzekoak dira Munduko Txapelketa lortu zuten Eulogio Genoba eta Benito Elizalde.

Txapelketak

Banderak

Donostiako Arraun Batzordea

Sakontzeko, irakurri: «Donostia Arraun Batzordea»

Donostia Arraun Batzordea (arraun munduan Donostia izen hutsez ezagutua), Donostian 1968an sorturiko arraun kluba izan zen. Donostiako arraunean Esperanzak eta Jaizkibelek betetako garaia amaitzean sortu zen, Donostiako trainerua osatzeko ardura hartuz bere gain. 1995ean desagertu zen: hurrengo denboraldirako Arraun Lagunak taldearekin batu egin zen, eta, ondorioz, Donostia Arraun Lagunak sortu zen.

Donostia Arraun Lagunak

C.R.O. Donostia Arraun Lagunak
Sorrera 1995
Herria Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Jose Ramon Gomez Esnal
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua      Lugañene
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa

1995ean sortu zen, Donostia Arraun Batzordea eta C.R.O. Arraun Lagunak elkarteak batu ondoren.

1997tik aurrera donostiarren arteko sailkapen estropada irabazi eta Kontxako Banderan hartu zuen parte hainbat urtez, nahiz eta ez zuen lortu aparteko emaitza onik. Seigarrena izan zen 1998 eta 1999an, eta beste guztietan zortzigarrena.

2002an Irungo Santiagotarrak Kirol Elkartearekin batera osatu zuen trainerua.

Emakumezkoen trainerua

Arraun Lagunak
Entrenatzailea Euskal Herria Ekain Iriarte
Patroia(k) Euskal Herria Andrea Astudillo
Euskal Herria Maialen Muguruza
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua           Iriyarena
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Gipuzkoako Liga
2023: Kontxa 4.a
2023 3.a (Euskotren Liga)

Emakumeekin, tostako ontzi txikietan aurrekari batzuk izan zituen batel eta trainerilletan hainbat urtez.

Hala ere, urte batzuk geroago osatu zuten emakumezkoen trainerua lehen aldiz, 2015ean hain zuzen, klubaren 50. urteurrena ospatzen zen urtean. Klub donostiarrek emakumezkoen traineruekin izandako bigarren ekimena izan zen, Ur-Kirolakek 2009an uretaratutako lehen traineruaren ondoren.

Lehen denboraldi horretan (2015an), Donostiarra traineru bateratuaren hitzarmenak eratutako egituraren pean kokatu zen nolabait (50 Aniversario Arraun - Donostiarra izendapena izan zuen), baina 2016an ez zen inolako akordiorik lortu Donostiarrarekin, eta klubak bere ekimen bakarrez uretaratu zuen trainerua, Arraun Lagunak - Donostiako berdintasuna izenarekin. Gipuzkoako Ligan laugarren postua eskuratu zuen. 2017 denboraldian bi traineru donostiar izan ziren uretan, Donostiarrak ere bere trainerua atera baitzuen urte horretan.

2018 denboraldirako berritasunak aurkeztu ditu. Diseinuzko elastikoa alde batetik eta traineru berria bestetik, Iriyarena izenekoa, crowdfunding bidez lorturiko diruarekin erositakoa[1]. Hirugarren egin du Euskotren Ligan eta Ligako estropada bat ere irabazi zuen, Ondarroako Bandera.

Banderak

Denboraldiak

Urtea Kontxa Traineru Liga GipTx EusTx EspTx Trainerua Entrenatzailea Patroia
2015 - Gipuzkoako Liga: 7. 6. - - Lugañene Patxi Olabe June Lakuntza
2016 6. Gipuzkoako Liga: 4. 5. - - Lugañene Ekain Iriarte Andrea Astudillo, Inge Ugarte
2017 4. Euskotren Liga: 4. 5. 4. - Lugañene Ekain Iriarte Andrea Astudillo
2018 - Euskotren Liga: 3. desk. - - Iriyarena Ekain Iriarte Andrea Astudillo

Arraunketa Olinpikoa

Erreferentziak

1. «Lehiarako prest, goitik behera berrituta» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-24).

Kanpo-loturak